Artxiboa: 2020 1

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Bizi dantza' ikuskizuna eskainiko dute otsailaren 1ean

Uztarria.eus | 2020-01-08 : 12:38 | Kultura

Soreasu antzokian eskainiko dute ikuskizun berria. Bi emanaldi izango dira: 16:00etan eta 18:30ean. Bi emanaldietarako sarrerak salgau daude Kulturaz.eus webgunean. 70 minutu ingurukoa da Bizi dantza emanaldia.

 

Sansebastianetako zezena, urtarrilaren 20an eta 26an

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2020-01-08 : 11:15 | Festak

Hilaren 20an, San Sebastian egunean, helduen sokamuturra izango da. Hilaren 26an, txikiena eta helduena.

 

Zein ederra, itzulera

Urola Kostako Hitza | 2020-01-08 : 10:30 | Kultura

Sei urte antzerki mundutik aldenduta egon ostean, aktore lanetara itzuli da Libe Aranburu. Hansel eta Gretel haurrentzako antzezlaneko aktoreetako bat da azpeitiarra, eta ilusioarekin ekin dio etapa berriari.

 

Sahatsa dantza taldea partaide berrien bila dabil

Uztarria.eus | 2020-01-08 : 09:43 | Kultura

Sahatsa dantza taldean izena emateko epea zabaldu dute euskal dantzetan eta folklorean interesa duten herritarrentzat. Entseguak ostegunetan 20:30etik 22:00etara eta zapatuetan 17:00etatik 19:00etara izango dira.

 

Sansebastianetako abestiak entzungai dira Uztarria.eus-en

Uztarria.eus | 2020-01-08 : 09:14 | Festak

Ilarak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Felipe Murillo | 2020-01-08 : 09:08 | Iritzia

Felipe Murillok 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Zuzendari txikiak hasi dira danborradarako prestatzen

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 21:21 | Festak

Azpeitiko haurren danborradako zuzendari txikiak hasi dira entseatzen Udal Musika Bandaren aretoan, Unai Frantsesenaren gidaritzapean. Entseguetan hartutako irudiekin egindako bideoa da honako hau.

Gaztetxoentzako Azpeitia-Zestoa mendi irteera antolatu dute iganderako

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 20:52 | Kirolak

Lagun Onak Mendi Bazkunak prest du aurtengo mendi irteeren egitaraua. Gaztetxoentzako antolatutako aurrenekoa igandean, urtarrilaren 12an, egingo dute. Egun horretan Azpeitia-Zestoa mendi ibilaldia egingo dute. Goiz irteera izango da.

 

Hasi dituzte entseguak haurren danborradako zuzendariek

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 19:29 | Festak

 

San Sebastian eguneko haurren danborradan danbor taldeen zuzendari irten behar dutenek hasi dituzte entseguak. Gabonetako oporraldian egin zituzten lehen entseguak, eta gaur arratsaldean ere aritu dira danborradako piezak prestatzen. Soreasun...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Udal Musika Bandaren Errege Eguneko kontzertua, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 15:30 | Kultura

Udal Musika Bandak kontzertua eskaini zuen atzo, Errege Egunez. Unai Frantsesenaren gidaritzapean, hainbat abesti jo zuten zuzenean bandako musikariek; besteak beste, Alpina fanfare, Orbagur 50, Lutspiel, Felix Gurrutxaga, Ung Kyng...

Ostiralean zabalduko dute emakumeak korrika egitera animatzeko 'Zuk ere ahal duzu!' programan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 14:37 | Kirolak

Zuk ere ahal duzu! programaren helburua da emakumeei korrika egitearen onurak eta abantailak ezagutaraztea, eta taldean lasterka egiteko aukera eskaintzea. Izen-ematea igerilekuan egin behar da, 20 euro ordainduta. 

 

Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 18an Ekoetxean

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 13:13 | Kultura

4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako eta haien familientzako ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 18an, Ekoetxean. Ixabel Agirresarobek gidatuko du saioa, doakoa izango da eta interesatuek urtarrilaren 16a baino lehen eman beharko dute izena 943-81 24 48 telefonora deituta.

 

Zapatuan presoen alde egingo den manifestaziorako autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 12:36 | Politika

Zapatuan, hilak 11, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala egingo dute Bilbon, eta Azpeititik hara joateko autobusa antolatu dute. Orkatz eta Niza tabernetan dago autobusean izena emateko aukera; soldatadunek 10 euro ordaindu beharko dute autobuseko txartela, eta langabetuek nahiz ikasleek, bost euro. 

 

Azpeitiko pilotarien argazkiak, Sanagustin kulturguneko hormetan

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 12:31 | Kultura

 

Urtea hasi berritan, Sanagustin kulturguneko erakusketa aldatu dute. Hain zuzen ere, Azpeitiko pilotarien argazkiak daude ikusgai gune horretako hormetan. Azpeitiko Argazki Elkarteko kidea den Javier Ruiz de Larrinagak hartutako irudiak...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Igor Agirrebeña: "Ez dut probarik irabazi, baina guztietan podiumean izan naiz"

Urola Kostako Hitza | 2020-01-07 : 11:02 | Kirolak

Espainiako Autokros Txapelketan lehen postua eskuratu du pilotu azpeitiarrak, Hirugarren Mailako 1.600 zentimetro kubikoko sariketan. "Oso gustura" dago gidaria.

 

Hilaren 14an, 15ean eta 16an izango dira haurren eta helduen danborradetarako entseguak

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 10:02 | Festak

Datorren asteartean, asteazkenean nahiz ostegunean izango dira umeen eta helduen entseguak. Haurrak 16:00etan elkartuko dira Izarraitz pilotalekuan, eta helduak 21:00etan. Helduen lehenengo eta hirugarrengo entseguetan Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu danborradako piezak.

 

»» Erantzunak: 3 (NikolasTxikia, Kontziente, Perikomotxala)

Ostiralean zabalduko dute txotx denboraldia Añota sagardotegian

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 09:31 | Aisia

20:00etan hasita egingo dute kupelen irekiera ekitaldia, eta Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan. Afalostean, erromeria izango da Elustondo anai-arrebekin.

 

Elikadura saretzen

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 08:31 | Ekonomia

Urtebeteko bidea egin du bertan ekoiztutako elikagai osasuntsuetan oinarritutako jangela ereduak sustatzeko Azoka Plaza 2.0 egitasmoak. Haren gaineko erreportaje hau argitaratu du Nerea Uranga kazetariak 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian.

 

Jende ugari bertaratu da Udal Musika Bandaren Errege eguneko kontzertura

Uztarria.eus | 2020-01-06 : 13:35

Errege eguneko kontzertua eman du gaur Udal Musika Bandak Sanagustin kulturgunean. 13:00etan hasi da emanaldia, eta jende ugari bertaratu da musikaz gozatzera. Unai Frantsesenaren gidaritzapean, hainbat abesti jo dute...

Errege Magoen etorrera, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-06 : 13:10 | Festak

Atzo iritsi ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Azpeitira, eta hotz egiten bazuen ere, harrera beroa egin zieten azpeitiarrek. Arratsaldean iritsi ziren Errege Magoak herrira, Lasaora aurrena, eta parrokiara gero. Eguna...

»» Erantzunak: 1 (NikolasTxikia)

Emaitzak: 237 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12