Artxiboa: 2019 3

Noka hitzetik hortzera, Emakumeen Txokoan egin dituzten jardunaldietan

Uztarria.eus | 2019-03-31 : 21:15 | Euskara

 

Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko tresna izenburupean, egun osoko jardunaldiak izan ziren atzo, zapatua, Emakumeen Txokoan. Goizean, mahai ingurua eskaini zuten Onintza Legorburuk eta Eli Pagolak, Garbiñe Bereziartuak gidatuta, eta dozena bat...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Nuarbeko sokatira taldearen 29 urteko balentria, liburuan jasota

Uztarria.eus | 2019-03-31 : 12:18 | Kirolak

 

"Azpeitiko herriak Nuarberekin zuen zorra kitatzea". Horixe izan da Nuarbe, 29 urteko soka liburua argitaratzearen asmoa, eta atzo, zapatua, aurkeztu zuten Azpeitiko Udalak eta Nuarbeko sokatira taldeak argitaratu duten lana...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Bayelign Teshager Yegzaw eta Irene Kimais nagusitu dira 26. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian

Uztarria.eus | 2019-03-30 : 21:24 | Kirolak

Lasterketa motzean, Kamel Ziani oriotarra eta Jone Zabaleta azkoitiarra izan dira azkarrenak. Gurpil aulkidunen kategorian, Ion Galarraga sailkatu da lehen postuan. Maratoi erdiko lehen azpeitiarrak, berriz, Xabat Mancisidor eta Maider Korta izan dira.

 

Ordubeteko atzerapenarekin hasi da maratoi erdia, sute baten eraginez

Uztarria.eus | 2019-03-30 : 17:53 | Kirolak

17:30ean irten dira azkenean Azkoititik Azkoitia-Azpeitia proba nagusiko parte-hartzaileak. Lasterketa motza bere orduan hasi da, 16:15ean.

 

Auto istripua plazan, dispertsioari stop esateko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2019-03-30 : 12:46 | Politika

 

Gaurkoan ekimen ikusgarri bat egin dugu: auto istripu bat irudikatu dugu herriko plazaren erdian. Dispertsioa eta urrunketa 1989an hasi ziren sistematikoki aplikatzen, eta mendeku politika horrek senide eta lagunei eragiten...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Hasi da Zuzenbide Piriniarraren II. Jardunaldia

Uztarria.eus | 2019-03-30 : 11:46 | Gizartea

 

Martxan da Zuzenbide Piriniarraren II. Jardunaldia. Atzo, ostirala, egin zuten egitasmoaren inaugurazio ekitaldia, Basazabal jauregian, 19:00etan hasita. Zuzenbide Piriniarra inguratzen zuen errealitatea, kontzeptua bera nahiz datuak ezagutzeko eta gaian...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Borrokan jarraitzeko aldarria eginez jaso du Arrosa Bordak pentsiodunen mugimenduari emandako saria

Uztarria.eus | 2019-03-30 : 10:46 | Gizartea

Estatu Mailako Gizarte Lanaren VII. Sarien banaketa ekitaldia egin zuten atzo, ostirala, Donostian, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduari eman zioten sarietako bat. Arrosa Borda azpeitiarra izan zen saria jaso zuenetako bat, eta saria pentsiodunei eman izana eskertu bazuen ere, borrokan jarraituko dutela nabarmendu zuen.

 

Akordeoia eta klarinetea, Tekla jardunaldien osagarri

Uztarria.eus | 2019-03-30 : 10:10 | Kultura

 

Tekla jardunaldien barruan, pianoa eta organoa ardatz zituzten askotariko kontzertuak entzun ahal izan dira egunotan Azpeitian, eta atzo ere, ostirala, izan zuten zer gozaturik Sanagustin kulturgunera gerturatu zirenek. Izan ere...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Alaia Juaristiri harrera egin dio Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus | 2019-03-30 : 09:45

Iraupen Eskiko Espainiako Txapelketa irabazi du Alaia Juaristi eskiatzaileak, 16 urtez azpikoen mailan, eta atzo, ostirala, harrera egin zion Azpeitiko Udalak, udaletxean. Ekitaldian izan ziren Azpeitiko Udaleko zinegotziak, Juaristi eta...

Itziar Arratibel: "Bidaiatzea bizitzako motor bat izan da niretzat"

Uztarria.eus | 2019-03-29 : 15:33 | Besterik

Bikotekidea han bizi zela eta, duela sei urte Eivissara (Herrialde Katalanak) joan zen azpeitiarra. Dena den, sarritan itzultzen da jaioterrira. Ihintza Elustondo kazetariak elkarrizketatu du 2019ko martxoko Uztarria aldizkariko Hantxe bertan atalerako.

