Artxiboa: 2019 10

Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2019-10-30 : 18:19 | Kirolak

Joan zen zapatuan, urriaren 26an, Neguko Ligako lehen jardunaldia izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior...

Cano eta Olariaga, hitzak eta irudiak, Dinamoan

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 18:11 | Kultura

 

Dozenaka lagun elkartu zen atzo arratsaldean Dinamoan, Harkaitz Cano idazleak eta Antton Olariaga marrazkigileak eskaini zuten Hitzalak solasaldia entzuteko eta ikusteko. Hitzen eta irudien harremanaz aritu ziren, izan ere, Cano...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Aldi baterako gizarte langile bat kontratatuko du Udalak

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 17:52 | Ekonomia

Azaroaren 11ra arte izango da lan eskaintzan izena emateko epea zabalik, eta interesatuek Lanbideren bitartez egin beharko dute eskaera. Gizarte langileak azaroaren 18an hasi beharko du lanean, eta sei hilabeteko iraupena izango du haren lan kontratuak.

 

»» Erantzunak: 22 (Tx, Gezurretan, Margolaria, veritas...)

Enpresen oinarrizko esparru juridikoen inguruko ikastaroa izango da azaroaren 8an eta 15ean

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 16:05 | Hezkuntza

Azaroaren 8an eta 15ean enpresen oinarrizko esparru juridikoen inguruko ikastaroa emango dute Basazabalen. Ikastaroaren prezioa 6,75 eurokoa izango da Azpeitian erroldatuta daudenentzat, eta 8,10 eurokoa gainerakoentzat.

 

Ikasteko gogoa eta umore ona, Gaztetxearen eskalada tailerrean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2019-10-31 : 15:37

Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa herrikoiaren atarian, motorrak berotzeko eta gazteak txapelketako herrikoien mailan parte hartzera animatzeko, eskalada tailerra antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak. Atzo, asteazkena, izan zen ikastaroaren...

Parekidetasunaren alde egiten dutenen bozgorailua

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 13:29 | Gizartea

Zirrikitotik izeneko aldizkaria sortu dute. Helburua da parekidetasunaren alde egiten dutenei ahotsa ematea eta Emakumeen Txokoan egiten diren egitasmoen berri ematea. Hilean behin plazaratuko dute aldizkaria, euskarri fisikoan nahiz digitalean. Feminismoari lotutako gaiak landuko dituzte hiru atal izango dituen fanzinean.

 

70-75 urte arteko herritarrek "bizi kalitate ona" dutela ondorioztatu du udalak

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 12:40 | Gizartea

70 eta 75 urte bitarteko adinekoen inguruko azterketaren emaitzak jakinarazi ditu Azpeitiko Udalak. Adin tarte horretako pertsonak ondo bizi dira oro har, bai osasunari dagokionez, bai ekonomikoki. Sektorerik "zaurgarriena" emakumeena dela ondorioztatu dute.

 

Panpinaren itzal bi

Urola Kostako Hitza | 2019-10-31 : 11:00 | Kultura

Gaur hasiko dira Azpeitian XXXVII. Antzerki Topaketak, Sortzaile Berrien Zikloaren barruko 'Panpina' antzezlanarekin. Erika Olaizola eta Leire Arenas dira sortzaileetako bi, eta prest daude obraren estreinaldi handirako

 

Astebetez izango da martxan 'Ni Singular Naiz' kanpaina Azpeitian

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 10:01 | Ekonomia

Tokiko merkataritza sustatzeko, Ni Singular Naiz kanpaina jarri du martxan Gipuzkoako Merkataritza Federazioak, eta Azpeitiko sei saltokik parte hartuko dute egitasmoan. Gaur, osteguna, jarriko dute martxan kanpaina, eta saltoki horiek guztiek produktu edo zerbitzu bana nabarmenduko dute, gero herritarren artean zozkatzeko. Zozketetan parte hartzeko Onda Vasca irratiko Gipuzkoako Kale Nagusia irratsaioan parte hartu beharko dute herritarrek. Tokiko saltokien balio erantsia plazaratu nahi dute kanpainarekin.

