Artxiboa: 2018 11

Maite Arraizak eta Urtzi Murgiak irabazi dute Azpeitiko Herriarteko IX. Kros Mistoa

Uztarria.eus | 2018-11-03 : 20:24 | Kirolak

 

Maite Arraiza barakaldarra eta Urtzi Murgia lazkaotarra izan dira aurrenak (23:16) Azpeitiko Herriarteko IX. Kros Mistoan. Helmugan lehen azpeitiarrak, berriz, Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona (26:50) izan dira...

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Jendetza irten da plazara XIII. Libre Ardo Dastaketa Egunean

Uztarria.eus | 2018-11-03 : 15:28 | Aisia

 

XIII. Libre Ardo Dastaketa Eguna ospatu da gaur, hilak 3, Azpeitian, eta eguraldia lagun, jendetza irten da herriko plazara, ardoa dastatzera eta jai giroaz gozatzera. Aurten, hamasei upategitako edariak dastatzeko...

»» Ikusi argazki guztiak (26) »» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Utergak eta Labakak irabazi dute Azpeitiko XIX. Erremonte Txapelketa

Uztarria.eus | 2018-11-03 : 12:36 | Kirolak

Atzo, ostirala, jokatu ziren Azpeitiko XIX. Erremonte Txapelketako finala eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida. Txapela, Loiolaren izenean jokatu duten, Utergak eta Labakak irabazi dute. Txapeldunordeak, Matxinbentaren izenean aritu diren, Matxin III.a eta Agirrezabala izan dira.

 

San Martin egoitzaren astea ospatuko dute bertako egoiliarrek astelehenean hasita

Uztarria.eus | 2018-11-02 : 17:07 | Gizartea

Astelehenetik hasi eta igandera bitarterako denetariko ekintzak prestatu dituzte herriko adinekoen egoitzakoek, San Martin eguna ospatzeko. Aurten ere ez dira faltako txokolatada, Kantu Jirako lagunen bisita, bertso emanaldia, karta eta toka txapelketa eta senieen bazkaria. 

 

Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-11-02 : 16:51 | Kirolak

Igerilekuan egin behar da Behobiara autobusez joateko izen-ematea. Azaroaren 11n, igandez, izango da lasterketaren 54. edizioa. Egun horretan, 07:30ean aterako da autobusa anbulatorio pareko geltokitik.

 

Maite Etxezarreta: "Denboraldiak asko ikasteko eta indarra hartzeko balio izan dit"

Urola Kostako Hitza | 2018-11-02 : 13:21 | Kirolak

Euskal Mendizale Federazioaren mendi lasterketen ra nkinga irabazi du. Gustura dago lortutakoarekin, baina berarentzat garrantzitsuena  "ondo pasatzea" dela azpimarratu du.

 

Loiolabideko plazatxoa berritzeko eta garajeetako hezetasuna konpontzeko lanak, martxan

Uztarria.eus | 2018-11-02 : 12:23

Martxan dira Loiolabide auzoko 1 eta 17 zenbakien arteko etxe atarietako zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak. Joan den astelehenean hasi ziren konponketa lanekin, eta Udalaren aurreikuspenen arabera, lau hilabete...

Herri Batzarra egingo du Azpeitiko ezker abertzaleak asteartean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Ezker Abertzalea | 2018-11-02 : 13:00 | Politika

Datorren asteartean, azaroak 6, Azpeitiko ezker abertzalearen Herri Batzarra egingo dugu, 19:00etan hasita, Sindikatu...

Liztor asiarren habi bat kendu dute suhiltzaileek Landetako poligonotik

Uztarria.eus | 2018-11-02 : 14:07

Suhiltzaileek liztor asiarren habi bat kendu dute Landeta auzoko poligonoko zuhaitz batetik. Liztor beltza bezala ere ezaguna den liztor espeziea arriskutsua da, eta horien habiak suntsitzeko prozedura zehatz bat jarraitu...

Igandean itxiko da III. Irudhitzen lehiaketara irudiak bidaltzeko epea

Uztarria.eus | 2018-11-02 : 11:34 | Uztarriaeus

Koloreak da aurtengo argazki lehiaketaren gaia. Irudiak lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera bidali behar dira, eta igandea izango da horretarako azken eguna. Aurkeztutako irudi guztien artetik hamabi nabarmenduko ditu epaimahaiak, eta orduan zabalduko da irudiei hitzak jartzeko epea. Irudien eta hitzen ataleko irabazkeek 150 euroko saria jasoko dute. Irudhitzen lehiaketako argazkiekin eta testuekin 2019ko egutegia kaleratuko du Uztarriak.

