Artxiboa: Artikuluak

Kontsumobus kontsumo arduratsua bultzatu asmo duen ekimena Azpeitian dago

Uztarria.eus | 2003-11-12 : 16:11 | Besterik

Kontsumobus, kontsumoaren inguruko Zentro Mugikor Ibiltaria, Azpeitian da. Bertan kontsumitzaileentzako interesgarriak izan daitezkeen gaiak zabalduko dira eta kontsumoaren inguruko prestakuntza eta informazio ekintzak eskainiko dira.

 

154 azpeitiarrek bukatu zuten Behobia-Donostia lasterketa

Uztarria.eus | 2003-11-11 : 12:11 | Kirolak

Xabin Aranaga Aldanondo eta Nerea Azpiazu Etxabe izan ziren lehenengo azpeitiarrak joan den igandeko Behobia-Donostia lasterketan. Xabinek 1:07:13 behar izan zituen proba amatizeko, eta Nereak, berriz, 1:23:59. Guztira 154 azpeitiarrek bukatu zuten proba, horietatik 23 emakumezkoak ziren.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Uztarriaren 45. zenbakia dagoeneko kalean da

Uztarria.eus | 2003-11-10 : 19:11 | Euskara

Joan den ostiralean argitaratu zuen Uztarria Kultur Koordinadorak azaroko zenbakia. Beraz, aldizkaria bazkide eta harpidedunek etxeko buzoian jaso dute dagoeneko, baita ere Baite aldizkaria. Gaurtik aurrera webgune honetan daude bi aldizkariak ikusgai.

Julian Eizmendi da Udalbiltzako lehendakari berria

Uztarria.eus | 2003-11-08 : 17:11 | Udala

Julian Eizmendi EAJko Azpeitiko alkatea izango da gaurtik aurrera EAJ eta EAko hautetsiek osatzen duten Udalbiltzako lehendakari berria, Jon Jauregi Beasaingo alkate ohiak zuen kargua hartu ondoren.

»» Erantzunak: 37 (Uztarria.eus...)

San Sebastian Eguneko karrozako lehiaketarako oinarriak ezagutzera eman dira

Azpeitiko Udala - Festa Batzordea | 2003-11-05 : 18:11 | Udala

Azpeitiko Udalak, San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Azpeitian ospatzen den haurren danborrada dela eta, hurrengo ekitaldirako karrozaren dekorazio proiekturako eta karroza bera egiteko lehiaketara deitu du. Karrozaren gairako ondorengo hiru gai bat egitea proposatzen du Udalak: Frontoi Txikia, Gernikako Zuhaitza eta Txikuri pilotaria. Izan ere, 2004ean lehenengoaren 175. urteurrena da, eta beste bien 100. urteurrena. Lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaitzen da.

Ostiralean hasiko da Euskal Antzerki Topaketen XXI. edizioa

Uztarria.eus | 2003-11-04 : 12:11 | Kultura

Ostiral honetan irekiko ditu ateak Euskal Antzerki Topaketen XXI. edizoak. Aurtengoan bederatzi antzezlan desberdin ikusteko aukera izango da, horien artean bi estreinaldi. Bestalde, XXI. edizio honetan, Aktoreen Egunean euskal antzezlanak eta Goenkale telesaila omenduko dituzte.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Etxebizitza eskubidea ukatua. Gazteon eskubideak ukatuak.

Kale Gorrian | 2003-10-31 : 11:10 | Iritzia

Badira urte batzuk arazo honen inguruko lanean hasi zela Kale Gorrian Gazte Kolektiboa. Eta egindako lanaren balorazio positiboa egiten ausartzen bagara ere, ukaezina da egoeraren larritasunak bere horretan dirauela. Azpeitiko gazteon etxebizitza eskubidea ukatua dago, eta bitartean arazo honen atzean dauden interes ekonomikoek goraka doazela ikus dezakegu.

»» Erantzunak: 28 (Uztarria.eus...)

Andoni Aranaga profesionaletara salto egitear dago

Uztarria.eus | 2003-10-29 : 11:10 | Kirolak

Andoni Aranaga txirrindularia profesionaletara pasatzeko hiru ekiporen erantzunaren zain da. Hiru ekipo hauetatik bi italiarrak dira eta bestea Belgikakoa. Andonik Uztarriari azaldu dionez datorren denboraldian talde hautakoren batean izango den bermerik ez du, baina Belgikako talderako ditu esperantzak.

»» Erantzunak: 12 (Uztarria.eus...)

Jokin Urangak eta Leire Ostolazak ez zuten final-erdirako txartelik lortu

Uztarria.eus | 2003-10-27 : 17:10 | Kultura

Asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako lehen saioak jokatu ziren OƱatin (urriaren 25ean) eta Ordizian (urriaren 26an) Jokin Urangak eta Leire Ostolazak ez zuten final-erdian sartzerik lortu, eta beraz, puntuazioaren zain egon beharko dute. Jokin Urangak 391 puntu egin zituen eta taldeko bigarrena izan zen. Leirek, berriz, 361 puntu egin zituen, eta taldeko laugarrena izan zen.

 

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Harrera xumea eta jendetsua Eneko Etxeberriari eta Mikel Azkuneri

Uztarria.eus | 2003-10-27 : 14:10 | Euskara

Ehunka lagun bildu ziren ostiral arratsez Azpeitiko Plazan, udaletxeko arkupeetan, Eneko Etxeberria eta Mikel Azkune, euskalgintzaren kontrako azkeneko operazioan atxilotu eta gero libre utzi zituzten bi azpeitiarrei harrera egiteko.

