Aktualitatea

Urrustil taldeak irabazi du Bertso Parranda

Uztarria.eus | 2004-12-11 : 18:33

Urrustil taldeko kideak dira aurtengo bertso parrandako garaileak. Ostiralean Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan jokatu zuten finala, Mak taldearen aurka. Finala ikustera jende asko joan zen. Batzuk, gainera, kanpoan gelditu ...

Bertso Parrandako finala

Uztarria.eus | 2004-12-10 : 17:28

Heldu da II. Bertso Parrandako azken saioa. Mendizaleen tabernan, arituko dira kantuan, batetik Urrustil taldea (Ruben Gorrotxategi, Mikel Bereziartua eta Jokin Uranga) eta bestetik, Mak taldea (Haritz Etxeberria 'Ministro', Eneko ...

Laxaro Azkune: "Nolakoak garen jakinda, azoka bezalako zirikaldien beharra dugu"

uztarria | 2004-12-10 : 16:12 | Kultura

  • Durangoko Azokan izan da, lehen aldiz denbora-pasa gisan, eta horren inguruan hitz egin du "Berria"-n
  • Azokak izan dituen aldaketak "onerako" izan direla dio

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Mikel Labaka: "Sekula ez naiz itsutu gora iristeko, eta horrek asko lagundu dit"

uztarria | 2004-12-10 : 16:12 | Kirolak

  • "Berria" egunkariak elkarrizketatu du azpeitiarra
  • Partidak jokatzen ari da eta momentu pozgarriak bizi ditu; horretaz eta Realaren egoeraz aritu da

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Udalak 'Emakumea pilotari' programan hartuko du parte

uztarria | 2004-12-09 : 18:12 | Kirolak

  • Gipuzkoako Pilota Federazioak Foru Aldundiaren eta hamar herriren laguntzarekin atera duen ekimena da
  • Helburua neskak pilotara gerturatzea du

Anbulantzietako langileak gose greban

Uztarria.eus | 2004-12-09 : 17:20

Gose greban dira anbulantzietako langileak hitzarmen berri baten zain. Egoitzarik gabe dauden langile horiek azaroaren 22tik eusten diete gose grebari Sindikatu Zaharrean. Gaur bisitak izango dituzte: LAB sindikatuko Rafa Diezekin ...

Jose Luis Feok irabazi du XV. Udazkeneko Argazki Rallya eta IX. Mendiko Argazki Rallya

uztarria | 2004-12-09 : 17:12 | Kultura

  • Diapositiba emanaldia eta sari banaketa datorren larunbatean, Abenduak 11n, 19:00etan izango da Aitonenako aretoan.

Joxean Agirre: "Kultura ez zen orduan gaur bezain industrializatua, komertzializatua"

uztarria | 2004-12-09 : 16:12 | Besterik

  • Joxean Agirre kazetariari elkarrizketa egin zion Berria egunkariak Felix Ibargutxirekin batera
  • Kazetaritzaz, euskaraz, kulturaz... eurek eginiko lanez aritu dira solasean

Batasunaren hitzaldia Joan Joxe Petrikorenarekin

Uztarria.eus | 2004-12-03 : 19:58

Batasunak Donostiako Belodromoan aurkeztu zuen 'Orain herria, orain bakea' proposamena Azpeitian aurkeztu dute. Joan Joxe Petrikorena Batasunako ordezkaria izan da azalpenak ematen. 20 bat lagun bildu dira aurkezpenean.

