Artxiboa: 2019 9

Kalejira aldarrikatzailea egin dute Pertsona Helduen Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 18:08 | Gizartea

Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna da gaur, eta 150 herritar elkartu dira egun hori ospatzeko. 13:00etan hasita, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute plazan, Adinekoen Nazioarteko Eguna, bizitza duin...

Lau eta erdiko txapelketako partida izango da urriaren 11n Izarraitz frontoian

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 15:08 | Kirolak

Hiru partidako jaialdia antolatu dute: lehen mailako bat eta promozio mailako bi. Denak lau eta erdiko txapelketetako neurketak izango dira. Lehen mailako partida Irribarria eta Victorren nahiz Bakaikoa eta Jakaren arteko lehietako bi irabazleek jokatuko dute. Promozio mailakoetan, berriz, Jon Alberdi eta Julen Egiguren ariko dira. 22:00etan hasiko da jaialdia, eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak, 25 euroren trukean.

 

Euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzera dator Arnasa Gara ekimena

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 14:27 | Euskara

Arnasa Gara proiektuak bi fase ditu, eta hiru osagai nagusi: komunikazio kanpaina bat, herrietan egingo dituzten aurkezpen-ekitaldiak eta Kartzela telesail digitala. Gaur azaldu dituzte ekimenaren inguruko xehetasun guztiak Sanagustin kulturgunean egindako agerraldian. Herriz herriko lehen aurkepena, berriz, ostegunean egingo dute, Azpeitian bertan. Euskararen arnasguneen garrantziaz kontzientziateko sortutako Kartzela telesail digilataren aurreneko bi atal primizian ikusteko aukera izango da urriaren 3an Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. 

 

Azaroaren 3an egingo dute Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 12:30 | Kultura

Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorriko diren argazkiak atera beharko dituzte partaideek. Egunean bertan eman beharko da izena.

 

Kimuraren lekukoa hartuko du Kodaore judo klub berriak

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 12:01 | Kirolak

Pedro Guerrak erretiroa hartzea erabaki du eta haren jarraitzaile Gorka Arregik eta Juantxo Calerok hartuko dute klaseak ematearen ardura; horrela jakinarazi du Kimurak, ohar bidez. Guerrak bihar, asteartea, emango die erabakiaren berri Kimurako kideei eta ikasleei, kiroldegian.

 

Jexux Zelaia bigarren Espainiako kilometro bertikaleko txapelketan, beteranoen mailan

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 11:08

Espainiako kilometro bertikaleko txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Canfrancen (Huesca, Espainia), eta Jexux Zelaia korrikalariak sailkapeneko bigarren postua eskuratu zuen beteranoen mailan (irudian, ezkerretik aurrena). Korrikalariek 3,8 kilometroko bidea...

Dena prest dute X. Tuba Jaialdirako

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 10:49 | Kultura

Urriaren 11tik 13ra izango da X. Tuba Jaialdia, eta ohi bezala, aurtengo ediziorako ere ekintza ugari antolatu dituzte. Besteak beste, lau kontzertu, erakusketa "berezi" bat, musikari afizionatuentzako ikastaro bat eta musika tresnen konponketa eta musika tresna berrien erakusketa antolatu dituzte. Tailerretan izena emateko epea zabalik dago jada.

 

Juaristi ISB Zilarrezko LEB Ligako sailkapenaren buruan da

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 10:37 | Kirolak

Atzokoan Clavijoren aurka neurtu zituen indarrak Iñaki Jimenezen taldeak, eta azken laurdenean lortu zuen partida poltsikoratzea; 79 eta 70 irabazi zuen norgehiagoka. Asteazkenean ere partida jokatuko dute ISBko gizonen lehen taldekoek, Circulo Gijon taldearen kontra; 20:30ean izango da, kiroldegian.

 

Emakumeen Jabetze Eskoletan izena emateko epea luzatu dute

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 10:30 | Gizartea

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, aste honetan hasiko dituzte emakumeak ahalduntzeko zenbait ikastaro, eta horietan dagoeneko ezin da izena eman. Dena den, gainontzeko saio guztietan, plaza guztiak bete arte eman ahalko da izena.

 

Enaitz Alberdik eta Araitz Etxanizek Artadiko Trikiti Txapelketa irabazi dute

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 10:01

Samiel festak ospatu dituzte asteburuan Zumaiako Artadi auzoan, eta atzo igandea, gazteen Trikiti Txapelketa izan zen bertan. Lau bikotek parte hartu zuten lehian, eta epaimahaiak hala erabakita, Enaitz Alberdi azpeitiarra...

