Artxiboa: 2018 10

Aldi baterako gizarte langilea eta herri formazio teknikaria kontratatuko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 17:36 | Udala

Gizarte langile eta formazio teknikari postuetarako izena eman nahi dutenek Lanbidera jo beharko dute azaroaren 16a baino lehen. Lanpostuen iraupena sei hilabetekoa izango da.

 

Eman daiteke izena Antzerki Topaketen barruan antolatutako 'Tartean dauden gorputzak' tailerrean

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 14:52 | Kultura

Parte-hartzaileek idatzitako testu laburretatik eta material autobiografikoetatik abiatuta, irudi fisiko poetikoen sorkuntza praktikatuko dute.Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, abengoetxea@kulturaz.eus helbidera idatzita. Azaroaren 5ean, 6an eta 7an eskainiko dituzte saioak, eta orotara 12 ordu iraungo du ikastaroak. 

 

Azpeitiko osasun zerbitzuetako bostetik langile batek ez du hizkuntza eskakizunik

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 12:12 | Euskara

Azpeitiko anbulatorioko eta larrialdi zerbitzuetako langileen hizkuntz eskakizunen ehunekoa, Uemako udalerri guztien batez bestekoaren oso parean dago. Izan ere, Uemaren arabera, udalerri euskaldunetako osasun zerbitzuetako bost langiletik batek ez du hizkuntza eskakizunik. Azpeitiko anbulatorioan 35 familia medikuk, pediatrak, erizainek eta harrerako nahiz larrialdi zerbitzuetako beharginek egiten dute lan, eta horietatik zazpik ez dute dagokien hizkuntz eskakizuna. Datu ezkorrena Azpeitiko larrialdi zerbitzuetako langileena da; zortzi mediku eta erizainetik lauk ez dute hizkuntza eskakizuna.

 

Gau magikoa, paregabea, izan zen

Itziar Oiarzabal | 2018-10-31 : 11:30 | Iritzia

Itziar Oiarzabal Imanol Elias zenaren alargunak gutuna idatzi du larunbatean taularatu zuten Matxinada herri antzerkiaren harira. Oiarzabal aktore lanetan aritu zen, eta bere senarra zenak idatzitako testua oinarri hartuta osatutako ikuskizunean parte hartu zuten guztiei eskerrak emateko baliatu du gutuna.

 

Apustu etxea Azpeitian "soberan" dagoela salatu dute herritarrek, haren inaugurazioan

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 10:32 | Gizartea

 

Reta enpresak, atzo, asteartea, zabaldu zuen herrian polemika sortu duen apustu etxea. Balentina Agirre plazan ireki dute lokala, eta negozioaren inaugurazio ekitaldian protesta egin zuen hainbat herritarrek. Izan ere, 50...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Sukalde koplak' saioaren bigarren atala: tupper-erako entsalada eta onddoak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2018-10-31 : 11:17 | Aisia

Kulturaz kooperatibak eta Elikaguneak bide berri bati ekin diogu elkarrekin, sukaldaritza programa bat garatzeari, hain zuzen ere. Datozen hilabeteetan, Xabier Bereziartua eta Xabi Izagirre, hurrenez hurren, Sanagustin Kulturguneko eta Elikaguneko...

Metro gutxian, bi kartel gaztelania hutsean

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 11:10

Euskararen arnasgune da Azpeitia, baina horrek ez ditu herritik uxatzen gaztelaniaz idatzitako mezuak. Herritar batek Uztarriara bidalitako irudiak dira honako hauek, eta horietan gaztelania hutsean idatzitako kartelak ageri dira. Herritarrak...

Anjel Larrañaga: "Neu konforme gelditzeko zerbait falta zela sumatzen nuen"

Urola Kostako Hitza | 2018-10-31 : 10:47 | Kultura

Anjel Larrañaga (Azkoitia, 1947) bertsolari eta pandero jotzailearen ibilbidea borobiltzen duen Lana festa bihurtuz disko-liburua kaleratu dute. Azpeitiko bizilagunari elkarrizketa egin dio Urola Kostako Hitzak.

 

Erronka berri bat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Aitziber Aizpuru | 2018-10-31 : 10:32 | Iritzia

Aitziber Aizpuruk Uztarria aldizkariaren 2018ko urriko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

 

Kexa, Julian Elorzan zakurrek eragiten dituzten kalteak direla eta

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 10:12

Herritar batek Uztarriara igorri duen kexa da honako hau. Azken hilabeteetan, batez ere "eguraldi ona" egiten duenean, Julian Elorza hiribideko plazan "zakur ugari" lotu gabe ibiltzen direla salatu du herritarrak...

