Artxiboa: 2020 5

COVID-19 kasu berri bat atzeman dute Gipuzkoan azken orduetan

Uztarria.eus | atzo : 14:20 | Gizartea

Maiatzaren 20az geroztik Gipuzkoan topatu duten lehen koronabirus kasua izan da azken orduetan atzemandakoa. Bizkaian lau kasu berri topatu dituzte, eta Araban bat bera ere ez.

 

Naiz Kontzertuak egitasmoko hiru emanaldi Sanagustin kulturgunean izango dira

Uztarria.eus | atzo : 13:15 | Kultura

Musikaren industriari laguntzeko antolatu ditu kontzertuak Naiz hedabideak, eta horietako hiru Sanagustin kulturgunean izango dira: Gatibu, Nogen eta Zetak. Kontzertu horiek streaming bidez ikusi ahal izango dira, ordainduta. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Kulturaz kooperatibak Gatiburen ekainaren 5eko emanaldia on line ikusteko hamabost sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Kultur Bonoa duten herritarrek parte hartu ahal izango dute zozketan.

 

Urola Erdiko Mankomunitateak martxan jarri du berriro sarbide kontrola

Uztarria.eus | atzo : 11:58 | Besterik

Astelehenean, ekainak 1, itxiko dituzte edukiontziak Azpeitian. Ekarpen guneak, aldiz, ekainaren 8an itxiko dituzte, eta txartela beharko da bertara sartzeko.

 

»» Erantzunak: 3 (Lekuan, JON)

Maiseatzen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miren Gorrotxategi | atzo : 10:05 | Iritzia

Miren Gorrotxategik Urola Kostako Hitza egunkariaren 'Puntuka' atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau:

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak bertan behera utzi du aurtengo denboraldia

Uztarria.eus | atzo : 09:37 | Kirolak

Oraindik jokatzekoak ziren hainbat txapelketa bertan behera gelditu dira; tartean, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. GEPFk adierazi duenez, gaur-gaurkoz ez dago txapelketak jokatzeko "bermerik".

 

Giovanna Lombardi: "Etxean bezala sentiarazi nauen jendea aurkitu dut Azpeitian"

Uztarria.eus | atzo : 09:03 | Gizartea

Duela zortzi urte ezagutu zuen Euskal Herria, eta iaz gelditzea erabakita itzuli zen, Azpeitira, Majanotik (Friuli-Venezia Julia, Italia) etorrita. Bere bizipenak kontatu dizkio Lombardik Mailo Oiarzabal kazetariari 2020ko maiatzeko Uztarria aldizkarian, Hementxe bertan ataleko elkarrizketan.

 

Eskerrik asko!

Belen Gonzalez, Oskitz Aldalur eta Jugatz Aldalur | 2020-05-27 : 17:42 | Iritzia

Herenegun hil zen Iagoba Aldalurren senideek honako esker gutun hau bidali dute Uztarriara.

Ibilgailuak ez ezik, autoen salmenta ere geldituta

Uztarria.eus | 2020-05-27 : 16:51 | Ekonomia

Autoen salmentak nabarmen egin du behera itxialdia hasi zenetik. Apirileko datuen arabera, 90 auto matrikulatu ziren Hego Euskal Herrian, iazko apirilean baino 4.147 gutxiago. Aiertza autoak kontzesionarioko langileek ere antzeman dute salmenten beherakada.

 

Bizitza gozotzen

Uztarria.eus | 2020-05-27 : 15:19 | Besterik

Gustuko ofizioan aritzen den arren, baditu afizioak Inazio Egañak; motoan ibiltzea, esaterako. Horiek eta gehiago kontatu dizkio Maialen Etxaniz kazetariari Bestaldetik atalerako, 2020ko maiatzeko Uztarria aldizkarian.

 

Zazpigarren egunez jarraian ez dute kasu berririk zenbatu Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-05-27 : 12:37 | Gizartea

Hamabi kasu berri zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; hamar Bizkaian eta bi Araban. Hiru lurralde horietan hildakoak azken 24 orduetan sei izan dira.

