Artxiboa: 2018 11

Azoka Plazaren proiektua aurkeztu du Josu Labakak Eibarko Slow Food jardunaldietan

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 09:41

Eibarko Slow Food jardunaldietan izan zen atzo, asteazkena, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotzia. Hain zuzen ere, Azpeitiko Azoka Plazaren proiektuaren inguruko xehetasunak eman zituen Labakak Azpeitiko Udaleko elikagaiei buruzko estrategia...

Euskaraldiko bukaera ekitaldia egingo dugu astelehenean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-11-29 : 09:30 | Euskara

18:30ean hasita, egingo dute ekitaldia Sanagustin kulturgunean. Hainbat herritarrek hartuko dute hitza, 11 egun hauetako esperientziak kontatzeko; datuen azalpen laburra egingo da, eta luntxa egingo dugu ondoren.

 

'Cold War' filma emango dute datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 08:59 | Kultura

Marta Bengoetxeak irabazi du Lagun-Arteak zozkatutako otarrea

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 08:28

Joan zen zapatuko XII. Slalom proban egin zuten otarrea Marta Bengoetxeak irabazi du. Lagun-Artea taldekoek egindako zozketaren zenbaki sariduna 9.018 zen, eta herenegun jaso zuen saria Bengoetxeak. Argazkian...

Ro taldea, Kutxa Kultur Musika programarako hautatuta

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 18:38 | Kultura

Kutxa Kultur Musika programaren xedea da bidea hasi berri duten taldeei egonaldi artistikoak egiteko aukera ematea. Azkoiti-Azpeitiko musika taldea aukeratu du epaimahaiak egonaldi programarako. Orotara, Gipuzkoako hainbat txokotako 66 musika talde aurkeztu dira aurtengo deialdira, eta horietatik sei taldek soilik jasoko dute Kutxa Fundazioaren saria.

 

Etzi aurkeztuko dute 'El Camino Ignaciano en Euskadi' dokumentala, Madalenako Ospitalean

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 17:38 | Ekonomia

Gaur aurkeztu dute, Loiolan, Inaziotar Bidea ezagutarazteko asmoarekin egin duten lan berria. 50 minutuko bi ataletan banatuta dago eta biak ikusteko aukera izango da ostiralean Madalenako ekitaldi irekian, 18:30etik aurrera. Inaziotar Bidearen Gipuzkoako eta Arabako etapekin osatu du ikus-entzunezkoa Antonio Cristobal zuzendariak; Oscar Terol aktorea da dokumentalaren protagonista eta gaztelaniaz grabatu dute lana.

 

Inkestan galdera berria: 'Gaztainak erretzeko ohiturarik ba al duzu?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2018-11-28 : 16:32 | Gizartea

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Gaztainak erretzeko ohiturarik ba al duzu?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, Euskal Antzerki Topaketei buruzkoan, 67 lagunek eman dute boza.

 

Arrauna pasio

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 15:35 | Kirolak

Azpeitian, historikoki, ez da arraunerako tradiziorik, baina asko dira azken urteetan kirol horretan aritu diren herritarrak: lehorreko arraunlariak dira. Ane Olaizola kazetariak erreportaje hau egin zuen horietako batzuekin 2018ko azaroko Uztarria aldizkarirako.

 

Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketaren finala jokatuko du Enaitz Alberdik igandean

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 12:54 | Kultura

Orotara, sei bikote arituko dira Euskal Herriko txapelaren bila. Alberdi, ohi bezala, Araitz Etxaniz soinu jotzaile azkoitiarrarekin batera arituko da igandeko saioan. Zaldibarko Olazar frontoiak hartuko du trikitilari gazteen finala, 17:30ean hasita.

