Aktualitatea

Joxe Mari Korta saria jaso du Maria Angeles Amenabarrek

Uztarria.eus | atzo : 21:10

Joxe Mari Korta sariak banatu dituzte gaur, asteartea, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaritzan, Gasteizen. Ekitaldi horretan sarituetako bat izan da Maria Angeles Amenabar azpeitiarra, eta hari Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta...

Bihar izango da Errigoraren udazkeneko saskiak eskatzeko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | atzo : 20:45 | Gizartea

Azpeitian Elikagunean, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Elkargunean eta Baigeran eska daitezke Errigoraren kutxak. Uztarriak hiru saski zozkatuko ditu bazkideen artean. Errigoraren udazkeneko kanpainarekin lortzen duten diruaren laurdena Nafarroako hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratiko dute.

 

Azpeitia eta Errezil arteko errepidea itxi dute, bide zati bat hondoratu egin delako

Uztarria.eus | atzo : 18:22 | Gizartea

Benta Berriko bidegurutzetik 200 bat metrora, Azpeitia aldera, hondoratu da zorua 17:00 inguruan, eta trafikoa Urrakitik bueltan ari dira Errezilera bideratzen. Ez dakite zenbat denbora beharko duten errepidea irekitzeko.

 

Goraino bete da Basazabaleko aretoa, Jubilatuen eta Pentsiodunen Astearen barruko solasaldian

Uztarria.eus | atzo : 17:08

Herriko adineko pertsonak Jubilatuen eta Pentsiodunen Astean murgilduta daude atzotik. Karta jokoan ibili ziren atzokoan Baigera In, eta gaur Basazabal jauregian izan dute hitzordua. Harrera bikaina izan du gaur arratsalderako prestatutako...

Zahar etxetako grebalarien aldarriak ozen entzun dira goizean Azpeitian

Uztarria.eus | atzo : 14:58 | Ekonomia

 

Gipuzkoako zahar etxetako langileek greban jarraitzen dute. 127. greba eguna dute gaurkoa, hain zuzen ere, eta "lan hitzarmen duin baten alde" daramaten borrokaren barruan ia etengabean ari dira mobilizatzen. "Furgo...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Ostiralean itxiko da Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea

Uztarria.eus | atzo : 14:27 | Uztarriaeus

Parte hartzaileek irudien atalean nabarmendutako argazkiei jarri beharko dizkiete hitzak, eta irabazleak 150 euro irabaziko ditu. Xabier Gantzarainek, Miren Garatek eta Leire Ostolazak osatuko dute epaimahaia. Behin argazkien eta hitzen atalak itxita, lehiaketan nabarmendutako argazkiekin eta testuekin 2020ko egutegia kaleratuko du Uztarriak.

 

Esklaben okupazioaz eta Azpeitiko Udalaren jarreraz ondorio batzuk

Erabiltzailearen aurpegia da hau Koro Alberdi Etxaniz | atzo : 14:02 | Iritzia

Orain dela hamabi urte hasi ziren Go!azenekoak gure jatetxera bazkaltzera etortzen, eta azken bost urteetan grabazioko epealdi guztian izan ditugu, ekainaren bukaera aldetik abuztuaren bukaerara (bi hilabete pasatxoan); 50 bat pertsona lanegunetan gurean bazkaltzen.

 

Apustu etxeen kontrako dinamikak eraginda, makina txanponjalea kendu dute beste taberna batetik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | atzo : 11:33 | Gizartea

Martxoaren hasieran Eperra tabernako jabeek hartu zuten bidea jarraituz, Ertz tabernakoak izan dira oraingoan erabaki...

Maria Angeles Amenabar: "Bizkorrak izan ginen Zubiola Kooperatibaren enpresa proiektua aldatzen"

Uztarria.eus | atzo : 09:30 | Ekonomia

Joxe Mari Korta sarietako bat jasoko du gaur, asteartea, Maria Angeles Amenabar azpeitiarrak. Korta sarien banaketa ekitaldia 18:00etan da Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzan. Jubilazioa hartu aurreko azken hemezortzi urteetan Zubiola Kooperatibaren kudeaketaren ardura izan zuen Amenabarrek.