 

One aldizkari man

Erabiltzailearen aurpegia da hau Txetxu Urbieta | 2019-10-31 : 09:09 | Iritzia

Txetxu Urbietak Uztarria aldizkariaren 2019ko urriko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau

Adinekoen egoitzetako langileen egoera izan dute hizpide Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 09:08

Atzo, asteazkena, Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek 2016an hasitako greba oinarri duen Berdea da more berria liburuaren aurkezpena egin zuten Emakumeen Txokoan. Bizkaiko langile haiek bizi izan zutenaz eta liburuan jaso...

Kalabazak eta arimak kalera ateratzeko gaua

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 08:30 | Gizartea

Urriaren 31 da gaur, eta askok Halloween jaia ospatzeko eguna dela pentsa dezakete gaurkoa, Ameriketako Estatu Batuetako joera tarteko. Dena den, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa izan da Euskal Herrian, baita Azpeitian ere.

 

'Dia de lluvia en New York' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Uztarria.eus | 2019-10-31 : 08:12 | Kultura

Dia de lluvia en Nueva York filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Asteburu honetan bi emanaldi soilik izango dira, XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak hasiko direlako. Igandeko emanaldia 19...

Hasi da irudi bidezko narraziogintza tailerraren istorioa

Uztarria.eus | 2019-10-30 : 17:20

Dinamoa sormen guneak ateak ireki dizkio Badirudi ikastaroari, irudi bidezko narraziogintza tailerrari. Atzo, asteartea, hasi zen Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek gidatuko duten ikastaroa, eta Dinamoan elkartu ziren tailerra emateaz...

Maite de Sosa: "Udan uste baino herritar gehiagok kobratzen du langabezia"

Uztarria.eus | 2019-10-30 : 15:22 | Ekonomia

Estatuko Enplegu Zerbitzuko langilea da De Sosa eta 2019ko urriko Uztarria aldizkarian berak erantzun ditu ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako Mireia Galarza kazetariak egindako galderak.

 

Lagun Onak futbol taldeak 75. urteurreneko ereserkia aurkeztuko du bihar

Uztarria.eus | 2019-10-30 : 13:03 | Kirolak

Lagun Onakek 75 urte bete ditu aurten, eta horren harira, ereserkia eta bideoa osatu ditu klubak. Bihar aurkeztuko dituzte jendaurrean, 19:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean.

 

Errigoraren hiru saski zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus | 2019-10-30 : 12:47 | Euskara

Saskien zozketan parte hartu nahi dutenek uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuz. Azaroaren 20an itxiko da zozketan parte hartzeko epea.

 

Asteburuan bukatuko da aurtengo lurrun trenen ohiko zerbitzua Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus | 2019-10-30 : 11:36 | Aisia

Ostiraleko jaiegunarekin, hiru egunez ibiliko dira trenak museoa eta Lasao bitartean. Guztira, lau irteera egingo dituzte: ostiralean eta igandean bana, eta zapatuan bi.

 

Unanua-Beriain-Lizarraga gaina-Bakaiku mendi irteera antolatu du Lagun Onak MBk azaroaren 9rako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2019-10-30 : 10:40 | Kirolak

Lagun Onak mendi bazkunak helduei zuzendutako Unanua-Beriain-Lizarraga gaina-Bakaiku mendi irteera egingo du azaroaren 9an, larunbatez...

Sortzaile Berrien Zikloarekin, bihar hasiko dira XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | 2019-10-30 : 09:33 | Kultura

Erika Olaizola azpeitiarraren Panpina obraren estreinaldiak irekiko du aurtengo edizioa. Bihar izango da emanaldia 20:00etan, Soreasun. Ostiralean Zaldi Urdina obra ikusi ahalko da Soreasun, eta Izoztutako haizea bezala zapatuan. Igandean, berriz, umeei eta gaztetxoei zuzendutako bi antzezlan izango dira Dinamoan eta Soreasu antzokian: Etxerik Txikiena eta Noa uy! Uy! Uy!.

 

Emaitzak: 302 | Orriak: 1 2 3 4 ... 13 14 15 16