Artxiboa: Artikuluak

Elkartasunez beteko dute plaza zapatuan, Eneko Ibargureni babesa agertzeko mosaikoarekin

Uztarria.eus | 2019-09-03 : 13:01 | Politika

12:30ean egingo dute Elkartasun Mosaikoa herriko plazan, eta ehunka lagun elkartu nahi dituzte bertan, Ibargureni babesa agertzeko nahiz "zilegi izan den eta izaten jarraitzen duen lan politiko bat" epaituko dutela salatzeko. Mosaikorako gonbidapenak eman eta isunei aurre egiteko txapak saltuko dituzte egunotan plazan. Hilaren 16an hasiko da 11/13 sumarioko 47 auziperatuen kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 

 

Hilaren 20an eta 21ean izango da Bertan elkarteko merkatarien Stock Azoka

Uztarria.eus | 2019-09-03 : 11:11 | Ekonomia

Ostiral arratsaldean nahiz larunbat goizean zein arratsaldean izango dira saltokien postuak zabalik. Guztira, herriko 40 merkatarik jarriko dituzte postuak: batzuk, Azoka Plazan izango dira, eta besteek, berriz, saltokiaren atarian jarriko dute postua, Jose Artetxen, plazan nahiz Erdikalean.

 

Hilaren 14an hasiko da zine denboraldi berria Soreasu antzokian

Uztarria.eus | 2019-09-03 : 10:05 | Kultura

Padre, no hay mas que uno filma emango dute asteburu horretan; guztira, film horren lau emanaldi izango dira hilaren 14an, 15ean eta 16an. Gainera, hilaren 15ean, Angry Birds 2 ere ikusi ahal izango da. Zinerako sarrerak Soreasuko leihatilan nahiz Kulturaz.eus webgunean erosi ahal izango dira, ohiko moduan.

 

IMHk hiru ikastaro eskainiko ditu irailean Basazabal jauregian

Uztarria.eus | 2019-09-03 : 10:01 | Hezkuntza

Batetik, planoen interpretazioari buruzko bi ikastaro izango dira; eta bestetik, Autocad-i buruzko bat. Ikastaroak doakoak izango dira, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Azpeitiko Udalak eta IMHk duten hitzarmena tarteko eskainiko ditu ikastaroak makina erreminta institutuak.

 

Errumania

Erabiltzailearen aurpegia da hau Luis Gurrutxaga | 2019-09-03 : 09:29 | Iritzia

Luis Gurrutxagak Uztarria aldizkariaren 2019ko abuztuko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Rap eta dancehall doinuek hartuko dute hilaren 14an Sanagustin kulturgunea

Uztarria.eus | 2019-09-03 : 09:11 | Kultura

IRA, Mad Muasel, Masta Quba eta Marie V abeslarien rap eta dancehall doinuek hartuko dute kulturgunea. 22:00etan hasiko den emanaldirako sarrerak kulturgunean bertan nahiz Kulturaz.eus webgunean eros daitezke; aurrez zortzi euro ordaindu beharko dira eta hamar euro egunean bertan.

 

Zabalik dago Lagun Onaken futbol eskolan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2019-09-02 : 15:23 | Kirolak

Teknifikazio eskolarako izen-ematea Lagun Onaken webgunean nahiz Garmendipeko bulegoetan egin daiteke. 

 

LarraƱagak eta Amubietak irabazi dute Donostiako Dantza Suelto Txapelketa

Uztarria.eus | 2019-09-02 : 15:17 | Kultura

Txapeldunez gain, Azpeitiko beste bi bikote sailkatu ziren atzokoan aurreneko bost postuetan: Bastida eta Uzkudun hirugarrenak izan ziren, eta Arrieta eta Iriondo, bosgarrenak.

 

Azpeitiarrentzat omenaldiak eta sariak, Gipuzkoako Artzain Egunean

Uztarria.eus | 2019-09-02 : 15:04 | Gizartea

Gipuzkoako Artzain Eguna ospatu zuten atzo Legazpin, eta hainbat izendapen jaso zuten Azpeitiko artzainek. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 35. Lehiaketan bosgarren saria eskuratu zuen Berastegi baserriko gaztak. Gainera, aitortza jaso zuen Angel Errasti artzain ohiak.

 

Oporretatik bueltan, zabalik da Emakumeen Txokoa

Uztarria.eus | 2019-09-02 : 12:20 | Gizartea

Aurreneko bi astetan, gaurtik irailaren 16ra bitartean, goizez soilik egongo da irekita Emakumeen Txokoa, 10:30etik 13:00etara. Irailaren 16tik aurrera, aldiz, ohiko ordutegira itzuliko da.

