Artxiboa: 2018 11

Carlos Paredes: "Hemen, zorionez, euskara ikastea nahi duenak eskura dauka aukera"

Uztarria.eus | 2018-11-26 : 11:05 | Euskara

Guraso erdaldunen semea, gaztetan euskaldundu zen Carlos Paredes (Azkoitia, 1971), bere kabuz hasieran eta euskaltegian ondoren; ahobizi rola hartu du Euskaraldian. Paredes da Uztarriaren Euskaraldiaren 11 ertzak serieko laugarren elkarrizketatua.

 

Euskara Patronatuan jaso daitezke Euskaraldiko txapak gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-11-26 : 11:30 | Euskara

Lau egun pasatu dira Euskaraldia ariketa sozialari hasiera eman genionetik. Herritarren babesa sentitu dugu azken egunetan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu 11 egunotan ahobizi eta belarriprest izateko konpromisoa hartu duten...

 

Argazki elkarteko kideen erakusketa berria jarri dute Lagun Onak MBren tabernan

Uztarria.eus | 2018-11-26 : 11:10

Azpeitiko Argazki Elkarteak erakusketa berria ireki du Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Joan zen astetik ikus daitezke elkartearen argazkiak tabernako hormetan, eta oraingo honetan, Jexux Artolak, Alberto Belokik eta Angel...

90 urteko herritarrak omendu ditu Baigerak

Uztarria.eus | 2018-11-26 : 10:58 | Gizartea

 

Urtero bezala, 90 urte bete dituzten edo betetzear diren herritarrak omendu dituzte Baigera jubiltuen elkarteak eta Azpeitiko Udalak. Atzo, azaroak 25, jaso zuten omenaldia 90 urteko herritarrek, Loiola hotelean egindako...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Ruper Ordorikak goxatu zuen igande arratsaldea

Uztarria.eus | 2018-11-26 : 10:21 | Kultura

 

Bakarkako kontzertua eskaini zuen Ruper Ordorika musikariak atzo, igandea, Sanagustin kulturgunean. Ehunka lagun bertaratu ziren oñatiarrak igande arratsaldea goxatzeko eskainitako kontzertua entzutera. Hona hemen atzo arratsaldeko irudi batzuk. (Argazkiak: Alberto...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Istripua izan da Loiola parean, eta ilara ikaragarriak sortu dira

Uztarria.eus | 2018-11-26 : 09:13 | Gizartea

Kamioi eta auto banaren arteko istripua izan da, eta pertsona bat zauritu da. Istripua tarteko ikaragarrizko auto ilarak sortu dira Azkoitia eta Azpeitia arteko errepidean.

 

Mikel Orbea hirugarren izan zen Lezamako ziklokrosean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Txirrindulari Elkartea | 2018-11-25 : 21:50 | Kirolak

Mikel Orbea Atracciones Sanz-Epi kristaldegia taldeko txirrindulariak ohorezko postuak pilatzen jarraitzen du ziklokros lasterketetan. Atzo...

Plaza bete oinetako, indarkeria matxistaz hildako emakumeen oroimenez

Uztarria.eus | 2018-11-25 : 19:12 | Gizartea

 

Alde Zaharretik igaro direnek herriko plaza oinetakoz josita topatuko zuten igande arratsaldez. Izan ere, gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna da, eta horren harira, indarkeria matxista salatzeko eta...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

"Indarkeria jasan dugun emakumeok elkar laguntzen bagara, errazago egingo diogu aurre arazoari"

Uztarria.eus | 2018-11-25 : 14:32 | Gizartea

Indarkeria matxista jasan ostean, Gizarte Zerbitzuetara jo duen emakume baten testigantza jaso du Uztarriak. Azpeitiko bizilaguna da bera (Azkoitia, 1984), eta indarkeria jasaten duten emakumeei laguntzeko asmoz elkarbanatu ditu bere bizipenak. 

 

Iban Amenabar: "Zientziaren baloreak gizartean txertatzeko garrantzitsua da zientzia euskaraz sortzea"

Uztarria.eus | 2018-11-25 : 11:25 | Euskara

Iban Amenabar zientzialariak (Azpeitia, 1982) ikerketa zentro batean egiten du lan, eta ahobizi rola hartu du Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetarako. Hark azaldu duenez, ingelesa dute lanerako hizkuntza, baina laneko hizkuntz ohituretan badutela zer aldatu nabarmendu du. Amenabar da Uztarriaren Euskaraldiaren 11 ertzak serieko hirugarren elkarrizketatua.

