Artxiboa: 2019 4

Abian da Irurena Group argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-04-03 : 12:09 | Kultura

Irurena Group enpresak 50 urte bete dituela eta, Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Irurena Group enpresak...

Jendetza elkartu du Miren Etxezarreta ekonomialariak pentsioez eskainitako hitzaldiak

Uztarria.eus | 2019-04-03 : 13:30

Pentsio publikoak gaur izenburupean, hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, Miren Etxezarreta ekonomialariak, Sanagustin kulturgunean, eta jende ugari bertaratu zen ekonomilariaren azalpenak entzutera. Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen plataformak, Baigera elkarteak eta Azpeitiko...

Udal hauteskundeetako hautes-zerrenda onartzeko batzarra egingo du EH Bilduk bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2019-04-03 : 11:52 | Politika

EH Bilduk Nagore Alkorta alkategaiari lagunduko dion taldea onetsiko du biharko bilkuran, eta hitzordura bertaratzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, herri programa osatzeko hainbat bilera egingo du koalizioak datorren astean. Besteak beste, euskara, ingurumena, hirigintza, etxebizitza, hezkuntza, parekidetasuna, kultura eta gizarte beharrak izango dituzte hizpide saioetan.

 

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien txapelketaren saioa egin dute 100 gaztetxok

Uztarria.eus | 2019-04-03 : 11:51 | Kultura

 

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien txapelketaren seigarren saioa jokatu dute gaur, asteazkena, Basazabalen. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zumaiako 100 haur eta gaztetxo elkartu dira jauregian, eta hiru ataletan banatuta, parte hartzaileak hainbat...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Buruz Buruko Promozio Txapelketa izango da zapatuan Izarraitz pilotalekuan

Uztarria.eus | 2019-04-03 : 11:27 | Kirolak

Jon Alberdi azpeitiarrak eta Aitor Aranguren aginagarrak neurtuko dituzte indarrak larunbatean, Izarraitz pilotalekuan, 17:45ean hasita. Bigarren partida bat ere izango da jaialdiaren barruan: Bengoetxea VI.a eta Mariezkurrena II.a Artolaren eta Albisuren aurka ariko dira lehian. Sarrerak eros daitezke Internet bidez dagoeneko, eta zapatuan bertan ere eskuratu ahal izango dira Izarraitz pilotalekuko leihatilan.

 

21. Korrikako kilometroen zozketa egingo dute bihar

Uztarria.eus | 2019-04-03 : 10:12 | Euskara

Baigeran jarri dute hitzordua, 19:00etan, eta kilometroak erosi dituzten taldeek nahiz eragileek aukera dute zozketara bertaratzeko. Azpeitian 42 eragilek erosi dituzte kilometroak. Apirilaren 12an, ostiralez, iritsiko da Korrika Azpeitira, 09:35 aldean.

 

Olatz Salvadorrek doinu oinirikoetan murgildu du publikoa

Uztarria.eus | 2019-04-03 : 10:10 | Kultura

Olatz Salvador bakarlariak kontzertua eskaini zuen joan zen larunbatean, eta publikoa doinu leun, goxo eta onirikoetara barreiatu zuen donostiar musikariak. Gainera, Elene Carreto dantzaria ere ondoan izan zuen Salvadorrek kontzertuan...

Herria urdindu dute Autismoaren Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus | 2019-04-02 : 17:36 | Gizartea

 

Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna da. Marea Urdina elkarteak egindako deiari erantzunez, Azpeitian asko izan dira eguna urdintzeko ahalegina egin duten erakundeak, eragileak, taldeak eta ikastetxeak, baita atera...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Liburuak zozkatuko ditu Udal Liburutegiak materiala maileguan hartzen duten herritarren artean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Udal Liburutegia | 2019-04-02 : 17:32 | Hezkuntza

Gaurtik, apirilak 2, maiatzaren 2ra arte liburutegitik filmak, diskoak, liburuak edo aldizkariak maileguan etxera eramaten...

