Artxiboa: Argazki notiziak

Konponketa lanak egiten ari dira Madalenako ermitan, "ondare historikoa babesteko"

Uztarria.eus | atzo : 16:38

Azpeitiko Udalak Madalena auzoko ermitaren ondoko bi eraikin –Udalak aurrez erositakoak– bota zituen iaz, "herriko ondare historikoa babesteko". Izan ere, Madalenako ermitari atxikita zeuden eraikinen egoera okertzen ari zen, eta ...

Kilometroak 2018ren alde, Ziklometroak egitasmora batu da Azpeitiko Ikastola Ikasberri

Uztarria.eus | 2018-09-17 : 12:15

Urretxu-Zumarragako Ikastolak antolatuta, Ziklometroak egitasmoa egin zuten atzo, igandea, dozenaka lagunek Kilometroak 2018ren alde. Gipuzkoako 23 ikastoletako kideek lurraldeari bira eman zieten bizikletaz, erreleboka, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik parte hartu ...

Bake prozesuak hizpide izan ditu Harold Goodek

Uztarria.eus | 2018-09-14 : 10:27

Dozenaka lagun elkartu zen atzo, osteguna, Harold Good (1937, Derry, Irlanda) apaiz protestanteak Sanagustin kulturgunean eskaini zuen hitzaldian. Nekane Zinkunegi kazetariak gidatuta, luze aritu zen Good bake prozesuen inguruan hizketan ...

Eraberritze lanak egingo dituzte plazako eraikin bateko etxaurrean

Uztarria.eus | 2018-09-13 : 13:24

Azpeitiko plazako 6, 7 eta 8 zenbakien eraikinaren etxaurrea eraberritzen hasiko dira datozen egunetan. Atzo, asteazkena, jarri zituzten aldamioak plazan, fatxadaren konponketa lanekin hasteko. Azken hilabeteotan ikuskapen teknikoa egin diete ...

Jone Urkizu nagusi, Canfranc-Canfranc ultratrailean

Uztarria.eus | 2018-09-12 : 10:28

Jone Urkizu azpeitiarrak Canfranc-Canfranc ultratrail proba irabazi du. Azpeitiko korrikalariak joan den asteburuan jokatu zuen proba Canfranc (Huesca, Aragoi, Espainia) inguruko mendietan. Guztira, 75 kilometro dituen lasterketa da Canfranc-Canfranc, eta ...

Izarraizpeko baratzeetako erabiltzaile baten kexa

Uztarria.eus | 2018-09-12 : 10:41

Izarraizpeko baratzeetako erabiltzaile batek bidali ditu argazkiok Uztarriara. Irudietan, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Izarraizko Atea parkearen artean dauden baratzeetatik hartutako barazkiak txikituta eta sakabanatuta ikusten dira, ikastola ondoko bizikletentzako bidean ...

'Karakola', txukuntzen eta itxuraldatzen

Uztarria.eus | 2018-09-11 : 19:20

Itxura berria hartzen ari da Etxe-Alai auzunearen eta Olazko Andre Mariaren plazaren arteko Karakola. Azpeitiko Udala joan zen astean hasi zen inguru hori itxuraldatzen, eta lanak aurrera doaz pixkanaka. Udalaren ...

»» Erantzunak: 2 (JLarranaga, Gillermo de Baskerville)

Oier Ibarguren 10. postuan sailkatu da azkenean Portugalen

Uztarria.eus | 2018-09-11 : 15:02

23 urtez azpikoen mailan jokatu duten Volta a Portugal do Futuro itzulian lehiatu da Oier Ibarguren (Azpeitia, 1997) txirrindularia, eta azpeitiarrak sailkapen orokorreko hamargarren postuan amaitu du lasterketa. Herenegun amaitu ...

Belaunaldi ezberdinetako lagunak bat eginda, futbitorako lekua aldarrikatzeko

Uztarria.eus | 2018-09-10 : 20:26

25 urteren ostean, astearteetan Udal Kiroldegian futbitoan jokatzeko elkartzen zen taldeak kiroldegia utzi beharko du, Kirol Patronatuak horrela eskatu baitie. Erabaki horren aurrean beren desadostasuna agertzeko, futbitoko taldean aritu izan ...

»» Erantzunak: 27 (enpankaleko_ataikue, Julito, makolo, Apirila...)

Irailaren 30era arte aurkez daitezke irudiak Klik! argazki lehiaketara

Uztarria.eus | 2018-09-10 : 13:47

Uda iristearekin batera, Orkatz kultur elkarteak Klik! argazki lehiaketa jarri zuen martxan, eta hilaren 30ean itxiko da irudiak bidaltzeko epea.

