Artxiboa: Artikuluak

Euskal kulturgintzako langileon adierazpena

Euskal kulturgintzako langileak | 2003-10-17 : 10:10 | Iritzia

Euskal kulturgintzako langileok gure elkartasuna eta babesa eskaini nahi dizkiegu gaur goizean Guardia Zibilak, Del Olmo epailearen aginduz, atxilotu dituen lankideei eta lagunei.

EKTSAren Administrazio Kontseiluaren adierazpena

EKTSA | 2003-10-16 : 19:10 | Iritzia

Ostegun goizaldean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok aginduta Espainiako Guardia Zibilak Euskal Herrian egin duen operazioaren aurrean, BERRIA egunkaria argitaratzen duen EKTren Administrazio Kontseiluak ondokoa adierazi nahi du:

Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren agiria

Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa | 2003-10-16 : 19:10 | Iritzia

Buruntzape S.L.enpresaren kontrako polizia operazioaren aurrean,Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak adierazten du:

Ramon Etxeberria: "25 urte hauetan batzokian denetarik izan dugu”

Uztarria.eus | 2003-10-16 : 16:10 | Herria

Asteburu honetan batzokiaren irekieraren 25. urteurrena ospatzen da, eta hainbat ekitaldi antolatu dira. Uztarria Ramon Etxeberriarekin, Azpeitiko EAJ-PNVko lehendakariarekin, izan da urteurreneko ospakizunez hitz egiteko.

 

Aurrera, bai

'Berria'-ko eta EKTko azpeitiar langileak | 2003-10-16 : 09:10 | Iritzia

Mikel Azkune lankidearen eta 'Egunkaria'-ren enpresa egituraren eta Buruntzape-ren (Egunkaria SA, Elkar, Lizarra Grafikak) kontra egindako polizi operazioa dela eta, zera adierazi nahi dugu 'Berria'-ko eta, azken batean, Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) azpeitiar langileok:

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Mikel Azkune azpeitiarra atxilotu du Guardia Zibilak

Uztarria.eus | 2003-10-16 : 09:10 | Besterik

Goizaldean Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa izan da Guardia Zibilaren eskutik eta Juan del Olmo Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaileak aginduta. Operazio horren barruan zortzi atxilotu izan dira, tartean Mikel Azkune azpeitiarra.

 

»» Erantzunak: 14 (Uztarria.eus...)

Pedro Mendoza: “Proposamenak jasotzea ere bada Jubilatuen Astearen helburua"

Uztarria.eus | 2003-10-14 : 12:10 | Taldeak

Pedro Mendoza jubilatuen elkarteko kidea da. Aste honetan ospatzen dute herriko jubilatuek Jubilatuen Astea eta Pedrok Uztarriari azaldu dizkio aste honen nondik norakoak.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

VIII. Mendiko Rallyko oinarriak aurkeztu ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus | 2003-10-13 : 12:10 | Taldeak

Azaroaren 2rako antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak Mendiko VII. Argazki Rallya. Bertan parte hartu nahi dutenek igande horretan bertan eman beharko dute izena Attolako aparkalekuan antolatzaileek ipiniko duten mahaian.

Lautik bi, aurrera

Josu Azpillaga | 2003-10-13 : 10:10 | Kultura

Lau azpeitiarren hartzen dute parte Gipuzkoako bertsolari txapelketan, eta hauetatik bi pasa dira jada hurrengo fasera: Jokin Uranga eta Leire Ostolaza. Urko Egaña eta Beñat Lizasok ez dute suerte hori izan.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketarako oinarriak aurkeztu ditu Kutxak

Uztarria.eus | 2003-10-10 : 13:10 | Kultura

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketan parte hartzeko oinarriak zabaldu ditu Kutxak. Erakusketa "urolaldeko artistak eragin eta beraien lanak ezagutzera eman" nahirik antolatu ohi du Kutxak Antxieta Etxeko erakusketa aretoan. Lanak aurkezteko epea azaroaren 3tik 8ra bitartean izango da, eta erakusketa abenduaren 1etik 20ra izango da.