 

Dagoeneko eman daiteke izena XVIII. San Silbestre lasterketan

Uztarria.eus | 2018-11-02 : 10:25 | Kirolak

Kirolprobak.eus webgunean eman daiteke izena bederatzi euroren trukean, eta Internet bidezko izen-emate epea abenduaren 29an itxiko dute. Abenduaren 30ean eta 31n ere eman ahal izango da izena, hamabost euroren trukean. Aurten, guztira, 900 dortsal kaleratuko dituzte. Bestalde, Txolartek eta Xeyek elkarlanean antolatutako inklusioaren aldeko lasterketa ere egingo dute. 500 metroko probarako ez da izena eman behar.

 

Nobela baten hasiera, adibidez

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2018-11-02 : 10:28 | Iritzia

Miel Anjel Elustondok Uztarria aldizkariaren 2018ko urriko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

 

Mikel Berasategi, ziklokroseko junior mailako Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Txirrindulari Elkartea | 2018-11-02 : 11:04 | Kirolak

Ziklokroseko junior mailako Gipuzkoako txapela lortu du Mikel Berasategi azpeitiarrak. Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia taldeko kidea...

Zabalik dago oraindik IX. Herriarteko Kros Mistorako izen-ematea

Uztarria.eus | 2018-11-01 : 16:58 | Kirolak

Lasterketa plazan hasiko da, eta ibilbideak 6,2 kilometro izango ditu. Kros mistoan parte hartu nahi dutenek, hiru lekutan egin dezakete izen-ematea: Azpeitiko igerilekuan, Azkoitiko kiroldegian eta herrikrosa.eus webgunean.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

10 urte bete ditu Bertan merkatari elkarteak

Uztarria.eus | 2018-11-01 : 18:23 | Ekonomia

Azpeitiko Bertan merkatarien elkarteak hamar urte bete diru aurten. Honako bideo honetan, elkartea sortu zenetik gaur arteko kontsuko ohiturez, eman diren aldaketez eta komertzio txikien garrantziaz mintzatu dira Karmele Zabaleta...

The Bobby's eta El Sonido De La Metralla taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Gaztetxean

Uztarria.eus | 2018-11-01 : 16:33 | Aisia

The Bobby's taldeak labetik atera berri duen Ispilura begira diskoa aurkeztuko du, eta El Sonido De La Metrallak punk-rock doinuak eramango ditu Gaztetxera.

 

Aralarkoa izateaz harro!

Amaia Segurola eta Aiora Goikoetxea | 2018-11-01 : 16:00 | Iritzia

Aralarko pistak eztabaida sortzen ari dira azken aldian abeltzainen artean. Honako hau Amaia Segurola azpeitiarrak, Abel Segurola artzainaren alabak, eta Aiora Goikoetxeak idatzitako iritzi artikulua da. Azpeitiarraren artaldeak Txindoki magalean pasatu ohi du uda. Aralarretik Azpeitirako 50 kilometro inguruko bidea oinez egiten du Segurolak. Iaz ere utzi zuen trashumantziaren postala herrian.

 

»» Erantzunak: 1 (Nerea Goikoetxea eta Haizea Arruti)

Pedro Muñoz: "Gustura eta konfiantzarekin nago"

Uztarria.eus | 2018-11-01 : 12:40 | Kirolak

Pedro Muñozek (Azkoitia, 1973) 10.000 metroko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen asteburuan, Getxon (Bizkaia). Lehen aldiz irabazi du proba hori Xeye atletismo taldeko kideak, eta "gustura" dago lortutakoarekin. Azpeitiko bizilagunak 32 minutu eta 30 segundo behar izan zituen lasterketa bukatzeko.

 

Hizkuntzaren gaineko jolasak eta hezkuntza sistemaren analisia, Herri Eskolei ekiteko

Uztarria.eus | 2018-11-01 : 11:49

Gaur, azaroak 1, jai eguna da Espainiako egutegian, eta horren aitzakian, "elkarrekin eta elkarrengandik ikasten jarraitzeko", Herri Eskolak egin ditu Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Hizkuntza eta hezkuntza izan...

Lorez jantzi dute hilerria Santu Guztien Egunean

Uztarria.eus | 2018-11-01 : 11:29

Santu Guztien Eguna da gaur, azaroak 1, eta ohiturari jarraituz, hainbat herritar hilerrira igo da senideei eta lagunei loreak jartzera. Atzotik ibili dira herritarrak joan-etorrian, eta dagoeneko kolorea hartu du...

»» Erantzunak: 1 (Azpeitixe)

Emaitzak: 282 | Orriak: 1 2 3 4 ... 10 11 12 13 14 15