Aktualitatea

Enrike Lopez: "Independentea izateko eskubideagatik, euskaragatik, geure nortasunagatik ibiltzeari ekin diot"

Uztarria.eus | 2003-07-16 : 17:07 | Besterik

Enrike Lopez, maiatzaren 15ean atera zen Leioatik oinez. Eta herriz herri dagoeneko 63 egun egin ditu oinez, Bizkaia, Araba eta ia Gipuzkoa osoa igaro ditu. Atzo heldu zen Azpeitira, atzo egin zuen 1.682. kilometroa eta gaur bazkalondoan Zestoarako bideari ekin dio. Iruñean bukatu asmo du Euskal Herria osoa oinez igaro ondoren, desobedientzia tresna bezala aldarrikatuz egiten ari den ibilbidea.

 

Peñagarikano eta Zubillaga ere txupinazoan egongo dira

uztarria | 2003-07-15 : 11:07 | Herria

Hiru azpeitiarrek botako dute aurtengo txupinazoa, azkenean.

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Iriartek eta Altuna I.ak bigarren San Ferminetako torneoan

uztarria | 2003-07-15 : 11:07 | Kirolak

Erremonteko San Ferminetako torneoan bigarren geratu ziren Iriarte azpeitiarra eta Altuna I.a. Angel eta Altuna II.ak erraz irabazi zien, 40-17 izan zen emaitza.

Festak gainean dira

Uztarria.eus | 2003-07-14 : 15:23

Saninazioak iristear daude. Jadanik ikusi dezakezu zer izango dugun festa hauetan. Informazio gehiago

Saninazioak gainean dira

uztarria | 2003-07-14 : 10:07 | Herria

Gaur edo bihar banatuko da aurtengo Saninazioetako egitarau ofiziala. Hona hemen aurtengoan izango duguna:

»» Erantzunak: 20 (Uztarria.eus...)

"Kafe" epaitzeko agindu du Garzonek

Uztarria.eus | 2003-07-11 : 12:23

Haikako 26 gazte epaitzeko agindu du Garzonek. Tartean, Garikoitz Etxeberria, "Kafe". (Uztarria) Informazio gehiago

24 orduko III. pilota txapelketa herrikoia

Ikasberri pilota elkartea | 2003-07-11 : 12:07 | Kirolak

Uztailaren 26an ospatuko da 24 ordu pilotan txapelketa, Euskal Selekzioaren Aldeko Egunaren barnean. Izen ematea uztailaren 21a baino lehen egin behar da Zuhatz, Orkatz eta Ikastolan bertan, 943151246 telefono zenbakian. Bikoteko hamar euro ordaindu beharko da.

Iriarte azpeitiarrak jokatuko du San Fermin torneoko finala

uztarria | 2003-07-11 : 11:07 | Kirolak

San Ferminetako erremonteko torneoko finala Altuna I.a eta Iriartek jokatuko dute Garikoitz eta Lekunberriren kontra.

Garikoitz Etxeberria 'Kafe' eta 'Haika Jarrai kasuko' beste 26 gazte epaitzeko eskatu du Garzonek

Uztarria.eus | 2003-07-11 : 10:07 | Besterik

Orain dela bi urte hasera emandako Jarrai Haika sumarioa bertan behera utzi zuen atzo Baltasar Garzon epaileak. Bertan auziperatutako 27 gazteren aurkako epaiketa eskatu zion Auzitegi Nazionaleko laugarren aretoari. Beraien artean dago besteak beste Garikoitz Etxeberria Kafe azpeitiarra, eta baita Aiora Epelde ere.

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Duintasun kontua da

Maite Garmendia | 2003-07-10 : 21:07 | Iritzia

Konturatzerako, herriko jaiak atariko atera iritsi zaizkigu. Horiekin batera etorriko diren zezenketen kariaz, hausnarketarako bidea ireki nahiko nieke gai hau gustoko eta ez hain gustoko duen edonori.

