Artxiboa: Artikuluak

Uztarriak eta Baitek bazkideen batzar garrantzitsuak egingo dituzte larunbat honetan

Uztarria.eus | 2003-11-27 : 14:11 | Herria

Bazkideen bi batzar egingo dira larunbat honetan (azaroak 29) Aitonena I aretoan: 10:00etan Baite Euskara Elkartearena eta 11:30ean Uztarria Kultur Koordinadorarena. Baiterena ezohikoa izango da eta Uztarriarena arrunta, urtekoa. Bietako gai nagusia: bien arteko bat egitea. Herri proiektuak martxan jartzea ere proposatuko dira Uztarriakoan, baita euskalgintzak EBPN dela-eta egingo lukeen proposamena ere.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketak ateak zabalduko ditu astelehenean

Uztarria.eus | 2003-11-27 : 12:11 | Kultura

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketak ateak zabaldu ditu Antxieta Etxean. Bertan, inguruko margolari profesional nahiz amateurren 50 lan daude ikusgai. Guztira 28 artistak hartu dute parte. Beren lanak ikusi nahi dituenak Antxieta Etxera hurbildu beharko du, 18:00etatik 20:00etarako tartean. Erakusketa abenduaren 20an amaituko da

 

Eman hitza herriari

HABEA | 2003-11-25 : 13:11 | Iritzia

HABEA 2003ko martxoaren 1ean aurkeztu zen bilgunea dugu. Ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik, herri eredu bat lantzeko prest dagoen herritarrak biltzeko helburuz sortu zen bilgune bat. Herri eredu berri bat lantzeko helburu horren arabera aurkeztu zen, ere, urte berdineko maiatzaren 25ean egin ziren udal hauteskundeetara. Espainiar estatuak, euskal herritarron erabaki ahalmenari egiten dizkion erasoen arabera ordea, aurkeztutako zerrendak legez kanpo utzi zituen.

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketan Juan Joxe Agirreren argazkiak izan dira sari nagusia jaso dutenak

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 21:11 | Herria

Gure ingururuari begirada bat argazki lehiaketako bigarren edizioko saridunak ezagutarazi dira. Juan Joxe Agirre azpeitiarrak irabazi ditu modalitate positiboko eta negatiboko lehen sariak. 2004ko egutegian jasotzen dira irabazle izan diren argazkiak eta dagoeneko hasi dira Azpeitiko eta Azkoitiko etxe guztietara banatzen.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Andoni Aranagak egin du txirrindularitza profesionalerako jauzia

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 17:11 | Kirolak

Andoni Aranagak Chocolade Jaques txirrindulari talde profesionalarekin korrituko du datorren denboraldia. Talde hau Belgikan sortu berria da eta Aranaga Azpeitiarrarekin batera Dave Bruylandts, Bart Voskamp eta Jan Koerts txirrindulariak ere talde horretan izango dira. Chocolade Jaques taldeko zuzendariak Johan Capiot eta Andrei Tchmil dira eta datorren denboraldian txirrindulari azpeitiarrarekin kontatzea erabaki dute. Aurtengo denboraldian Caja Rural taldearekin korritu du eta bost garaipen lortu ditu.

»» Erantzunak: 19 (Uztarria.eus...)

Maider Egiguren baldintza gabe espetxeratzeko agindu du Garzonek

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 14:11 | Herria

Maider Egiguren baldintzarik gabe atxilotzeko agindu du gaur goizean Garzon epaileak. Gaur, astelehena (azaroaren 24a), goizean deklaratu behar zuen Egigurenek Garzonen aurrean, asteazken gauetik (azaroaren 19) inkomunikaturik egon ondoren, baina uko egin dio Egigurenek epailearen aurrean deklaratzeari. Egigureni ETAko kaptazio aparatuko kidea izatea leporatzen dio epaileak. Aurreko astean egindako polizia operazioan 14 pertsona atxilotu zituzten. Horietatik hamar kartzelaratu egin dituzte. Beste laurak aske gelditu dira, horietatik bi epailearen aurrean deklaratu ere egin gabe.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Herriko etorkinentzako liburuxka kalean da jada

