Artxiboa: 2019 2

Komunikabideek indarkeria matxista kasuei ematen dieten trataeraz solasean aritu da Nerea Barjola

Uztarria.eus | gaur : 16:43

Nerea Barjola izan zen atzo, asteazkena, Emakumeen Txokoan, indarkeria matxista kasuei buruzko diskurtsoek emakumeengan duten eraginaz hitz egiten. Politologo feministak iaz kaleratutako Microfisica sexista del poder. El caso Alcasser y...

Egungo eta etorkizuneko kultura politikoaz hausnartzera dator Zuzenbide Piriniarraren II. Jardunaldia

Uztarria.eus | gaur : 15:41 | Gizartea

Azpeitian egingo dute Nabarraldek antolatutako Zuzenbide Piriniarraren gaineko kongresua, martxoaren 29an eta 30ean. Jardunaldiaren xedea da Zuzenbide Piriniarraren kultura politikoan sakontzea eta horrek etorkizunerako tresnak eskaintzen al dituen hausnartzea. Kongresuan zehar, hizpide izango dituzte, besteak beste, formula juridikoak, antolakuntza ereduak, erabakitze sistemak, euskara, emakumeen rola, parte-hartze politikoa eta autogestioa. Atariko ariketa gisa, Azpeitiko herri eragileen arteko mahai ingurua prestatu dute iganderako.

 

Uztarriak zozkatu ditu Hezurbeltzak, Moby Dick eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | gaur : 15:32 | Uztarriaeus

Amaia Garatek eta Arantzazu Azpillagak irabazi dituzte Moby Dick bakarlariak eta Izaki Gardenak taldeak ostiralean emango duten kontzertuetarako sarrerak; Hezurbeltzak taldearen zapatuko emanaldirako sarreren irabazleak, berriz, Maria Ezama eta Maite Alberdi dira.

 

Azpeitian "jarraipen txikia" izan du adinekoen egoitzetako langileen grebak

Uztarria.eus | gaur : 15:05 | Gizartea

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek bigarren greba eguna dute gaur. ELAk deitu du mobilizatzera, adinekoen egoitzetako langileen lan baldintzak "oso prekarioak" direlako. Sindikatuaren arabera, "oso jende gutxik" egin du bat grebarekin Azpeitian.

 

Bailarako latinoamerikarren elkartea sortzeko bilera deitu du Loiola Zentroak

Uztarria.eus | gaur : 12:48 | Gizartea

Igandean, 14:00etan elkartuko dira Loiola Zentroan, eta antolatzaileek elkarteaz informatzeko zein hango kide izateko interesa duten oro gonbidatu ditu. Horrez gain, Herritartasun Eskolaren barruan, Demokrazia eta herritarren parte hartzea: begirada feminista hitzaldia eskainiko du Izaskun Saez de la Fuente Aldamak datorren asteartean.

 

Koska bat edo bi

Erabiltzailearen aurpegia da hau IƱaki Segurola | gaur : 10:32 | Iritzia

Iñaki Segurolak Urola Kostako Hitza egunkariko aste honetako Puntuka atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau:

Azpeitiko kultur memoria mapan jartzera

Uztarria.eus | gaur : 10:23 | Kultura

Azpeitiko ondare soziokulturala lantzeko eta jasotzeko proiektu pilotua aurkeztu diete herriko eragileei. Parte hartzea eta euskarri berriak uztartu nahi ditu egitasmoak.

 

'Ez obeditu inori' liburuaz literatura solasaldia egingo dute asteartean

Uztarria.eus | gaur : 09:43 | Kultura

Udal Liburutegian egingo dute Mikel Peruarenak idatzitako eleberriaren inguruko literatura solasaldia, 18:00etan hasita. Pako Aristik gidatuko du saioa, eta nahi duen herritar orok izango du saiora bertaratzeko aukera.

 

'El mayor regalo' dokumentala emango dute bihar

Uztarria.eus | gaur : 08:39 | Kultura

Loiola Zentroak antolatuta, El mayor regalo dokumentala emango dute bihar, Soreasu antzokian. Juan Manuel Cotelok zuzendutako lana da bihar eskainiko dutena, eta barkamenren gaia du jorratzen du ikus-entzunezkoak. Izan ere...

Perez Arregi plazatik autoz irteteko bidea, itxita

Uztarria.eus | atzo : 17:00

Zorua konpontzeko lanak egiten hasi dira gaur, asteazkena, Perez Arregi plazan, eta pasabidearen zati bat itxita dago autoentzako. Hain zuzen, Perez Arregitik nahiz Enparan kaletik autoz irteteko erabiltzen den bidea...

Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen inguruko erakusketa iritsi da Burdinbidearen Euskal Museora

Uztarria.eus | atzo : 15:37 | Gizartea

Neurri handiko 24 panelek osatzen dute Pirinioetako Burdinaren Iblbidearen inguruko erakusketa ibiltaria, eta Pirinioen bi aldeetan dagoen burdin ondarearen inguruko informazioa dute horiek oinarri. Atzo zabaldu zuten erakusketa, eta martxoaren 4ra arte egongo da ikusgai Azpeitian. 

 

Ikusmina sortu du elurrezko superilargiak

Uztarria.eus | atzo : 15:28

Elurrezko superilargi deitu dutenak argitu du bart zerua. Hain zuzen ere, izen hori jarri diote Ipar Amerikako hainbat herri indigenak tradizioz elurrezko deitzen ziotelako urteko bigarren ilargi beteari. Urtarrilean ere...

Sua piztu da Urrestillako pinudi batean

Uztarria.eus | atzo : 15:00 | Gizartea

Urrestillako hilerriaren gainaldeko pinudi batean piztu da sua. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 14:20 aldean jaso dute abisua, eta dagoeneko bertan dira suhiltzaileak.

 

Zabalik da Astelehen Karnabaleko tabernen mozorro lehiaketan izena emateko epea

Uztarria.eus | atzo : 14:47 | Kultura

Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, aurrez izena eman beharko dute tabernetako ordezkariek. Otsailaren 28a, osteguna, izango da horretarako azken eguna, eta Udaleko Kultura Sailean eman behar da izena.

 

Azpeitiko balkoiak amantalez josi nahi ditu Basanderiekek Martxoaren 8aren atarian

Uztarria.eus | atzo : 11:21 | Gizartea

Basanderiek asanbladako kideek herriko emakumeak balkoian amantalak jartzera animatu nahi dituzte. Martxoaren 8ko greba feminista prestatzen dabiltza asteotan, eta plangintza horren barruan egin dute amantalak balkoira ateratzeko deia.  

 

Loren Azkue: "Tailer batean baino nahiago dut mendian lan egin"

Uztarria.eus | atzo : 11:21 | Besterik

Huescako (Espainia) Canfranc herrian bizi da duela hiru urtetik azpeitiarra. Snowboard eskolak ematen ditu. Lehen aldiz, ez da itzuliko etxera negua pasatzean. 2019ko otsaileko Uztarria aldizkariko Zu zeu atalerako egin zion elkarrizketa hau Ihintza Elustondo kazetariak.

 

Kandido Saseta Eusko Gudarosteko komandantea oroituko dute haren senideek larunbatean Loiolan

Uztarria.eus | atzo : 10:32 | Politika

Loiolan eratutako Eusko Gudarosteko buru izan zen Kandido Saseta, eta zapatuan 82 urte beteko dira hura hil zela. Haren senideek lore eskaintza egingo dute komandantearen oroimenez, eta Azpeitiko Udalari memoria berreskuratzeko egin duen lana aitortuko diote. Udalak 2017an Saseta oroitzeko irudia jarri zuen Arrupe Hotelaren aurreko zelaian. Leku horretan egingo dute zapatuko lore eskaintza, 12:00etan. 

 

Iturri Txikiko eskailerak itxita, etxe bat eraitsi behar dutelako

Uztarria.eus | atzo : 09:47

Iturri Txiki eta parke estaliaren arteko eskailera zatia itxita dago, eraikin bat eraitsi behar dutelako. Hain zuzen ere, Iturri Txiki aldera, eskaileren ondoan dagoen etxea botako dute, zaharkituta dagoelako. Datozen...

Bakarmortua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Jon Gurrutxaga | atzo : 09:34 | Iritzia

Jon Gurrutxagak Uztarria aldizkariaren 2019ko otsaileko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Ekitaldiz beteta datoz aurtengo karnabalak

Uztarria.eus | 2019-02-19 : 16:13 | Festak

Egitarau oparoa prestatu dute herriko eragileek eta Udalak Karnabal festetarako, eta ohiko ekitaldiez gain, umeentzako zenbait ekintza ere antolatu dute aurtengoan. Zapatuan hasiko dira karnabalen atariko egitasmoak, kaldereroen konpartsaren kalejirarekin, eta igandean kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak. Festak, baina, datorren astean lehertuko dira.

 

Emaitzak: 169 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9