Artxiboa: 2020 1

Berrehundik gora gaztetxo elkartu dira ISBren Gabonetako topaketetan

Uztarria.eus | 2020-01-06 : 11:09 | Kirolak

 

Atzo, igandea, amaitu ziren Iraurgi saskibaloi klubak antolatutako Gabonetako Saskibaloi Topaketak. Zapatu goizean hasi ziren jardunaldiak, eta atzo amaitu zituzten. Egunotan Euskal Herriko hainbat lekutatik iritsitako eta 2009. urtean jaiotako...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Bertanek zozkatu ditu 500 euroko hiru erosketa bonoak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2020-01-06 : 10:41 | Ekonomia

Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak egin du Erregeetako zozketa. Matxin harategian banatutako 21.852 zenbakia, Etxahun delicatessen dendan banatutako 30.223 zenbakia eta Naiarten banatutako 30.858 zenbakia izan dira sarituak.

 

Urteberriko zaborra Erlon

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa | 2020-01-06 : 10:08

Irudi honekin egin du topo herritar batek Erloko bidean; argazkia atera eta Uztarriara bidali du asteburuan, bere kexa adierazteko. Txanpain eta bestelako edari botilak, kortxoak, turroi eta jaki bilgarriak... ikus...

»» Erantzunak: 1 (Lagun Onak Mendi Bazkuna)

Azpeititik Donostiara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Irati Aranguren | 2020-01-06 : 09:33 | Iritzia

Irati Arangurenek 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Sormenerako gunea egokitu dute igerilekuaren eraikinean

Uztarria.eus | 2020-01-06 : 09:07

Azpeitiko igerilekuaren eraikinean sormenerako espazio bat atondu zuen duela hilabete batzuk Azpeitiko Udalak, eta dagoeneko hainbat lanen erakusketak jarri dituzte bertan, hala nola Arte eta Diseinu Ikastegiko ikasleena, Mari Jose...

'Ondo egotea gure esku dago' izenburupean, solasaldia izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Pako Iriarte | 2020-01-06 : 08:40 | Gizartea

Kale giroan alferrikako kontutzat izan ohi da kontu hau. Jakin beharrekoak badakizkigula eta, alferrikakotzat izan...

Hotzari aurre eginez, herritarrek harrera beroa egin diete Errege Magoei

Uztarria.eus | 2020-01-05 : 19:57 | Festak

 

Herrira iritsi diren unearen ostean atseden pixka bat hartuta, 19:00etan hasi dute Errege Magoek ohiko kabalkada. Igerilekuaren aurretik atera diren Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek hainbat gaztetxo eta musikari izan...

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Errege Magoak iritsi dira Azpeitira

Uztarria.eus | 2020-01-05 : 17:59 | Festak

 

Arratsaldeaz geroztik Azpeitian dira Errege Magoak. Lasaora txu-txu trenean iritsi dira hiru erregeak eta horien laguntzaileak, eta hango haurrak nahiz gaztetxoak agurtuta, Azpeitira abiatu dira. 17:30erako jendez leporaino beteta...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Futbol eskolako neska-mutilez lagunduta, 'Izen eta izan' ipuina aurkeztu du Lagun Onakek

Uztarria.eus | 2020-01-05 : 12:12 | Kirolak

 

Lagun Onak futbol taldeak gaur, urtarrilak 5, aurkeztu du haurrei zuzenduta kaleratu duen Izen eta izan liburua. Klubaren 75. urtemugako ospakizunen barruko azken ekintza izan da gaurkoa, eta zuzendaritzako kideak...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Josu Iraola eta Arkaitz Eizagirre nagusi, Orkatz-Korrale mus txapelketan

Uztarria.eus | 2020-01-05 : 11:52 | Aisia

 

Orkatz kultur elkarteak eta Korrale tabernak antolatuta, Orkatz-Korrale mus txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean bi taberna horietan, 16:30ean hasita. Guztira, 36 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Josu Iraolak eta...