 

Ikasberri ikastolak II. ZerNola olinpiadetan parte hartuko du

Uztarria.eus | 2003-10-24 : 15:10 | Besterik

Gaztetxoei zuzenduriko olinpiadak dira ZerNola olinpiadak. DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta daude eta gaztetxoak zientzietara hurbiltzea dute helburu. Zientzia modu erakargarri eta dibertigarriago batetan ikas dezaten. Olinpiadetako irabazleek asteburu bat Urbasako Bioitza aterpetxean asteburu bat igaroko dute, espeologia, eskalada, mendi irteerak eta antzeko ekintzak eginez.

Fernando Morillok jasoko du haur eta gazte literatura arloko Euskadi Literatura Saria

Uztarria.eus | 2003-10-23 : 12:10 | Kultura

Fernando Morillok Izar Malkoak lanarekin haur eta gazte literaturari dagokion Euskadi Literatura Saria jasoko du. Elkarrizketa egin dio uztarria-k, sariaren berri izan bezin pronto.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Herrian ongi-etorria egingo zaie Mikel Azkuneri eta Eneko Etxeberriari

Uztarria.eus | 2003-10-23 : 10:10 | Euskara

Euskalgintzaren eta kulturgintzaren kontrako azken polizi operazioan atxilotu eta aske geratutako bi azpeitiarrei, Mikel Azkuneri eta Eneko Etxeberriari, ongi-etorria egingo die bihar ostirala, 20:00etan, Azpeitiko herriak.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Mikel Azkune: "Oso-oso esperientzia gogorra izan da"

uztarria | 2003-10-21 : 16:10 | Euskara

Bazkalondoan hitz egin du Uztarriak Mikel Azkune azpeitiarrarekin, Espainiako Auzitegi Nazionaletik etxera bidean zela. "Oso-oso esperientzia gogorra" izan dela esan digu.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Eneko Etxeberria: "Segituan esan diot Del Olmori deliturik ez dagoela"

Uztarria.eus | 2003-10-21 : 12:10 | Euskara

Eneko Etxeberria abokatu azpeitiarra izan da atxilotuen artetik kalera irteten lehena; eguerdiko hamabiak aldera atera dute kalera, eta Uztarriak ordu laurdenera hitz egin du harekin, telefonoz. Urduri zegoen artean, baina kontzientzia garbi, beti bezala: "Segituan esan diot Del Olmori deliturik ez dagoela".

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria kalera, beste denak ere bai

Uztarria.eus | 2003-10-21 : 11:10 | Euskara

Mikal Azkune eta Eneko Etxeberria azpeitirrak aske gelditu dira Juan Del Olmo, Auzitegi goreneko epailearen aurrean deklaratu ostean. Beste zazpi atxilotuak ere aske gelditu dira.

Eneko Etxeberria atxilotu dute

Uztarria.eus | 2003-10-20 : 21:10 | Euskara

Eneko Etxeberria Egunkariako abokatua da, eta azken atxiloketen inguruan lan egiten Madrilen zebilen. Izan ere, gaur eta bihar ari dira deklaratzen azken zortzi atxilotuak. Gaur, Eneko atxilotu dute.

 

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

Nafarroa Oinez diruz laguntzeko lau kontu ireki dituzte antolatzaileek

Uztarria.eus | 2003-10-20 : 10:10 | Euskara

Irunberrin, atzo, ospatzekoa zen Nafarroa Oinez 2003 Arangoiti ikastolari laguntzeko. Baina, goizeko bostetan euria hasi eta bertan behera gelditu zen ikastolaren alde festa hau. Ondorioz, Arangoiti ikastolak zor galantak egingo ditu. Galerak estaltzeko eta Irunberriko ikastolari laguntzeko lau kontu korronte ireki dituzte antolatzaileek.

Donostiako manifestaziora autobusa egongo da Azpeititik

Uztarria.eus | 2003-10-17 : 18:10 | Euskara

Orain dela zortzi hilabete, Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituenean Guardia Zibilak zortzi autobus joan ziren Azpeititik Donostiara. Atzo, Martin Ugalde Kultur Parkearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak eta zortzi lagun atxilotu zituzten, tartean Mikel Azkune azpeitiarra. Kontseiluak, biharko (urriaren 18a) manifestazio nazionala deitu du Donostian "Gora Euskal Herri euskalduna. Bai Euskarari!" lemapean. Manifestaziora joateko, orain dela zortzi hilabete bezalaxe, autobusak antolatu dira Azpeititik doan (Udalak ordainduko baititu).

Udalak atzo Guardia Zibilak euskararen inguruko enpresetan egindako polizi operazioa salatu du

Uztarria.com | 2003-10-17 : 16:10 | Udala

Martin Ugalde Kultur Parkean atzo euskal kulturgintzako enpresetan izandako polizia operazioa salatzeko ez ohiko udal batzarra egin da gaur eguerdian (13:30ean) Udalean.

 

»» Erantzunak: 24 (Uztarria.eus...)

Emaitzak: 19777 | Orriak: 1 2 3 4 ... 943 944 945 946 947 948 949 950 ... 986 987 988 989