Artxiboa: 2018 8

Ohiko ordutegia izango du Udal Liburutegiak astelehenetik aurrera

Uztarria.eus | 2018-08-31 : 14:24 | Hezkuntza

Astegunetan goizez zein arratsaldez irekiko dute Enparan Dorretxeko liburutegia, 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan, aldiz, goizez bakarrik izango da zabalik.

 

Udalak hitzarmena berritu du Urola Kostako Hitzarekin, "euskarazko prentsa bultzatzeko"

Uztarria.eus | 2018-08-31 : 12:35

Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu du Urola Kostako Hitza hedabidearekin, beste urte batez. Erakundearen hitzetan, "hitzarmenaren helburua da eskualdeko hedabideetan euskara bermatzea". Horretarako, 27.000 euro emango dizkio Udalak Urola Kostako...

Lagun Onakeko gizonezkoen lehen taldearen futbol partidak Internetez ikusteko aukera izango da aurrerantzean

Uztarria.eus | 2018-08-31 : 12:26 | Kirolak

Partidak Internetez ikusi nahi dituztenek 2,99 euro ordaindu beharko dute norgehiagoka bakoitzeko. Garmendipen jokatutako partidak soilik emango dituzte sarean. Lagun Onakek Bermeo hartuko du bihar Garmendipen, 18:00etan hasita. 

 

#Wanderlust

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enok | 2018-08-31 : 11:41 | Iritzia

Eta ibili da Perun, eta Amazonian, bisitatu ditu Moai estatuak Txileko irla famatuan, Habanan izan...

Azken gertaeren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2018-08-31 : 13:39 | Gizartea

Abuztuko azken txanpan sartzen ari garen honetan, bidaien eta jai egunen nondik norakoak elkarbanatzen ditugun...

Eneko Iglesias: "DJ munduan arrakasta izateko garrantzitsua da kontaktu onak izatea eta zerbait berria sortzea"

Uztarria.eus | 2018-08-31 : 09:07 | Aisia

Azkoitiko Txalintxo tabernan 200. DJ festa ospatuko dute bihar, 18:00etan hasita. Guztira, 25 disko jartzaile ariko dira Txalintxo girotzen goizaldera bitartean, eta horien artean da Eneko Iglesias (Azpeitia, 1998) DJa. Festaren atarian, musika elektronikoaren inguruko zaletasunaz, bere bizipenez eta aurrera begirako asmoez mintzatu da Enesound.

 

Uharteko hilketa matxista salatu eta "boteretze feministarako deia" egin du Basanderiekek

Uztarria.eus | 2018-08-30 : 19:20

Basanderiek asanblada feministak deituta, dozenaka lagun elkartu da gaur, osteguna, Azpeitiko plazan, joan zen larunbatean Uharten jazotako erailketa matxista salatzeko. Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu! lelopean elkartu dira deialdira batu diren...

Beni Odriozola: "Xoxoteko aterpea egundoko aukera izan da niretzat"

Uztarria.eus | 2018-08-30 : 17:29 | Kirolak

Etxera itzultzeko baina mendian bizitzen jarraitzeko parada izango du zapatutik aurrera azkoitiarrak. Xoxoteko aterpearen aro berria etzi hasiko da, irekiera festa eta guzti.

 

Turismofobia da

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iñaki Segurola | 2018-08-30 : 15:20 | Gizartea

Gaur, abuztuak 30, Urola Kostako Hitza egunkariko Puntuka atalean argitaratutako iritzi artikulua da honako hau:

 

96 haurrek eta nerabek jaso dituzte formaziorako bekak lehen seihilekoan

Uztarria.eus | 2018-08-30 : 12:46 | Udala

25 urtetik gorako langabetuentzako edo %50eko jardunaldia dutenentzako laguntza lau lagunek jaso dute oraingoz. Bigarren seihilekoan ere eska daitezke laguntza horiek.

