Artxiboa: 2018 11

Azpeitiko Gaztetxean egingo da Oi!artzun Fest jaialdia, azken uneko arazoak tarteko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2018-11-27 : 19:42 | Aisia

Oiartzungo Pagoa aretoan eskaini behar zituzten kontzertuak. Lokalaren jabeak erakutsitako jarrerak bultzatuta, antolatzaileek jaialdia lekuz aldatu behar izan dute azken unean. Zapatuan, 18:00etatik aurrera, honako musika taldeen kontzertuak izango dira Azpeitiko Gaztetxean: Rude Pride, Against You, The Bobby’s, Knock Out, Azken Sustraiak, Brigade Loco, Yakovlev 42, Hell Beer Boys eta Facta.

 

Bilduma gizentzen

Uztarria.eus | 2018-11-27 : 15:33 | Besterik

2003an hasi zen argazkiak ateratzen Olatz Altuna eta harrezkero ez da gelditu. Askotariko milaka irudi ditu gordeta bere Flickr kontuan. 2018ko azaroko Uztarria aldizkarian haren irudiekin eta Mailo Oiarzabal kazetariaren testuekin osatuta dator Klik! argazki-erreportajearen atala.

 

100 urte bete ditu Julie Castamek

Uztarria.eus | 2018-11-27 : 14:51

Gaur, azaroak 27, ospakizun eguna dute San Martin egoitzan; izan ere, bertako Julie Castam (Ziburu, 1918) egoiliarrak 100 urte bete ditu. Bizitzak ekarri zuen Castam Azpeitira, Ziburukoa (Lapurdi) baita sortzez...

Hiromi Yoshidaren Tokioko ikasleek ere bat egin dute Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-11-27 : 17:49 | Euskara

Japoniara ere iritsi da Euskaraldiaren olatua. Tokioko Waseda unibertsitatean euskara ikasten ari den ikasle talde batek bideo hau grabatu du beren atxikimendua adierazteko. Hiromi Yoshida japoniar hizkuntzalari azpeitiartuaren ikasleak dira...

Elkarretaratzea egin dute adinekoen egoitzetako langileek, ELAk deituta

Uztarria.eus | 2018-11-27 : 12:21

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek lan hitzarmen "duina" eskatzeko mobilizazioekin jarraitzen dute. Gaur, ELA sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute horietako batzuek Azpeitian (argazkietan); Gipuzkoako egoitzak greban. Diskriminaziorik ez leloak zituen pankartarekin...

Erika Olaizola: "Hizkuntzarekiko kontzientzia izan behar dugu sare sozialak erabiltzerakoan"

Uztarria.eus | 2018-11-27 : 12:00 | Euskara

Sare sozialetan hainbat hizkuntza erabili ohi du jendeak, baina Erika Olaizola aktoreak (Azpeitia,1989) euskaraz egiten ditu argitalpen ia guztiak. Ahobizi rola hartu du Euskaraldian, eta sare sozialetan euskara erabiltzeak duen garrantziaz hitz egin du; bera da Uztarriaren Euskaraldiaren 11 ertzak serieko bosgarren elkarrizketatua.

 

XII. Slalom proba, bideoan

Uztarria.eus | 2018-11-27 : 12:10 | Kirolak

Larunbatean Landetako Antzibarrena industriagunean XII. Slalom proba jokatu zuten. 24 lagunek parte hartu zuten lasterketan, eta Durangaldea Racing elkarteko Asier Tejado izan zen irabazlea (00:01:06.881). Sailkapeneko lehen...

Bizitzako antzerkia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Olatz Aguado | 2018-11-27 : 10:51 | Iritzia

Olatz Aguadok Uztarria aldizkariaren 2018ko azaroko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

 

Asteburua borobila izan da Iraurgi Saskibaloiaren talde nagusientzat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-11-27 : 10:29 | Kirolak

Añares ISB LF2ko sailkapeneko hirugarrena da, Cerdanyolaren etxean 63 eta 80 irabazi ondoren; eta Zilarrezko LEB ligan, berriz, bigarrena da Juaristi ISB, Tormes 81 eta 51 menderatu ostean.

 

Ruper Ordorikaren kontzertuaren laburpena

Uztarria.eus | 2018-11-27 : 10:13 | Kultura

Ruper Ordorikak bakarkako kontzertua eskaini zuen igandean, azaroak 25, Sanagustin kulturgunean. Bideoko irudietan ikus daitekeenez, jendetza izan zen kulturgunean. Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean osatzen dugun Mikrouhinak...

Euskararen aldeko jaialditxoa izango da ostiralean Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2018-11-27 : 10:08 | Euskara

Elkar-ekin taldeak bat egin du Euskaraldiarekin, eta egitasmoak proposatzen duen ariketa soziala modu praktikoan garatzen ari da egunotan Elkargunean.