Hainbat auzotan eta kaletan asfaltatze lanak egingo ditu Udalak

Uztarria.eus | 2019-04-02 : 13:37 | Hirigintza

Ezkuztan, Madalena auzoan, Perdillegi kalean, Garmendipe auzunean, Matxinada kalean, Etxe Alai eta Arana Goikoa auzoetan, Urbitarte eta Salbe auzuneak eta Gerra Txiki kalean egingo ditu erakundeak konponketak. Bihar hasiko dituzte lanak, "eguraldiak laguntzen badu", eta pare bat hilabetean bukatzea aurreikusten du erakundeak.

 

»» Erantzunak: 5 (earki, Perikomotxala, txotxo, Gillermo de Baskerville, Gabiriko Pablo)

Izarraitz txistulari taldea Txokolo oroituz, Errenterian

Uztarria.eus | 2019-04-02 : 13:18 | Kultura

 

Izarraitz txistulari elkarteko musikariak Errenterian izan ziren joan den igandean. Hango txistulari bandakoekin batera, Txokolo oroituz izeneko kontzertua eskaini zuten Izarraizkoek. Izenburuak adierazten duen gisan, eta bideoan entzuten den moduan...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gaztetxeko Bertsio Gaua antolatzeko bigarren bilera izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-04-02 : 12:52 | Kultura

Azpeitiko Gaztetxeak urtero antolatzen duen Bertsio Gaua antolatzeko bigarrengo bilera izango da bihar, asteazkena, gaztetxean...

Adalaren eta Anariren kontzertuetarako bina sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2019-04-02 : 12:18 | Uztarriaeus

Ostiralean 23:00etan hasiko dira Adala eta Revolutionary Brothers taldeen kontzertuak, eta zapatuan, 22:30ean, Anarirena eta Birkitena; Sanagustin kulturgunean izango dira bi musika saioak. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita.

 

»» Erantzunak: 1 (PelloAlkorta)

Eman daiteke izena Sare Eguneko paella txapelketan

Uztarria.eus | 2019-04-02 : 12:00 | Politika

Paella txapelketan parte hartzeko izen-ematea binaka egitea gomendatzen du Sarek. Paella egiten duten bi lagunek herri bazkarirako txartela doan izango dute, eta beraiek prestatutako paella beraiekin doazen lagunek jateko aukera izango dute. Paella txapelketan parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 13an itxiko da. 

 

'Zer ari da gertatzen Venezuelan?' hitzaldia izango da bihar Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2019-04-02 : 11:55 | Gizartea

Askapenak eta Elkar-ekinek antolatu dute hitzaldia, eta haiek azaldu dutenez, Venezuelan gertatzen ari denaren inguruko "argipena" izango da biharko hitzaldia. Venezuelan jazotzen ari dena aztertu ez ezik, solasaldian hizpide izango dituzte iraultza bolivartarra eta horrek izandako eragina. 

 

»» Erantzunak: 2 (makolo, pintxotorpe)

Iker Aizpuru gustura, egindako txapelketarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2019-04-02 : 11:41 | Kirolak

Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Iker Aizpuru igerilariak Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketan parte hartu...

Eman daiteke izena Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko laugarren etaparako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2019-04-02 : 10:04 | Kirolak

Apirilaren 13an, larunbata, egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko laugarren...

Emakumeen Txokoak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du hilaren 13rako

Uztarria.eus | 2019-04-02 : 09:49 | Gizartea

Emagin elkarteak zortzi orduko tailerra eskainiko du, eta han parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

 

Apirileko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2019-04-02 : 09:19 | Udala

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, mendekotasuna duten herritarrek jasotzen duten zaintzaren jarraipena egiteko Aldundiak proposatutako hitzarmena onartuko du Udalak. Gainera, Done Jakue kaleko etxebizitza tasatuei behin-behineko kalifikazioa emango diete.

 

Eva Sernak, Idoia Leonetek eta Izaskun Bravok marraztutako koadroak ikusgai, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2019-04-01 : 16:31 | Kultura

 

Eva Serna, Idoia Leonet eta Izaskun Bravo margolariek olioz marraztutako koadroen erakusketa jarri dute gaur, astelehena, Sanagustin kulturgunean. Erakusketa apirilaren 15era arte izango da ikusgai. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Emaitzak: 211 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11