Artxiboa: 2018 9

Angel Otaegiren omenezko ekitaldia egin dute Nuarben, Kurro eta Pelitxo ere gogoan

Uztarria.eus | 2018-09-30 : 16:00 | Politika

 

Aurtengo Gudari Egunaren harira antolatutako azken ekitaldia egin dute gaur eguerdian Nuarben. Urtero legez, duela 43 urte Francoren diktadurapean afusilatu zuten Angel Otaegiren etxe atarian elkartu dira haren senideak...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Xabier Zalduak jantzi du txapela zezen plaza ikuskizunez bete duen euskal pentatloian

Uztarria.eus | 2018-09-30 : 10:23 | Kirolak

Zumarragakoa hasi eta bukatu nagusitu zen atzo gauean jokatutako txapelketan. Aritz Azpiazu Arria VI.a azpeitiarra, boskoteko gazteena, azkena izan zen. Haren osaba Xabier Orbegozo Arria V.ak ez zuen lehian parte hartu, min hartuta.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Asier Larruzeak eta Maud Conbarieuk irabazi dute X. Zuzenien mendi lasterketa bertikala

Uztarria.eus | 2018-09-29 : 19:53 | Kirolak

 

Eguraldia lagun, jendetza bildu da X. Zuzenien mendi lasterketa bertikala ikustera. Azpeitiko plazatik irten eta Xoxoteko San Inazioren irudirainoko ibilbidea egin dute lasterkariek, zuzenean. 96 lasterkarik zuten izena emanda Lagun...

»» Ikusi argazki guztiak (121)

Herritarren berotasunak babestuta egin du debuta Jon Alberdik

Uztarria.eus | 2018-09-29 : 13:20 | Kirolak

 

Profesionaletan jokatutako lehen partida irabaztea lortu ez badu ere, "oso pozik" dago Jon Alberdi pilotaria. Eta ez zaio horretarako arrazoirik falta; izan ere, gutxitan ikusi da Azpeitiko Izarraitz pilotalekua atzo...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Baratzeak negurako prestatzeko ikastaroak eskainiko dituzte astelehenean herriko baratze parkeetan

Uztarria.eus | 2018-09-28 : 17:00 | Gizartea

Lehen saioa Otzaka aldeko baratzeetan izango da, 17:00etatik 18:15era bitartean. Bigarrena, berriz, Izarraizpeko baratzeetan egingo dute, 18:15etik 19:30era. Ikastaroak doakoak izango dira.

 

Gertu da Txisteratik Egun Magikoa

Uztarria.eus | 2018-09-28 : 15:11 | Kultura

Urriaren 6arekin iritsiko da magia Azpeitira. Izan ere, hirugarren urtez, Txisteratik Egun Magikoa antolatu du herritar talde batek. Egitasmoa iragartzeko bideoa kaleratu dute gaur, eta aurreko edizioetako moduan, askotariko magia...

Estaligabeko igerilekuko erabiltzaile kopurua %26 igo da iaztik

Uztarria.eus | 2018-09-28 : 14:56 | Aisia

Ekainaren 16tik irailaren 16ra arte izan da zabalik, eta irekita egon den 93 egun horietan 37.249 lagun bertaratu dira. Herritar gehien bertaratu zen eguna uztailaren 9a, astelehena, izan zen.

 

Jon Alberdi: "Beti oroituko dudan eguna izango da gaurkoa, eta disfrutatzen saiatuko naiz"

Uztarria.eus | 2018-09-28 : 13:30 | Kirolak

Jon Alberdi pilotariak gaur debutatuko du profesionaletan. Jon Ander Albisurekin batera, Oinatz Bengoetxearen eta Alvaro Untoriaren aurka jokatuko du, Izarraitz pilotalekuan. ETBk zuzenean emango du partida. 

 

Lore eskaintza egin diote Otaegiri Nuarbeko hilerrian, haren hilketaren 43. urteurrenean

Uztarria.eus | 2018-09-28 : 11:05

Atzo, Gudari Egunean, lore eskaintza egin zioten hainbat lagunek Angel Otaegiri. Ohi bezala, Nuarbeko hilerrira joan ziren Otaegiren senideak eta herritarrak, tartean Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta hainbat zinegotzi, eta...

Bertanek Stock Azokaren balorazio "positiboa" egin du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2018-09-28 : 10:51 | Ekonomia

Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak egin dute joan zen asteburuko Stock Azokaren balorazioa, eta...

