Artxiboa: 2019 4

Eman daiteke izena Gazteria Sailak Aste Santuko oporraldirako prestatutako ekintzetan

Uztarria.eus | 2019-04-01 : 16:13 | Aisia

HH5etik LH6ra arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintzak prestatu ditu Gazteria Sailak. Ekintzetan izena emateko epea ostiralean, hilak 5, itxiko da.

 

Dinamoa ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dituzte zapatuan

Uztarria.eus | 2019-04-01 : 15:20 | Kultura

Goizean eta arratsaldean eskainiko dituzte bisita gidatuak. Goizean, 11:00etan hasita, Kultur Mahaiko urteko batzar orokorra egingo dute.

 

Azpeitia-Ermua eta Azkoitia-Tolosa autobus zerbitzuen ordutegietan aldaketak izango dira gaurtik aurrera

Uztarria.eus | 2019-04-01 : 12:47 | Gizartea

La Guipuzcoana enpresak eta Lurraldebusek gaur jakinarazi dituzte UK05 eta UK02 autobus lineei eragingo dieten aldaketak.

 

Zuzenbide Piriniarraren II. Jardunaldiaren "oso balorazio positiboa" egin dute antolatzaileek

Uztarria.eus | 2019-04-01 : 12:36 | Gizartea

 

Zuzenbide Piriniarraren II. Jardunaldia egin dute asteburuan, Azpeitian. Zuzenbide Piriniarra inguratzen zuen errealitatea, kontzeptua bera nahiz datuak ezagutzeko eta gaian sakontzeko antolatu dituzte saioak Nabarralde fundazioak eta Azpeitiko Udalak. Ostiralean...

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Hainbat lekutan jarri dute salgai 'Nuarbe, 29 urteko soka' liburua

Uztarria.eus | 2019-04-01 : 12:02 | Kirolak

Sanagustin kulturgunean, Belaetxe liburu dendan, Altuna oinetako dendan eta Loreto enpresaren biltegian eros daiteke liburua, 15 eurotan. Inguruko herrietan ere jarri dute salgai Laxaro Azkunek idatzi duen lana.

 

Aitor Etxeberria artistaren 'Atzera begira' erakusketa jarri dute ikusgai Zurihartz galerian

Uztarria.eus | 2019-04-01 : 10:44

Aitor Etxeberria artistak sortutako lanen Atzera begira erakusketa jarri dute ikusgai Erdikaleko Zurihartz arte galerian. Joan den ostiralean, martxoak 29, egin zuten erakusketaren irekiera ekitaldia Zurihartzen, eta bertan izan zen...

Pop, rock eta folk doinu goxoak protagonista, Nogenen eta Olatz Salvadorren kontzertuetan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2019-04-01 : 11:15 | Kultura

 

Pop, rock eta folk doinu goxo eta itsaskorretan korapilatu ziren joan den zapatu gauean Sanagustin kulturgunera bertaratu ziren ehunka lagunak. Nogen musika taldearen eta Olatz Salvador abeslariaren zuzenekoek goraino bete...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Alex Uranga hirugarren XLV. Uzarragako Igoeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea | 2019-04-01 : 09:55

Larunbat arratsaldean, junior mailako txirrindularien XLV. Uzarragako Igoera jokatu zuten Antzuolan, eta Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia taldeko Alex Urangak hirugarren postua eskuratu zuen. Txirrindulariek Antzuola eta Oñati bitartean 80 kilometroko ibilbidea...

Miren Etxezarreta ekonomialariak pentsioez hitzaldia eskainiko du bihar

Uztarria.eus | 2019-04-01 : 09:31 | Gizartea

Pentsio publikoak gaur izenburupean, Sanagustin kulturgunean eskainiko du solasaldia, 19:00etan hasita. Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen plataformako kideek azaldu dutenez, aspaldi hasi zuten pentsio duinen aldeko borroka. Gaian sakontzeko antolatu du hitzaldia. Gaztelaniaz emango ditu azalpenak Etxezarretak.

 

Arrantza denboraldia, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2019-04-01 : 09:01 | Besterik

Gaurtik zabalik dago arrantza denboraldia, eta irekita egongo da uztailaren 31 arte. Ollagorra elkarteak denboraldiaren inguruko azalpenak eta jarraibideak jakinarazi ditu.

 

Ilunpeko infantilak, azpitxapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea | 2019-04-01 : 08:04

Infantil mailako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan azpitxapeldun postua eskuratu dute Ilunpe pilota elkarteko kideek. Lehenengo eta bigarrengo mailan lehiatu ziren azpeitiarrak, eta finalak galdu bazituzten ere, oroigarriekin itzuli ziren etxera.

Emaitzak: 211 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10 11