Rock-and-roll gaua, Capsula eta Los Vinagres taldeen eskutik

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 09:00 | Kultura

 

Capsula eta Los Vinagres taldeek kontzertu bana eman zuten larunbatean, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Rock-and-roll doinuek hartu zuten aretoa, eta giro ederra nagusitu zen.

Capsula psikodelia, undeground rocka eta...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ikasberri Ikastolako ikasleek eta San Martin egoitzako egoiliarrek askotariko ekintzak egingo dituzte elkarrekin

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 08:00

San Martin egoitzako kideak Azpeitiko Ikastola Ikasberrin izan ziren joan zen ostegunean; izan ere, ikasturtean zehar egoiliarrek eta ikasleek hainbat ekintza egingo dituzte elkarrekin, bi erakundeek elkarlanerako hitzarmena egin baitute...

Jokin Urangak final-laurdenetarako txartela eskuratu du Elgoibarren

Uztarria.eus | 2019-09-29 : 19:23 | Kultura

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako saio bat jokatu dute gaur Elgoibarren, eta Urangak bigarren egin du. Dena den, eskuratu dituen puntuak tarteko –443,5 puntu–, final-laurdenetan izango da azpeitiarra. Azken final zortzirenetako saioaren zain egon beharko du hurrengo fasean non abestuko duen jakiteko.

 

Maider Etxezabalek Euskal Herriko Lokotx Bilketa Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus | 2019-09-29 : 15:35

Maider Etxezabal kirolari azpeitiarrak Euskal Herriko Lokotx Bilketa Txapelketa irabazi zuen atzo, zapatua, Igantzin (Nafarroa). Arabako, Bizkaiko nahiz Nafarroako txapeldunak eta txapeldunordeak aritu ziren lehian; tartean Etxezabal, Arabako txapeldunordea delako...

Migratzaileen eta Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ari dira ospatzen Loiolan

Uztarria.eus | 2019-09-29 : 12:26 | Gizartea

 

Hainbat eta hainbat lagun Migratzaileen eta Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ari dira ospatzen gaur goizaz geroztik Loiolan. Gipuzkoako Etorkinen Pastoraltzak, Gipuzkoako Caritasek, Loiolako Santutegiak, Loiola Zentroak eta haren barruko Kulturarteko Mahaiak...

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Lagun Onakek etxean galdu gabe jarraitzen du

Uztarria.eus | 2019-09-29 : 10:37

Lagun Onak futbol taldeko gizonen lehen taldeak 2019-2020 denboraldiko zazpigarren partida jokatu zuen atzo, zapatua, Garmendipen, Somorrostro taldearen aurka. Azpeitiko taldeak ez zuen lortu hiru puntuak eskuratzerik, baina hutsean berdinduta...

Karting eta minimotard erakustaldiak ikusmina piztu du herrian

Uztarria.eus | 2019-09-28 : 17:27 | Kirolak

 

Motor hotsak ez du etenik izan gaur arratsaldean Perez Arregi plazaren nahiz Damaso Azkue auzunearen inguruetan. Izan ere, gaur egin dute joan zen uztailean gauzatzekoak ziren baina eguraldiagatik atzeratu zuten...

»» Ikusi argazki guztiak (86)

Angel Otaegiri omenaldia egin diote Nuarben

Uztarria.eus | 2019-09-28 : 13:40 | Politika

 

Atzo, ostirala, 44 urte beteko ziren Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Horren harira, atzo ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Atzo Azkoitian estreinatuta, urriaren 11n Azpeitian aurkeztuko dute 'Marea Urdina' filma

Uztarria.eus | 2019-09-28 : 11:10

Atzo, ostirala, egun handia izan zen Marea Urdina elkarteko kideentzat; izan ere, atzo aurkeztu zuten Marea Urdina filma jendaurrean. Azkoitiko Baztartxo antzokian eman zuten filma, eta aretoa jendez leporaino bete...

Urriko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Sakonako bizilagun berriak

Uztarria.eus | 2019-09-27 : 18:18 | Gizartea

Urriaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, motibo ezberdinak tarteko Afrika utzi behar izan duten hiru lagunen esperientziak eta bizipenak jasoko dituen erreportajea kaleratuko...

Emaitzak: 213 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11