Artxiboa: 2020 1

Iaz 39 ekintzailetza proiektu lagundu zituen Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 14:01 | Ekonomia

Garapen agentziaren ekintzailetza zerbitzura 96 lagunek jo zuten iaz. Orotara, 39 proiektu lagundu zituen Iraurgi Berritzenek, eta hamabost enpresa sortu zituzten ekintzaileek. Hamabost proiektuak martxan jarri dituzten ekintzaileek 937.056 euroko inbertsioa egin dute guztira, eta 32 lanpostu sortu dituzte.

 

'Hautetsontzien matxinada' erakusketa Azpeitira iritsiko da gaur

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 12:15 | Politika

Dolors Gibert argazkilariaren eta Carles B. Gorbs kazetariaren argazki dokumentala da 'Hautetsontzien matxinada', Kataluniako prozesu subiranistari buruzkoa. 19:00etan inauguratuko dute erakusketa, Betharram aretoan.

 

Greba orokorra ez zaio "ez egokia, ez beharrezkoa" iruditzen EAJri

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 11:31 | Politika

Urtarrilaren 30erako deituta dagoen grebaren aurrean alderdiak duen jarrera azaltzeko agiria plazaratu dute Azpeitiko jeltzaleek. "Egoerak, gure ustez, ez du greba ez eskatzen, ez justifikatzen, eta ez dugu bide eraginkorra ikusten, are gutxiago Madrilen osatutako gobernu berriaren egitasmoak kontutan izanik", diote.

 

»» Erantzunak: 4 (Erdoizta, JoxelitoAskatu, JON, miren)

Ortzi Alberdi: "Produkzioari ukitu klasikoagoa ematen ahalegindu gara"

Urola Kostako Hitza | 2020-01-23 : 11:00 | Kultura

Rodeo Zestoako musika taldeak hirugarren diskoa kaleratuko du gaur, EP formatuan. Ezherrian izena du lanak, eta iaz hasitako bideari eustea dute helburu musikariek. Bihar, ostiralarekin, Azpeitiko Gaztetxean ariko da taldea diskoa aurkezten. Gainera, Ezpalak eta Polybius taldeak ere izango dira Gaztetxeko agertokian. 22:00etan hasiko dira emanaldiak.

 

Sokamuturraren aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte igandean

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 09:49 | Gizartea

Oinatz elkarte animalistak bi elkarretaratze deitu ditu: bata goizerako eta bestea arratsalderako, plazan. Sokamuturraren bi saioek irauten duten bitartean egingo dituzte protestak; izan ere, eguerdian nahiz arratsaldean izango dira sokamutur saioak igandean.

 

»» Erantzunak: 5 (ZezenUrdina, INIXI29, ZezenLotsa, JesperSkibby)

Iraurgi Berritzeneko ordezkaritza Fitur azokan izan da

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 09:31

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Iraurgi Berritzen garapen agentziako ordezkaritza Madrilen izan da egunotan, Fitur turismo azokan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako eta Urola Kostako hainbat ordezkari publikorekin eta profesionalekin batera izan...

'Richard Jewell' eta 'Turuleka oiloa' filmak emango dituzte asteburuan

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 09:00 | Kultura

Richard Jewell eta Turuleka oiloa filmak emango dituzte asteburuan Soreasu antzokian. Zapatuan (22:00), igandean (19:30) nahiz astelehenean (21:00) ikusi ahal izango da Richard Jewell, eta zapatuan nahiz...

Marmoka eta Ibil Bedi taldeen kontzertuak izango dira bihar, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 08:30 | Kultura

Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainiko dituzte bi taldeek kontzertuak, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

 

Ikasberri Ikastolako Gabonetako otarreak badu sariduna

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 08:25

Azpeitiko Ikastola Ikasberriren Gabonetako zozketak badu zenbaki sariduna. Zozketa egin zenetik hilabeteko epea pasatuta, zenbaki sarituaren jabea agertu ez zenez, ordezko zenbakiaren jabeari egokitu zaio otarrea etxeratzea. Dagoeneko eskuratu dute...

Azpeitian ere kalera atera dira azken atxiloketak salatu eta bakea eta demokrazia aldarrikatzera

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 20:18

Guardia Zibilak Sortuko kide Antton Lopez Ruiz Kubati, Oihana Garmendia, Oihana San Vicente eta Haimar Altuna atxilotu ditu gaur goizean, Zarautzen, Gernikan, Agurainen (Araba) eta Lizartzan (Gipuzkoa). Espainiako...