Elkargunean txandak egiten ari diren pertsonek 'ahobizi' papera hartu dute, eta...

Alta txostenak Osakidetzan euskaraz orain

Eider Mendinueta | 2018-11-27 : 10:00 | Iritzia

Euskaraldia dela eta, Osakidetzan lan egiten duten hainbat mediku egoiliarrek pauso bat eman dute euskararen alde. Hain zuzen ere, orain arte gaztelaniaz egin diren txosten klinikoak euskaraz idatziko dituzte 11 egunez, larritasun maila baxukoak diren kasuetan. Eta ahal dela, aurrerantzean ere bide beretik jarraituko dute osasun langileek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait ospitaletan. Osakidetzak gaztelania hutsean funtzionatzen duela salatu du mediku taldeak. Egoiliar horiek idatzi bat prestatu dute, eta horien artean da Eider Mendinueta azpeitiarra. Honako hau da idatzia.

 

'Herritartasun globala' izenburupean solasaldia izango da gaur Loiolan

Uztarria.eus | 2018-11-27 : 08:48 | Gizartea

Francisco Javier Martinez Contreras Deustuko Unibertsitateko irakasleak eskainiko du solasaldia, 19:00etan hasita. Gaztelaniaz eskainiko du doako hitzaldia, eta entzuleek liburutegiko atetik sartu beharko dute saiora.

 

Iñaki Etxenagusiak irabazi du Mendiko XXIII. eta Udazkeneko XXIX. Argazki Rallya

Uztarria.eus | 2018-11-26 : 16:42

Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Mendiko XXIII. eta Udazkeneko XXIX. Argazki Rallya egin zuten hilaren hasieran, eta 40 argazkilarik Izarraizko hainbat txoko hartu zituzten iruditan...

ISB, Lagun Onak futbol taldea eta liburutegiko nahiz Eroskiko langileak, Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-11-26 : 16:16 | Euskara

 

Atxikimenduak jasotzen jarraitzen du Euskaraldiak. Oraingoan, Azpeitiko kirol taldeetako lagunek eta herriko hainbat zerbitzutako langileek eman diote babesa euskara sustatzeko ariketa sozialari. Hain zuzen, Iraurgi SBko bi talde nagusiek, Juaristi...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ekain Ibarguren: "Nire betaurrekoak kolore guztietakoak dira"

Uztarria.eus | 2018-11-26 : 15:05 | Gizartea

Pailazo azpeitiarrari egokitu zaio 2018ko azaroko aldizkarian Azpeitiko Udaleko Arremanitz Sexu eta Bikote aholkularitza zerbitzuko Haizea Egigurenek eta Edurne Mendizabalek Erotikan Plax! atalerako egindako galderei erantzutea.

 

'Nolako Azpeitia nahi duzu?' kanpaina abiatuko du Bertanek, herritarrak gogoetara bultzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2018-11-26 : 14:44 | Ekonomia

Herriko 180 saltokik erakusleihoak estaliko dituzte azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an. Kanpainarekin, herritarrak saltoki txikien garrantziaz ohartarazi nahi ditu Bertanek. 

 

Bete-betea dator Laboaldiaren bigarren astea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | 2018-11-26 : 11:36 | Kultura

Laboa gai eta ardatz hartuta, bi hitzaldi, txangoa, entzunaldia eta kontzertua izango dira datozen egunetan. Ostiralean Zumetaren estudiora bisita egingo dute, eta osteguna bitartean eman ahal izango da harako izena. Horretarako bi bide jarri dituzte: azpeitikokulturmahaia@gmail.com helbidera mezua idatzi edo 635-73 87 60 telefono zenbakira deitu. Zapatuan, Laboa hamaika ahotsetara kontzertua eskainiko du herriko hainbat musikarik eta abeslarik.

 

Adinekoen egoitzetako langileek mobilizazioz betetako astea hasi dute

Uztarria.eus | 2018-11-26 : 12:53 | Ekonomia

Mahai negoziatzaiea hilaren 20an elkartu zen, baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dute egoerak "bere horretan" jarraitzen duela. Gaur greba eguna dute egoitzetan, bi sindikatuek deituta, eta ELAk ostiralera arte luzatuko ditu lanuzteak. Bihar, ELAk elkarretaratzea egingo du Azpeitian.

 

Mendikute-Oranda irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak iganderako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-11-26 : 13:14 | Aisia

Lagun Onak mendi bazkunak Azpeitia-Mendikute-Oranda-Azpeitia ibilaldia antolatu du datorren iganderako, abenduak 2. Mendi bazkunako kideek...

Emaitzak: 282 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 12 13 14 15