Artxiboa: 2020 1

Jaso dute saria Gure Eskuren Tripontziaren saridunek

Uztarria.eus | 2020-01-31 : 18:38

Urtarrilaren 20an egin zuen Gure Eskuk aurtengo Tripontziaren zozketa, eta bigarren saria Azpeitian saldutako 24.628 zenbakiari egokitu zitzaion. Zenbaki horren serie osoa –zortzi txartel– Azpeitiko Elikagunean saldu zen...

Argia sarien zati handi bat, Azpeiti aldera

Uztarria.eus | 2020-01-31 : 17:34

Gaur banatu dituzte 2020ko Argia sariak. Euskarazko komunikazioan nabarmendutako ikus-entzunezkoa, irratia, prentsa-idatzia, Interneteko proiektuak eta sustapen kanpainak saritzen ditu urtero Argia-k, eta horrela egin du aurten ere. Sari horien...

'Katalunia bidegurutzean' solasaldia izango da astelehenean, Basazabalen

Uztarria.eus | 2020-01-31 : 15:00 | Politika

Begotxu Olaizola ANC Euskal Herriako kideak eta Carles Gorbs kazetari katalanak parte hartuko dute hitzaldian. 19:00etan hasiko da saioa, eta Kataluniako egungo egoeratik abiatuta, epe labur-ertaineko etorkizun politikoa aurreikusten saiatuko dira.

 

Dantzarako gonbidapena, Sonakay taldearen eskutik

Uztarria.eus | 2020-01-31 : 12:09 | Kultura

Euskarazko flamenkoak girotuko du bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunea. Disko berria grabatzen ari da Sonakay taldea, eta abesti berriren bat edo beste joko dute kontzertuan. Yony Camacho abeslariarekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak.

 

Besteen uteroez eta beste

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miren Gorrotxategi | 2020-01-31 : 11:05 | Iritzia

Miren Gorrotxategik Urola Kostako Hitza egunkariaren 'Puntuka' atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau:

 

Gorka Biain: "Hondartzan altxamendu topografikoa egin behar izan nuen oin hutsik eta bainujantzitan"

Uztarria.eus | 2020-01-31 : 10:34 | Ekonomia

Topografoa da Biain, eta Anartz Izagirre kazetariak bere lanaz egindako galderak erantzun ditu ofizioen elkarrizketa laburrean, 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkarian.

 

Lagun Onak MBren tabernako erakusketa berritu du argazki elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2020-01-31 : 09:29 | Kultura

Aste honetan berritu dugu Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan dugun argazki erakusketa. Oraingoan ere, argazki...

Lertxundi eta Arrarats solasean, Dinamoan

Uztarria.eus | 2020-01-31 : 09:00

Anjel Lertxundi idazlea eta Irene Arrarats itzultzailea Dinamoa sormen gunean izan ziren asteazkenean solasean. Itzulpenak bizi gaitu izenburupean jardun zuten.

Hitzaren Eskolaren barruan antolatutako ekitaldi irekia zen asteazkenekoa. Besteak...

Sanagustin dantzaleku bilakatuko da gaur gauean

Uztarria.eus | 2020-01-31 : 08:18 | Kultura

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte hitzorduak irauten duen bitartean.

 

»» Erantzunak: 4 (Tx, andrex, Gabiriko Pablo)

Arratsaldeko manifestazioa, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-30 : 21:59 | Gizartea

Greba eguneko azken mobilizazioa 18:00etan egin dute ehunka herritarrek. Hain zuzen ere, manifestazioa gauzatu dute plazatik hasita. Hona hemen, manifestazioko irudiekin osatutako bideoa.

40 bat lagun, zaintza lanetan aritzen diren emakume migranteen inguruko solasaldian

Uztarria.eus | 2020-01-30 : 17:23

Greba orokorreko ekitaldiekin jarraitu dute arratsaldean ere Azpeitian. Hain zuzen ere, 16:00etan hasita, zaintza lanetan aritzen diren emakume migranteen gaia izan dute hizpide Azoka Plazan. Gai hori jorratzeko, Tarana...

