Artxiboa: 2019 4

Azpeitiko eta Hazparneko musika eskolek kontzertua emango dute Izturitzen hilaren 12an

Uztarria.eus | 2019-04-05 : 16:22 | Kultura

Azpeitiaren eta Hazparneren arteko senidetza hartu-emanen barruan prestatu dute Nafarroa Behereko herrian egingo duten emanaldia Juan Antxieta eta Soinu Bila musika eskolek. Emanaldi bera Azpeitian ere egin nahi dute, aurrerago.

 

Hainbat lagunek omenalditxoa egin diote Alex Txikoni, K2ko espediziotik itzuli berritan

Uztarria.eus | 2019-04-05 : 15:59

Alex Txikon alpinista lemoarrari omenaldia egin zioten atzo, osteguna, hainbat lagunek Azpeitian, K2ko espediziotik itzuli berritan. Espedizioan sukaldari lanetan aritu den Eneko Garamendiri eta Txikoni Landeta jatetxean egin zioten...

Babes ofizialeko guztiak esleituta, Esklabak-Iturzuloko etxebizitza tasatuak esleitzen hasi da Udala

Uztarria.eus | 2019-04-05 : 15:24 | Hirigintza

Udalak azaldu duenez, hiruzpalau hilabetean esleituko dituzte udal sustapeneko etxebizitzak. Gero hasiko dute obraren exekuzioa eta lanak egiteko lehiaketa publikoa. Obrak hogei hilabetean amaitzea aurreikusten dute. Esklabak-Iturtzulo eremuko etxebizitzen lehen fasea da martxan dena; babes ofizialeko 29 etxebizitza eta udal sustapeneko 33 egingo dituzte.

 

»» Erantzunak: 1 (Ritxar Branson)

21. Korrikaren Azpeitiko kilometroak eta petoak banatu dituzte

Uztarria.eus | 2019-04-05 : 11:41 | Euskara

Korrika Batzordeak Baigeran egin zuen atzo Munategi eta Lasao arteko kilometroak banatzeko zozketa eta petoen banaketa. 09:24an sartuko da Korrika Azpeitian eta 10:22ra arte ibiliko da herrian zehar datorren ostiralean, apirilaren 12an.

 

Zabaldu dute Joxe Takolo bekara proiektuak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2019-04-05 : 11:34 | Kirolak

Apirilaren 30a izango da goi mendizaletasunarekin lotutako proiektuak aurkezteko azken eguna. Epaimahaiak erabakitako proiektu irabazleak 3.000 euro eskuratuko ditu. Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak egiten dute Joxe Urbieta Takolo azpeitiar mendizalearen oroimenezko beka deialdia.

 

Udal hauteskundeetako hautes-zerrenda aurkeztu du Azpeitiko EH Bilduk

Uztarria.eus | 2019-04-05 : 10:05 | Politika

Koalizioak aho batez onartu du haren oinarriek egindako proposamena. Nagore Alkorta zerrendaburuaren hitzetan, "ilusioa eta esperientzia" dira taldearen ezaugarri nagusiak.

 

»» Erantzunak: 8 (baigizona, Kalbariojoxe, gurasobat, Enekoitz Esnaola...)

Nogenen doinu goxoak eta alaiak, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2019-04-05 : 09:57 | Kultura

Nogen taldeak doinu goxoz eta alaiez bete zuen Sanagustin kulturgunea joan den zapatuan, Olatz Salvadorren emanaldiaren ondoren eskaini zuen kontzertuan. Sarrerak agortuta, kulturgunea beteta zela eskaini zuen boskoteak bere...

'Nuarbe, 29 urteko soka' liburuaren bi ale zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2019-04-05 : 09:35 | Uztarriaeus

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. Asteazkenean egingo du Uztarriak zozketa, eta egun horretan jakinaraziko ditu irabazleak.

 

Uztarriak zozkatu ditu Adalaren eta Anariren kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-04-04 : 16:57 | Kultura

Ainara Larrañaga, Beatriz Odriozola eta Aitor Azpillaga bazkideentzat izango dira bihar eta etzi Sanagustin kulturgunean izango diren emanaldietarako sarrerak.

 

Teknologia berrien "erabilera kritikoa eta kontzientea" bultzatzeko autobusa izango da bost egunez Azpeitian

Uztarria.eus | 2019-04-04 : 15:00 | Gizartea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalak sustatuta, Azpeitira iritsi da Kultura Digitalaren Astea. Bihartik apirilaren 10era bitartean autobus bat izango da Perez Arregi plazan, herritarrak mundu digitalak eskaintzen dituen aukerez nahiz arriskuez jabe daitezen.