»» Ikusi argazki guztiak (6) »» Erantzunak: 2 (Zigor, Gabiriko Pablo)

Udal Musika Bandak Errege eguneko kontzertua eskainiko du bihar

Uztarria.eus | 2020-01-05 : 11:46 | Kultura

Ohiko moduan, Errege egunez eskainiko du emanaldia 13:00etan hasita. Unai Frantsesenaren gidaritzapean, hainbat abesti eskainiko dituzte bandako musikariek.

 

Unai Alberdi azpitxapeldun, Olazar Txapelketan

Uztarria.eus | 2020-01-05 : 10:09

Urte Zahar egunez jokatu zuen Unai Alberdik Olazar Txapelketako finala. Zaldibarko (Bizkaia) pilotalekuan jokatutako lau eta erdiko finalean ezin izan zuen Larrazabal mendean hartu, nahiz eta partida nahiko parekatua izan...

Haurrek ilusioz beteta eman dizkiete gutunak Errege Magoen laguntzaileei

Uztarria.eus | 2020-01-04 : 20:15 | Festak

 

Errege Magoen laguntzaileak izan dira gaur arratsaldean Azpeitian. Tronpetaz eta danbor hotsez lagunduta iritsi dira Sanagustingo arkupeetara, eta ordurako ume asko zeuden haien zain plazan. Ilaran zeuden haurrek ilusioz beteta...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Ikusmina sortu dute binakako txapelketetako partidek Izarraitz pilotalekuan

Uztarria.eus | 2020-01-04 : 10:14 | Kirolak

 

Jendez leporaino bete zen atzo, urtarrilak 3, Izarraitz pilotalekua. Hain zuzen ere, Ilunpe pilota elkarteko kideek 720 sarrera inguru saldu zituzten, Promozio Mailako Binakako Txapelketako nahiz Lehen Mailako Binakako Txapelketako...

»» Ikusi argazki guztiak (4) »» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Gorka Azkune: "Gizakien adimena gaindi dezakete makinek"

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 17:03 | Gizartea

Informatikako irakaslea eta ikerlaria da EHUn. Adimen artifizialean espezialista, makinen barrunbeak asmatzen aritzen da, gizakien garuna eredu hartuta. Ihintza Elustondo kazetariak egin dion elkarrizketa hau 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian argitaratutakoa da.

 

Julian Barrenetxea abesbatzaren eta Azketa ahots taldearen emanaldia, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 15:10 | Kultura

Julian Barrenetxea abesbatzak eta Azketa ahots taldeak Gabon giroan murgildutako kontzertua eman zuten joan den abenduaren 29an, Sanagustin kulturgunean. 13:00etan hasi zen emanaldia, eta kantu ugari abestu zituzten bi...

Urtarrileko ikastaroen berri eman du KZguneak

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 13:42 | Hezkuntza

Hamalau ikastaro emango dituzte guztira. Komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak eta segurtasuna dira ikastaroetan jorratuko dituzten arloak.

 

Errege Magoen laguntzaileek bihar arratsaldean jasoko dituzte gutunak

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 12:33 | Festak

Umeen gutunak jasoko dituzte 17:30etik aurrera, Sanagustinpean. Errege Magoak, berriz, etzi, urtarrilak 5, iritsiko dira herrira.

 

Bi milioi bisitako langa gainditu du Uztarria.eus-ek 2019. urtean

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 11:53 | Besterik

2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean 2.420.771 bisita izan ditu Uztarria.eus-ek Google Analytics neurgailuaren arabera, eguneko 6.632 bisita inguru. 2018ko datuekin alderatuta, %43,35 igo da bisita kopurua –2018an 1.688.692 bisita izan zituen webgune honek–. Bisitariek, guztira, ia zazpi milioi orri zabaldu dituzte 2019 osoan zehar Uztarria.eus-en. Berriz ere, bisita gehienak eskuko telefonoetatik etorri dira, bisiten %57,09.

 

Ibon Guridi eta BeƱat Aldalur nagusi, urteko azken eguneko mus txapelketan

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 11:02

Ohi bezala, mus txapelketa jokatu zuten abenduaren 31n Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Guztira, 106 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Ibon Guridi eta Beñat Aldalur nagusitu ziren. Irabazleek 1...

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Emaitzak: 237 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10 11 12