Artxiboa: Artikuluak

Joxe Mari Auzmendiri, esker onez

Leire Goenaga Hezkuntza zinegotzia eta Mari Jose Iturria Hezkuntza zinegotzi ohia | 2020-02-14 : 11:15 | Iritzia

Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak eta Mari Jose Iturria Hezkuntza zinegotzi ohiak honako gutun hau idatzi dute Joxe Mari Auzmendiren heriotza dela eta.

 

Larra Bideak eta Lizar taldeen kontzertuak izango dira gaur Sanagustinen

Uztarria.eus | 2020-02-14 : 10:30 | Kultura

#Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainiko dituzte emanaldiak, eta pop doinuak izango dira nagusi kulturgunean 19:30etik aurrera. Kontzertuak doakoak izango dira. Larra Bideak Iñaki Larraioz musikari nafarraren proiektua da; Lizar, berriz, Azkoitiko Ruben eta Ane Lizarralde aita-alabena.

 

Zartaginak astinduz, karnabalak iragarriko dituzte bihar kaldereroek

Uztarria.eus | 2020-02-14 : 09:10 | Festak

19:00etan abiatuko dira kaldereroak Arana kaletik, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira zartaginak astintzen. Konpontzaileak eta Hungariar kaldereroen konpartsa abestiak joko dituzte kalean, eta Trapu zaharrak eta Hungariako kaldereroak lanean plazan.

 

Iker Martinezek eta Zaldi Herrenak taldeak kontzertua emango dute gaur Orkatzen

Uztarria.eus | 2020-02-14 : 08:28 | Kultura

Oñatiko musikariaren bakarkako bigarren diskoa, Lurralde berriak, aurkeztuko dute gaurko emanaldian. Kontzertua 22:30ean hasiko da.

 

Etxebiden izena emandakoek martxoaren 2rako berretsi beharko dute Esklabetako babes ofizialeko zozketan parte hartzeko eskaera

Uztarria.eus | 2020-02-13 : 16:00 | Hirigintza

Etxebiden etxebizitza erosteko alta emanda dauden 311 herritarrei gutun zertifikatua bidali die udalak. Gutunarekin batera, zozketan parte hartu nahi dutela adierazteko sinatu beharreko orria jasoko dute horiek, eta orri hori martxoaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dute.

 

16 urtetik gorakoentzat ikasgela egokitu du udalak Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus | 2020-02-13 : 15:10 | Hezkuntza

"Proba gisa" moldatu dute lehen solairuko bilera geletako bat. Datorren astelehenetik aurrera, astelehenetik igandera, egunero irekiko ditu ateak ikasteko gelak, 08:00etatik 22:00etara.

 

Inkestan galdera berria: 'Hizkuntzarik ari al zara ikasten?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2020-02-13 : 12:41 | Euskara

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Hizkuntzarik ari al zara ikasten?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, herriko eragileei buruzkoan, 141 lagunek eman dute boza.

 

Itxi ezin diren zauriak

Uztarria.eus | 2020-02-13 : 11:41 | Politika

Gaur, otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna da Euskal Herrian. 2020ko otsaileko Uztarria aldizkarian, 1960. eta 2017. urteen artean baina hamarkada desberdinetan torturak jasan zituzten hiru herritarren lekukotzak jaso dituzte Maialen Etxaniz eta Julene Frantzesena kazetariek erreportaje honetan.

 

Algarak ez du etenik

Urola Kostako Hitza | 2020-02-13 : 10:40 | Kultura

Gure Zirkuarekin Euskal Herri osoan zehar ibili ostean, Alejop! ikuskizuna prestatzen ibili da Ekain Ibarguren (Azpeitia, 1996) pailazoa. Zapatuan antzeztuko du estreinakoz ikuskizun berria, Soreasu antzokian.

