Artxiboa: 2018 11

Kamisetak pertsonalizatzeko tailerra emango dute Ekoetxean hilaren 18an

Uztarria.eus | 2018-11-08 : 10:48 | Aisia

6 eta 12 urte bitarteko umeei eta haien familiei zuzendutako saioa izango da. Doako tailerra da baina aurrez eman behar da izena, plazak mugatuak direlako. Hilaren 15ean bukatuko da izena emateko epea.

 

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final batzuk Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzte bihar

Uztarria.eus | 2018-11-08 : 10:33 | Kirolak

19:30ean hasita, kadeteen lehen mailako, jubenilen lehen mailako eta nagusien bigarren mailako finalak jokatuko dituzte. Lehen neurketan etxeko bikote bat izango da txapela lortzeko lehian; izan ere, Ilunpe 1 taldeko Aimar Egiguren eta Jakes Elosegi pilotariek Tolosako Amiano eta Suduperen kontra neurtuko dituzte indarrak.

 

Jabier Arenas: "Asko eman dit Urola ibaiak, eta omenaldia egin nahi izan diot"

Urola Kostako Hitza | 2018-11-08 : 10:19 | Gizartea

Jabier Arenasek Urola Ibaia dokumentala egin du, eta ikus-entzunezko lanaren bidez, bailara zeharkatzen duen ibaiak daukan aberastasuna agerian utzi du azpeitiar bideoegileak.

 

'First man' filma emango dute igandean eta astelehenean, Soreasun

Uztarria.eus | 2018-11-08 : 09:09 | Kultura

Igandean 19:30ean izango da emanaldia, eta astelehenean, ikusleen egunean, 21:00etan. Neil A. Amstrong astronautaren bizitza jasotzen du filmak, eta Ryan Gosling da aktore nagusia. 50eko eta 60ko hamarkadetan egin zen misio espaziala du oinarri pelikulak.

Matxin III.a eta Ion elkarrekin ariko dira gaur hasiko den 48. Binakako Erremonte Txapelketan

Uztarria.eus | 2018-11-08 : 08:58 | Kirolak

Guztira, sei bikote ariko dira nor baino nor lehian, Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko duten txapelketan. Lehenik ligaxka jokatuko dute, eta lau bikote sailkatuko dira finalerdietara. Abenduaren 29an izango da finala.

 

Parrokia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute zapaturako

Uztarria.eus | 2018-11-08 : 08:24 | Herria

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan egingo dute doako bisitaldia, 12:00etan. Juan Bautista Mendizabal izango da gidaria.

 

Aurrera doa Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketa

Uztarria.eus | 2018-11-07 : 18:14 | Kirolak

Iñaki Errazkinen aldeko babes adierazpenaren eztabaida atzeratu egin dute

Uztarria.eus | 2018-11-07 : 11:18 | Politika

Atzoko udalbatzarrean ziren Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate eta Ingurumen diputatu ohiari babesa agertzeko mozioa eztabaidatzekoak, baina gaia ez zuten landu, Udaleko bi alderdiek ez zutelako testua onartzeko adostasunik lortu. Horrenbestez, datorren asteartean Bozeramaileen Batzordea deituko dute, eta han eztabaidatuko dute adierazpenaren edukiez.

 

Ekintzaz josita iritsi da azaroa Udal Liburutegira

Uztarria.eus | 2018-11-07 : 12:19 | Kultura

Datozen asteetan denetariko ekintzak egingo dituzte liburutegian, haur eta gaztetxoei zuzenduta. Besteak beste, ipuin kontaketak, eskulan tailerra eta marrazketa saioa izango dira azaroan zehar. 

 

Ekoetxea kudeatzeko hitzarmena berrituko dute Udalak eta Eusko Jaurlaritzak

Uztarria.eus | 2018-11-07 : 10:49 | Gizartea

Hitzarmen berria atzoko udalbatzarrean onartu zuten EH Bilduko eta EAJko udal ordezkariek aho batez. Hiru urterako akordioa erdietsi dute bi erakundeek, eta Udalak 135.000 euro jasoko ditu Ekoetxea kudeatzeko.