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2003-11-24 : 13:11 | Euskara

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak argitaratu berri duen liburuxka kalean dago jadanik eta edonorentzat eskuragarri izango da. Azken egunetako arazo batzuk tarteko, atzeratu egin da liburuxkaren argitarapena, baina jada Azpeitiko Udaletxean, epaitegian, anbulategian, liburutegian, denda inprimategietan eta Uztarriaren egoitzan daude eskuragarri aleak. Hiztegia doan banatuko da eta Baitek ale batzuk etorkinei eskura ere banatuko dizkie.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Donostiako maratoian, 23 azpeitiar (gutxienez)

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 10:11 | Kirolak

Donostiako Maratoia jokatu zen atzo, eta 1858 lagunek bukatu zuten. Hauetatik, gutxienez, 23 azpeitiarrak ziren: 21 gizonezko eta 2 emakume. Sailkapena, hemen bertan.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Azpeitiarrik ez, bertsolari finalean

Josu Azpillaga | 2003-11-24 : 09:11 | Kultura

Zarautzen aritu zen Jokin Uranga, beste bost bertsolarirekin batera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan. Lan ona egin zuen, baina finalak ihes egin dio.

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Maider Egigurenen atxiloketa dela eta udalak eskubide konstituzionalak errespetatzeko eskatu du

Uztarria.eus | 2003-11-21 : 16:11 | Herria

Ostegun goizean herrian gertatutako atxiloketa dela eta, gaur eguerdian Azpeitiko udalbatzak EAJ-EAko zinegotzien onespenarekin bi agiri onartu ditu. Bi agiriak EAk aurkeztu ditu udalbatza berezira. Bestalde, Habeak ere agiri bat aurkeztu du, baina hau ez da onartu. Udalbatza berezian, EAJ-EA eta Habeakoak izan dira. PSOEko eta PPko ordezkariak ez dira aurkeztu.

 

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Otzaka baserriak su hartu du bart gauean

Uztarria.eus | 2003-11-21 : 12:11 | Herria

Izarraitz auzoan dagoen Otzaka baserriak su hartu du bart gauean. Goizeko laurak aldera piztu da sutea. Bertan pertsona bakarra bizi da eta sua ikusi duenean etxetik atera da, suhiltzaileei abisatzeko. Zorionez, ez da zauriturik egon, baina baserriaren aurrekaldea eta teilatua kiskalita gelditu dira. Baserria bi zatitan dago eraikia, aurrekaldea egurrean eta atzekaldea hormigoiarekin. Suak egurrarekin eraikitako zatia suntsitu du, kalte material handiak sortuz. Suhiltzaileek oraindik ez dakite sutea zerrek sortu duen.

 

Peñagarikano pilotariak peronea burua pitzatu du entrenatzen ari zela

Uztarria.eus | 2003-11-20 : 18:11 | Kirolak

Kepa Peñagarikano, pilotari azpeitiarrak peronea buruan pitzadura txiki bat egin du entrenatzen ari zela. Uztarriari esan dioenez “hasieran kolpe larriagoa izango zela uste genuen, puskatu egin dudala edo antzeko zerbait. Baina gero medikuek egindako frogetan ikusi da hasieran uste zena baino kolpe arinagoa izan dela, pitzadura txiki bat”.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Maider Egiguren atxilotu du Espainiako Poliziak, bart gauean egindako operazioan

Uztarria.eus | 2003-11-20 : 11:11 | Herria

Gauerdi inguruan hasitako polizia operazioan Maider Egiguren azpeitiarra atxilotu du Espainiako Poliziak, bere etxean. Egiguren ez ezik, Mikel Garaiondo atxilotu dute, Eibarren. Polizia iturriek diotenez, aste hasieran Gipuzkoan, Iruñean eta Sevillan (Espainia) egindako atxiloketekin zerikusia omen dute Egigurenek eta Garaiondok

»» Erantzunak: 21 (Uztarria.eus...)