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

San Inaziotako zezenketen kartela aurkeztu da Donostian

Uztarria.eus | 2003-07-10 : 17:07 | Herria

Azpeitiko Udaleko ordezkari Julian Eizmendi alkatea eta Mikel Ibarzabal Festa batzorde burua, Zezenzaleen Elkartearen ordezkari Jose Manuel Odriozola Uiti eta Baltasar Urrestilla eta Azpeitiko Udal Bandaren zuzendaria den Jose Luis Frantzesenak 2003ko San Inazioetako zezenketetako kartela aurkeztu dute gaur Donostian, Maria Cristina Hotelean. Aurten, gainera, zezen-plazaren mendeurrena ospatuko da eta zezenketez gainera zenbait hitzaldi eta erakusketa izango dira.

 

Nolako Saninazioak nahi dituzu?

Uztarria.eus | 2003-07-10 : 17:02

Laister datoz herriko festa nagusiak: Saninaziyuek. Baina, nolako festak nahi ditugu? Parte hartu eztabaidan! (Argazkia: azpeitia.net) Informazio gehiago

Otsobeltz-en azkena

Uztarria.eus | 2003-07-10 : 16:56

Otsobeltz-en binetarik ez dugu gehiago ikusiko Uztarria herri-aldizkarian. Bere egile Andoni Salegi-k halaxe erabakita. Elkarrizketa egin diogu uztaileko herri-aldizkarian (Uztarria) Informazio gehiago

Bi burdinezko herritar

Uztarria.eus | 2003-07-10 : 16:54

Klagenfurt Ironman 2003 proba gogorrera joandako bi herritarrek bukatu dute proba. Argazkiak, bi burdinezkoak: Asier Oiarzabal Joseba Ortega Agote (Uztarria) Informazio gehiago

Imanol Lazkano, akziodun

Uztarria.eus | 2003-07-10 : 16:51

Berria-berri kanpainaren barruan, akzioak saltzen jarraitzen dute herri-batzordekoak. Imanol Lazkanok erosi du akzioa. Argazkian, Imanol Lazkano artxiboko irudi batean. (Uztarria) Informazio gehiago

Betizu taldea, txupinazoan

Uztarria.eus | 2003-07-10 : 16:46

Txupinazoa, aurten lehen aldiz, ez du alkateak botako. Ez behintzat alkateak bakarrik. Betizu taldea (argazkian taldeko Ainara Epelde) eta Julian Eizmendi bera izango dira ardura hori artuko dutenak. (Uztarria) Informazio ...

Gaur 'Berria'-n irakurria: "Del Olmoren argudio 'zuzenak'"

Enekoitz Esnaola | 2003-07-10 : 15:07 | Iritzia

“Egunkaria-ren erreforma helegiteari erantzuteko apirilaren 9ko autoan azaldu zituen Del Olmok Egunkaria eta ETA lotzeko argudioak, 1. zigor aretoko magistratuek atzo esan zutenez «zuzenak» diren argudioak. Hona batzuk.

Tourra euskaraz ere bai

Joxemari Muxika, Topaguneko lehendakaria | 2003-07-10 : 11:07 | Iritzia

Tourreko zuzendaritzak euskararen erabileraren alde sinaturiko hitzarmenaren inguruan sortutako afera honen inguruan ez dugu ezer berririk esateko. Eztabaidak eztabaida eta aitzakiak aitzakia, gauza bakoitzari bere tokia eman diezaiogun eta kasu honetan euskarari eta euskal hiztunoi ere bai berea.

Julian Eizmendik eta Betizu taldeak botako dute txupinazoa

Uztarria.eus | 2003-07-09 : 18:07 | Herria

Udaleko Festa Batzorde berriak —Mikel Ibarzabal da batzordeburua— aurtengo San Inazio festetan zenbait berrikuntza sartu nahi izan ditu. Txupinazoa Julian Eizmendi alkatearen eta Betizu musika taldearen artean botako da.

»» Erantzunak: 38 (Uztarria.eus...)

Bost azpeitiar II. Zegama Aizkorri mendi maratoian

Uztarria.eus | 2003-07-09 : 17:07 | Kirolak

Bost azpeitiarrek hartu zuten parte II. Aizkorri Zegama 2003 mendi maratoian. Joxe Luis Albizuri Beristain izan zen lehen azpeitiarra, 4:29:47 egin zuen.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 25047 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1211 1212 1213 1214 1215 1216 1217 1218 ... 1250 1251 1252 1253