 

Azpeitiko Kros Misto eraberritua, bideoan

Uztarria.eus | atzo : 09:45 | Kirolak

Lehenengoz, herri hezitzailearen filosofiari lotuta egin zuten joan den larunbatean Kros Mistoa. Gizon nahiz emakumeek osatutako bikoteek ez ezik, gainontzeko bikote eredu guztiek ere parte hartu ahal izan zuten lasterketan...

EAko alderdikideek gaztaina jana egingo dute abenduaren 1ean

Uztarria.eus | atzo : 09:15 | Aisia

Interesatuek azaroaren 25a baino lehen eman behar dute izena, telefono honetara deituta: 636 711 153.

 

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak ohorezko makila eman dio Fernando Cuadri ganaduzaleari

Uztarria.eus | atzo : 08:43

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak ohorezko makila eman dio asteburuan Fernando Cuadri ganaduzaleari. Joxin Iriarte batzordeko presidentea arduratu da ganaduzaleari bere ibilbidearen aitortza egiteaz; izan ere, Trigueros (Huelva, Espainia) herrian izan da...

Izarraitz igeri elkartearen urteko batzarra izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | atzo : 08:21 | Kirolak

Izarraitz igeri elkarteak urteko batzarra egingo du ostegunean, azaroaren 21ean, Sindikatu Zaharreko areto handian. 20...

Anjel Larrañaga: "Lehen uste zuten dena 'golferia' zela, bertsolaria izatea eta soinu jolea izatea"

'Berria' | atzo : 08:11 | Kultura

Kupela taldeko Anjel Larrañaga elkarrizketatu zuten igandeko Berria egunkarian. Beste hainbat konturen artean, Kupelarekin egin duen ibilbide profesionala izan du hizpide Azpeitian bizi den azkoitiarrak, baita bertsoen munduan izan duen ibilia ere.

 

'Comandante Arian' dokumentalaren emanaldiarekin eta solasaldiarekin hasi dira azaroaren 25aren bueltan antolatutako ekintzak

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 21:02

Astebete falta da Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako, azaroaren 25erako, baina dagoeneko hasi dira egun horren harira Azpeitian antolatutako ekintzak. Comandante Arian dokumentalaren proiekzioak eta Askapenako kide Ainhoa Alberdi...

Aldizkariaren 20. urteurrenaren harira, erakusketa zabaldu du Uztarriak

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 16:29 | Komunikabideak

Uztarria aldizkariak 20 urte bete ditu hil honetan, eta urteurren horren harira, erakusketa zabaldu du Uztarria Komunikazio Taldeak. Hogei urteotan aldizkarietan agertu diren herritarrei argazkiak atera eta horiek Sanagustin kulturgunean jarri ditu Uztarriak. Abenduaren 2ra bitartean izango da zabalik erakusketa.

 

Lagrimas De Sangre musika taldeak energiaz bete du Sanagustin kulturgunea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2019-11-18 : 15:38 | Kultura

 

Lagrimas De Sangre (LDS) musika taldeak eta El intachable Ronyk kontzertua eskaini zuten joan den larunbatean, hilak 16, Sanagustin kulturgunean. LDSk dantzan jarri zuen kulturgunea, eta Sanagustinera bertaratu ziren ehunka...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Azaroaren 25erako hainbat ekintza antolatu dute Krisiaren Seme-Alabakek eta Ikasle Abertzaleakek

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 14:41 | Gizartea

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da astelehenean. Emakumeenganako biolentziaz hausnartzen tailerra, elkarretaratzea eta zaintza arloari buruz Malen Etxeako emakumeen hitzaldia izango dira egun osoan zehar.

 

Erraz irabazi dio Estudiantesek Añares Rioja ISBri

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 13:05 | Kirolak

Madrildarrak 62 eta 102 nagusitu ziren atzo Azkoitiko kiroldegian jokatutako neurketan. Zazpi jardunaldi jokatuta, Iraurgikoak 11. postuan daude LF2 ligaren A multzoko sailkapenean.

 

Juan Antxieta musika eskolakoek kalejira eta jaialdia egingo dituzte asteazkenean

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 12:05 | Kultura

Santa Zezilia egunaren harira, musika eskolako kideek Musikalean ekitaldia egingo dute 19:00etatik 19:20ra, eta 19:30ean, jaialdia eskainiko dute, Soreasu antzokian.

 

Emaitzak: 28741 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1435 1436 1437 1438