Artxiboa: Artikuluak

Munduko sokatira txapelketa jokatuko du Maider Etxezabal tiralariak

Uztarria.eus | 2020-02-19 : 11:18 | Kirolak

Irlandan jokatuko dute Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa bihar, osteguna, hasita. Azpeitiar tiralariak kluben arteko eta nazioarteko lehiak jokatuko ditu Arabako Badaiotz taldearekin.

 

Ekintzaileei zuzendutako bi tailer antolatu ditu Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2020-02-19 : 09:49 | Ekonomia

Ikastaroetako batean enpresek Ogasunarekiko dituzten betebeharrak zein diren irakatsiko dute, baita hiruhileko aitorpenak nola egiten diren ere. Horrez gain, ekintzaileek Gizarte Segurantzarekiko dituzten estaldurak ezagutuko dituzte. Bigarren ikastaroan, aldiz, enpresak ezagutarazteko eta promozionatzeko doako erremintak erabiltzen irakatsiko dute.

 

Karnabalak direla eta, aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan

Uztarria.eus | 2020-02-19 : 09:48 | Gizartea

Astelehenean eta asteartean izango dira ordutegi aldaketak errefusaren, organikoaren nahiz kartoiaren bilketa¡n. Urola Erdiko Mankomunitateak ordutegiak errespetatzeko eskatu du.

 

Bertso saioa izango da ostiralean Orkatzen

Uztarria.eus | 2020-02-19 : 08:43 | Kultura

22:30ean hasiko da saioa. Karnabalen atarian antolatu duten emanaldian Unai Mendizabal, Maider Arregi, Eli Pagola eta Eñaut Martikorena ariko dira kantuan.

 

Pattartegiak argi

Erabiltzailearen aurpegia da hau Olatx Aranguren | 2020-02-19 : 08:07 | Iritzia

Olatx Arangurenek 2020ko otsaileko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Bidali aurten ere sokamuturreko bideo motzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2020-02-18 : 19:00 | Festak

Bosgarren urtez segidan, karnabaletako sokamutur saioetan grabatutako bideo motzak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Animatu! Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarriak.

 

Zabaldu dute ekainean Azkoitian jokatuko den 3x3 Futbol Festan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2020-02-18 : 14:23 | Kirolak

Urola Kostako 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute ekainaren 26an eta 28an Azkoitiko plazan jokatuko duten txapelketan. Maiatzaren 15era arte eman ahal izango da txapelketarako izena Internet bidez nahiz Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat saltokitan.

 

Eureka! zientzia museora eta Petritegi sagardotegira irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus | 2020-02-18 : 13:48 | Aisia

Martxoaren 12an, osteguna, egingo dute. Gaur ireki dute izena emateko epea eta joan nahi dutenek martxoaren 10era bitartean eman dezakete izena, jubilatuen elkartearen bulegoan.

 

Lotsa etxean lagata

Uztarria.eus | 2020-02-18 : 10:15 | Festak

Mozorroa, kamioia eta umorea; horiek dituzte Astelehen Karnabalerako osagai. Aurtengorako ere ari da prestatzen lagun taldea. Haietako batzuekin hitz eginda osatu du erreportaje hau Ihintza Elustondo kazetariak, 2020ko otsaileko Uztarria aldizkarian. Hil honetako herri aldizkariaren zenbakia, 224.a, osorik irakur daiteke dagoeneko webgune honetan (hemen, PDF formatuan).

 

Euskal Errepublikaren Eguna izango da apirilaren 25ean

Uztarria.eus | 2020-02-18 : 09:14 | Politika

Duela aste batzuk iragarri zuen Naziogintza taldeak "ezustekorik ezean" egun horretan egingo zuela Euskal Errepublikaren Eguna. Urkulluk EAEko hauteskundeak apirilaren 5era aurreratu dituztenez, hasierako datari eutsi dio taldeak.