 

Kristau Eskoletako greba deialdiak %55eko erantzuna izan du Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 11:57 | Hezkuntza

Sindikatuek atzotik ostiralera bitartearako grebara deituta ditu Kristau Eskoletako eta IZEAko langileak, lan itun berri bat eskatzeko. Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean gaur ari dira greba egiten; izan ere, ikastetxe horretako langileen gehiengoak erabaki zuen greba egun bakarra egitea.

 

Datorren astean banatuko dituzte Errigorako saskiak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2018-11-28 : 11:29 | Euskara

Errigorako saskiak iritsi dira Azpeitira, eta datorren astean egingo da horien banaketa. Saskia Orkatz kultur...

Iñigo Soraluze: "Unibertsitatean, ahal dudanarekin euskaraz hitz egiten jarraitzen dut"

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 10:48 | Euskara

Iñigo Soraluzek (Azpeitia, 1997) Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan duen Huhezi fakultatean ikasten du. Duela hiru urte, ikasketa eremua aldatu zitzaion Soraluzeri, baina, horrez gain, euskararen erabileraren beste errealitate batekin egin zuen topo. Ahobizi rola hartu du Euskaraldian, eta Unibertsitateko bere bizipenen berri eman du; Soraluze da Euskaraldiaren 11 ertzak serieko seigarren elkarrizketatua.

 

Laboaren iragana eta oraina plazara

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 10:17

Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste izenburupean solasaldia eskaini zuen atzo Ana Gandarak, Betharrametako erakusketa aretoan. Dozenaka lagun izan ziren bertan, eta Laboak tradizioa eta berrikuntza nola uztartu zituen ezagutu...

Mus txapelketa azkarrarekin hasiko dituzte saneloiak gaur Landetan

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 10:10 | Festak

Gaur, 21:30ean, ekingo diete auzoko festei, txapelketarekin. 20:30etik aurrera eman ahal izango da lehiarako izena. Datozen egunetan ere izango da zer egin; izan ere, igandera bitartean jan-edana eta kirol saioak izango dira nagusi Landetako txokoetan.

 

Hamar euro merkeago

Erabiltzailearen aurpegia da hau Eneritz Albizu Lizaso | 2018-11-28 : 10:03 | Iritzia

Eneritz Albizuk Uztarria aldizkariaren 2018ko azaroko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

 

Etxebiden izena emandakoek astelehenera arte berretsi dezakete Esklabetako babes ofizialeko etxeen zozketan parte hartzeko eskaera

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 09:20 | Hirigintza

Etxebiden alta emanda dauden 320 herritarrei gutun zertifikatua bidali zien Udalak azaroaren hasieran. Gutunean zozketan parte hartu nahi dutela adierazteko orria izango dute herritarrek. Orri hori abenduaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxean. Etxebiden izena emanda egon arren gutunik jaso ez duen norbait badago, Azpeitia Berritzenera joan beharko du.

 

Bihar izango da Herri Hezitzailearen gogoeten jardunaldirako izena emateko azken eguna

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 09:07 | Hezkuntza

Azpeitia Herri Hezitzailea izan dadin abiatutako balioen diagnostiko prozesuari bukaera emateko jardunaldia egingo dute zapatuan. Saioa Sanagustin kulturgunean izango da, eta bertan iazko maiatzetik hona egindako prozesuaren emaitzak plazaratuko dituzte...

Odol emaileek hitzordua dute gaur

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 08:29 | Gizartea

Hileko azken asteazkena izanik odol ateraldia izango da, anbulatorioan. Herritarrek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute odola emateko aukera. Abenduan bi zita izango dituzte odol emaileek.

 

'Volar' dokumentalaren emanaldia izango da gaur Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 08:00 | Gizartea

Igor San Miguelek ez du Hirugarren Mailako Lagun Onak entrenatzen jarraituko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2018-11-27 : 19:11 | Kirolak

Klubak jakinarazi duenez, orain artean bigarren entrenatzaile izan den Aitor Zubizarretak hartuko du taldearen gidaritza.

 

Emaitzak: 282 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 12 13 14 15