Artxiboa: 2020 1

Xanti Agirrezabala, Dapa bildumaren zortzigarren erreportajean

Uztarria.eus | 2020-01-10 : 16:15 | Kultura

Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarra izango da Daparen datorren bideo-erreportajearen protagonista. Sormena oinarri duen ikus-entzunezkoen bildumaren zortzigarren alea izango da Agirrezabalarekin grabatu dutena eta datorren asteazkenean, urtarrilaren 15ean, estreinatuko dute...

Aurtengo Plazatarrak egitasmoko lehen saioa antolatu dute urtarrilaren 17rako

Uztarria.eus | 2020-01-10 : 15:11 | Aisia

Herri kirolak egingo dituzte urtarrileko Plazatarrak egitasmoko saioan, hilaren 17an. HHko 5. mailatik LHko 6. mailara arteko haurrei zuzendutako saioa izango da. Parte hartzeko izena urtarrilaren 16rako eman behar da.

 

Urtarrileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: helduen danborradako hiru talde berriak, prest

Uztarria.eus | 2020-01-10 : 12:11 | Uztarriaeus

Kaleratu berri du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren 2020ko lehen zenbakia. San Sebastian bezperako helduen danborradan aterako diren hiru talde berriekin erreportajea osatu du Uztarriak 223. zenbakirako. Hain zuzen ere...

»» Erantzunak: 1 (juaristi)

Oroitzapen kutxa irekita

Uztarria.eus | 2020-01-10 : 11:11 | Politika

Alkate karguak bizitza antolatzea eskatzen duela dio. Bidaiatzea "beharrezkoa" du egunerokotik ihes egiteko. Horiek eta beste hainbat kontatu dizkio Nagore Alkortak Elena Marguello kazetariari Bestaldetik atalerako, 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian.

 

Erregeetako zozketako saridunek jaso dituzte 500 euroko erosketa bonoak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | 2020-01-10 : 10:14

Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak antolatutako Erregeetako zozketan egokitutako hiru zenbakien jabeek jaso dituzte sariak. Haietako bakoitzak 500 euroko erosketa bonoa jaso du. Iker Amenabar (30.858 zenbakiaren jabea...

Azpeitiko xakelariek etxean ekingo diote taldekako Gipuzkoako ligari

Uztarria.eus | 2020-01-10 : 09:49 | Kirolak

Bi talderekin parte hartuko du ligan Xaputarrak taldeak; bigarren mailan lehiatuko da bat eta hirugarren mailan bestea. Bihar jokatuko dituzte bi taldeek lehen jardunaldiko partidak, Baigera Ieko laugarren solairuan, 16:00etatik aurrera.

 

Urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egitera deitu du herriko hainbat eragilek

Uztarria.eus | 2020-01-09 : 18:44 | Ekonomia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorrera deitu du urtarrilaren 30erako. Lana, pentsioa eta eskubide sozialak dira aldarrikapenaren hiru oinarri nagusiak. Azpeitian Greba Batzordea sortzeko herriko hainbat eragile, sindikatu eta norbanako elkartu dira. Herritarrak mobilizatzera deitzearekin batera, greba bera babestuz argazki jendetsu bat aterako dute urtarrilaren 23an, Azoka Plazan.

 

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janari bilketa egingo dute zapatutik aurrera

Uztarria.eus | 2020-01-09 : 17:15 | Gizartea

Etzi, BM eta Sanjuandegiko Eroski supermerkatuetan jarriko dituzte produktuak jasotzeko guneak Khamar Sahararen aldeko elkartekoek. Datorren astelehenetik ostiralera bitartean, berriz, aste osoan martxan izango da bilketa herriko ikastetxeetan.

 

300dik gora kantuko liburua

Urola Kostako Hitza | 2020-01-09 : 13:30 | Kultura

Azpeitiko Kantujira taldeak abestien liburuxka kaleratu berri du. Jasotako kantuen %95 euskal kantak dira. 500 ale atera eta salgai jarri dituzte, 5 euroan.

 

Inkestan galdera berria: 'Herriko eragile edo talderen bateko kide al zara?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2020-01-09 : 11:50 | Herria

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Herriko eragile edo talderen bateko kide al zara?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, Gabonetako apaingarriei buruzkoan, 113 lagunek eman dute boza.

