Artxiboa: 2019 7

Festa giroan jarraitzen dute San Inazio eguneko arratsaldean

Uztarria.eus | 2019-07-31 : 18:59 | Festak

 

Goizean ez ezik, arratsaldean ere festa giroan murgilduta jarraitzen dute herrian. 15:00 aldera, urteroko bazkaria egin dute txomingeroek, eta bazkalorduko atsedenaren ostean, arratsaldeko ekitaldiak hasi dira. 17:00etan, puzgarriak...

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Prozesioak, entzierro txikiak eta bandak girotu dute San Inazio eguneko goiza

Uztarria.eus | 2019-07-31 : 13:32 | Festak

 

Jai giroan bete-betean murgilduta jarraitzen du herriak, eta gaur, San Inazio egunez, goizean goizetik hasi da festa. Goiz eresiaren ondoren, ekitaldi erlijiosoak izan dira nagusi eguerdira bitartean. 10:00etan abiatuta...

»» Ikusi argazki guztiak (55)

Uztarriak egin du Frantziako Tourreko Pourraren sari banaketa

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 21:02 | Uztarriaeus

 

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, San Inazio bezpera, egin du aurtengo Frantziako Tourreko Pourraren sari banaketa ekitaldia. Erdikaleko 2. zenbakian duen tonbolan banatu ditu hainbat sari. Pourra'2019ren sari nagusia Iñaki...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

San Inazio bezpera arratsaldean ere, giro arrosa nagusi

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 19:10 | Festak

 

Goizean hasitako festak jarraipena izan du arratsaldean ere. 15:00 aldera herri bazkaria izan da plazan, eta 650 herritar inguru batu dira bertan, jan-edanereko asmoarekin. Goizean euri tanta batzuk bota...

»» Ikusi argazki guztiak (67)

Rezustak jokatuko du Zabaletaren ordez biharko pilota jaialdian

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 16:08 | Kirolak

Etxarrengo pilotariak min du eskuetan, eta Bergarakoak hartuko du haren lekua San Inazio eguneko partida nagusian, Aimar Olaizolarekin bikotea osatuz, Jokin Altunaren eta Jon Ander Albisuren kontra jokatzeko. Lehen partidan ere iragarri dute aldaketa bat: Ibai Zabala izango da Jon Alberdiren atzelaria.

 

Saninazioetako txupinazoa, bideoan

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 15:15 | Festak

Bideo honetan jaso ditu Erlo Telebistak gaur eguerdiko txupinazoa eta haren bueltan ospatutako festa ekitaldia.

»» Erantzunak: 4 (Egipixkat, nekane, batzuek2, bertakue)

Festa kolorez jantzi da Azpeitia txupinazoarekin

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 12:33 | Festak

 

Nerbioak bor-bor, irribarreak ahoan eta dantzan zein kantuan. Hala zeuden ehunka lagun 12:00etarako plazan, gora begira, udaletxeari so, eguerdiko kanpaiak noiz joko zain. Baina ez dute jo. Hala ere...

»» Ikusi argazki guztiak (86)

Txupinazoa botatzeko prest

Urola Kostako Hitza | 2019-07-30 : 10:32 | Festak

Gaur hasiko dira saninazioak, eta Odol Emaileen Elkarteko boluntarioak eta Lagun Onak futbol klubak arduraduko dira udaletxetik txupina pizteaz. Horiekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak.

 

Festen abizena

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 10:31 | Festak

Ibarzabal anaiek 30 urteko esperientzia batzen dute udal Festa Batzordean. Gazteenak kargua utzi berritan, izan duten arduraz mintzo dira Mailo Oiarzabal kazetariak 2019ko uztaileko Uztarria aldizkarian idatzitako erreportaje honetan.

 

Udal liburutegia itxita egongo da abuztuaren 18ra arte

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 09:47 | Kultura

Oporrak tarteko, atzo eguerdian itxi zuten liburutegia, eta abuztuaren 19an, astelehenez, zabalduko dute berriz ere. Abuztua bukatu arte, 08:30etik 14:00etara egongo da irekita.

 

Saninazioetako zozketako sariak banatu ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2019-07-30 : 08:19 | Ekonomia

Bertan merkatari elkarteak saninazioetako zozketa egin du, eta uztailean zehar herrian erosketak egin dituzten bezeroei...

Aitor Zubizarretak Caceres Patrimonio de la Humanidad taldean jokatuko du datorren denboraldian

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 08:12 | Kirolak

Urrezko LEB Ligan jokatuko du taldeak 2019-2020 denboraldian, eta bertan ariko da joko antolatzaile azpeitiarra. Zubizarretak Chocolates Trapa Palencia taldean jokatu zuen joan zen denboraldian; hain zuzen ere, 35 partida jokatu zituen taldearekin ligan nahiz igoera fasean.

 

Ordu batzuk barru hasiko dira saninazioak

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 19:30 | Festak

Bihar, asteartea, txupinazoarekin batera hasiko dira aurtengo saninazioak. Hiru egunez jarraian, askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, eta festa giroak ez du etenik izango abuztuaren 2ra arte. Kontzertuak, kirol emanaldiak, jan-edanerako aukera zabala eta zezenak izango dira protagonista, besteak beste, datozen egunotan. 

 

Hainbat haur eta gazte joan da barraka egunera

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 18:03 | Festak

 

Umeen barraka eguna da gaur, astelehena, eta herriko hainbat haur eta gazte joan da Betharram eraikineko jolastokira barraketan ibiltzera. Sarrera bakoitza normalean bi euro ordaindu behar izaten da, eta gaur...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Lapurreta egin dute txosna feministan

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 17:53

Txosna feministan lapurreta egin dutela salatu du Basanderiek asanblada feministak. Txosnaren arduradunek Uztarria.eus-i azaldu diotenez, joan zen zapatuan bildutako dirua lapurtu diete atzotik gaur goizera bitartean. Haiek adierazi dutenez...

»» Erantzunak: 2 (Mzurbano, Gabiriko Pablo)

Herria festarako prestatzen

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 17:24 | Festak

 

Bihar eguerdian botako duten txupinazoaren ostean, bestelako itxura hartuko du herriak, eta ez soilik kalean bilduko den herritar andanarengatik. Herritarrek ehunka ekintzekin ospatuko dituzte saninazioak, eta horiek behar bezala gauzatu...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Presoen lagunek jantokia irekiko dute saninazioetan

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 16:32 | Festak

Azoka Plazan egokituko dute jantokia hiru egunez, eta hara joaten direnek askotariko jakiak dastatu ahal izango dituzte.

 

Tantaka, tsunamia

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 13:03 | Festak

Hamar urte beteko dira aurten Marea Arroxa sortu zenetik. Lehen zipriztin arrosak gogoratu dituzte Anne Unanuek eta Mikel Segurolak banatu berri den 2019ko abuztuko Uztarria aldizkarian, Anartz Izagirre kazetariak idatzi duen erreportajerako.

 

Bidegorriko eskailera bere horretan, Lasaon

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa | 2019-07-29 : 15:23

Azpeitia eta Zestoa arteko bidegorriaren lotunea egiteko Lasaon egiten ari diren obretan Lasaotik iritsita tunel sarreran dagoen eskailera ez dutelako kendu kexu den herritar batek bidali du argazki hau Uztarriara...

Joño, Luzifer!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enok | 2019-07-29 : 12:45 | Festak

Hainbeste urtez hainbeste aldiz entzundako ereserkiak ekarri du azkenean Luzifer infernuko punta-puntatik Azpeitira.

"Inazio gure...

Emaitzak: 236 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12