Greba jarraipen "oso ona" izaten ari da Azpeitian

Uztarria.eus | 2020-01-30 : 11:06 | Gizartea

Azpeitiko Greba Batzordea gustura da greba deialdiak herrian izan duen erantzunarekin; izan ere, enpresa eta saltoki ”gehientsuenak” itxita daude. Batzordea "gustura" da greba izaten ari den erantzunarekin: "Orain artean, emaitza ona izan du deialdiak".

 

»» Erantzunak: 8 (Spirit82, Betikue, bejondeizula, milarra...)

Eguneko lehen manifestazioa egin dute grebarekin bat egin duten hainbat herritarrek

Uztarria.eus | 2020-01-30 : 11:03 | Gizartea

 

Grebaren eragina nabarmena ari da izaten goizetik herrian; saltoki ia denak itxita daude –goizeko lehen orduan zabalduta zeuden batzuk itxi egin dituzte gero–, eta lantegi askok ere grebarekin bat egin...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Goizeko auto karabana, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-30 : 10:54 | Gizartea

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako grebarekin bat eginez, auto karabana egin dute goizean goiz, Azpeitia eta Azkoitia artean. 07:00etan elkartu dira Azpeitiko kiroldegiaren aurrean, eta Azkoitirako bidea hartu...

Uztarriako lantaldeak ere bat egin du biharko greba orokorrarekin

Uztarria.eus | 2020-01-29 : 20:40 | Uztarriaeus

Greba egunean gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu komunikazio taldeak. Horrenbestez, webgunean greba deialdiaren jarraipena besterik ez du egingo Uztarriak. 

 

Vazquez eta Varela, feminismoaz eta arrazakeriaz

Uztarria.eus | 2020-01-29 : 20:34

Feminismoa eta arrazakeria izenburu hartuta hitzaldia eskaini dute gaur Irantzu Varela kazetari feministak eta Norma Vazquez psikologoak Basazabal jauregian. ZAS! Zurrumurruen Aukako Sarea zurrumurruen kontrako proiektu bat ari da egiten...

Kbeat Band taldeak kontzertua eskainiko du igandean Sanagustinen

Uztarria.eus | 2020-01-29 : 17:39 | Kultura

Filmetako soinu bandak eta askotariko artisten abestien bertsioak tautaratuko ditu Kbeat Band taldeak igandean, otsailak 2. Sanagustin kulturgunean izango da hitzordua, 19:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da. "Urteak...

Zuhaitz Eguna egingo dute igandean, Goenako zelaietan

Uztarria.eus | 2020-01-29 : 16:40 | Gizartea

Iaz bezala, aurten ere Goenako zelaietan egingo dute Zuhaitz Eguna igandez, eta 60 zuhaitz inguru landatuko dituzte bertara animatzen diren lagunek. Haur zein heldu, 10:30ean elkartuko dira Goenan, eta bi ordu inguruz arituko dira zuhaitzak aldatzen eta berriak sartzen hango berdegunean. 

 

Greba orokorrarekin bat eginez, Azpeitian ere planto egiteko prest

Uztarria.eus | 2020-01-29 : 13:46 | Gizartea

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak biharko deitu duen greba orokorrak eraginak izango ditu Azpeitiko hainbat enpresetan, ikastetxetan eta zenbait zerbitzutan. Langile ugarik egingo dituzte lanuzteak lantegietan. Autobus linea batzuetan bertan behera utziko dituzte zenbait zerbitzu, eta, besteak beste, igerilekuko, liburutegiko eta ludoteketako ateak ere itxita izango dira egun osoan zehar. Azpeitiko Greba Batzordeak hainbat ekintza eta mobilizazio antolatu ditu biharko. 

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Matxinbentan etzi hasiko dira ospatzen Santa Ageda festak

Uztarria.eus | 2020-01-29 : 09:13 | Festak

Gaur zortzi bitartean, bost eguneko jai egitaraua prestatu dute festa batzordekoek, otsailaren 4ko santa eskea barne. Larunbateko bertso afarirako txartelak salgai dituzte Beko Tabernan.

 

Emaitzak: 237 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12