Artxiboa: 2019 8

Askotariko ekintzak, Goikokaleko festei amaiera emateko

Uztarria.eus | 2019-08-31 : 18:18 | Festak

 

Azken txanpan dira Goikokaleko San Agustin festak, baina eguna amaitu arte ospakizunek ez dute etenik izango han. Atzo, ostirala, dardo txapelketan aritzeko aukera izan zuten hainbat lagunek Fideo de Mileto...

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Kepa Pe├▒agarikanok ez du pentatloian parte hartuko, aizkorarekin istripua izan duelako

Uztarria.eus | 2019-08-31 : 14:32 | Kirolak

Pilotari ohiak hanka bateko hirugarren hatza ebaki du aizkorarekin Usurbilen entrenatzen ari zela, eta beste behatz batean ebakia ere egin du. Kirolaria ospitalean artatu dute, eta ezin izango du aurtengo pentatloi proban parte hartu. Lehen aldiz egin behar zuen Peñagarikanok pentatloia aurten.

 

Agerraldi jendetsua egin dute Sanagustinen 11/13 sumarioko auziperatuen alde

Uztarria.eus | 2019-08-31 : 12:12 | Politika

47ak Herrian plataformak deituta agerraldi jendetsua egin dute gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean. "ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, datorren irailaren 16an hasiko da 47 euskal herritarren aurkako epaiketa Madrilen, eta horien artean, Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarra epaituko dute. 80 pertsona inguru bildu dira gaurko agerraldian epaiketa salatzeko, tartean, hainbat alorretako jende ezaguna.

 

Astelehenean irekiko da Juan Antxieta musika eskolako matrikulazio epea

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 17:52 | Kultura

Datorren astelehenean, irailak 2, zabalduko dute Juan Antxieta musika eskolako matrikulazio epea, eta plazak amaitu bitartean eman ahalko da izena bertan. Astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era egon da bulegoa zabalik; ostiraletan, berriz, 10:30etik 12:30era. 2019-2020 ikasturtea irailaren 9an hasiko dute.

 

Angel Errasti artzain ohia omenduko dute Gipuzkoako Artzain Egunean

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 17:41

Igandean, irailaren 1ean, ospatuko da Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin, eta hainbat ekintza eta lehiaketa izango dira egun osoan zehar. Horiek ez ezik, omenaldiak ere egongo dira, eta omenduko dituztenen artean...

Igerilekuan gimnasio gela berri bat egokitu du Udalak

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 15:32 | Kirolak

Igerilekuko eraikineko gimnasioa handitu du Udalak uda honetan, eta bigarren solairuko gela bat egokitu du erabiltzaile kopuruaren gorakadak eragin ditzaken "gainkargak" saihesteko. Udalak adierazi duenez 2013tik 2018ra bitartean %21,8 egin du gora bazkideen kopuruak.

 

Ohiko ordutegira itzuliko da Udal Liburutegia astelehenean

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 15:11 | Gizartea

Astegunetan 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara izango da irekita. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara.

 

Jon Gurrutxaga azpeitiarra irabazle, Lizardi bertso sariketako lehen kanporaketan

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 13:26 | Kultura

Atzo, osteguna, izan zen Lizardi bertso sariketako lehen kanporaketa Zarautzen, eta Jon Gurrutxaga azpeitiarrak finalerako txartela eskuratu zuen kanporaketa irabazita. Sariketaren finala irailaren 6an, ostirala, izango da, Zarauzko Modelo aretoan.

 

Irudi onenaren saria jaso du 'Lekaime' film laburrak Veracruz Short Film jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2019-08-30 : 13:11

Xanti Rodriguezek zuzendutako Lekaime filmak sariak jasotzen jarraitzen du. Oraingoan, Rodriguezek zuzendutako lanak irudi onenaren saria jaso du Veracruz Short Film jaialdian. Azpeitiarrak gaur eman du azken lorpenaren...

Inaxio Urbieta: "Jendea laguntzen dugunez, gurea lan ona da"

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 11:32 | Gizartea

Azken hiru urteetan DYAko boluntario eta osasun-teknikari lanetan aritzen da azpeitiarra. Zaintza zerbitzua eskaintzea da haren ohiko egitekoa. Uztarria herri aldizkariaren 219. zenbakian berak erantzun ditu Ane Olaizola kazetariak egindako galderak, Zu zeu atalean.