»» Erantzunak: 2 (Gabiriko Pablo, earki)

Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak antolatu ditu biharko

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 09:55 | Hezkuntza

Bertsolaritza tailerra egingo dute eguna hasteko, eta segidan, Hezkuntza, dominazio kapitalistan hitzaldia eskainiko dute. Jardunaldia amaitzeko, gaiztakeri tailerra egingo dute Herri Eskoletara animatzen diren lagunek. 

 

IX. Kros mistoa dela eta, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 09:37 | Besterik

Zapatuan bertan behera geldituko dira anbulatorio pareko, Julian Elorza etorbideko eta Burdinbidearen Euskal Museoko autobus geltokiak, 18:45etik 19:30era. Ordu tarte horretan sahiesbidean geldituko dira autobusak.

 

Odola ateratzeko aukera izango da gaur, anbulatorioan

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 08:58 | Gizartea

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute hitzordua, anbulatorioan. Hurrengo odol ateraldia azaroaren 28an, asteazkenez, izango da.

 

Nagore Alkorta izango da EH Bilduren alkategaia datozen udal hauteskundeetan

Uztarria.eus | 2018-10-30 : 20:22 | Politika

Azpeitiarra Zuzenbidean lizentziatua da, eta Azpeitiko Udaleko administrazio orokorreko teknikaria eta giza baliabideen arduraduna da. EH Bilduk azaldu duenez, Alkortak "eskarmentua" du udal kudeaketan, eta EH Bilduren "aniztasuna" islatzen du. Zerrendaburuak adierazi du Azpeitia bezalako "herri integratzaile eta ireki" baten aldekoa dela, eta EH Bilduk urteotan egindakoaren bidean jarraitzeko asmoa agertu du. Proiektu berriei ekiteko "gogoz" aurkeztuko da hauteskundeetara.

 

Hamasei upategiren ardoak dastatu ahal izango dira XIII. Libre Ardo Dastaketa Egunean

Uztarria.eus | 2018-10-30 : 17:30 | Aisia

Bost euroren truke, bost ardo probatzeko aukera izango da larunbatean plazan, 11:30etik aurrera. Gehienak urteroko ardo berberak izango dira, baina izango da berrikuntzarik: Ijalba upategiaren ardo ekologikoak. Euskal Herriko VI. Txorizo Egosiaren Lehiaketa ere egingo dute; inoiz baino partaide gehiago izango da aurten.

 

Txirrindulari batek istripua izan du Amue kalean

Uztarria.eus | 2018-10-30 : 16:16 | Gizartea

15:00ak aldean izan du ezbeharra txirrindulariak, eta erorikoaren ondorioz hainbat kolpe hartu du. Larrialdi zerbitzuek bertan artatu dute txirrindularia, eta Zumarragako ospitalera eraman dute ondoren.

Hilda aurkitu dute atzo arratsaldetik desagertuta zegoen 70 urteko emakume azpeitiarra

Uztarria.eus | 2018-10-30 : 09:49 | Gizartea

Larrialdi Zerbitzuek eta bilaketa taldeak 13:00ak aldean aurkitu dute hilotza, Azkoitiko Txerloia parean, ibaian. Atzo jarri zuen familiak haren desagerpenaren salaketa, eta gaur goizean hasi dira Larrialdi Zerbitzuak bilaketa lanekin.

Leitu eta ibili, etengabe

Uztarria.eus | 2018-10-30 : 15:13 | Kultura

Liburuzain eta liburu zale, badu bestelako zaletasunik Beatriz Aranbarrik. "Bazterrak ikustea" du gogoko. Bere jardueraz 'bestelako' kontuez aritu zen Aranbarri Mailo Oiarzabal kazetariarekin, 2018ko Uztarria aldizkariaren Bestaldetik atalerako.

 

Bertan behera gelditu da Herri Hezitzailearen diagnostikoa osatzeko gaurko saioa

Uztarria.eus | 2018-10-30 : 14:22 | Hezkuntza

Datozen egunetan jakinaraziko dute kultura eta euskara arloetako eragileei zuzenduta zegoen saioaren data berria.

 

1766ko matxinada, oholtzara

Uztarria.eus | 2018-10-30 : 11:55 | Kultura

 

"Matxinoak matxinada!" oihuak hartu zuen Azpeitiko Soreasu antzokia joan den larunbatean. Historiak, musikak eta antzerkiak bat egin zuten oholtzan, Imanol Elias historialari zenak idatzitako Matxinada obran oinarritutako herri antzerkiari esker...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Emaitzak: 303 | Orriak: 1 2 3 4 ... 13 14 15 16