Azpeitiko kulturaren fabrika, bete-betean lanean

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 19:42 | Kultura

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kultur mahaiaren kooperatibak eta udalak 2019ko kultur jardueraren balantzea aurkeztu dute gaur Sanagustin kulturgunean. Iazko ekitaldia "emankorra" izan dela adierazi dute. Sormena eta sortzaileen lana indartzera bideratutako ahaleginak nabarmendu dituzte, Dinamoaren irekiera erdigunean jarrita, eta herritarrek kultur emanaldiei eta egitasmoei erakutsitako atxikimendua eta sostengua eskertu dituzte.

»» Erantzunak: 1 (Perikomotxala)

Pausoka-pausoka, bagoaz aurrera

Uztarria.eus | 2020-01-21 : 19:47 | Publizitatea

Karmelo Etxegarai ikastolako kideok aurrera goaz eskola publiko, euskaldun eta inklusiborako bidean pauso sendoak emanez, iparra argi eta begiak zabal-zabalik, gure inguruaz gozatuz eta elkarrekin mundu berriak deskubrituz. Zu ere, gure bidaide!

 

Sansebastianak igaro berri, Azpeitiko Udala "gustura" da festetan izan den giroarekin

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 15:31 | Festak

Igaro berri dira sansebastianak, eta Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak nabarmendu du "festa giro ederra" nagusitu dela jaiek iraun duten egunetan. Dena ondo irteteko lanean aritu diren guztiei eskerrak eman dizkie hark.

 

San Sebastian eguneko sokamuturra, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 15:01 | Festak

San Sebastian egunez bitan izan zen sokamuturra: eguerdian eta arratsaldean. Eguerdian plazan izan zen sokako zezena, eta arratsaldean, berriz, hainbat lekutan. Arratsaldeko sokamuturraren irteerako eta ondorengo irudiekin osatutako bideoa da...

»» Erantzunak: 21 (ZezenLotsa, Esnetxekorra, JesperSkibby...)

Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako kanporaketa izango da zapatuan Sanagustinen

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 12:02 | Aisia

Euskal Herriko Mus Federazioak antolatutako lehiarako izen-ematea 14:00etan zabalduko dute, eta bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko du parte hartzeko. Lehia, berriz, 15:00etan hasiko da. Parte-hartzaile kopuruaren arabera, Gipuzkoako kanporaketara sailkatzeko aukera izango da.

 

Baserriko Ollaxkue Labien taldearen '113 bala' abestia, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 11:59 | Kultura

Baserriko Ollaxkue Labien taldeak kontzertua eman zuen joan den larunbatean Sanagustin kulturgunean. 113 bala diskoa aurkeztu zuen Azpeitiko taldeak zuzenean, eta ohi duten moduan, punk doinuak taularatu zituzten. Diskoaren izen...

Sortuko kideen atxiloketak salatzeko mobilizazioa egingo dute arratsaldean

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 11:54 | Politika

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu ditu Guardia Zibilak Antton Lopez Ruiz Kubati, Oihana Garmendia, Oihana San Vicente eta Haimar Altuna Sortuko kideak. Atxiloketak salatzeko, asanblada informatiboa eta mobilizazioa deitu dute Azpeitian, 19:00etarako, plazan.

 

Otsaileko ikastaroen berri eman du KZguneak

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 10:53 | Hezkuntza

Hamar ikastaro emango dituzte guztira, aurrez aurrekoak zein urrunekoak. Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea eta sare sozialak dira ikastaroekin jorratuko dituzten arloak. Aurreinskripzioa irekita dago KZgunearen webgunean.

 

Jagoba Beobide Real Unionera itzuliko da

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 10:22 | Kirolak

Denboraldi eta erdirako erdietsi du kontratua Espainiako Bigarren B Mailan den Irungo taldearekin. Ez da Beobide Real Unionekin ariko den lehen aldia; aurretik hiru denboralditan talde horretan jokatutakoa da. Joan zen abuztutik azarora bitartean Finlandiako lehen mailako Rovaniemi Palloseura taldean jokatu zuen azpeitiarrak.

 

Oinezkoei lehentasuna emateko egokitu dituzte Enparan dorretxe aurrea eta zubia

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 10:20 | Hirigintza

Enparan dorretxearen aurrealdeko eta Enparango zubiko obrak erabat bukatu gabe dauden arren, ireki dute pasoa oinezkoentzat eta autoentzat. Zubiaren alde batean harlauza ipintzea besterik ez da falta lanak bukatzeko. Lanekin gune hori oinezkoentzat egokitzea izan du helburu Azpeitiko Udalak.

 

»» Erantzunak: 3 (Tx, Gabiriko Pablo)

Emaitzak: 237 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12