Urtero moduan, Euskal presoak gai gisa hartuta, opor garaian presoen ...

Herritarrek berriro atera dute kalera pentsio duinen aldeko aldarria

Uztarria.eus | 2018-09-10 : 12:39

Udako etenaren ostean, Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak berriz ekin die mobilizazioei, eta dozenaka lagun elkartu dira gaur, astelehena, Azpeitiko plazan egin duten elkarretaratzean. Pentsio sistema propioaren alde egin dute ...

Jon Gurrutxagaren lana sarituta, Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Uztarria.eus | 2018-09-10 : 13:17

Jon Gurrutxaga bertsolari azpeitiarra ez da esku hutsik itzuli Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketatik. Helduen mailan lehiatu da Gurrutxaga, eta hirugarren sailkatu da, Despedida izeneko idatzizko lanari esker. Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren ...

Waqar Ali, Azkoitiko Kricket Txapelketako jotzaile onena

Uztarria.eus | 2018-09-10 : 11:34

Azkoitiko VII. Kricket Txapelketa jokatu dute asteburuan, hango kricket taldeak eta udalak antolatuta, eta Azpeitiko eta inguruko taldeak lehiatu dira hango Oteiza frontoietan. Hain zuzen ere, Azkoitiko, Azpeitiko, Aguraingo, Arrastateko ...

Asier Cuevas erretiratu egin da munduko txapelketako 100 kilometroko lasterketan

Uztarria.eus | 2018-09-08 : 20:27

Asier Cuevas atletak ezin izan du munduko txapelketako 100 kilometroko lasterketa bukatu. 4 ordu eta 15 minutuan utzi du proba (Yamahochi Udea japoniarrak irabazi du proba, 06:28:05 denboran ...

Azpeitiko Musika Banda, Eltziegoko festetan

Uztarria.eus | 2018-09-08 : 20:15

Eltziegon (Araba) Plazako Amabirjinaren festak ospatzen ari dira. Gaur, Amabirjin egunez, Azpeitiko Musika Banda han izan da, jai egitarauaren hainbat hitzordutan parte hartzeko. Urteak dira Eltziegoko dultzainariak Azpeitiko festetara etortzen ...

Argazki elkarteko kideen erakusketa berria ikusgai, Lagun Onak MBren tabernan

Uztarria.eus | 2018-09-06 : 15:30

Azpeitiko Argazki Elkarteak erakusketa berria jarri du ikusgai Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Joan zen asteartean zintzilikatu zituzten irudiak tabernako hormetan, eta ohi bezala elkarteko argazkilarien irudiak dira denak. Oraingo ...

Dozenaka lagun elkartu da Jon Artanok Kolonbiaz emandako hitzaldian

Uztarria.eus | 2018-09-06 : 11:04

Jon Artano (Zestoa, 1978) nazioarteko kazetariak hitzaldia eskaini zuen atzo Sanagustin kulturgunean, Munoandi elkarteak antolatuta. Kolonbia: bakearen korapiloak izenburupean eman zuen saioa, eta Aitor Aranbarri kazetaria aritu zen aurkezle lanetan ...

IƱaki Alkorta ganaduzaleak bi sari jaso ditu Ordiziako azokan

Uztarria.eus | 2018-09-06 : 10:51

Euskal Jaien barruan, azoka berezia egin zuten atzo Ordizian, eta askotariko sariak banatu zituzten egunean zehar, hala nola gazta lehiaketakoa, ganaduei eta oiloei lotutakoak nahiz barazkien txapelketakoak. Ganaduen txapelketatik bi ...

Herri hezitzaileaz eta eskola herritarraz formazio saioa jaso dute irakasleek

Uztarria.eus | 2018-09-05 : 11:28

Azpeitiko ikastetxe guztietako dozenaka irakasle elkartu ziren atzo Soreasu antzokian, herri hezitzaileaz eta eskola herritarraz jarduteko eta filosofia horretan sakontzeko. Udalak Hezkuntza Mahaiaren bidez antolatutako saioan, Amaia Etxabe OinHerriko kideak ...

'Artefaktua' literatur saioa grabatu dute gaur Azpeitian

Uztarria.eus | 2018-09-04 : 17:15

EITB1eko Artefaktua literatur saioaren atal bat grabatu dute gaur, Azpeitian. Hiromi Yoshida hizkuntzalari japoniarra izan da saioko elkarrizketatu nagusia, eta Jose Luis Otamendi idazleak ere parte hartu du programan. Horrez ...

Emaitzak: 3553 | Orriak: 1 2 3 4 ... 175 176 177 178