 

Denetariko abestiak eta jende ugari, Udal Musika Bandaren Santa Zezilia kontzertuan

Uztarria.eus | 2018-11-25 : 10:35 | Kultura

 

Musikarien eguna izan zen joan den ostegunean, hilak 22. Data horren harira urtero egin bezala, Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertua eskaini zuen atzo, zapatua, Udal Musika Bandak, Sanagustin kulturgunean, 19...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Xabier Lasa, lehen gipuzkoarra Donostiako maratoian

Uztarria.eus | 2018-11-25 : 14:22 | Kirolak

Azpeitiarrak 2:29:57 denbora behar izan du 42 kilometroko ibilbidea osatzeko. Gaurko lasterketan Gipuzkoako Maratoi Txapelketa ere jokatu dute, baina Lasak ez du jantzi lehen gipuzkoarraren txapela, ez baitago federatuta. Xabat Manzisidor ere ondo aritu da; hark bi ordu eta 32 minutu behar izan ditu maratoia bukatzeko.

 

Mikel Laboaren unibertso poetikoa oroitzeko horma irudia utzi du Laboaldiak

Uztarria.eus | 2018-11-24 : 16:31 | Kultura

 

Mikel Laboaren omenezko murala marraztu dute gaur, azaroak 24, Goikokaleko horma batean. Laboaldiaren barruan egin dute horma irudia, eta Olatz Alkorta artista azpeitiarrak eta Kultur Mahaiko kideak aritu dira margoketa...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kalejira, euskal dantzak eta bazkaria, Itsasi Eguna ospatzeko

Uztarria.eus | 2018-11-24 : 15:14 | Kultura

 

Itsasi Eguna ospatu du gaur, zapatua, Itsasi kultur taldeak. Urteroko ohiturari jarraituz, 11:30ean hasi dira ospakizunarekin, parrokian egin duten elizkizunean. Azken urteetan ez bezala, eguraldia lagun izan dute...

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Labetik atera berri da Alaitz Aizpururen 'Laboaren begiak' liburuxka

Uztarria.eus | 2018-11-24 : 14:22 | Kultura

 

Abenduaren 1ean hamar urte beteko dira Mikel Laboa hil zela. Data horren bueltan, Laboaldia iritsi zen herrira joan zen asteazkenean, eta abenduaren 1a bitartean denetariko ekintzak izango dira herrian. Laboaldiaren...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Maite Aramendi: "Erakundeetako langileok ardura dugu erreferente izateko eta herritarrei lehen hitza euskaraz egiteko"

Uztarria.eus | 2018-11-24 : 11:08 | Euskara

Maite Aramendi Ibaieta (Azpeitia, 1985) Donostiako Udaleko teknikari juridikoa da, eta hark ahobizi rola hartu du Euskaraldia ariketa sozialean. Argi du administrazio publikoan ez direla beti errespetatzen herritarren hizkuntza hautuak, eta uste du Euskaraldia bezalako egitasmoek lagundu dezaketela hizkuntza ohiturak-eta aldatzen. Aramendi da Uztarriaren Euskaraldiaren 11 ertzak serieko bigarren elkarrizketatua.

 

Kantujira

Erabiltzailearen aurpegia da hau Luis Gurrutxaga | 2018-11-24 : 10:28 | Iritzia

Luis Gurrutxagak Uztarria aldizkariaren 2018ko azaroko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

 

Martxan da Udalaren aurrekontu parte-hartzaileen prozesua

Uztarria.eus | 2018-11-24 : 09:54 | Udala

 

2019rako aurrekontuak osatzen hasi da Udala dagoeneko, eta martxan jarri du Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesua ere. Azken asteetan, ekarpenak jasotzeko hainbat bilera egin dute auzoetan, eta mahaikako batzarrak ere...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Musikarekin ekin diote Euskaraldiari

Uztarria.eus | 2018-11-24 : 09:28 | Euskara

 

Atzo, azaroak 23, hasi zen Euskaraldia, eta horren harira, egitasmoaren hasiera festa izan zen Azpeitian. Musika izan zen protagonista. Izan ere, 11 zuziri bota ostean, 18:45 aldera, Juan Antxieta...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Ikasleak ere, emakumeenganako indarkeriaren kontra

Uztarria.eus | 2018-11-23 : 15:35 | Gizartea

 

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren atarian, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Urola Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko DBHko dozenaka ikaslek kontzientziazio kanpaina egin eta argazki jendetsua atera dute emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. Ikastetxeetako Autoantolaketa...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Emaitzak: 282 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 12 13 14 15