Artxiboa: 2020 1

Gabon garaia eta komunitatea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Jon Gurrutxaga | 2020-01-29 : 08:14 | Iritzia

Jon Gurrutxagak 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

'1917' eta 'Jumanji: siguiente nivel' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2020-01-29 : 08:07 | Kultura

1917 eta Jumanji: siguiente nivel filmak emango dituzte asteburuan Soreasu antzokian. Zapatuan (22:00), igandean (19:30) nahiz astelehenean (21:00) ikusi ahal izango da 1917, eta igandean (16:30...

Khamarrek eskerrak eman dizkie janari bilketan parte hartu duten herritar guztiei

Uztarria.eus | 2020-01-28 : 17:09 | Gizartea

Joan zen urtarrilaren 11n egin zuten elikagaien bilketa herrian, eta herritarrek erantzun "ezin hobea" eman zutela esan du elkarteak. Khamarreko kideek azaldu dutenez, elikagaiak ez ezik, ospitaleetarako oinarrizko materiala, motxilak, arropa, eskolarako mantalak nahiz liburutegietarako materiala ere bidali dituzte errefuxiatuen kanpamenduetara aurten. Udalari, Elkar-ekini nahiz liburutegiko kideei ere eskerrak eman dizkie elkarteak.

 

Zaintza lanetan dabiltzan emakume migratzaileen solasaldia izango da greba orokorraren egunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2020-01-28 : 16:13 | Gizartea

Egitarau zabala antolatu du Azpeitiko Greba Batzordeak datorren urtarrilaren 30erako. Mobilizazioez gain, gogoetarako tarte bat hartu nahi izan dute antolatzaileek, sektorerik zapalduenei hitza eman asmoz. Modu horretan, ostegunean, 16:00etatik...

Bizi baldintza duinak behar ditugulako, urtarrilaren 30ean grebara

Urola Kostako EH Bildu | 2020-01-28 : 15:47 | Gizartea

Urola Kostako EH Bilduk bat egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako deitu duen greba orokorrarekin, eta honako gutun hau plazaratu du. 

 

Iruña-Veleia Argitu plataformak deitutako elkarretaratzera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | 2020-01-28 : 15:18 | Kultura

Otsailaren 3an hasiko da Iruña-Veleia auziko epaiketa, eta hori dela eta, elkarretaratzea izango da larunbatean, Gasteizen, Iruña-Veleia Argitu plataformak deituta. Bertara joateko autobusa antolatu du Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak.

 

Anjel Lertxundi eta Irene Arrarats solasean arituko dira bihar Dinamoan, 'Itzulpenak bizi gaitu' izenburupean

Uztarria.eus | 2020-01-28 : 14:52 | Kultura

"Itzultzaile eta idazle baten arteko solasaldia" eskainiko dute Lertxundik eta Arraratsek bihar. Hitzaren Eskolaren barruan antolatu dute saioa, eta interesa duen edonor bertara daiteke. 19:00etan hasiko da solasaldia.

 

Iera Zuazolazigorraga: "Ez gara ohartzen komunikazioa bideratzeko mila modu daudela"

Urola Kostako Hitza | 2020-01-28 : 12:35 | Gizartea

Marea Urdinak antolatuta, Zer egin komunikazio eta hizkuntza arazoak daudenean? hitzaldia eskainiko du Zuazolazigorragak bihar arratsaldean, Azkoitiko Elkargunean. Solasaldiaren bezperan, logopeda eta pedagogo azpeitiarrarekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak.

 

Feminismoari eta arrazakeriari buruzko solasaldia izango da bihar Basazabalen

Uztarria.eus | 2020-01-28 : 12:00 | Gizartea

Irantzu Varela kazetariak eta Norma Vazquez psikologoak eskainiko dute hitzaldia, 18:30ean hasita. ZAS! Zurrumurruen Aukako Sarea zurrumurruen kontrako proiektu bat ari da gauzatzen, eta proiektu horren barruan eskainiko dute solasaldia.

 

Iñaki Bastida: "Kimika gara, eta egiten dugun guztiak ehuneko ehunean du lotura kimikarekin"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erotikan Plax! | 2020-01-28 : 10:56 | Gizartea

Kimikaria da Iñaki Bastida, eta 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkarian berari egokitu zaio Erotikan Plax! ataleko galderei erantzutea.