 

Sei familiak parte hartuko dute Bizilagunak egitasmoaren Azpeitiko lehen hitzorduan

Uztarria.eus | 2018-11-07 : 10:44 | Gizartea

Igandean elkartuko dira bazkaltzeko familiak, binaka; aurretik ere elkartuko dira, ordea, elkar ezagutzen hasteko. Jatorri desberdinetako herritarrak batzea eta elkar hobeto ezagutzeko zubiak eraikitzea da SOS Arrazakeriak suatatuta Euskal Herri osoan egiten den egitasmoaren helburua.

 

Azpeitiko udalbatzak bat egin du Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-11-07 : 10:29 | Euskara

EH Bilduko eta EAJko hautetsiek bat egin dute euskararen erabilera areagotzeko ariketa sozialarekin, eta izena eman dute Euskaraldian. Euskaraldiaren talde eragileak bi girotze saio antolatu ditu Ahobizientzat eta Belarriprestentzat: azaroaren 13an eta 21ean izango dira. Txapak, berriz, azaroaren 19tik 23ra jaso ahalko dira Azoka Plazan.

 

Ostiralean hasiko dituzte Lasaon samartinak

Uztarria.eus | 2018-11-07 : 09:30 | Festak

Txupinazoarekin ekingo diete samartinei Lasao auzoan, eta hango bizilagunek hiru egunetan ospatuko dituzte festak. Ohi bezala, askotariko ekintzak izango dira auzoan, hala nola bertso eta trikiti saioak, umeentzako jolasak eta auzoko produktu eta abereen azoka.

 

Azpeitiko Udalak lau ikastaro eskainiko ditu IMHrekin elkarlanean

Uztarria.eus | 2018-11-07 : 09:00 | Hezkuntza

Azpeitian eta Elgoibarren emango dituzte saioak, doan. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.

 

IX. Kros Mistoa irudietan

Uztarria.eus | 2018-11-07 : 08:33 | Kirolak

Joan zen zapatuan jokatutako IX. Kros Mistoaren bideoa egin du Erlo Telebistak. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako lasterketa arratsaldez egin zen, eta 54 bikotek bukatu zuten 6,2 kilometroko proba. Maite...

Salgai daude Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | 2018-11-06 : 16:51 | Kultura

Urtarrilaren 25ean, ostiralean, eskainiko du oriotarrak kontzertua, Soreasu antzokian. Aurrealdeko sarrerek 25 euro balio dute eta atzealdekoek 20 euro; Sanagustinen eta kulturaz.eus-en eskura daitezke. 

 

Santo Tomas Egunean postua jartzeko izena eman daiteke

Uztarria.eus | 2018-11-06 : 15:36 | Festak

Taldeek udaletxean eman beharko dute izena. Txorizo postua jarri nahi dutenek hilaren 22ra bitartean izango dute horretarako aukera, eta gainerako produktuen postuak jartzeko hilaren 30era bitartean egin dezakete eskaera.

 

Juan Joxe Agirrek irabazi du III. Irudhitzen lehiaketaren argazkien atala

Uztarria.eus | 2018-11-06 : 12:33 | Uztarriaeus

Alberto Beloki, Xanti Rodriguez eta Ainara Garcia argazkilariek osatu dute epaimahaia. Horiek azaldu dutenez, Agirreren argazkia "landutakoa, ondo pentsatutakoa eta konposizio aldetik zaindutakoa" delako nabarmendu dute. Irudi irabazleaz gain, beste hamaika irudi aukeratu dituzte Uztarriaren 2019ko Irudhitzen egutegia osatzeko. Argazkien atala itxita, martxan da testu laburren lehiaketa.

 

Hezkuntza Sailak babestutako zazpi ikastaro eskainiko dituzte datorren ikasturtean

Uztarria.eus | 2018-11-06 : 11:12 | Hezkuntza

Marrazketa artistikoa eta margolanak, puntua, ebaketa eta jantzigintza, koloretako bitxigintza, eskulanak, arabiera eta alboka ikastaroak eskainiko dituzte datozen hilabeteetan, eta izena eman daiteke dagoeneko.

 

Ikusgai da 'Trikitixa gurean' argazki erakusketa

Uztarria.eus | 2018-11-06 : 10:35 | Kultura

 

Joan zen urriaren 31az geroztik ikusgai da Trikitixa gurean argazki erakusketa Sanagustin kulturgunean. Azaroaren 13ra bitartean izango dira ikusgai hamarkadaz hamarkada eskualdeko trikitiari lotuta egin diren askotariko argazkiak. Irudiok Zuriak...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Emaitzak: 282 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11 12 13 14 15