Artxiboa: 2020 1

Sarrera gutxi batzuk gelditzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen zapatuko emanaldietarako

Uztarria.eus | 2020-01-27 : 10:30 | Kultura

16:00etan eta 18:30ean izango dira emanaldiak, eta bi saioetarako eskura daitezke sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean, 8,5 euroren trukean. Soreasu antzokian eskainiko dute Bizi dantza ikuskizun berria.

 

Partida ona egin arren, Lagun Onakek ezin izan dio irabazi Intxaurdiri

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2020-01-27 : 10:07

Lagun Onak futbol klubeko senior mailako emakumeen taldeak ligako partida jokatu zuen atzo, igandea, Garmendipe futbol zelaian. Intxaurdi izan zuen parez pare Azpeitiko taldeak, eta partida ona egin bazuen ere...

Juaristi ISBk galdu egin du etxean

Uztarria.eus | 2020-01-27 : 09:47 | Kirolak

Iñaki Jimenezen mutilak ez ziren Igualatorio Cantabria taldea mendean hartzeko gai izan: 90 eta 95 bukatu zen partida. Azken asteetako emaitzak tarteko, sailkapeneko lehen postutik hirugarrenera jaitsi da ISB. Datorren astean Algecirasen jokatuko du Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak, Enerdrink Udea Algeciras taldearen kontra.

 

74 laguneko taldea Izarraitzi itzulia emateko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2020-01-27 : 09:32 | Kirolak

 

2020. urteko Lagun Onaken egutegian, urtarrilean eta otsailean herri inguruko bi ibilaldi antolatu ditugu, eta horietako aurrenekoa izan zen larunbatekoa.. Goizeko zortziretan 74 laguneko taldea elkartu ginen plazan, Izarraizko itzulia...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Ezpalaken, Polybiusen eta Rodeoren musikaz bete da Azpeitiko Gaztetxea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2020-01-27 : 08:09 | Kultura

 

Joan zen ostiralean, urtarrilak 24, kontzertuak eskaini zituzten Ezpalak, Polybius eta Rodeo musika taldeek Azpeitiko Gaztetxean, eta jende ugari bertaratu zen zuzenekoetaz gozatzera. Zestoako hiru musika taldeek energiaz eta indarrez bete...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Eguberriz

Erabiltzailearen aurpegia da hau Olatx Aranguren | 2020-01-27 : 09:01 | Iritzia

Olatx Arangurenek 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Kimu mailako igerilarien Teknifikazio Sariketa izango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2020-01-27 : 08:30 | Kirolak

Datorren igandean, otsailaren 2an, kimu igerilarien Teknifikazio Sariketa izango da igerilekuan. Sariketak bi jardunaldi izango...

Jendetza erakarri du arratsaldeko sokamuturrak

Uztarria.eus | 2020-01-26 : 19:11 | Festak

 

Sokamutur txikiarekin hasi da eguna gaur, igandea, Azpeitian, eta arratsaldean ere zezena izan da protagonista herriko kaleetan zehar. Errebalean, Artzubian, plazan nahiz alde zaharrean ibili dira Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak...

»» Ikusi argazki guztiak (16) »» Erantzunak: 2 (Spirit82, Ibai1)

Baserritarron Laguna saria jaso du Nikolas Segurolak

Uztarria.eus | 2020-01-26 : 15:07

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) urteko batzarra egin du gaur, igaldea, Urnietan (Gipuzkoa), eta Nikolas Segurola Matxinbentako artzainak Baserritarron Laguna saria jaso du ekitaldian. Segurolak bere bizitzan artzantzaren alde egindako "lan...

Zezen txikiak eta sokamuturraren aurkako aldarriak izan dira goizean

Uztarria.eus | 2020-01-26 : 13:09 | Festak

 

Eguraldi bikaina lagun, dozenaka herritarrek parte hartu dute gaur, igandea, sokamutur txikian. 12:00 inguruan Erdikaletik plazara joan da sokako zezen txikia, eta ondoren, Zelai Luze ganadutegiko zezen txikiak eta...

»» Ikusi argazki guztiak (15) »» Erantzunak: 32 (Kalbariojoxe, xapue, Betikue, AbaskalenekoXanti...)

Xebastian Aizpurua eta Xanti Salegi irabazle, Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren kanporaketan

Uztarria.eus | 2020-01-25 : 19:15 | Aisia

 

Gaur, zapatua, Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren kanporaketa jokatu dute Sanagustin kulturgunean, eta Xebastian Aizpuruak eta Xanti Salegik osatutako bikotea izan da garailea; azpitxapeldunak, aldiz, Ana Pilar Egiguren eta Inmaculada...

