Artxiboa: 2019 4

Udal igerileku txikia itxita egongo da asteartera arte

Uztarria.eus | 2019-04-25 : 16:41 | Hirigintza

"Azken orduko konponketa" egin behar dutelako ezingo da bost egunetan igerilekua erabili.

 

»» Erantzunak: 1 (Juanlu)

Gaitza, garesti

Uztarria.eus | 2019-04-25 : 12:10 | Gizartea

Gaixotasun konplexua, ezezaguna zein garestia da zeliakia, gaitz hori dutenentzat eta haien senideentzat. Haietako batzuekin hitz egin du Uztarriak. Ane Olaizolak Uztarria aldizkariaren 2019ko apirileko zenbakian egindako erreportajea da honako hau.

 

Lemy River eta Anai taldeen kontzertuak izango dira zapatuan, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2019-04-25 : 11:44 | Kultura

Rock progesiboaz, popaz nahiz psikodeliaz gozatzeko aukera izango da bi taldeen eskutik, 19:00etatik aurrera. Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan eskainiko dituzte kontzertuak.

 

'Dolor y Gloria' eta 'Alfonbra magikoa' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2019-04-25 : 09:24 | Kultura

Dolor y Gloria eta Alfonbra magikoa filmak ikusteko aukera izango da datozen egunetan Soreasu antzokian. Zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean, ikuslearen egunean (21:00), emango dute Dolor...

Burdinbidearen Euskal Museoak hiru tren jarriko ditu zirkulazioan asteburuan

Uztarria.eus | 2019-04-24 : 16:18 | Aisia

Zapatuan, 12:30ean eta 18:00etan egingo dituzte museo aurretik Lasaora arteko tren irteerak, eta igandean, 12:30ean.

 

Iraurgi SBko AƱares Rioja taldea, igoera faserako prest

Uztarria.eus | 2019-04-24 : 15:15 | Kirolak

Iraugi SBko emakumezkoen talde nagusiak Espainiako LF2tik maila gorenera igotzeko txartela eskura du. Hori lortzeko, igoera faseko partidak jokatuko ditu bihartik larunbatera bitartean. Igandeko finalaurrekoetara iristea edota mailaz igotzea "zaila" izango dutela uste badute ere, kantxan "lan txukuna" egiteko prest dira Azkoitiko eta Azpeitiko jokalariak.

 

Passepartout eta Natali taldeek Sanagustin kulturgunea hartuko dute etzi

Uztarria.eus | 2019-04-24 : 11:12 | Kultura

Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainiko dituzte kontzertuak bi taldeek. 22:30ean hasiko dira zuzenekoak.

 

Itzulera, dokumentala (eta V)

Erabiltzailearen aurpegia da hau Luis Gurrutxaga | 2019-04-24 : 10:39 | Iritzia

Luis Gurrutxagak Uztarria aldizkariaren 2019ko apirileko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Hauteskunde zerrendak argitaratu dituzte buletin ofizialean

Uztarria.eus | 2019-04-24 : 09:54 | Politika

Gaur, asteazkena, kaleratu ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak datorren maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu diren behin-behineko hautagai zerrendak. Horien artean, Azpeitiko udal hauteskundeetako hautagaienak, eta hiru alkategai izango dira herritarren aukeran.

 

»» Erantzunak: 4 (Perikomotxala, PelloAlkorta, IrekiAteak)

Oier Etxeberria: "Bigarren edo bosgarren egin berdin zait, garrantzitsuena hor egotea da"

Uztarria.eus | 2019-04-24 : 09:32 | Kultura

Oier Etxeberria (Azpeitia, 1997) bertsolariak une gozoa bizi du bertsolaritzari dagokionez; izan ere, orain bi aste Plazatik Gaztetxera txapelketaren finalerako txartela eskuratu zuen. Hori gutxi ez, eta Osinalde Sariketan ere ariko da kantuan, Osinberde kanporaketan bigarren egin baitzuen. Bi finalak hilaren 27an, larunbatez, izango dira, eta horien eta Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasearen atarian, Uztarria.eus-ekin hitz egin du Etxeberriak.

 

Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea izango da ekainean Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Ikasle Abertzaleak | 2019-04-23 : 13:55 | Politika

Burgesiak argi du langile klase antolatua dela bere botere posizioa zalantzan jar dezakeen bakarra. Desjabetu...

Liburuaren Eguna Azpeitira ere heldu da

Uztarria.eus | 2019-04-23 : 12:57 | Kultura

 

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, asteartea, eta ospakizun horrekin bat egin du Azpeitiak ere. Izan ere, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, hainbat egitasmo prestatu dute Udalak zein Udal Liburutegiak gaurko. Azpeitiko Udalak...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Igarako errota ezagutzeko aukera izan dute herritarrek egunotan

Uztarria.eus | 2019-04-23 : 11:33 | Aisia

 

Aste Santuko oporrez baliatuz, hainbat egitasmo antolatu dute azken egunetan herriko txokoetan, eta horietako bat izan da Igarako errotan eskaini dituzten bisita gidatuak. Joan zen ostegunetik atzora arte, egunero zabaldu...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Umeentzako marrazketa saioa antolatu du Udal Liburutegiak biharko

Uztarria.eus | 2019-04-23 : 10:30 | Aisia

17:30ean elkartuko dira 3 eta 6 urte bitarteko haurrak liburutegian, eta saioan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango.

 

"Sexualitatean aurrerapauso handia eman da, baina norbere nortasuna indartzeko lehen baino oztopo gehiago ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erotikan Plax! | 2019-04-23 : 10:00 | Gizartea

Xanti Alkorta jantzi eta irudigintzan aritzen den azpeitiarrari egokitu zaio Uztarria aldizkariaren 2019ko apirileko zenbakian Erotikan Plax! ataleko sexu-galderei erantzutea.

 

Iaz jarritako habiak ikusteko tailerra prestatu du Ekoetxeak iganderako

Uztarria.eus | 2019-04-22 : 15:42 | Aisia

Igandean, 11:00etatik 12:30era bitartean egingo dute tailerra, eta duela urtebete jarritako habi kutxetan arrautzarik edota txitarik ba al dagoen ikusiko dute familiek. Egitasmoan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

 

Jantoki soziala martxan jartzera goaz!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Krisiaren seme-alabak | 2019-04-22 : 14:26 | Gizartea

Jantoki soziala elkartasuna da. Gure bizitzak gero eta hauskorragoak bihurtzen ari diren garaiotan, langileon oinarrizko...

Tatuaje betierekoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Felipe Murillo | 2019-04-22 : 11:08 | Iritzia

Felipe Murillok Uztarria aldizkariaren 2019ko apirileko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Nagore Aramendi nagusi Lekeitioko Aste Santuko Txapelketan

Uztarria.eus | 2019-04-22 : 10:33

Lekeitioko Aste Santuko Txapelketa-Laboral Kutxa saria jokatu zuten atzo, igandea, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan, eta Nagore Aramendi pilotari azpeitiarrak jantzi zuen lehen edizioko txapela. Bi partida jokatu zituzten txapelketaren barruan...

Ikurrin ugari balkoietan, Aberri Egunez

Uztarria.eus | 2019-04-21 : 11:51 | Politika

 

Aberri Eguna da gaur, eta gaurko egunez ohi den moduan, kolore zuriak, gorriak eta berdeak atera ditu jendeak balkoietara, aberriarekiko atxikimendua azalduz. Batek baino gehiagok egin du bat gaurko egunarekin...

»» Ikusi argazki guztiak (10) »» Erantzunak: 2 (baigizona, miren)

Emaitzak: 211 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11