Artxiboa: 2019 4

Izeta IV.a eta Goikoetxe harri-jasotzaileak prest dira zapatuan zezen plazan jokatuko duten apusturako

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 19:00 | Kirolak

Zarauzko eta Elgetako harri-jasotzaileek 125 kiloko kubikoarekin neurtuko dituzte indarrak Azpeitian, 19:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai zezen plazako leihatiletan, 18:00etan hasita.

 

»» Erantzunak: 3 (Txakurzarra, AbaskalenekoXanti, Gabiriko Pablo)

Herriko hainbat eragilek mobilizazioa deitu dute biharko, Maiatzaren 1erako

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 18:38 | Ekonomia

Azpeitiko Gaztetxeak, ELAk, CNTk, Elkar-ekinek, Ikasle Abertzaleakek, Krisiaren seme-alabakek eta 631CPN The Urola Firm eragileek egin dute mobilizazio deialdia. Sasi artetik, langile borroka loratzen lelopean egingo dute protesta, eta 19:00etan jarri dute hitzordua, plazan. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete haren deitzaileek.

 

EAJk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko du ostiralean Basazabalen

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 15:53 | Politika

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko du EAJk ostiralean, maiatzak 3, 19:00etan, Basazabal jauregian. Amaia Etxeberria alkategaiak gidatuko du aurkezpen ekitaldia. EAJk eskerrak eman dizkio herritarrei, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan erakutsitako konfiantzagatik.

 

»» Erantzunak: 3 (Potto, AbaskalenekoXanti, jexuxenama)

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute Udalak eta Uemak

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 15:46 | Euskara

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri du beste urte batez Uemak, Udalarekin elkarlanean, "euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere". Iaz, 7.736 errenta aitorpen aurkeztu zituzten Azpeitian, eta horietatik 3.210 izan ziren euskaraz egindakoak (%41,5), 2017an baino gehiago.

 

Aske utzi dute Joseba Segurola 'Xegu' presoa

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 14:38 | Politika

ETAko kide izatea leporatuta atxilotu zuten azpeitiarra 2005ean. Orduz geroztik, Frantziako hainbat espetxetan izan dute preso. Frantziako kartzela zigorra beteta, atzo Madrilera eraman zuten azpeitiarra Euroagindu bat tarteko, eta gaur, baldintzarik gabe aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek. Soto del Real espetxera eraman dute, azken izapideak egitera, eta arratsean geratu da libre.

 

»» Erantzunak: 3 (Aldapa1, alaken, Potto)

Birkenau

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2019-04-30 : 15:34 | Iritzia

Miel Anjel Elustondok Uztarria aldizkariaren 2019ko apirileko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Adinekoen egoitzetako langileek herrialdeko hitzarmenik gabe jarraitzen dutela salatu dute plazan

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 12:30

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako 5.000 langilek herrialdeko hitzarmenik gabe jarraitzen dutela salatu du LAB sindikatuak gaur, asteartea, Azpeitiko plazan egin duen elkarretaratzean. Sektoreko beharginentzat "hitzarmen duina" exijitzeko greba egiten ari...

Txupinazoarekin hasi dute Gaztetxeko kideek Gazte Astea

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 11:38 | Gizartea

Atzo, astelehena, eman zioten hasiera Gaztetxeko kideek Gazte Asteari. 18:00etan plazan txupinazoa botatzekoak ziren, baina hainbat arazo tarteko, pixka bat beranduago bota zuten suziria, Gaztetxearen atarian. Ondoren, Soldatapeko lanen...

»» Erantzunak: 2 (AbaskalenekoXanti, Perikomotxala)

Lagun Onak MBk maiatzaren 11n egingo du Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko bosgarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2019-04-30 : 10:07 | Kirolak

Urbina eta Estibalitz (Araba) lotuko dituzte ibilaldian, 22 kilometroko ibilbidea eginda. Maiatzaren 9ra bitartean eman daiteke izena.

