Artxiboa: 2019 1

'Gara' egunkariari babesa agertu dio Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus | 2019-01-31 : 16:29 | Uztarriaeus

Euskal Herriko 66 komunikabide batzen dituen Tokikomek eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkartasuna eta babesa adierazi diote Gara egunkariari eta bere lantaldeari. Datozen urteotan hiru milioi eurotik gora ordaintzera derrigortuta daudela azaldu zuten Garako ordezkariek asteazkenean, Espainiako justiziak legez kanpokotzat jotako Egin egunkariaren itxieraren ondorioak ordaintzeko.

 

Futbola bihotzean eta balioak zelaian, 75 urte bete ditu Lagun Onakek

Uztarria.eus | 2019-01-31 : 15:07 | Kirolak

Futbol klubak 75. urteurrena ospatzeko askotariko ekintzak egingo ditu urte osoan zehar. Taldearen balioak zabaldu eta herritarren parte hartzea sustatu nahi du klubak. Besteak beste, jokalari ohien arteko partidak, mahai inguruak, kultur ekintzak, argazki erakusketak, haurrentzako eta gaztetxoentzako liburuxkak, Realaren partida eta 75 urteko historia jasoko dituen liburua dira Lagun Onakek esku artean dituen proiektuak. 

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Bost urte beren bidea urratzen

Urola Kostako Hitza | 2019-01-31 : 11:27 | Gizartea

Bost urte bete dituzte herriko ikasleek osatutako autoantolaketa taldeek. Hainbat gai lantzen dute eskola orduetatik kanpo, besteak beste, tratu onak, sexualitatea eta hezkidetza ardatz hartuta. 2013an egin zituzten taldeak osatzeko lehen urratsak, ikaskide batek sexu erasoa jasan ostean.

 

Usoei jaten emateagatik, kexa

Uztarria.eus | 2019-01-31 : 11:25

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau. Atzo, asteazkena, atera zuen argazkia Elizkalean. Bertan, usoak ageri dira lurreko ogi apurrak jaten. Irudia Uztarriara bidali duen herritarrak salatu du Elizkalean...

Realak utzita, Mirandes taldean ariko da aurrerantzean Jon Guridi

Uztarria.eus | 2019-01-31 : 11:10 | Kirolak

Realaren harrobian nahiz lehen taldean eman ditu azken urteak Jon Guridi (Azpeitia, 1995) futbolariak. 2018-2019 sasoiaren lehen zatia Reala B taldean egin du, Espainiako Bigarren B Mailan, eta maila bereko Burgosko taldearekin ariko da denboraldia amaitu bitartean. Guridik Uztarria.eus-i azaldu dionez, "oso gustura" batu da talde berrira.

 

'Käffka' antzezlana Soreasun taularatuko dute otsailaren 15ean

Uztarria.eus | 2019-01-31 : 11:00 | Kultura

Sarrera guztiak agortuta zirela estreinatu zuten joan den ostiralean, urtarrilak 27, Kamikaz Kolektiboaren Käffka antzezlana. Bilboko Pabilioi 6 aretoan egin zuten estreinako emanaldia, eta haren arrakastaren ostean, Azpeitian egingo du...

Ustelkeria kasuei errepasoa eta gizarteak horiekiko duen jarreraz eztabaida, Igor Meltxorren hitzaldian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2019-01-31 : 10:48 | Gizartea

'EUStelkeria' bere liburua aurkezteko hitzaldia eman zuen atzo Igor Meltxorrek Azpeitian, 'Korrupzioa Euskal Herrian' izenburuarekin...

Otsailaren 7an Azkoitian hasiko da Erniarraitzen Bertso Astea

Uztarria.eus | 2019-01-31 : 10:45 | Kultura

Lau ekitaldi antolatu dituzte otsailaren 7tik 17ra bitarterako. Azkoitian bertso poteoa egingo dute, Zestoan bertso saioa, Errezilen bertso afaria eta Azpeitian haurrei zuzendutako bertso emanaldia.

 

'Trans sexualitateak' liburuxkaren inguruko xehetasunak ezagutu dituzte Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2019-01-31 : 09:52

Mireia Delgado ekintzaile feministak Trans sexualitateak izeneko liburuxka aurkeztu zuen atzo, asteazkena, Emakumeen Txokoan. Solasaldira bertaratu ziren lagunek koadernoak eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko aukera izan zuten, baita sortutako galderak egiteko...