'Ondo egiten al dugu euskaraz?' da gai nagusia Uztarria aldizkariaren azken zenbakian

uztarria | 2004-12-03 : 18:12 | Besterik

Xebastian Lizasori eginiko elkarrizketa, herritik kanpora beste zerbaiten bila atera diren azpeitiarrak, presoei hankak berotzeko galtzerdiak egiten dizkien amona... Horien eta gehiagoren berri ematen da aldizkarian

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Andoni Aranagak salaketa jarri dio Chocolates Jaques bere taldeari

uztarria | 2004-12-03 : 17:12 | Kirolak

  • Taldea Vlanderen izeneko beste talde batekin batu da eta Aranaga kanpoan utzi dute
  • Andoni Aranaga: "Ez nuen horrela amaitu nahi. Zuzendariari deika jardun nuen, baina ez zidaten kasurik egin, beti kanpoan zegoela, edo bileran zegoela... "

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Txapeli egingo zaion omenaldiarekin hasiko da Santo Tomasetako egitaraua

uztarria | 2004-12-03 : 16:12 | Herria

  • Ostiralean (abenduak 17), larunbatean (18) eta asteartean (Santo Tomas egunean) ekitaldiak antolatu ditu Udalak
  • Egitaraua osorik ikus daiteke uztarria.com-en

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Pobreak gara, baina...

Koldo Aldalur | 2004-12-02 : 17:12 | Iritzia

  • Koldo Aldalur: "Iban Otaegik komunikabideetan hainbesteko indarrik ez duelako dagoeneko ahaztu zaigu gehienoi"
  • Aldalurrek, Argia aldizkariak atera duen azken zenbakian, Asegarce eta Aspe pilota enpresek dituzten "interesak" direla-eta idatzi du

Lurrun trenean ibiltzeko azken aukerak izango dira

Uztarria | 2004-12-02 : 16:12 | Besterik

Astebukaera eta zubia aprobetxatuz, lurrun trenean bidaiatzeko lau egun gehiago jarri ditu Eusko Jaurlaritzak

Berez urriaren 31n amaitu zen denboraldia

Beti da egun berriaren bezpera

Ramon Etxezarreta | 2004-12-02 : 16:12 | Iritzia

  • Ramon Etxezarreta PSE-EEko kideak eta Donostiako alkateordeak Argia aldizkarian Ezker Abertzaleaz eta ETAz idatzi duen iritzia jaso da
  • Ramon Etxezarreta: "Batzuek kezkatu egiten gaitu ahultze politiko hori ETAk ezker abertzaleari kutsa diezaiokeela pentsatzeak"

Udal ordezkariek gazte gunearen dinamika adosteko bilera antolatu dute

uztarria | 2004-12-01 : 17:12 | Herria

  • Gazte gunearen "barruko dinamika eta hitzarmena modu parte-hartzailean adostu" nahi dute
  • Gazteei osteguneko (abenduak 2ko) bilerara azaltzeko gonbitea egiten die

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Gazteak kartzelara ez bidaltzea erabaki du epaileak

uztarria | 2004-12-01 : 16:12 | Besterik

  • Kaltetua indemnizatuta egoteak eta akusatuek aurrekaririk ez izateak ahalbidetu dute erabakia
  • Zigorra bertan behera utzi da, bi urteren barruan beste deliturik ez betetzearen baldintzarekin

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Asisko Urmenetaren hitzaldia

Uztarria | 2004-12-01 : 12:12 | Euskara

  • Gaur (abenduak 1) Aitonena I aretoan izango da 19:30ean, Euskara lardaskatzeko manerak izenburupean
  • Iraurgi ikastetxeak eta Uztarria Kultur Koordinadorak antolatu dute

Denok nafarrak gara!

Elias Mendinueta eta Mirari Bereziartua | 2004-11-30 : 16:11 | Iritzia

  • Gara egunkarian euren iritzia eman dute Nafarroako eguna (abenduaren 3a) eta ikastolen arteko erlazioaz
  • "Ikastolon xede nagusia euskaldunak egitea izanik, Nafarroaren egunarekin bateratzeak aukera paregabea ematen du euskaltasunaren nondik norakoak argitzeko", diote idatzian

Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak Jone eta Maikar estetika zentzua saritu du

Uztarria.eus | 2004-11-30 : 12:11 | Besterik

  • Jone eta Maikar estetika zentruak zerbitzuetako enpresa onenari saria irabazi du
  • Joan den ostiralean, azaroaren 26an, banatu ziren sariak Irunen

Emaitzak: 24869 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1151 1152 1153 1154 1155 1156 1157 1158 ... 1241 1242 1243 1244