 

Eguzkiñe Peñak bukatutzat eman du futbol jokalari ibilbidea

Uztarria.eus | 2018-08-30 : 12:35 | Kirolak

Hainbat urtez emakumeen goi mailako euskal taldeetan aritu ostean, "momentuz" futbolean jokatzeari uzteko erabakia hartu du. Joan zen denboraldian belauneko lesio larria izan zuen azpeitiarrak, eta oraindik ere errekuperatzen ari da. Lagun Onakeko nesken lehen taldeko bigarren entrenatzaile kargua hartu du.

 

'Karakola' itxita izango da astebete inguruan, gunea mantentze eta margotze lanak tarteko

Uztarria.eus | 2018-08-30 : 10:41

Olazko Andre Mariaren plazaren eta Etxe-Alai auzunearen arteko 'karakola' itxita izango da astebete inguruz, eremu horren mantentze lanak direla eta. Udalak jakinarazi duenez, ingurua margotu ere egingo dute. "Inguru hori...

Uharteko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Basanderiek asanbladak biharko

Uztarria.eus | 2018-08-29 : 15:38 | Gizartea

Plazan egingo dute kontzentrazioa 19:00etan hasita, Aski da! Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean. Eraildako emakumearen senarra preso sartu zuten atzo, hura hiltzea egotzita.

 

Egurra ta Kitto musika taldea bosgarren diskoa grabatzen hasi da

Uztarria.eus | 2018-08-29 : 15:01 | Kultura

Zestoako Gaztain estudioan ari dira Durangoko Azokarako prest izango den diskoa grabatzen. Lana "berezia" izango dela aurreratu du taldeak; izan ere, bosgarren diskoa taldearen hamargarren urteurrenarekin iritsiko da. Irailaren bukaeran kaleratuko dute disko berriaren aurrerapen abestia.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Xabier Iturralde: "Asko gustatuko litzaidake Azpeitian errekortari aritzea; uste dut herrian jarduteak xarma duela"

Uztarria.eus | 2018-08-29 : 12:03 | Besterik

Xabier Iturraldek (Azpeitia, 2000) errekortari onenaren saria jaso zuen joan zen ostiralean Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak) egindako erakustaldian. Aurtengo txapelketak amaitu ditu Iturraldek, baina zezenaren aurrean ibiltzen jarraituko duela dio; "gogotsu", gainera.

 

Elkarretaratzea egingo du ostiralean Azpeitiko Sarek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2018-08-29 : 12:01 | Politika

Gogoratu ostiralean, abuztuak 31, 19:00etan plazan elkartuko garela azken ostiraletako elkarretaratzean. Urriaren 20an presoen...

Gorbeiara irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak irailaren 8ko astebururako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-08-29 : 10:48 | Kirolak

Lagun Onak mendi bazkunak Gorbeiara asteburu pasa antolatu du gaztetxoentzat, irailaren 8rako eta 9rako. Izen-ematea...

Bihartik aurrera jaso ahalko dira Lagun Onaken bazkide txartelak, Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2018-08-29 : 10:15 | Kirolak

Hirugarren Mailako taldeak larunbatean jokatuko du aurtengo denboraldiko etxeko aurreneko partida. 18:00etan izango da, Bermeoren aurka. Horrenbestez, partidara joan nahi duten bazkideek euren txartelak jasotzeko aukera izango dute Garmendipeko...

Dagoeneko jaso daitezke tonbolako sariak Uztarriaren erredakzioan

Uztarria.eus | 2018-08-29 : 09:21 | Uztarriaeus

Tonbolako zozketako zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara joan beharko dute sarien bila, irailaren 14a baino lehen. Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere tonbolako opariak jasotzeko aukera izango dute irailean zehar. Uztarriak eskerrak eman nahi dizkie tonbola posible egin duten laguntzaile guztiei.

 

Premietxeberri eta Iñaki Odria saritu dituzte Euskal Herriko Limousin Txapelketan

Uztarria.eus | 2018-08-29 : 09:00

Azpeitiko Premietxeberri baserriak eta Iñaki Odria ganaduzaleak hainbat sari jaso zituzten igandean, hilaren 26an, amaitu zen Euskal Herriko Limusin Ganadu Txapelketan. San Bartolome festak ospatu dituzte Elgoibarren, eta hango jaietan...

Emaitzak: 107 | Orriak: 1 2 3 4 5 6