Artxiboa: 2018 11

Beltzez jantzi dituzte saltokietako erakusleihoak

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 19:02 | Ekonomia

Azpeitiko 180 saltokik erakusleihoak estali dituzte gaur, ostirala, arratsaldean, eta hala egongo dira astelehenera bitartean. Bertan merkatari elkarteak martxan jarri duen Nolako Azpeitia nahi duzu? kanpainaren emaitza da gaur...

Hasi dira Kalebarrena asfaltatzeko prestatzen

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 17:07

Uste baino lehenago hasi dira lanean Urrestillako Kalebarrenean. Urrian ur hoditeria berritzeko lanak egin ondoren, kalea asfaltatzea gelditzen zen, obrak bukatzeko. Berez, astelehenean ziren lan horiekin hastekoak, baina gaur goizean...

Herriko musikariek Sanagustinen agurtuko dute Laboaldia bihar

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 15:00 | Kultura

Herriko hainbat musikarik Laboaldia agurtuko duen Laboa hamaika ahotsetara kontzertua eskainiko du, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Sarrera bost euro ordaindu beharko da, eta Sanagustinen edo Kulturaz.eus webgunean daude salgai.

 

Soka, iraunkor

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 14:53 | Gizartea

Vladys Kutxerenko duela 18 urte etorri zen lehen aldiz Ukrainatik Azpeitira, Kontxita Martijaren etxera. Egun, bertan bizi da. Mireia Galarza kazetariak biekin osatu du erreportaje hau 2018ko azaroko Uztarria aldizkarirako.

 

Azpeitia, arnasgunea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Hiromi Yoshida | 2018-11-30 : 11:53 | Iritzia

Hiromi Yoshidak Uztarria aldizkariaren 2018ko azaroko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

 

Oihana Orbegozok Emakume Master Cupeko finalaurrekoa jokatuko du igandean

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 11:31 | Kirolak

Promozio Mailako finalerdietako bat jokatuko du azpeitiarrak Naroa Elizalde zubietarraren aurka. Partidak Amezketako Larrunarri pilotalekuan izango dira, eta han bi mailetako finaletarako txartelak izango dira jokoan. Finalak Azkoitiko Gurea pilotalekuan izango dira.

 

Eneritz Aranburu: "Medikuak hizkuntza arrotz bat erabiltzen badu, umea ez da lasai egongo"

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 10:59 | Euskara

Hiru seme-alaba ditu Eneritz Aranburu Segurolak (Azpeitia, 1981), eta haiekin medikuarenera joan izan denean, tarteka tokatu zaizkio euskara ez dakiten pediatrak edo erizainak. Hori aldatzea ezinbestekoa iruditzen zaio Aranbururi; bera da Euskaraldiaren 11 ertzak serieko zortzigarren elkarrizketatua.

 

Horman Poster kolektiboaren 'La leçon' antzezlana, igandean Gaztetxean

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 10:41 | Kultura

Antzezlana Madrilen emango dute datozen asteetan, eta han eskaini aurretik, Gaztetxean eman nahi izan dute sortzaileek. Sarrera bost euro ordaindu beharko da. Antzerkia gaztelaniaz da, eta jatorri kultural ezberdinetako pertsonen historia postkoloniala du oinarri. 

 

Ikusle kopuruak gora egin du aurtengo Euskal Antzerki Topaketetan

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 10:16 | Kultura

Udalak adierazi duenez, batez beste, 300-350 ikus-entzule izan dira antzerki obretan. Topaketek gorako "pauso garrantzitsua" egin dutela adierazi du Udalak, urteotako topaketa "luzeenak eta emankorrenak" izan direlako. Josu Labakak eskerrak eman dizkie herritarrei, antzezleei nahiz topaketak antolatzen aritu diren teknikariei.

 

Norman eta Sofa taldeen kontzertuak izango dira bihar Orkatzen

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 09:28 | Kultura

Joseba Segurola zoriontzeko argazkia aterako da arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Ezker Abertzalea | 2018-11-30 : 08:14 | Politika

Gaur, ostirala, 19:30ean Joseba Segurola euskal preso politiko azpeitiarra zoriontzeko argazkia aterako dugu. 19...

Kolorez eta umorez beteta dator Sanjuandegiko Azoka Herritik

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 19:09 | Gizartea

Abenduaren 15ean egingo dute azoka, eta askotariko eskaintza aurkitu ahal izango da bertan: bertako produktuak, jan-edaneko postuak, bigarren eskuko azoka... "Txikitik eta auzotik" eragitea da antolatzaileen helburua.

 

Javier Gurrutxaga: "Askok nahi dute alokatu, ia eskaintzarik ez dago, ordea"

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 17:06 | Ekonomia

Higiezinen agentzia bateko jabea da Gurrutxaga eta Ane Olaizola kazetariak ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako egindako galderak erantzun ditu 2018ko azaroko uztarria aldizkarian.

 

Asfaltatze lanak tarteko, astelehenean eta asteartean itxita izango da Kalebarrena

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 15:43 | Hirigintza

Urrestillako kale horretako ur hoditeria berritu zuten aurrena, eta eguraldiak laguntzen badu, bi egun horietan egingo dituzte asfaltatze lanak. Errepidea itxita izango da, eta Azpeitia eta Beizama arteko UK04 autobus zerbitzuak sarrerako bidegurutzean egingo ditu geldialdiak.

 

Iheslariak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Txetxu Urbieta | 2018-11-29 : 15:25 | Iritzia

Txetxu Urbietak Uztarria aldizkariaren 2018ko azaroko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

 

Emakume presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2018-11-29 : 15:11 | Politika

Hilabete honetan, bereziki emakume presoek jasaten duten egoerari jarriko diogu arreta. Hori dela eta, bihar...

Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak, agortzear

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 12:13 | Kultura

Duela bi aste jarri zituzten salgai urtarrilaren 25eko kontzerturako sarrerak, eta dagoeneko 400 txarteletik gora saldu dira. Orotara, 120 sarrera inguru gelditzen dira, Kulturazek jakinarazi duenez. 2019ko Kultur Bonoa abenduaren 12an jarriko dute salgai. 

 

Maria Luisa Cantos: "Xume bada ere, beti jarraituko dut euskararekin harremanetan"

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 10:44 | Euskara

Maria Luisa Cantos (La Garrovilla, Extremadura, Espainia, 1958) 60. hamarkadan iritsi zen Azpeitira, eta orduz geroztik bertan bizi da. Gaztetan, giro euskaldunak harrapatu zuen; lantokian aurrena, eta senarraren lagunartean eta familian, gero. Belarriprest rola hartu du Euskaraldian, nahiz eta pentsatzen duen beti izan duela belarria euskara entzuteko prest. Cantos da Euskaraldiaren 11 ertzak serieko zazpigarren elkarrizketatua.

 

Laboaren mapetan murgilduta

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 10:38

Non dago Mikel Laboa? izenpean, Josune Albisuk hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Betharramen. Gitarra lagun zuela, antropologian doktoreak Laboaren kartografietan barrena eraman zituen han elkartu ziren ikusleak, eta aurretik, Laboa...

Herriko dendak itxiz gero, zer?

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 10:29 | Ekonomia

Bertan merkatarien elkarteak 'Nolako Azpeitia nahi duzu?' kanpaina jarriko du martxan egunotan, herriko dendetan erostearen garrantzia nabarmentzeko.

 

Emaitzak: 282 | Orriak: 1 2 3 4 ... 12 13 14 15