 

Bizkaiko dantzak eta doinuak, Soreasu antzokira

Uztarria.eus | 2019-04-04 : 13:34 | Kultura

Sahatsa dantza taldeak, Azketa ahots taldeak, Julian Barrentxea abesbatzak eta Udal Musika Bandak Bizkaia, arbasoen baratzean musika eta dantza uztartuko dituen emanaldia eskainiko dute zapatuan, Soreasu antzokian. Doakoa izango da ikuskizuna, eta 21:30ean hasiko da. Uztarria.eus-ek Juan Luis Lizabe Sahatsako kidearekin hitz egin du ikuskizunaren inguruan. Bizkaia emanaldia 2017an estreinatu zuten Sahatsak, Iraurgi abesbatzak eta Musika Bandak Azkoitian. "Moldaketa batzuk" eginda, agertokira ateratzeko prest dira musikariak, dantzariak eta abeslariak.

 

Venezuelako testuinguru politikoaz eta iraultza bolivartarraren eraginaz solasean, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2019-04-04 : 12:37

Zer ari da gertatzen Venezuelan?. Galdera horri erantzutea zen atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean izan zen hitzaldiaren xedea. Elkar-ekinek eta Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak antolatu zuten solasaldia, eta Izaskun...

»» Erantzunak: 4 (Txakurzarra, pintxotorpe, Izarraitzpe)

Juan Antxietako ikasleak bi sarirekin itzuli dira Hernaniko Txistulari Txapelketatik

Uztarria.eus | 2019-04-04 : 10:29

Juan Antxieta musika eskolako hainbat ikasle Hernanin (Gipuzkoa) izan zen joan zen larunbatean, Txistulari Gazteen Txapelketan parte hartzen. Lan oso ona egin zuten musika eskolako txistulariek; izan ere, Janitz Sorazuk...

65 urtetik gorako emakumeei zuzendutako formazio saioak egingo dituzte Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2019-04-04 : 10:10 | Gizartea

Elikadura kontzienteari, sexualitateari eta pentsioei buruzko saioak eskainiko dituzte hiru adituk, maiatzaren 9tik aurrera. Emakumeei zuzendutako doako saioak izango dira, eta dagoeneko eman daiteke izena.

 

»» Erantzunak: 8 (AzpeitiarNormalBat, Txakurzarra, Juanlu...)

Azpeitiko bertsolariek zita garrantzitsuak dituzte datozen egunetan

Uztarria.eus | 2019-04-04 : 09:33 | Kultura

Oier Etxeberriak Osinberde sariketan abestuko du zapatuan, Zaldibian. Ostiralean, berriz, Plazatik Gaztetxera txapelketako finalaurrekoan izango da, Elgoibarko Gaztetxean. Imanol Albizuk, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako finalean abestuko du ostiralean, Lasturren.

 

'Una cuestion de genero' eta 'Como entrenar a tu dragon 3' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2019-04-04 : 08:56 | Kultura

Bihar, igandean eta astelehenean izango dira aste honetako zine emanaldiak Soreasu antzokian. Aipatutako hiru egunetan izango da Una cuestion de genero (Mimi Leder, AEB) filma ikusteko aukera. Ruth Bader-ek, bere...

Brigadako lanpostuen oposizio-lehiaketako azken azterketa egiten ari dira Esklabetan

Uztarria.eus | 2019-04-03 : 17:47

Azpeitiko Udalaren brigadan denetariko lanak egiteko lehen mailako ofizialen lau lanpostutarako oposizio-lehiaketaren barruko azken azterketa egiten ari dira gaur, asteazkena, Esklabetako eraikinean. Gaurkoa oposizio lehiaketako hirugarren eta azken proba da...

»» Erantzunak: 2 (Txakurzarra, Gabiriko Pablo)

Irudien erakusketa berria jarri dute argazki elkarteko kideek Lagun Onak MBren tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-04-03 : 16:02

Azpeitiko Argazki Elkarteak erakusketa berria zintzilikatu du Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Sarritan, argazki elkarteko kideek ateratako irudiek apaintzen dute mendi bazkunaren taberna, eta tartean-tartean berritzen dute erakusketa. Oraingoan, Javier...

Txakurrei txipa ezartzearen onurak nabarmentzeko kanpaina aurkeztu dute

Uztarria.eus | 2019-04-03 : 14:06 | Gizartea

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalek elkarrekin prestatu dute Ipintzeko garaia iritsi zaigu kanpaina. Bihartik aurrera etxez etxe banatuko dituzte esku orriak hiru udalerrietan. Txakur jabe "gehienek" arduraz jokatzen dutela gogoratu dute hiru udaletako ordezkariek, baina badira horrela egiten ez dutenak ere. Urtean zehar kaletik jasotzen dituzten txakurren %20k-%30ek ez du txipik izaten.

 

»» Erantzunak: 1 (Txakurzarra)

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek II. Tekla jardunaldietan eskainitako emanaldia, bideoan

Uztarria.eus | 2019-04-03 : 12:14 | Kultura

Joan zen asteazkenean Juan Antxieta musika eskolako ikasleek piano eta sokadun musika tresnen emanaldi berezia eskaini zuten Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, musika eskolak, ulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak antolatutako...

Emaitzak: 211 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11