Azpeitian Ikastola Bizirik Eguna egingo da

Uztarria.eus | 2003-11-19 : 18:11 | Besterik

Ostiral honetan (azaroaren 21ean) egingo dute Askagintzak eta Ikasberri Ikastolak “Bizirik Eguna”. Aurtengoan “Herria bizirik” izango da lema. Aurtengo topaketa hau, Ikasberrik eta Askagintzak duela bost urtetik daramaten elkarlana dela eta antolatu da Ikasberrin. Orain arte beti herrietako enparantza edo gune desberdinetan antolatu izan da, baina aurtengoan lehendabiziko aldiz eskola batetan antolatuko da. Horrela datozen urteetarako beste eskoletara zabaldu nahi dute ekimen hau, DBH eta Batxilergoa erakusten duten 42 zentrotara hain zuzen ere.

Albizuren etorkizunak oraindik erabaki gabe jarraitzen du

Uztarria.eus | 2003-11-19 : 17:11 | Kirolak

Albizuk jaso du UCIren erantzuna: Albizuk edozein talderekin sinatu dezake datorren denboraldirako akordioa, baina Mercatonek 2004ean taldea aterako balu, Albizuk talde horrekin korritu beharko luke, izan ere bi urterako akordioa sinatua du talde horrekin. Horren aurrean, Euskaltel-Euskadik nahigo du Albizu erabat aske izan arte itxarotea.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko baraualdiak berriro hasi dira

Uztarria.eus | 2003-11-17 : 17:11 | Taldeak

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko barauladi berriari joan den larunbatean eman zitzaion hasiera. Oraingoan Euskal preso politikoen aurkako erasoei Stop! Euskal presoak Euskal Herrira lemapean. Larunbatean egindako prentsaurreko masiboarekin eman zioten hasiera. Bertan herriko hainbat eragiletako ordezkariak eta herritarrak bildu ziren. Baraualdi hauekin euskal preso politikoek bizi duten eskubideen zapalketa salatzea dute helburu. Barandallaren alde egindako baraualdiei jarraipena emanaz bi baraualdiak uztartu nahi izan dituzte, “Barandallaren kasua ez delako bakarra”.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Antzerki tailerra antolatu da Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik eta Emakumearen Mahaitik

Uztarria.eus | 2003-11-17 : 15:11 | Udala

Antzerki Hastapeneko Tailerra antolatu du Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak sailak. Tailerra urtarriletik maiatzera bitartean izango da. Bertan parte hartu nahi duenak abenduaren 30a baino lehen eman beharko du izena Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak sailean. Gizarte Zerbitzuetako arduradunek Uztarriari tailerraren nondik norakoen berri eman diote.

Albizu Euskaltel-Euskaditik gero eta gertuago

Uztarria.eus | 2003-11-14 : 14:11 | Kirolak

Joseba Albizu txirrindularia Euskaltel-Euskadi taldetik gero eta gertuago dago. Albizuk Euskaltel-Euskadi taldearekin ahozko akordioa lortua du, baina ezin du ezer sinatu Meridional 2000 taldeak askatasun gutuna ematen dion arte.

 

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

Xabier Ormazabal urretxuarrari eman diote Joxe Takolo Beka

Uztarria.eus | 2003-11-14 : 13:11 | Kirolak

Xabier Ormazabal, 22 urteko gazte urretxuarrari eman diote Joxe Takolo Beka. 3.600 euroko laguntza jasoko du "Elurretako Leopardoa" izeneko proiektua gauzatzeko. Proiektu horretan Sobiet Batasuneko bost zazpimilakoen gailurrak zapaltzea du helburu.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Festa programak osatzeko bilera azaroaren 18rako atzeratu du Udalak

Uztarria.eus | 2003-11-14 : 11:11 | Udala

Santotomasetako, Sansebastianetako eta ihauterietako bilerako lehen deialdia atzo, azaroaren 13rako zen, baina bertara inor gutxi azaldu zenez bilera atzeratzea erabaki zuten. Santo Tomasetako programa ixtear dago eta programa itxi aurretik herriko taldeen eta herritarren iritzia jakitea gustatuko litzaioketela esan zuten udaleko festa batzordeko kideek.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 19777 | Orriak: 1 2 3 4 ... 942 943 944 945 946 947 948 949 ... 986 987 988 989