Artxiboa: 2020 1

Gure semeak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Hiromi Yoshida | 2020-01-03 : 10:23 | Iritzia

Hiromi Yoshidak 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Ilunpe pilota elkartean izena emateko aukera izango da urtarrilaren 7tik 31ra bitartean

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 10:03 | Kirolak

Pilotan aritu nahi duten gaztetxoek hilaren 31ra arte izango dute inskribatzeko aukera Luba aholkularitzan (Enparan kalean). Sansebastianetako astean hasiko da kluba entrenamenduekin.

 

Greba orokorra antolatzeko bilkura zabala izango da gaur arratsaldean Sindikatu Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2020-01-03 : 09:43 | Gizartea

Euskal Herriko gehiengo sindikalak eragile sozial eta politiko askorekin batera urtarrilaren 30erako deitu duen greba...

Orkatz-Korrale mus txapelketa jokatuko dute bihar

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 09:28 | Aisia

Izen-ematea 15:00etan zabalduko dute Korralen, eta 16:15ean itxiko dute. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Irabazleek 300 euroko diru saria eta txapela jasoko dute. Txapelketan parte hartzen duten lagunen artean otarrea zozkatuko dute antolatzaileek.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du AAEk

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2020-01-02 : 19:33 | Kultura

Azpeitiko Argazki Elkarteak aurten ere argazkilaritzari buruzko beste ikastaro bat antolatzea erabaki du. Argazkilaritzako oinarrizko...

'Puñales por la espalda' eta 'Lego 2' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2020-01-02 : 17:23 | Kultura

Asteburuarekin batera, badator zinema eskaintza Soreasu antzokira. Aste honetan, Puñales por la espalda eta Lego 2 filmak emango dituzte Soreasun. Bihar, ostirala, Puñales por la espalda izango da ikusgai, 22...

Badu zenbaki sariduna GKSren saskiaren zozketak

Uztarria.eus | 2020-01-02 : 16:12

Gazte Koordinadora Sozialistaren (GKS) otarrearen zozketak badu zenbaki sariduna. GKSko kideek Santo Tomas egunean jarri zituzten salgai saskiaren zozketarako txartelak Plaza Txikian, eta abenduaren 31n, 20:30ean, egin zuten otarrearen...

Jaso du saria ISBk zozkatutako mariskadaren irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2020-01-02 : 15:44

Iraurgi Saskibaloi Taldeak urtero zozkatzen duen mariskadak badu jabea dagoeneko. Joan den abenduaren 31n egin zuten zozketa, eta 12.293 zenbakia izan zen sariduna. Txartel irabazlearen jabeak atzo, urtarrilak 1...

Ezpalak eta Kaskezur taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2020-01-02 : 12:09 | Kultura

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, eta sarrera doan izango da. Eñaut Gaztañagak, Unai Eizagirrek, Xabi Arrietak eta Juanjo Berasainek osatutako taldea da Ezpalak, eta izen bereko diskoa aurkeztuko dute Sanagustinen. Kaskezur Baztango rock taldea da, eta Ihesi doaz animaliak diskoan jasotako abestiak eskainiko dituzte, besteak beste, zapatuan.

 

Igor Agirrebeñak irabazi du Espainiako Autokros Txapelketaren sarietako bat

Uztarria.eus | 2020-01-02 : 11:26

Igor Agirrebeña Barrenolak 2019ko Espainiako Autokros Txapelketaren txapeletako bat jantzi du. Hain zuzen ere, Hirugarren Mailaren barruan jokatu duten 1.600 zentimetro kubikoko sariketaren txapela da Azpeitiko pilotuak bereganatu...

'Erraia' zirku ikuskizuna, irudietan

Uztarria.eus | 2020-01-02 : 11:41 | Kultura

 

Garazi&Cia zirku konpainia garaikideak itxi zuen, joan den igandean, Soreasu antzokiaren 2019ko ikuskizunen egutegia. Erraia ikuskizunean, musikarekin eta antzerkiarekin uztartu zituten Garazi Pascualek eta Roberto Castrok zirkuko ekilibristen erakustaldiak. Alberto Belokik...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Lagun Onak futbol klubak 'Izen eta izan' ipuina aurkeztuko du igandean

Uztarria.eus | 2020-01-02 : 10:32 | Kirolak

Alaitz Olaizolak idatzi du liburua, eta Iban Izagirrek ilustratu. Igandean, 11:30ean aurkeztuko dute lana, Garmendipen, eta ondoren, klubak ale bana banatuko die futbol eskolako umeei. 75. urteurreneko azken ekintza izango da etzidamu egingo dutena. 

 

Kupela taldeak agurreko kontzertua eman du Aristerrazun

Uztarria.eus | 2020-01-02 : 11:30

Duela hilabete batzuk jakinarazi zuen Kupela taldeak agur esango zuela urtearen amaieran, eta halaxe gertatu da. Anjel Larrañaga eta Xabier Alberdi Zabale Azpeitiko bizilagunek eta Jexux Epeldek osatutako taldeak bere...

Aizkorriko inguruetan agurtu dugu 2019. urtea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2020-01-02 : 10:24 | Kirolak

Aizkorriko inguruetan eman genion 2019. urteari agurra. Eta 2020ko urte berriari Erloko tontorrean egin genion...

Mikel Larrañagak hirugarrenez jantzi du Urrezko Aizkolarien Kopako txapela

Uztarria.eus | 2020-01-02 : 10:05 | Kirolak

 

Urrezko Aizkolarien Kopako finala jokatu zuten asteartean, hilaren 31n, Mikel Larrañaga azpeitiarrak, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak eta Eneko Otaño beizamarrak Asteasun (Gipuzkoa). Lehia estua espero zen finalerako, eta...

»» Ikusi argazki guztiak (11) »» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Hogei urteen bisai

Uztarria.eus | 2020-01-02 : 09:53 | Komunikabideak

Uztarria aldizkariak 20 urte bete dituela eta, urteotan paperezko edizioan agertu diren hainbat herritar argazkietara ekarri ditu Xanti Rodriguezek Klik! atalerako, 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian.

 

Pilotariek hautatu dute biharko jaialdirako materiala

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ilunpe Pilota Elkartea | 2020-01-02 : 09:51 | Kirolak

Bihar, ostirala, binakako esku-pilota txapelketetako partidak izango dira Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Ilunpe Elkarteak antolatutako jaialdia...

Emaitzak: 237 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11 12