Apustuak, tentazio eta adikzio

Gipuzkoako Hitza | 2018-09-28 : 10:29 | Gizartea

Duela hamar urte, Eibarren zabaldu zuten Gipuzkoako lehen kirol-apustu etxea. Gaur, edonondik eta edonoiz egin daitezke apustuak. Ugaritu egin dira mendekotasun kasuak. Gipuzkoako Hitzak egindako erreportajea da honakoa.

 

Bidelan programan izena emateko epea, irekita

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2018-09-28 : 09:39 | Ekonomia

Iraurgi Berritzenek urriaren 15etik 23ra garatuko du batez ere emakumeei zuzendutako programa, coaching teknika erabilita. Programan parte hartzeko interesa dutenek Iraurgi Berritzenera deitu behar dute.

Zuzenbide piriniarraz ariko da igandean Angel Rekalde Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2018-09-28 : 09:19 | Kultura

Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Zuzenbide piriniarraren nondik norakoak izenburupean izango da hitzaldia, 11:30ean hasita.

 

Errioxara ibilaldia egingo du Baigera jubilatuen elkarteak urriaren 18an

Uztarria.eus | 2018-09-28 : 09:00 | Aisia

Lehenik, Rioja Vega upategia bisitatuko dute bi txandatan, eta, ondoren, upategian bertan bazkalduko dute. Interesatuek urriaren 12ra bitartean eman dezakete izena.

 

Astelehenetik aurrera eman ahalko da izena haurrentzako igeriketa ikastaroan

Uztarria.eus | 2018-09-28 : 08:45 | Kirolak

4 eta 13 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ikastaroak izango dira, eta saioak azaroaren 26an hasi eta abenduaren 18an bukatuko dira. Igerilekuan eman ahal izango da saioetarako izena.

 

'Jon Braun' txotxongilo ikuskizuna izango da igandean Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2018-09-28 : 08:13 | Kultura

16:30ean hasiko da 4 urtetik gorako herritarrei zuzendutako emanaldia, eta sarrerak aurrez ere eskura daitezke Kulturaz.eus webgunean, bost euroren trukean. 50 minutuko ikuskizuna da, eta Miren Larrea eta Valentina Raposo aktoreek eskainiko dute saioa txotxongiloen bidez.

 

Javier Otaegi 'Beixama' pilotari ohia hil da

Uztarria.eus | 2018-09-27 : 17:58 | Kirolak

Atzo zendu zen pilotari ohia, 72 urterekin. Atzelari ohi azpeitiarrak Empresas Unidasekin egin zuen profesionaletan debuta, eta Egiguren III.arekin aritu zen hainbat txapelketatan, afizionatuen mailan.

 

San Martin egoitzako eta Eguneko Zentroko langileak grebara deitu ditu ELAk

Uztarria.eus | 2018-09-27 : 17:55 | Ekonomia

Hitzarmen berriak adosteko negoziaketak "blokeatuta" daudela eta, 17 greba egun iragarri ditu sindikatuak urtearen amaiera bitarterako. Bihar elkarretaratzea egingo dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzaren aurrean.

 

Urriaren 1etik aurrera aldaketak izango dira hainbat autobus zerbitzutan

Uztarria.eus | 2018-09-27 : 17:06 | Gizartea

Astelehenetik aurrera, hainbat aldaketa izango dira Lurraldebusen Urola Erdiko hainbat zerbitzutan. Azpeitia eta Tolosa arteko UK02, Azkoitia eta Zarautz arteko UK03 eta Zestoa eta Ermua arteko UK05 zerbitzuetan izango dira aldaketak.

 

Soma Cult eta Dunne taldeek irekiko dute Arkupehotsak egitasmoaren bigarren bira

Uztarria.eus | 2018-09-27 : 16:57 | Kultura

Bihar, ostirala, hasiko dira Arkupehotsak egitasmoaren bigarren deialdian aukeratutako musika taldeen kontzertuak. 22:30ean hasita, Azpeiti-Azkoitiko musikariek osatutako Soma Cult eta Dunne taldeek eskainiko dituzte zuzenekoak Sanagustin kulturguneko Arkupean. Julen Hidalgo bateria jotzailea Soma Cult taldeko kidea da, eta adierazi duenez, taldearentzat "izugarria" da Arkupehotsak proiektuak eman dien aukera. 

 

Emaitzak: 203 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11