 

COVID-19 gaitzarekin hildakoen omenez minutuko isilunea egin dute

Uztarria.eus | 2020-05-27 : 12:11

COVID-19 gaitzarekin hil diren pertsona guztien omenez minutuko isilunera deitu du Eudelek Hego Euskal Herrian, eta Azpeitiko Udalak deialdi horrekin bat egin du. 12:00etan, minutuko isilunea egin dute hainbat...

»» Erantzunak: 5 (Lekuan, Txarlot, Markada, Marta79)

Amaia Peña: "Gaur egun egoera ona da Australian, eta pixkanaka normaltasunera itzultzen ari gara"

Uztarria.eus | 2020-05-27 : 11:31 | Gizartea

COVID-19 pandemiak Australian harrapatu du Amaia Peña (Azpeitia, 1994). Gauza berriak probatzeko grinak bultzatu zuen azpeitiarra Australiara joatera, eta bertan bizi izan du konfinamendua azken hilabeteotan. Han, "neurriak azkar eta pixkanaka" hartu zituztela kontatu du, eta konfinamendua "oso arina" izan dela dio.  

 

Etzi irekiko dute Soreasuko Elkargunea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2020-05-27 : 10:57 | Gizartea

Osasun krisiaren ondorioz hainbat astez jarraian itxita egon ondoren, ohiko egunetan eta ohiko ordutegiarekin irekiko...

Azpeitiko Herri Hezitzailea taldeko kideak, Oinherriren jardunaldi digitalean

Uztarria.eus | 2020-05-27 : 10:31

Atzo, asteartea, Oinherriren jardunaldi digitala egin zuten sarean, eta bertan parte hartu zuten Azpeitiko Herri Hezitzailea taldeko kideek ere. Saioan, Egoitz Arruti Azpeitiko Herri Hezitzaileko kideak eta udaleko zinegotziak Azpeitiko...

Bizikletak garbitzeko gunea jarri dute erabilgarri Garmendikampen

Uztarria.eus | 2020-05-26 : 18:30

Azpeitiko Udalak bizikletak garbitzeko lekua egokitu du Garmendi auzoan, hain zuzen, dirt jump kirola praktikatzeko Garmendikamp gunean. Denon Artean prozesuaren barruan Garmendikampeko erabiltzaileek udalari egindako eskaerei erantzunez egokitu dute bizikletak...

2020ko Txalintxoko eguna, ezohikoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2020-05-26 : 18:17 | Kirolak

 

2020 urteko Txalintxoko eguna ezohikoa izan da. Herritarrak konfinamendu egoeran izanik, Lagun Onak Mendi Bazkunak ezin izan zuen Txalintxorako irteera bateraturik antolatu.

Horren ordez, erronka bat bota zuen: bakoitzak bere...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zuzeneko bederatzi bideo hitzaldi prestatu ditu KZguneak ekainerako

Uztarria.eus | 2020-05-26 : 16:53 | Hezkuntza

Youtuben emango dituzte eta sarbidea irekia izango da, nahi duenak izango du jarraitzeko aukera. Aurrez izena eman beharrik ez dago.

 

Ez dute kutsatu berririk hauteman Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-05-26 : 12:54 | Gizartea

Sei kasu berri zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; guztiak, Bizkaian. Hiru lurralde horietan azken 24 orduetan hildakoak bost izan dira, atzo baino bat gutxiago.

 

Itxita jarraitzen dute Azpeitiko kirol instalazio publikoek

Uztarria.eus | 2020-05-26 : 11:10 | Kirolak

Deseskalatzearen bigarren fasean, hainbat neurri hartuta bada ere, zabal daitezke kirol instalazioak eta igerilekuak. Azpeitiko Udalak oraindik ez ditu zabaldu, eta ez du zehaztu noiz irekiko dituen. Gaur-gaurkoz, igerilekuaren eraikina, kiroldegia eta pilotaleku publikoak itxita daude.

 

Biharko odol ateraldia Emakumeen Txokoan egingo dute

Uztarria.eus | 2020-05-26 : 09:00 | Gizartea

Hil honetako odol ateraldia bihar, asteazkena, egingo dute, eta Emakumeen Txokoan izango da, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Jende pilaketak saihesteko, beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

 

Emaitzak: 271 | Orriak: 1 2 3 4 ... 11 12 13 14