Artxiboa: 2020 2

"Esperimentazioaren garaia da Euskal Herrian"

Uztarria.eus | 2020-02-29 : 17:32 | Kultura

Irailaz geroztik martxan den Hitzaren Eskolaren barruan, otsaileko saio irekia eskaini du Josu Zabalak gaur, zapatuarekin, Dimanoa sormen gunean, eta 40tik gora lagun elkartu dira bertan Hertzainaken nahiz beste hainbat...

 

Azpeitia-Iruñea egitasmoa aurkeztu dute mendizaleek

Uztarria.eus | 2020-02-29 : 10:52 | Kirolak

Lagun Onak MBk martxoaren 14an hasiko du Azpeitia-Iruñea egitasmoa, egun horretan egingo du aurreneko etapa. Azpeitia-Iruñea ibilbidea bost etapetan egingo dute; azkena, uztailaren 4an. Azpeitia-Tolosa etapa da aurrenekoa, eta "mendi-mendiko" ibilbidea dela zehaztu dute mendizaleek. Astelehenean, martxoaren 2an, zabalduko dute ibilbide horretan parte hartzeko izen ematea.

 

Alaia Juaristi: "Zailena psikologikoki indartsu egotea da"

Uztarria.eus | 2020-02-29 : 10:02 | Kirolak

Gaztea izanagatik, hainbat lorpen bereganatu du Alaia Juaristik iraupen eskian. Euskadiko bi txapel jantzita, atzerriko lehiak ditu jomugan orain. Hari elkarrizketa egin dio Ihintza Elustondo kazetariak 2020ko otsaileko Uztarria aldizkarian.

 

Herritar ugari izan da rakugo emanaldian

Uztarria.eus | 2020-02-29 : 09:10

Rakugoak entzuteko parada izan zuten ostegunean liburutegira joan ziren herritarrek. Azpeitiko Rakugo Taldeko kideek hainbat ipuin kontatu zituzten; izan ere, Japoniako ahozko literatura tradizionalaren erakusgarri dira rakugoak. Ez da halako...

Eskualdeko emakumeak, Lilatoirako prest

Uztarria.eus | 2020-02-28 : 18:00 | Kirolak

Gero eta emakume gehiago animatzen da Martxoaren 8aren atarian izan ohi den Lilatoian korrika egitera. Igande honetan izango da aurtengo lasterketa, eta 6.500 korrikalarik baino gehiagok eman du izena...

Etxebiden izena emandakoek astelehena bitartean berretsi beharko dute Esklabetako babes ofizialeko zozketan parte hartzeko eskaera

Uztarria.eus | 2020-02-28 : 13:57 | Hirigintza

Etxebiden etxebizitza erosteko alta emanda dauden 311 herritarrei gutun zertifikatua bidali die udalak. Gutunarekin batera, zozketan parte hartu nahi dutela adierazteko sinatu beharreko orria jasoko dute horiek, eta orri hori martxoaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dute.

 

Etzi hasiko da X. Erniarraitz Bertso Txapelketa

Uztarria.eus | 2020-02-28 : 13:35 | Kultura

Lehen saioa Errezilgo Borondegi jatetxean izango da, 17:30ean hasita, eta Eder Iturralde, Maider Arregi, Unai Izagirre, Joanes Illarregi, Aroa Arrizubieta eta Sari Robles ariko dira kantuan. Saioaren irabazleak finalerako txartela eskuratuko du. Gainerako bi kanporaketak Zestoan eta Azkoitian izango dira. Finala, berriz, Azpeitiko Gaztetxean, hilaren 27an.

 

Korreo bidezko botoaren inguruko zalantzak argitzeko zerbitzua eskainiko du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus | 2020-02-28 : 12:48 | Politika

Apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa korreo bidez eman nahi dutenei zalantzak argitzen lagunduko die Azpeitiko EAJk. Astelehenetik aurrera batzokian izango dira, 19:00etatik 20:00etara.

 

Miren Narbaiza: "Formatu bakoitzak energia desberdina du"

Urola Kostako Hitza | 2020-02-28 : 12:32 | Kultura

Joan den abenduan Zilar printzak izeneko diskoa argitaratu zuen Micek, eta igandean diskoa aurkezteko lehen kontzertua emango du, 19:00etan hasita, Sanagustinen. Joseba Irazoki eta lagunek ere zapalduko dute kulturguneko oholtza etziko hitzorduan.

