Artxiboa: 2018 6

Badator Uztarriaren XVIII. Pourra

Uztarria.eus | 2018-06-26 : 13:13 | Kirolak

Uztailaren 7an, zapatua, hasiko da 2018ko Frantziako Tourra, eta egun bereko 14:00etan amaituko da Uztarriaren XVIII. Pourra egiteko epea. Aisialdi, Amaia, Auntxa, Erreka, Etxe-Zuri, Intz, Jim Clark, Korrale, Lorea eta Sanagustin tabernetan, Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ziklos Beni dendetan, eta Uztarrian bertan egin daitezke apustuak.

 

Herritarren harrera beroa jaso dute Ilunpeko pilotariek eta Jagoba Labaka erremontistak

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 21:41 | Kirolak

Gaur izan da zer ospatu Azpeitian, eta emaitzen mailako erantzuna eman diote herritarrek Udalak arratsalderako jarri duen hitzorduari. 21:00etarako kalean jendetza zen gaur arratsaldean Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketa irabazi...

Eskuzko Herriarteko txapela Azpeitira, laugarren urtez jarraian

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 18:04 | Kirolak

Lehen bi partidak irabazita, Gipuzkoako Herriarteko eskuzko lehiako txapela herriratzea lortu dute Ilunpeko pilotariek. Ataungo pilotariak 22 eta 3 menderatu dituzte lehen partidan, eta bigarrenean, berriz, 22 eta 8 nagusitu dira. Hirugarrena galdu egin dute. Azpeitiko pilotariei gaurkoan ere ez zaie herriko zaleen babesik falta izan Donostiako Atano III.a pilotalekuan; izan ere, 600 bat azpeitiar bertaratu baitira frontoira. Udalak harrera egingo die pilotariei eta gaur Oriamendi Promozio Torneoa irabazi duen Jagoba Labakari, 21:00etan.

 

Jagoba Labakak eta Mikel Etxarrik irabazi dute Erremonteko Oriamendi Promozio Torneoa

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 18:35 | Kirolak

Eloyren eta Zubiriren aurka neurtu dituzte indarrak Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta 40 eta 20 nagusitu dira Labaka eta Etxarri. Lehen aldiz irabazi du Promozio Torneoa Labakak, nahiz eta finala jokatu duen bigarren aldia izan gaurkoa.

 

Festa giroak hartu du Damaso auzunea

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 17:44 | Kirolak

 

Damasoko bizilagunak auzuneko festak ospatzen ari dira gaur, zapatua. Haur, gaztetxo nahiz heldu, festa giroan murgilduta dabiltza goizetik. Txupinazoarekin eta Damaxen jaitsierarin hasi dute jaia, eta ondoren haurrentzako mahai...

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Joseba Albizuk iaz irabazitako Europako Ultramaratoiko garaipena berretsi du

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 16:03 | Kirolak

Vielhan (Aran bailara, Okzitania) jokatu da Pedals de Foc proba, eta bertan erabaki da Europako txapelduna. Azpeitiarrak hamar ordu eta lau segundo behar izan ditu 213 kilometroko proba bukatzeko. Txirrindulariaren arabera, "lasterketa gogorra" izaten da Pedals de Foc, baina berarentzat, aurtengoan "bereziki" izan da neketsua. Amari eskaini dio garaipena Albizuk.

 

Nagore Aramendik eta Oihana Orbegozok I. San Fermin Torneoa jokatuko dute

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 13:28 | Kirolak

Bihar jokatuko dituzte partidak Lesakan (Nafarroa), 11:30ean hasita, eta finalak eta hirugarren eta laugarren postua eskuratzeko lehiak uztailaren 14an izango dira Iruñean. Bigarren taldean lehiatuko dira bi pilotari azpeitiarrak. Aramendik Ainhoa Urien abadiñarra izango du txapelketako bikote, eta Orbegozok Naroa Elizalde zubietarra.

 

Jende ugari izan da bi egunetan Gaztetxeko Garagardo Festan

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 10:16

Aurten bi eguneko Garagardo Azoka izan da Gaztetxean. Herenegun eta atzo garagardo artisaua dastatzeko aukera izan zuten bertaratutako lagunek, eta giro ederra izan zen egun batean nahiz bestean. Ostegunean aurreikusitakoa...

Julian Barrenetxeakoen eta Kantakakoen ahotsek girotu dute Sanagustin kulturgunea

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 09:38

Atzo, ostirala, kontzertua eskaini zuten Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatzako eta Lazkaoko Kantaka abesbatzako kideek, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasi zen emanaldia, eta herritar ugari izan zen bertan bi abesbatzen doinuak...

