Artxiboa: 2019 5

Ikasi egiten da

Lander Arretxea ('Berria' egunkariko 'Ekografiak' atalean) | atzo : 14:56 | Iritzia

Lander Arretxea kazetariak Dinamoa sormen guneak martxan jarriko duen Hitzaren Eskola izan du hizpide Berria egunkariko Ekografiak atalerako idatzitako testuan. Honako hau da gaurko egunkarirako idatzi duen artikulua:

 

Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxita izango da bihar, mantenu lanak tarteko

Uztarria.eus | atzo : 14:32 | Hirigintza

Bihar 08:00ean hasiko dira lanekin, eta 17:30ean bukatuko dituzte. Ordu tarte horretan ezingo da bertatik igaro. Datorren astelehenetik ostiralera ere lanekin segituko dute.

 

Ikasle gazteenek estreinatu dute musika eskolaren Ziklo Musikala

Uztarria.eus | atzo : 11:37 | Kultura

 

Atzo hasi zen Sanagustin kulturgunean Juan Antxieta musika eskolaren aurtengo Ziklo Musikala. Iragarrita zegoen bezala, musika eskolan ikasten ari diren gazteenak izan ziren atzo arratsaldean kulturguneko oholtza zapaldu zutenak. Txikienek...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Nerea Mendizabal: "Helburua umearekin kalitatezko konexio bat lortzea da"

Gipuzkoako Hitza | atzo : 11:13 | Kultura

Psikopedagogoa da Nerea Mendizabal (Zestoa, 1976), eta komunikazio ez-bortitzaren alorreko ziurtagiria du. Ikastetxeetan, gurasoekin, irakasleekin eta abarrekin ari da lanean eredu horri buruzko ikastaroak ematen. Esperientzia hori liburu batean jaso du, eta Sanagustinen aurkeztuko du zapatuan Elkarrekin hazi lana, 12:00etan. Gipuzkoako Hitzak elkarrizketa egin dio Mendizabali.

 

IMHk hainbat ikastaro eskainiko ditu datozen hilabeteetan Basazabal jauregian

Uztarria.eus | atzo : 11:08 | Hezkuntza

Guztira, zortzi ikastaro izango dira; bost uda aurretik eta hiru uda ostean. Uda aurreko saioak programaziori, tolerantziari, planoen interpretazioari, fresagailuei eta fresaketari lotutako ikastaroak izango dira; aldiz, Autocad eta planoen interpretazioari buruzkoak izango dira udazkeneko saioak. Ikastaro guztiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea.

 

Hauskortasun egoeran dauden adinekoentzat Goiz Lagun zerbitzua jarri du martxan Udalak

Uztarria.eus | atzo : 10:51 | Gizartea

Zerbitzuaren helburua da adinekoei beren autonomiari eusten laguntzea, horiei ohiko inguruan mantentzen eta gizarteratzen laguntzea eta etorkizunean izan ditzaketen nahasteak aurrezaintzea edo atzeratzea. Gehienez hamabost laguneko taldea osatuko dute, eta horiekin hainbat saio egingo dituzte. Horietan, eremu kognitiboa, eremu psiko-afektiboa nahiz harreman, aisialdi eta kultura eremua landuko dituzte, hainbat teknikaren bidez.

 

DesBandadas taldea, Argentinatik Azpeitira

Uztarria.eus | atzo : 10:02 | Kultura

DesBandadas batukada feministako kideak Azpeitian izango dira zapatuan. Sanagustin kulturgunean eskainiko dute emanaldia, 20:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da. Bahia Blanca hirian sortutako taldea da, eta hainbat emakume igoko da agertokira askotariko erritmoak eta biolentziaren nahiz matxismoaren kontrako aldarrikapenak zabaltzera.

Azpeitiak bihar jokatuko ditu eskuzko Herriartekoko final zortzirenetako itzulerako partidak

Uztarria.eus | atzo : 09:38 | Kirolak

Ilunpeko pilotariek Izarraitz pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak Donostiaren kontra, 22:00etan hasita. Joaneko partidetan, joan zen astean, 3 eta 0 nagusitu zen Azpeitia. Beraz, ezusterik ezean, final laurdenetarako txartela esku-eskura dute pilotari azpeitiarrek.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, enpankaleko_ataikue)

Krisiaren Seme-alabak kolektiboaren aldeko elkartasun kontzertuak, zapatuan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | atzo : 09:34 | Politika

Elkartasuna da gure motorra, eta elkartasuna izangoa da protagonista zapatuan, Gaztetxean. 22:00etatik aurrea, Azpeitiko...