 

Uztarriak zozkatu ditu Joseba Irazoki eta Lagunak nahiz Mice taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | 2020-02-28 : 12:00 | Uztarriaeus

Juan Aranagak eskuratu ditu igandean Sanagustin kulturgunean 19:00etan hasita izango diren emanaldietarako bi sarrera.

 

Nepal txarrik ez da ibili nahi duenarentzat

Urola Kostako Hitza | 2020-02-28 : 11:51 | Kirolak

Great Himalaya Trail deritzon ibilbidea osatu du Mamen Etxanizek Nepalen. Herrialde hura lehen aldiz ezagutu zuenetik hamar urtera, "beste mundu bat ezagutu" duela dio azpeitiarrak, hango trekking zonalde guztiak kateatu ostean.

 

Eider Garate: "Turinen gaudenontzat bizi dugun egoera baino gogorragoa da gure familiek duten kezka"

Uztarria.eus | 2020-02-28 : 10:14 | Gizartea

Joan zen irailaz geroztik, Turinen da Eider Garate (Azpeitia, 1998) Industria Diseinu eta Produktu Garapen ingeniaritza ikaslea, hamar hilabeteko Erasmus beka bat tarteko. Azken egunetan Covid-19 birusaren hainbat kasu atzeman dituztela eta, Eusko Jaurlaritzak etxera itzultzea gomendatu die Italian diren euskal ikasleei. Garatek Turinen jarraitzea erabaki du, eta harekin hitz egin du Uztarria.eus-ek.

 

Olatz Egiguren: "Batzuetan gelditu egin behar da, bestearen txanda iritsi delako"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erotikan Plax! | 2020-02-28 : 10:01 | Gizartea

Autoeskolako irakaslea da Olatz Egiguren, eta 2020ko otsaileko Uztarria aldizkarian hari egokitu zaio hil honetan Erotikan Plax! ataleko galderei erantzutea.

 

Sanagustin dantzaleku bihurtuko da gaur gauean

Uztarria.eus | 2020-02-28 : 08:27 | Kultura

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte hitzorduak irauten duen bitartean.

 

»» Erantzunak: 2 (Tx, Gabiriko Pablo)

Eskualdeko herrietako biztanleria %4 eta %20 artean hazi da hamar urtean

Urola Kostako Hitza | 2020-02-27 : 18:50 | Gizartea

Urola Kostako herri guztiek irabazi dituzte biztanleak, Beizamak eta Errezilek izan ezik. Biztanleria gazteena Aiak, Aizarnazabalek, Errezilek eta Oriok dute. Urola Kostako Hitzan Izaro Altzibar kazetariak egindako erreportajea da honakoa.

 

Gaurtik martxoaren 12ra eskatu ahal izango dira Errigorako olioa eta kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2020-02-27 : 11:50 | Gizartea

Gaurtik hasi eta martxoaren 12ra bitartean, herriko bost puntutan eta sarean eskatu ahal izango dira...

Peñagarikanok eta Aizperrok apustuaren eguna atzeratzea adostu dute

Uztarria.eus | 2020-02-27 : 11:49 | Kirolak

Aizperrok duela egun batzuk min hartu zuen harriarekin entrenamendu saioa egiten ari zela, eta hark erronkaren data atzeratzea eskatu dio Peñagarikanori. Azpeitiko zezen plazan zuten hitzordua jarrita martxoaren 14rako, baina pare bat astez atzeratuko dute apustuaren data.

 

»» Erantzunak: 1 (tomorrowland)

Dena libre denean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miren Gorrotxategi | 2020-02-27 : 11:21 | Iritzia

Miren Gorrotxategik Urola Kostako Hitza egunkariaren 'Puntuka' atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau:

 

'Adu' eta 'Lur eta Amets' filmak emango dituzte asteburuan

Uztarria.eus | 2020-02-27 : 09:07 | Kultura

Adu eta Lur eta Amets filmak ikusi ahal izango dira zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Adu filma zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) emango dute, eta...

Federico Van Lacke fitxatu du Juaristi ISBk

Uztarria.eus | 2020-02-27 : 09:06

Federico Van Lacke jokalari argentinarra fitxatu berri du Juaristi ISBk. Atzo iluntzean jakinarazi zuen klubak 39 urteko eskolta taldera batu zela; jokalariak berak hitz egiten duen honako bideo hau erabili...

Emaitzak: 248 | Orriak: 1 2 3 4 ... 10 11 12 13