»» Ikusi argazki guztiak (11) »» Erantzunak: 7 (Erdoizta, juaristi, bertakue...)

Nikolas Segurola artzainak ENBAren Baserritarron Laguna saria jasoko du igandean

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 18:31 | Gizartea

Segurolak bere bizitzan artzantzaren alde egindako lan zabala eta oparoa eskertu asmoz emango diote saria. 

 

Ur saneamendua hobetzeko lanak egiten ari dira Olatz auzoan

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 17:07

Olatz auzoko ur saneamendua hobetzeko lanak egiten ari da egunotan Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bitartez. Udalak azaldu duenez, Olatz auzoko bizilagunek orain arte ur estaldura soilik zuten, eta uraren saneamendua...

'Hautetsontzien matxinada' erakusketa, zabalik

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 14:34 | Gizartea

 

Atzo, osteguna, inauguratu zuten Dolors Gibert argazkilariaren eta Carles B. Gorbs kazetariaren Hautetsontzien matxinada erakusketa Betharram aretoan, eta dozenaka herritar joan zen inaugurazio ekitaldira. 2009. urtean Kataluniako prozesu subiranista hasi...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Ate irekiak eta sarrera doan, Juaristi eta AƱares ISBren asteburuko partidetan

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 13:44 | Kirolak

Larunbatean, 18:30ean, Añares ISBk Cortegadaren aurkako partida jokatuko du kiroldegian. Igandean, berriz, Juaristi ISBko mutilen txanda izango da. Horiek 18:00etan hasita Estelaren aurkako neurketa jokatuko dute. Kanpoan "hotz egiten duenez" eta "giroa berotzeko asmoz" bi partida horietarako sarrera doan jarriko du ISBk. Ate irekiak ez ezik, "sansebastianak behar bezala amaitzeko", Urgirekin bandera jaitsiera egingo dute asteburuan.

 

Nora Alberdi: "Errealitate zatiak aukeratzea gustuko dut"

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 11:07 | Kultura

Dagoeneko osorik irakur daiteke webgune honetan 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkaria (hemen, PDF formatuan). Herri aldizkariaren 223. zenbaki horretan dator Ihintza Elustondo kazetariak Nora Alberdiri egindako elkarrizketa hau. Ikus-entzunezkoen munduan hainbat lan egin du azkenaldian Alberdik. Feminismoa oinarri hartuta, esperimentatzen segitzeko prest dago.

 

»» Erantzunak: 1 (atabala)

Landaola sarietarako hautagai izendatu dute Aratzerrekako ura garbitzeko sistema naturalaren proiektua

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 09:19 | Gizartea

Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak hirugarren Landaola sariak banatuko ditu otsailaren 7an, Aretxabaletako Otaola jauregian. Erakunde publikoek Gipuzkoan sustatutako proiektuen saria jasotzeko sei hautagai izendatu ditu Landaolak; tartean, Azpeitiko Udalak Aratzerrekan ezarri duen fitoarazketa sistemaren egitasmoa.

 

Argazki jendetsua, urtarrilaren 30eko greba orokorra babesteko eta herritarrak mobilizatzera deitzeko

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 20:16

Azpeitiko Greba Batzordeak deituta, jende ugari elkartu da gaur, osteguna, Azoka Plazan argazki jendetsua atera eta urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorrari babesa agertzeko. Adin eta arlo ezberdinetako azpeitiarrek egin...

»» Erantzunak: 1 (Floren)

Argazkiak eta testuak elkartuta, zabalik da IV. Irudhitzen erakusketa

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 14:46 | Uztarriaeus

 

IV. Irudhitzen lehiaketara aurkeztutako argazki eta testu guztiak elkartu ostean, IV. Irudhitzen erakusketa jarri du ikusgai Uztarria Komunikazio Taldeak Sanagustin kulturgunean, eta bertan izango da otsailaren 3ra bitartean. Irudhitzen lehiaketaren laugarren...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gaurtik hasita, bost emanaldi eskainiko ditu Los Titiriteros zirkuak herrian

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 15:58

Gaurtik astelehenera bitartean, Los Titiriteros zirkuak bost emanaldi eskainiko ditu Azpeitian. Loiolako etorbidean, Esklaben ondoko zelaian, jarri dute zirkuko karpa, eta bertan eskainiko dituzte emanaldiak. Gaur eskainiko dute aurreneko saioa...

Emaitzak: 237 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 9 10 11 12