 

Higiene eta osasun betekizunen malgutasunari buruzko ikastaroa eskainiko dute Elikagunean

Uztarria.eus | 2020-02-13 : 09:49 | Ekonomia

Ekoizle txikiei zuzendutako saioa otsailaren 27an, ostegunez, eskainiko du Elika fundazioko kide batek, Elikagunean. 11:00etatik 13:30era bitartean egingo dute saioa, eta doakoa izango da. Aurrez izena eman behar da.

 

Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak karnabaletako kontzertua emango dute igandean

Uztarria.eus | 2020-02-13 : 08:30 | Kultura

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 13:00etan hasita, eta karnabaletako hainbat abesti eskainiko dituzte zuzenean. Kontzertuak irauten duen bitartean, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek iazko karnabaletan ateratako irudiak proiektatuko dituzte agertokiko pantaila handian.

 

'Sortuz gozatu' saioa egingo dute otsailaren 21ean Plazatarrak egitasmoan

Uztarria.eus | 2020-02-12 : 19:21 | Gizartea

Plazatarrak egitasmoaren barruan Sortuz gozatu izenburuarekin saioa antolatu dute otsailaren 21erako. Saio hori Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleentzako eta gurasoentzako izango da. Aurrez izena eman beharra dago parte hartzeko.

 

Sokamuturraren argazki lehiaketaren oinarriak plazaratu ditu AAEk

Uztarria.eus | 2020-02-12 : 16:56 | Kultura

Karnabaletako sokamutur saioetan ateratako zuri-beltzezko argazkien artean bost sari banatuko ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak, eta Inauteri giroko koloretako argazki onenaren sari berezia ere bai. Otsailaren 23an, 24an eta 25ean aterako dute aurten sokako zezena kalera. Argazkiak lehiaketara aurkezteko epea, berriz, martxoaren 5eko 22:00etan itxiko da.

 

Xeye, harrobia jorratzen

Urola Kostako Hitza | 2020-02-12 : 11:00 | Kirolak

Azkoitia-Azpeitia Xeye atletismo taldekoek kros sasoia bukatu dute. Euskadiko lehian "ezusteko" emaitza izan dute. Atleta aldetik sasoiko dago kluba, baina lanerako behar dute jendea.

 

Posta bidezko botoa eska dezakete herritarrek dagoeneko

Uztarria.eus | 2020-02-12 : 10:08 | Politika

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo bizi diren edo arazo fisikoak dituzten herritarrek eman dezakete boza posta bidez; martxoaren 26rako egin behar dute eskaera Correosen bulegoetan. Atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek martxoaren 7ra arte egin ahalko dute boto eskaera.

 

Kaleko bozgorailuetan jarriko dute kaldereroen konpartsarentzako musika

Uztarria.eus | 2020-02-12 : 09:30 | Festak

Udal Musika Bandak zuzenean jo izan ditu kaldereroetako abestiak kalejiran, baina soinu arazoak saihesteko hartu du neurria udalak. Bi abesti joko dituzte kaldereroek ibilbidean zehar, eta plazara iristean, beste bi pieza joko dituzte bandak lagunduta.

 

'Zauria(k)' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango dira bihar, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2020-02-12 : 08:30 | Gizartea

Eromena, gaizki egotearen sentipena eta osasun mentala ikuspegi feministatik lantzen dituen ikus-entzunezkoa da Zauria(k). 18:30ean hasiko da emanaldia, eta ondoren, solasaldia izango da Iker Oiz eta Maier Irigoien zuzendariekin.

 

Artzain-inudeen danbor taldean atera nahi dutenek izena eman dezakete

Uztarria.eus | 2020-02-11 : 11:32 | Festak

Jai karnabalean artzain-inudeekin danborra jotzen irteteko deialdia zabaldu du udalak. Otsailaren 14an eta 20an egingo dituzte entseguak, 20:00etan, Itsasi dantza taldearen egoitzan.

 

Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da hilaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2020-02-11 : 11:10 | Besterik

Ollagorra elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:30etik 20:30era artean. Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere egun horretan eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean.

Karnabaletako abestiak, entzungai

Uztarria.eus | 2020-02-11 : 09:33 | Festak

Emaitzak: 19777 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 986 987 988 989