 

Astelehenean itzuliko dira Azpeitiko pentsiodunak plazara

Uztarria.eus | 2020-01-09 : 11:04 | Gizartea

Mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute, Espainiako Gobernu berria osatzeko programa akordioan pentsioen gainean jasotakoa beren aldarrikapenetatik "oso urrun" dagoela iritzita. Horrela, hilaren 12an 12:00etan berrekingo diete asteleheneroko elkarretaratzeei.

 

Sanagustin bete dute Kaskezur eta Ezpalak taldeek

Uztarria.eus | 2020-01-09 : 10:30 | Kultura

 

Sanagustin kulturgunea bete zuten joan zen zapatuan, urtarrilak 4, Kaskezur eta Ezpalak taldeek. Giro bikaina sortu zen aretoan, eta jendeak gogotik gozatu zuen bi taldeen emanaldiaz. Baztango Kaskezur rock taldearentzat...

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Javier Ruiz de Larrinaga: "Pilotako argazkiak ateratzeko kirol hori ezagutu beharra dago"

Uztarria.eus | 2020-01-09 : 10:30 | Kirolak

Azpeitiko pilotariei ateratako 27 argazki jarri ditu ikusgai Javier Ruiz de Larrinagak Sanagustin kulturgunean. Urtarrilaren 6an jarri zituen argazkiak eta urtarrilaren 20ra bitartean egongo dira ikusgai. Irudiak azken bi-hiru urteetan pilotariei ateratako "ehunka edota milaka" argazkien artetik aukeratu behar izan dituela aitortu du Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak.

 

Aurten 22:00etan hasiko da helduen danborrada

Uztarria.eus | 2020-01-09 : 08:57 | Festak

Hiru talde berri aterako dira aurtengo San Sebastian bezperako helduen danborradan, eta horiek ibilbidea garaiz egin dezaten eta taldeak plazara gauerdirako irits daitezen ordu laurden aurreratu du hasiera ordua udalak.

 

»» Erantzunak: 1 (NikolasTxikia)

Zortzi abizen euskaldun

Erabiltzailearen aurpegia da hau Luis Gurrutxaga | 2020-01-09 : 08:51 | Iritzia

Luis Gurrutxagak 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

'Mujercitas' eta 'Bayala' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2020-01-09 : 08:33 | Kultura

Aste honetan Mujercitas eta Bayala filmak emango dituzte Soreasu antzokian. Zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) emango dute Mujercitas, eta igandean, 16:30ean, Bayala. Zinema emanaldietarako...

Lagun Onakeko gizonek hutsean amaitu dute Sestao Riverren aurkako partida

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2020-01-08 : 19:24

Lagun Onak futbol klubeko gizonek joan den larunbatean jokatu zuten lehen itzuliko azken partida. Partida gogorra izan zuen Azpeitiko taldeak; izan ere, Sestao River izan zuen parez pare, une honetan...

Udalak eskerrak eman dizkie Gabonetako ekintzen antolakuntzan parte hartu duten herritarrei

Uztarria.eus | 2020-01-08 : 18:43

Azpeitiko Udalak eskerrak eman dizkie Gabonetako "ekintza berezietan" era batera edo bestera lagundu duten herritar guztiei. "Gabon giroan, ekintza arrakastatsuak egin dira, eta herritarrek ekintza horiek antolatu eta aurrera eramaterakoan...

Txikizioak, Euskal Herriako Karmelo Etxegarai ikastolaren jolastokian

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa | 2020-01-08 : 18:25

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Irudiok Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik Euskal Herria kalean duen eraikineko jolastokian hartutakoak dira, eta argazkiaren egileak kexa agertzeko bidali ditu Uztarriara.

Horrela...

Autobus zerbitzu bereziak, Zea Mays, Immaculate Fools eta Fuel Fandangoren Sanagustingo kontzertuetarako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2020-01-08 : 16:06 | Kultura

Gasteiztik, Donostiatik, Zarauztik, Bilbotik, Durangotik eta Eibartik jarriko ditugu joan-etorrirako autobusak. Gutxieneko erabiltzaile kopuru bat lortu beharko da zerbitzua aurrera eramateko.

 

Emaitzak: 237 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12