'Lo dejo cuando quiera' eta 'Shazam!' filmak emango dituzte aste honetan Soreasun

Uztarria.eus | atzo : 09:00 | Kultura

Lo dejo cuando quiera eta Shazam! pelikulak ikusteko aukera izango da datozen egunetan Soreasu antzokian. Guztira, Lo dejo cuando quiera filmaren hiru emanaldi izango dira; zapatuan (22:00), igandean (19...

Marea Urdinak partaide berrientzat kanpaina martxan jarri du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Marea Urdina | atzo : 07:52 | Gizartea

Marea Urdina ekimenak bizirik jarraitzen du, eta helburu zabalagoak ditu orain.
Orain arte, Marea Urdina...

Nagore Alkorta: "Azken zortzi urteetan egindako lanaren jarraipena izango da gurea"

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 21:38 | Politika

EH Bilduren alkategaiak Uztarria.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 93, guztira. Atzo, berriz, Amaia Etxeberria EAJren zerrendaburua izan zen elkarrizketa on line-an.

 

"Egiturazkoa den arazoari egiturazkoak diren soluzioak" emateko eskatu dute, lan istripuetan hildakoak gogoan

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 20:30 | Ekonomia

 

Eguerdian gehiengo sindikalak deituta egindakoa eta gero, arratsaldean beste elkarretaratze bat izan da Azpeitiko plazan, lan istripuak salatzeko eta horien ondorioz hildako langileak gogora ekartzeko. Hainbat herritarrek erantzun dio herriko...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Hasi dira Lasaoko oinezkoentzako bidea egiten

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 17:05

Egunotan hasi dira Lasao auzoaren bi aldeak lotuko dituen oinezkoentzako bidea egiten, Lasaoko tren geltokiaren ondoko Urola trenbidearen ondoan. Bidexkak 250 metro inguru izango ditu, eta GI-631 errepidearen azpian egingo...

Erreferendumaren aldeko globoa, puzten hasteko prest

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 17:00 | Politika

Gure Esku dinamikak etapa berri bat abiatu du, helburu argi batekin: estatus politikoaren inguruko erreferenduma egitea. Horretarako, herri ekimen bat sustatuko du dinamikak, eta tokian tokiko Elkarguneak sortzea aurreikusi du. Erronka gauzatzeko, bazkide kanpaina jarri dute martxan. Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramailea Azpeitian izan da, fase berriaren nondik norakoak azaltzen.

 

Lan istripuak saihesteko "borondate politikoa" exijitu diete erakundeei

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 13:38 | Ekonomia

Asteleheneko bi lan heriotzak –Urrestillakoa zen Zestoan hil zen behargina– salatzeko elkarretaratzea egin dute eguerdian Azpeitiko plazan, gehiengo sindikalak deituta, eta "langileen bizitzaren alde" neurri eraginkorragoak martxan jar ditzatela eskatu die erakundeei. Arratsaldean, 19:00etan, beste elkarretaratze bat egingo dute, herriko zazpi eragilek deituta.

 

Eztake II, Sanagustineko arkupean aritzeko prest

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 11:35 | Kultura

Etzi, ostirala, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzertua dela eta, Eztake II taldeko kideak elkarrizketatu ditugu Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek elkarlanean garatzen dugun Mikrouhinak bideo sortarako. Azpeitiko musika...

Herriko gaztetxoak bertsolari bihurtuta, Soreasuko agertokian

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 12:30 | Kultura

 

Urte osoan bertsolaritzaz ikasitakoa plazaratzeko aukera izan zuten herriko hiru ikastetxeetako ikasleek atzo, asteartea, Soreasu antzokian, Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdia eskaini baitzuten. Jendetza bertaratu zen Soreasura herriko...

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Azpeitia Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketatik kanpo gelditu da

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 12:24 | Kirolak

Final zortzirenetako kanporaketan lehiatik kanpo gelditu da Azpeitia. Anoetaren kontra jokatutako sei partidetatik bat irabazi dute Ilunpeko kideek. Iazko azpitxapeldun titulua berresterik ez dute izan Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketan.

 

Iker Karrera mendi korrikalariaren hitzaldia, Soreasun

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 12:18

Atzo, asteartea, Iker Karrera mendi korrikalariaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zen Soreasu antzokian. Bertan, bere esperientziaren berri eman zuen Karrerak, eta ondoren, hitzaldira bertaratu zirenek galderak egiteko aukera izan zuten...

Emaitzak: 211 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11