 

Lagun Onakeko gizonek denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2019-09-02 : 12:11 | Kirolak

Lagun Onakeko Espainiako Hirugarren Mailako taldeak 2019-2020 denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen joan den larunbatean, Cultural Durangoren aurka. 1 eta 0 nagusitu zen Azpeitiko taldea, Joanes Otamendik sartutako golari esker.

 

Eneko Ibarguren: "Zilegia izan den lana epaituko dute irailean"

Uztarria.eus | 2019-09-02 : 09:17 | Politika

"ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, eta 11/13 sumarioaren barruan, Eneko Ibarguren eta beste 46 lagun epaituko dituzte irailean hasita, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Uztarria herri aldizkariaren 219. zenbakian Ibarguren elkarrizketatu du luze, Julene Frantzesena kazetariak.

 

Dagoeneko jaso daitezke Uztarriaren tonbolako sariak

Uztarria.eus | 2019-09-02 : 08:41 | Uztarriaeus

Tonbolako zozketako zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara joan beharko dute sarien bila, irailaren 13a baino lehen. Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere tonbolako opariak jasotzeko aukera izango dute irailean zehar. Uztarriak eskerrak eman nahi dizkie tonbola posible egin duten laguntzaile guztiei.

 

Kepa PeƱagarikanok ez du pentatloian parte hartuko, aizkorarekin istripua izan duelako

Uztarria.eus | 2019-08-31 : 14:32 | Kirolak

Pilotari ohiak hanka bateko hirugarren hatza ebaki du aizkorarekin Usurbilen entrenatzen ari zela, eta beste behatz batean ebakia ere egin du. Kirolaria ospitalean artatu dute, eta ezin izango du aurtengo pentatloi proban parte hartu. Lehen aldiz egin behar zuen Peñagarikanok pentatloia aurten.

 

Agerraldi jendetsua egin dute Sanagustinen 11/13 sumarioko auziperatuen alde

Uztarria.eus | 2019-08-31 : 12:12 | Politika

47ak Herrian plataformak deituta agerraldi jendetsua egin dute gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean. "ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, datorren irailaren 16an hasiko da 47 euskal herritarren aurkako epaiketa Madrilen, eta horien artean, Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarra epaituko dute. 80 pertsona inguru bildu dira gaurko agerraldian epaiketa salatzeko, tartean, hainbat alorretako jende ezaguna.

 

Astelehenean irekiko da Juan Antxieta musika eskolako matrikulazio epea

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 17:52 | Kultura

Datorren astelehenean, irailak 2, zabalduko dute Juan Antxieta musika eskolako matrikulazio epea, eta plazak amaitu bitartean eman ahalko da izena bertan. Astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era egon da bulegoa zabalik; ostiraletan, berriz, 10:30etik 12:30era. 2019-2020 ikasturtea irailaren 9an hasiko dute.

 

Igerilekuan gimnasio gela berri bat egokitu du Udalak

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 15:32 | Kirolak

Igerilekuko eraikineko gimnasioa handitu du Udalak uda honetan, eta bigarren solairuko gela bat egokitu du erabiltzaile kopuruaren gorakadak eragin ditzaken "gainkargak" saihesteko. Udalak adierazi duenez 2013tik 2018ra bitartean %21,8 egin du gora bazkideen kopuruak.

 

Ohiko ordutegira itzuliko da Udal Liburutegia astelehenean

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 15:11 | Gizartea

Astegunetan 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara izango da irekita. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara.

 

Jon Gurrutxaga azpeitiarra irabazle, Lizardi bertso sariketako lehen kanporaketan

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 13:26 | Kultura

Atzo, osteguna, izan zen Lizardi bertso sariketako lehen kanporaketa Zarautzen, eta Jon Gurrutxaga azpeitiarrak finalerako txartela eskuratu zuen kanporaketa irabazita. Sariketaren finala irailaren 6an, ostirala, izango da, Zarauzko Modelo aretoan.

 

Inaxio Urbieta: "Jendea laguntzen dugunez, gurea lan ona da"

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 11:32 | Gizartea

Azken hiru urteetan DYAko boluntario eta osasun-teknikari lanetan aritzen da azpeitiarra. Zaintza zerbitzua eskaintzea da haren ohiko egitekoa. Uztarria herri aldizkariaren 219. zenbakian berak erantzun ditu Ane Olaizola kazetariak egindako galderak, Zu zeu atalean.

 

Emaitzak: 19001 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 948 949 950 951