 

Garbigunea itxita egongo da etzi, greba orokorra dela eta

Uztarria.eus | 2020-01-28 : 10:27 | Gizartea

Urtarrilaren 30erako deitu duten greba orokorrarekin bat egin dute Urola Erdiko Mankomunitateko langileek. Hori dela eta, ostegunean Azpeitiko zein Azkoitiko garbiguneak itxita egongo dira, eta egun horretan ez dute hondakinen bilketarik egingo.

 

Beste behin, ezin irabazi

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2020-01-28 : 10:09

Lagun Onak futbol klubaren Espainiako Hirugarren Mailako taldeak Tolosaren aurka jokatu zuen neurketa, joan den larunbatean, Garmendipen. Etxekoak oso ondo sartu ziren partidan; aurkarietako batek baloia eskuarekin ukitu zuela eta...

Marmokaren eta Ibil Bediren kontzertuen printzak, bideoan jasota

Uztarria.eus | 2020-01-28 : 09:49 | Kultura

Arkupehotsak egitasmoaren barruan kontzertuak eman zituzten joan den ostiralean Marmoka eta Ibil Bedi taldeek. Sanagustingo arkupeko oholtzan eskaini zituzten kontzertuen printzak bideoz jaso dituzte Kulturaz kooperatibak, Uztarriak eta Urola Kostako...

Kantujira taldearen liburuxka, Nerea Eskulanak dendan salgai

Uztarria.eus | 2020-01-28 : 09:27 | Kultura

300dik gora kantu jasotzen dituen argitalpena bost euroan eskura daiteke Errebaleko saltokian. Momentuz, han eta taldearen kalez kaleko saioetan izango da erosteko aukera.

 

Añares Rioja ISBk garaipena lortu du Cortegadaren aurka

Uztarria.eus | 2020-01-28 : 08:34 | Kirolak

Etxeko taldea 86 eta 71 nagusitu zen zapatuan, Azpeitiko kiroldegian jokatutako partidan. Lehen bi laurdenak oso estuak izan ziren, baina hirugarrenengoan eta laugarrengoan markagailuan aldea ateratzea lortu zuen Añares Rioja ISBk. ISBko nesken taldeko saskiratzaile onena Jessica Fequiere izan zen.

 

Euskara ikasteko oinarrizko ikastaroa emango dute Udal Euskaltegian

Uztarria.eus | 2020-01-27 : 17:59 | Euskara

Oinarrizko mailako ikastaro trinkoa eskainiko dute, otsailaren 3tik martxoaren 13ra. Dagoeneko lauzpabost lagunek eman dute izena, baina nahi duen ororentzat zabalik dago izen ematea. Doakoa izango da ikastaroa.

 

Urteko lehen odol ateraldia egingo dute etzi anbulatorioan

Uztarria.eus | 2020-01-27 : 17:49 | Gizartea

Beti bezala, 17:00etatik 21:00etara izango da odola emateko aukera. Iaz, 1.020 odol emanaldi zenbatu zituzten Azpeitiko odol emaileen elkartekoek, 2018an baino 133 gutxiago. Beherako joerari buelta ematea nahi dute hasi berri den urtean.

 

Sonakay taldearen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2020-01-27 : 15:07 | Kultura

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Datorren ostiraleko, urtarrilak 31, 11:00k arte parte hartu ahal izango da zozketan; Uztarriak egun horretan bertan egingo du bi sarreren zozketa. Kontzertua zapatuan, otsailaren 1ean, izango da Sanagustin kulturgunean (22:00).

 

Zabaldu dute enpresa ideiak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus | 2020-01-27 : 12:05 | Ekonomia

Enpresa ideiak garatu edo enpresa proiektu beerriak martxan jarri nahi dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak Azpeitiko Udalak, Lanbidek eta Iraurgi Berritzenek jarri dituzte martxan. Ideiak edo proiektuak asteazkenetik otsailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira udaletxean. Aurkeztutako proposamen azterketa otsailaren 17an eta 18an egingo dute.

 

Otsailaren 8an egingo dute XI. Gau Txori argazki rallya

Uztarria.eus | 2020-01-27 : 11:33 | Kultura

Argazki elkarteak jakinarazi duenez, izen-ematea hamar euro ordaindu beharko da, eta ordainketa nahiz izen-ematea rallyaren egunean bertan egin beharko dute parte-hartzaileek. Bilduma onenaren egileak 150 euro eta garaikurra jasoko ditu.

 

Emaitzak: 237 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 9 10 11 12