 

Iñigo Juaristiri egokitu zaizkio Nogen eta Olatz Salvadorren kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-03-29 : 12:50 | Uztarriaeus

Olatz Salvador abeslariak eta Nogen musika taldeak kontzertu bana eskainiko dute bihar, larunbata, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta kontzertu horietarako sarrera bikoitz bat zozkatu du Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Iñigo Juaristi izan da zorteduna.

 

Apiril amaieran ekingo diete Lasaoko pasabidea egiteko obrei

Uztarria.eus | 2019-03-29 : 12:36 | Hirigintza

Obrek hiru hilabete inguru iraungo dutela aurreikusten dute. Eusko Trenbide Sareak egin du obren lehiaketa publikoa, eta Azpeitiko Altuna y Uria enpresari esleitu dizkio lanak. Pasabidea egiteko aurrekontua 62.653 eurokoa da, BEZ gabe.

 

Desgaitasuna duten pertsonentzat udako oporraldiak antolatu ditu Elkartuk

Uztarria.eus | 2019-03-29 : 12:07 | Aisia

Desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonei zuzendutako oporraldiak ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean izango dira. Calpera, Saloura, Pragara edo Extremadurara joateko parada izango dute herritarrek. Izena eman nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko dute apirilaren 26a baino lehen.

 

Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa astelehenean egingo du Udalak

Uztarria.eus | 2019-03-29 : 11:14 | Politika

Datorren apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako mahaietako karguen zozketa 09:00etan egingo dute, udaletxeko areto nagusian.

 

»» Erantzunak: 2 (jexuxenama, Txakurzarra)

Apirilaren 7an izango da Udaberriko XLII. Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-03-29 : 11:07 | Kultura

Sartu gara Udaberrian eta urtero bezala hemen gatoz Udaberriko XLII. Argazki Rallyarekin. Aurten, apirilaren 7an...

Interpretazioa eta musika eskutik, Tekla jardunaldietako bigarren saioan

Uztarria.eus | 2019-03-29 : 10:50 | Kultura

 

Tekla jardunaldien bigarren saioa izan zen atzo, osteguna, Sanagustin kulturgunean. Antolatzaileen arabera, atzokoa izan zen jardunaldietako saiorik garrantzitsuena, orain dela 200 urte jaio zen Clara Schumann konposatzaile eta piano jotzaile...

»» Ikusi argazki guztiak (30)

1.400 korrikalari inguruk parte hartuko dute biharko Azkoitia-Azpeitia proban

Uztarria.eus | 2019-03-29 : 10:19 | Kirolak

1.060 atletek eman dute izena maratoi erdian, eta 330ek lasterketa laburrean; bart gauerdian itxi dute izen-ematea. Elitekoei dagokienez, hemeretziko zerrenda osatu dute azkenean, hamalau gizonezkorekin eta bost emakumezkorekin. Lasterketak trafikoan eragingo dituen aldaketak ere jakinarazi dituzte antolatzaileek. Autobusen geralekuak tokiz aldatuko dituzte 15:05etik 19:30era.

 

»» Erantzunak: 3 (JLarranaga, Txakurzarra)

Hamar elkarretaratze egin ostean, amaitu dute apustu etxearen kontrako ekimen iraunkorra

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2019-03-29 : 11:16 | Gizartea

Urtarrilean hasi zen Elkar-ekin taldea ostegunetan apustu etxearen kontrako protestak egiten. Hamar elkarretaratze jarraian egin...

Hitz egingo al dinagu noka?

Gipuzkoako Hitza | 2019-03-29 : 09:52 | Euskara

'Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko tresna' jardunaldiak antolatu dituzte, biharko, Azpeitian, herriko emakumeen artean nokaren erabilera indartzeko helburuarekin. Gipuzkoako Hitza astekariak jardunaldien berri eman du.

 

Posta bidezko botoa emateko laguntza eskainiko du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus | 2019-03-29 : 08:52 | Politika

Astelehenetik, apirilaren 1etik, hilaren 17ra bitartean eskainiko dute laguntza Batzokian, 18:30etik 20:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duenak edo zalantzaren bat daukanak 943-81 30 40 telefono zenbakira deitu dezake.

 

Emaitzak: 255 | Orriak: 1 2 3 4 ... 10 11 12 13