 

Baitek bazkideen artean zozketatu ditu Santiyo Eguneko zozketako sariak

Baite Euskara Elkartea | 2003-10-10 : 13:10 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak Santiyo Egunean, uztailaren 25ean, zozketatutako sarien irabazlerik ez da azaldu bi hilabetetako epean (hilabeteko epea zuten lehen 5 zenbakiek, eta beste hilabete ordezko 5 zenbakiek); beraz, bere bazkideen artean zozketatu ditu sariak.

Trenaren museoak bihar IX. urteurrena beteko du

Uztarria.com | 2003-10-10 : 12:10 | Kultura

Euskal Burnibidearen Museoak, Trenaren museoak, bihar bere irekieraren IX. urteurrena beteko du. Hori dela eta, bidaiarientzako bi tren gehiago egoteaz gain Amigos del Ferrocarril de la Peninsula Iberica elkarteko kideak etorriko dira museoaren urteurrena dela eta.

 

Auto bat irauli dute bariantean

Uztarria.eus | 2003-10-09 : 19:10 | Herria

Presoen sakabanaketa salatzeko auto bat irauli dute gaur arratsaldeko 18:30ak aldera Sanjuandegiko bidegurutzean. Ekintza horrekin presoak bisitatzerakoan senideek eta lagunek istripuak izateko duten arriaskua salatu nahi izan dute.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Zine Klubeko emanaldiak ostiralean hasiko dira

Uztarria.eus | 2003-10-09 : 16:10 | Taldeak

Urrian bi emanaldi, sei abunduan, bi urtarrilean eta beste bat otsailean. Guztira hamaika emanaldi eskainiko ditu Azpeitiko Zine Klub elkarteak 2003-2004 denboraldian. Filme guztiak ikusteko urteko abonoa ere jarri dute. 20€ ordainduko da abonua eta beraz, filmeko 1,8€ ordainduko da.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Iban Otaegi 'Beixama' lau t'erdiko txapelketatik kanpo utzi dute

Uztarria.com | 2003-10-09 : 12:10 | Kirolak

Hasiera batetan jokatu behar zuen arren, azkenean lau t'erdiko txapelketatik kanpo gelditu da Iban Otaegi Beixama pilotari azpeitiarra. Arrazoia lehiakortasuna dela azaldu diote txapelketako antolatzaileek.

 

Jostaldi Kirolakek garaipena lortu zuen asteburuan jokatutako partidan

Uztarraia.com | 2003-10-09 : 11:10 | Kirolak

85-51ko emaitza lortu zuten azpeitiarrek Tauren aurka jokatu zuten partidan.

Lazkao KMK'03ko zenbaki saridunak

Kilometroak 2003 | 2003-10-08 : 13:10 | Besterik

Joan den igandean, urriaren 5ean, Lazkaoko San Benito ikastolak antolatutako Kilometroak 2003an hainbat sari zozketatu ziren. Ez ziren gutxi bertaratutako azpeitiarrak, eta beraz, jarraian biltzen ditugu zozketako sariak eta zenbaki saridunak.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Pako Aristi eta Fernando Morillo haur eta gazte literatura arloan finalista dira Euskadi Literatura Sarietan

Uztarria.eus | 2003-10-08 : 11:10 | Kultura

Pako Aristi eta Fernando Morillo Euskadi Literatura Sarietan finalista dira haur eta gazte literatura arloan. Aristiren Deborah hondartza bakarti batean (Erein) eta Morilloren Izar-malkoak (Aizkorri) lanak dira aukeratutako finalistak beste lau lanekin batera.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Isolamendu politikoaren aurka, sakabanaketari ez!

Askatasuna | 2003-10-08 : 10:10 | Iritzia

2003ko irailaren 27tik urriaren 11ra, Euskal preso politikoen kolektibo osoak, borroka batua eramango du: zeldetatik ateratzeari uko egitea.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Zapo Txokoko ikastaroetan izen ematea zabaldu da

Uztarria.eus | 2003-10-07 : 15:10 | Udala

Urteko azken hiruhilabeterako sukaldaritza, dantza afrikarrak, txalaparta eta Chi-Kung ikastaroak antolatu ditu Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak 14 urtetik gorakoentzat. Ikastaroetan parte hartzeko izena urriaren 17a baino lehen eman behar da Zapo Txokoko bulegoan.

Emaitzak: 19777 | Orriak: 1 2 3 4 ... 944 945 946 947 948 949 950 951 ... 986 987 988 989