Astelehenean greba mugagabea hasiko dute Sammic-eko langileek

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 18:07 | Ekonomia

Bi astetan bost egun greban eman ondoren eta enpresarekin akordiorik lortu ez dutenez, greba mugagabeari ekingo diote Basarte industriaguneko enpresako beharginek astelehenean. Hitzarmen duin bat aldarrikatzen ari dira protestekin, eta "enpresaren jarrera oso ezkorra" izan dela diote langileen ordezkariek.

 

Hondakinen %70 gaika sailkatuta biltzera iritsi dira Urola Erdian

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 16:55 | Gizartea

2018ko apirilekoak dira Urola Erdiko Mankomunitateak kaleratu dituen azken datuak, eta horien arabera, Aizarnazabalen dute tasa altuena (%80,11); txikiena, berriz, Azkoitian (%64,79). Azpeitian, martxoko datuaren antzekoa da apirilekoa (%73,73).

 

Karmen Calzas: "Ikuspegia zabaltzen du kultur aniztasunak"

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 15:28

Katalan azpeitiartua da. Hizkuntzak asko gustatzen zaizkio, eta herriko hainbat ekintzatan parte hartzen du. "Saltsera samarra" dela dio berak. Ihintza Elustondo kazetariak ekaineko Uztarria aldizkarirako egindako elkarrizketa da honakoa.

 

Islandiako euskal baleazaleen sarraskiaz hitzaldia izango da igandean

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 15:12 | Kultura

Kafe Naparra egitasmoaren barruko solasaldia Xabier Irujok eskainiko du, 11:00etan hasita.

 

Azpeitia, txapela defendatzera

Urola Kostako Hitza | 2018-06-29 : 14:00 | Kirolak

Gipuzkoako Herriartekoaren zazpigarren txapelaren bila joango dira Azpeitiko pilotariak bihar Donostiako Atano III.a pilotalekura. Finalerako 500 sarrera inguru saldu dituzte dagoeneko. Urola Kostako Hitzak Dani Murgiondo eta Jon Alberdi seniorrekin hitz egin du.

 

1960 eta 2017 urteen artean herritarrek jasan dituzten giza eskubideen urraketen gaineko liburua aurkeztuko dute asteazkenean

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 13:12 | Politika

Lau urteko lanaren ostean, asteazkenean ikusiko du argia Aranzadik Udalarekin elkarlanean osatu duen liburuak. Udaletxeko bosgarren solairuko aretoan izango da ekitaldi irekia, 19:00etan hasita. Liburuan 177 herritarrek jasandako 250 giza eskubide urraketa jaso dituzte. Udalak azaldu duenez, "memoria berreskuratzeko eta egia jakiteko bidean, memoria hurbila ezagutzeko" sortu dute liburua.

 

Eskualdeko jubilatuek abuztuaren 1ean elkarretaratzea egingo dute Azpeitian

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 12:39 | Gizartea

10:00etan elkartuko dira plazan, eta Iñigo Urkullu lehendakariari eskutitza eskura emateko asmoa dute. Bestetik, datorren astelehenean bukatuko dituzte Azpeitiko pentsiodunek azken hilabeteetan astero egin dituzten elkarretaratzeak.

 

Interjal txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute etzi Izarraitz frontoian

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 10:57 | Kirolak

19:00etan hasiko dira norgehiagokak Izarraitz pilotalekuan, eta bi partida jokatuko dituzte honako lau bikote hauek: Retolaza eta Uriel eta Laloo eta Susoren aurka lehiatuko dira; Antxonek eta Ibarluzeak osatutako bikoteak, berriz, Etxeberriren eta Zugaitzen aurka neurtuko dituzte indarrak.

 

Jagoba Labakak erremonteko Oriamendi Promozio Torneoko finala jokatuko du bihar

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 10:51 | Kirolak

Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango da binakako finala, 16:00etan hasita. Labaka Etxarrirekin ariko da Eloyren eta Zubiriren aurka. Etxarrik eta Labakak joan zen asteburuan lortu zuten finalerako txartela.

 

'Orain presoak' lelopean, gaur egingo du azken ostiraleko elkarretaratzea Azpeitiko Sarek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2018-06-29 : 10:46 | Politika

'Orain presoak' lelopean, gaur egingo du azken ostiraleko elkarretaratzea Azpeitiko Sarek.

Euskal jendarteak duen aktibazioa...

Ikasle mugimenduaren kontrako atxiloketak salatu dituzte dozenaka lagunek

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 09:37

Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek eta Azpeitiko Gaztetxeak deituta, dozenaka lagun elkartu zen atzo, osteguna, plazan Gasteizko campuseko ikasleen kontrako atxiloketak salatzeko. Era berean, indar polizialek azken urteotan Gasteizko ikasle mugimenduaren kontra...

Emaitzak: 297 | Orriak: 1 2 3 4 ... 12 13 14 15