 

Azpeitiko xakelariek sendo jarraitzen dute Gipuzkoako taldekako Kutxa Ligan

Uztarria.eus | 2020-02-18 : 08:14 | Kirolak

Xaputarrak klubeko bi taldeak garaile izan dira seigarren jardunaldian ere. Bigarren zein Hirugarren mailetan, sailkapeneko bigarrenak dira azpeitiarrak. Bigarren mailan, gainera, liderrarekin berdinduta dago Domusa-Azpeitia A taldea, eta igoera fasea jokatzeko txartela lortua du jada.

 

Tabernen mozorro lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 11:36 | Festak

Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, aurrez izena eman behar da Kultur Sailera deituta. Hain zuzen ere, datorren ostiralera bitartean izango da horretarako aukera. Karnabal giroko tabernarik onenaren sariaren irabazleek lau lagunentzako afaria eskuratuko dute.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Karnabaletako sokamuturraren ordutegiak eta ganadutegiak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2020-02-17 : 11:10 | Festak

Hilaren 23an (igandea), 24an (astelehena) eta 25ean (asteartea). Txikiena, 24an, astelehen goizean.

 

Ezterenzubi da Egunean Behinen Uztarriaren taldeko asteko irabazlea

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 07:53 | Euskara

Joan zen astean puntu gehien batu zituen jokalaria Ezterenzubi izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du hark, eta saria eskuratzeko Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan ahalik eta azkarren, e-posta bidez.

»» Erantzunak: 1 (urrutirajungabe)

Maider Kortak Zumaiako Herri Lasterketa irabazi du

Uztarria.eus | 2020-02-15 : 19:33 | Kirolak

Azpeitiarrak 43 minutu eta lau segundoan amaitu du Zumaiako distantzia luzeko lasterketa. Xabat Manzisidorrek, bestalde, hirugarren postua lortu du gizonezoen distantzia luzeko proban.

 

Orduz aldatu dute Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketaren sari banaketa

Uztarria.eus | 2020-02-15 : 11:18 | Festak

Aurreko urteetan baino ordu eta laurden lehenago egingo dute: 00:15ean. Sari banaketa udaletxean egingo dute, eta formatu bera izango du ekitaldiak. Guztira, zazpi sari banatuko dituzte: banakakoak, taldekakoak eta karnabal giro onena duen tabernarena.

 

»» Erantzunak: 5 (AbaskalenekoXanti, Spirit82, Txakurzarra, jesse-james)

Txistua beste doinu batzuetan

Uztarria.eus | 2020-02-15 : 09:58 | Kultura

Bidean emanaldia eskainiko dute Xabier Zabala, Garikoitz Mendizabal eta Kaabestri hari boskoteak igandean Sanagustin kulturgunean, 18:30ean; Miren Fernandez izango dute artista gonbidatu. Txistua eta eskusoinuaren fusioan oinarritutako kontzertua izango da.

 

Prest dago karnabaletarako egitaraua

Uztarria.eus | 2020-02-14 : 16:54 | Festak

Asteburu honetan hasi eta otsailaren 25era arte hainbat ekintza izango da herrian. Ohi bezala, ez da faltako mozorro festarik, musikarik nahiz zezenik jaietan.

 

»» Erantzunak: 5 (Kalbariojoxe, Esnetxekorra, Spirit82, Ibai1, juaristi)

Lan eskergari esker ona

Urola Kostako Hitza | 2020-02-14 : 14:27 | Gizartea

Azpeitiko Parrokian eta parrokian askotariko lanak eta lan asko egin ditu Pako Epeldek, umetatik. Gogo onez hartutako ardura horiek aitortza merezi dutela erabaki dute bere lagunek. Azpeitiko Parrokiaren bueltan ibiltzen diren musikariek eta beste zenbait lagunek afari berezia antolatu diote gaur gauerako.

 

Ilegales taldearen kontzerturako sarrerak, zozkatuta

Uztarria.eus | 2020-02-14 : 12:31 | Kultura

Jose Angel Iriondo, Marijo Ezama, Juanjo Goenaga eta Juan Aranaga Uztarriaren bazkideek biharko kontzerturako sarrera bana irabazi dute. 22:30ean hasiko da emanaldia, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak salgai daude Interneten nahiz kulturgunean.

 

Emaitzak: 19777 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 986 987 988 989