 

McEnroe taldeak 'La distancia' diskoa aurkeztuko du zapatuan, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 10:05 | Kultura

Bizkaiko taldeak Euskal Herrian eskainiko duen lehen kontzertua izango da Azpeitikoa, eta MOW musikariaren ondotik igoko da Sanagustingo taulara. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.

 

Pablo Etxeberria Espainiako txapeldun, 800 metro librean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2019-04-30 : 10:04 | Kirolak

Igandean, San Prudentzio egunean, Gasteizen izan zen Pablo Etxeberria Espainiako Master Txapelketan parte hartzen. Azpeitiarra...

Death Caferen hirugarren saioa egingo dute datorren asteartean

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 09:24 | Gizartea

Urbizixa taldeak antolatutako saioan izena eman daiteke dagoeneko, 627 11 78 19 telefonora deituta. Tertulia Basazabal jauregian izango da, 18:30etik 20:30era bitartean.

 

'Vitoria, 3 de marzo' filma emango dute aste honetan Soreasun

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 09:00 | Kultura

Vitoria, 3 de marzo filma ikusteko aukera izango da datozen egunetan Soreasu antzokian. Guztira, lau emanaldi izango dira; asteazkenean (21:00), zapatuan (22:00), igandean (20:00), eta astelehenean, ikuslearen...

Maiatzaren 18ko Sare Eguna, prest

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2019-04-30 : 08:40 | Politika

Hemen duzue aurten maiatzaren 18an, larunbatez, egingo den Sare Egunaren egitarau osoa. Egun osoan zehar...

Larunbat arratsaldea girotu zuten Lemy River eta Anai taldeek

Uztarria.eus | 2019-04-30 : 08:26 | Kultura

 

Lemy River eta Anai taldeak Sanagustin kulturguneko agertokian izan ziren joan zen zapatuan. Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan eskaini zuten emanaldia, eta arratsaldea girotu zuten kulturgunean. Lemy Riverrek proiektu berria...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Zuei esker euskal herritarren interesak defendituko dira Espainian ere

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2019-04-29 : 16:30 | Politika

Mila esker atzo, igandea, EH Bilduren aldeko hautua egin zenuten 3.254 azpeitiarrei. Zuen botoari esker, euskal herritarren interesak defendituko ditugu Espainiako estatuan. Lan egingo da eskubide sozialen defentsan, presoak...

Elkartasun bidaia

Uztarria.eus | 2019-04-29 : 15:44 | Gizartea

Marokoko Uniraid rally solidarioan parte hartu berri du Judhit Sagardogik. Bizipen ugari utzi dizkio bederatzi eguneko esperientziak eta horien errepasoa egin du 2019ko apirileko Uztarria aldizkariko Klik! argazki erreportajean, Maialen Etxaniz kazetariarekin.

 

Bihar bukatuko da Joxe Takolo bekara proiektuak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2019-04-29 : 15:01 | Kirolak

Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dituzte proiektuak parte-hartzaileek, eta aurrerago hartuko du erabakia hainbat adituk osatutako epaimahaiak. Urtero legez, irabazleak proiektua garatu ahal izateko 3.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

 

Inkestan galdera berria: 'Espainiako hauteskundeetako boto joerari eutsiko al diozu udal bozetan?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2019-04-29 : 14:34 | Politika

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Espainiako hauteskundeetako boto joerari eutsiko al diozu udal bozetan?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, alergiei buruzkoan, 106 lagunek eman dute boza.

 

Ziklomotorren azterketa egiteko aukera izango da maiatzaren 8an

Uztarria.eus | 2019-04-29 : 13:20 | Besterik

Udalak Urola kaleko 6. zenbakian duen biltegian egingo dituzte azterketak, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Azterketa egiteko txanda hartu behar da aurrez, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta. Lehen matrikulaziotik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek derrigorrez egin beharko dute azterketa.

 

Emaitzak: 211 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11