Iratiko Robinson Crusoe (II)

Erabiltzailearen aurpegia da hau Luis Gurrutxaga | 2019-01-31 : 09:15 | Iritzia

Luis Gurrutxagak Uztarria aldizkariaren 2019ko urtarrileko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

'Viudas' filma izango da ikusgai asteburuan Soreasu antzokian

Uztarria.eus | 2019-01-31 : 08:29 | Kultura

Viudas filma emango dute zapatuan, igandean eta astelehean Soreasu antzokian. Zapatuko saioa 22:00etan izango da; igandekoa 19:30ean; eta astelehenekoa –ikusleen eguna–, 21:00etan. Dagoeneko eros daitezke emenaldietarako sarrerak...

Big Dataren eta adinekoen bakardadearen inguruko jardunaldiak eskainiko dituzte Basazabal jauregian

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 17:03 | Hezkuntza

Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dituzte formakuntza saioak, elkarlanean. Big data teknologiaren inguruko jardunaldia otsailaren 6an izango da. Adinekoen bakardadeari aurre nola egin lantzeko saioa, aldiz, otsailaren 7an. Bi jardunaldiak goizez egingo dituzte, 09:00etatik 14:00etara. Saioetan parte hartzeko izena eman behar da aurrez.

 

'La muerte y la doncella' filma eskainiko dute bihar Gaztetxeko Zine Ziklo Klaustrofobikoan

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 18:11

Roman Polanskiren La muerte y la doncella filma izango da ikusgai bihar, osteguna, Azpeitiko Gaztetxean, 21:00etan hasita. Zine Ziklo Klaustrofobikoaren barruan eskainiko duten bigarren filma da biharkoa...

Igandeko Zuhaitz Egunean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 16:04 | Gizartea

Aurten Goenan landatuko dituzte zuhaitzak; 75 landare, guztira. 10:30ean egin dute hitzordua bertan Udalak eta Ekoetxeak, eta horiekin bat egin duten eragileek: herriko ikastetxeek, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Baigerak eta aurten egitasmora lehen aldiz batuko den Lagun Onak Futbol Taldeak.

 

Teloiaren atzean

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 15:22 | Kultura

Hainbeste alditan antzeztutako pertsonaien larruak erantzi, eta teloiaren atzean gordetzen dena azaleratu zuten Gurutze Eizmendik eta Erika Olaizolak, Ihintza Elustondo kazetariak 2019ko urtarrileko Uztarria aldizkarirako egin zien elkarrizketa honetan.

 

Ederki zuritu da Xoxote

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 13:40 | Herria

 

Izarraitz inguruko parajeek zuritu ederra hartu dute gaur, asteazkena. Xoxoteko aterpeko kideek sare sozialetan jarritako argazkietan ikus daitekeenez, gogotik egin du elurra Azpeitiko goi lurretan. Urtea hasi denetik, Xoxote eta...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Belgikara, Herbehereetara eta Luxenburgora bidaia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 12:37 | Aisia

Ekainaren 13tik 20ra bitartean egingo dute ibilaldia. Interesatuek otsailaren 28a baino lehen eman behar dute izena.

 

»» Erantzunak: 2 (Jubilatu1, PelloAlkorta)

'Trans sexualitateak' liburuxkaren inguruan hitz egingo dute gaur Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 12:05 | Gizartea

Koadernoaren helburua da "hezkuntza-praktika eraldatzeko tresnak" eskaintzea. Mireia Delgado ekintzaile feministak aurkeztuko du Trans sexualitateak liburuxka 18:00etan hasita.

 

Azoka Plazaren etorkizuneko proiektuak aurkeztuko dituzte zapatuan

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 11:57 | Ekonomia

Ekitaldi irekia egingo dute Azoka Plazan, 12:00etan hasita, Aurrera begirako egitasmoen berri emateko eta orain arteko ibilbidearen balorazioa egiteko. Azoka Plazako talde eragileko kideek herritar oro gonbidatu dute hitzordura. 

 

Martxoaren 8a antolatzeko batzar irekia antolatu du Basanderiek talde feministak

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 11:50 | Gizartea

Otsailaren 6an elkartuko dira Baigeran, herriko emakume guztien artean Martxoak 8 "gogoangarria" antolatzeko asmoz.

 

Emaitzak: 256 | Orriak: 1 2 3 4 ... 10 11 12 13