 

Astelehenetik aurrera neguko ordutegia izango dute Lurraldebuseko autobus zerbitzuek

Uztarria.eus | 2019-08-30 : 11:27 | Gizartea

Azkoitia eta Donostia lotzen dituen lineakoek orduerdiroko maiztasuna berreskuratuko dute. Azkoitia-Zarautz, Zumarraga-Zumaia, Beizama-Azpeitia eta Zestoa-Ermua ibilbideetan, berriz, ordubetero izango da zerbitzua astelehenetik ostiralera.

 

Guatekea izango da gaur gauean Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea | 2019-08-30 : 10:46

Orkatz kultur elkarteak Guatekea antolatu du gaur gauerako. 22:30ean hasita, ez da musika dantzagarririk faltako, ezta Libre txupitorik nahiz etxeko garagardoarik ere. Alkandora loratu eta koloretsuak soinean, animatu Orkatzera...

Elizkaleko hiru eraikin zahar eraisten hasi dira alokairurako hamabi etxebizitza egiteko

Uztarria.eus | 2019-08-29 : 15:20

Azpeitiko Udalak hiru etxe-atari erosi zituen Elizkalean 2017. urtean, etxe hutsetatik abiatutako etxebizitza politika garatzeko eta Alde Zaharra biziberritzea xede. Zehazki, Elizkaleko 24, 26 eta 28 zenbakidun etxe-atariak erosi zituen...

Hamabi kirolari, Euskal Pentatloi Txapelketan lehiatzeko prest

Uztarria.eus | 2019-08-29 : 10:22 | Kirolak

Hamabi kirolarik eman dute izena II. Euskal Pentatloi Txapelketarako. Hori dela eta, lehenik kanporaketa fasea jokatuko dute guztiek; hilaren 7an, larunbatez, izango da Azpeitiko zezen plazan. Handik sei kirolari sailkatuko dira hilaren 21eko finalera. Sarrerak hitzorduen egunetan salduko dituzte zezen plazako leihatilan. Kepa Peñagarikano azpeitiar pilotari ohia izango da lehiakideen artean.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Ipuinen magia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miren Gorrotxategi | 2019-08-29 : 11:19 | Iritzia

Miren Gorrotxategik Urola Kostako Hitza egunkariaren 'Puntuka' atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau:

Salgai daude jada Brigade Loco, Azken Sustraiak eta The Bobby's taldeen kontzertuetarako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-08-29 : 11:51 | Aisia

Irailaren 13an eskainiko dituzte zuzenekoak Azpeitiko Gaztetxean, 22:00etan hasita. Sarrerak salgai daude Orkatzen eta Urola Expresen, bost eurotan. 

 

Ilunpe pilota elkartea 2019-2020 denboraldia hasteko prest

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ilunpe Pilota Elkartea | 2019-08-29 : 09:34 | Kirolak

Dagoeneko zehaztuta daude 2019-2020 denboraldian Ilunpen ariko diren gaztetxoen entrenamendu saioen egunak eta ordutegiak. Klubean lehen aldiz izena eman nahi dutenek irailaren 2tik 15era bitartean izango dute horretarako aukera, Luba aholkularitzan. Kluba utzi nahi dutenek ere, hara joan beharko dute baja ematera.

 

Aiora Olaizola: "Harrerako lanean ezinbestekoa da adeitasuna eta pazientzia"

Uztarria.eus | 2019-08-29 : 09:30 | Gizartea

Kanpin bateko harreragilea da Aiora Olaizola, eta Uztarria herri aldizkariaren 219. zenbakian berak erantzun ditu ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako Mailo Oiarzabal kazetariak egindako galderak.

 

Disko berria kaleratu du Baserriko Ollaxkue Labien musika taldeak

Uztarria.eus | 2019-08-28 : 17:31 | Kultura

113 bala izeneko diskoa kaleratu berri du Azpeitiko punk taldeak, eta dagoeneko salgai jarri dute, sei eurotan. Guztira, bederatzi abesti jaso dituzte bertan. 

 

Bazkariarekin hasi dituzte Goikokaleko festak

Uztarria.eus | 2019-08-28 : 16:14

Giro ederrean hasi dituzte San Agustin festak Goikokalen. Eguerdian, bazkaria egin dute dozena inguru lagunek Sanagustin kulturgunean, eta gozatu ederra hartu dute han bildutakoek. Bihar jarraituko dute jaiek, Fideo de...

Emaitzak: 126 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7