Artxiboa: 2018 5

Sutea izan da Loiolako Santutegiko Gogartetxean

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 11:29 | Besterik

Sutea izan da gaur, ostirala, goizean Loiolako Santutegiko Gogartetxean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, eraikineko teilatuan piztu da sua, 11:00ak aldera. Iturri horren arabera, beharginak soldatze lanetan aritu dira...

Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 13:10 | Aisia

Urolako trenbidearen eraikuntzaren argazki erakusketa zabalduko dute igandean, eta 11:00etatik aurrera, hiru tren historiko jarriko dituzte zirkulazioan.

 

Zazpi poltsa, 35.000 euro

Urola Kostako Hitza | 2018-05-18 : 12:45 | Gizartea

Kalean saltzen zebilela atxilotu zuten 2003an Bartzelonan Bubakar Sow Azpeitiko bizilaguna. 2010etik, sarekada hartan atxiki zituzten saltzaile guztien isuna ordaintzen ari da bera, bakarrik.

 

Azpeitia bihar hasiko da Gipuzkoako Herriartekoaren txapela defendatzen

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 12:37 | Kirolak

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dute Ilunpeko pilotariek final zortzirenetako joaneko partida 19:00etan hasita. Kadete mailan, Unai Alberdik eta Jakes Elosegik ordezkatuko dute Azpeitia; jubenil mailan, Gorka Iriartek eta Julen Egigurenek; eta Senior mailan, Jon Alberdik eta Daniel Murgiondok. Azpeitiko palistek, aldiz, gaur jokatuko dute final zortzirenetako itzulerako partida Elgoibarren.

 

Bertsoa, Azketako iturrian

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 11:39

Maiatzeko Uztarria aldizkarian mendietako gurutzeen eta bestelako ikurren gaineko erreportajea irakur daiteke (webgune honetan ere bai, datorren astetik aurrera). Erreportaje horretarako hitz egin dutenen artean dago Joxe Antonio Salegi. Mendietan...

Vocal Sampling taldearen doinu melodikoek hartuko dute gaur Soreasu

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 13:24 | Kultura

Europatik egiten ari den biraren barruan, Azpeitian geldialdia egingo du gaur Vocal Sampling musika taldeak. Ahotsak instrumentu bilakatzen dituen seikotea da Vocal Sampling, eta "musikaren ilusionistak" direla esan izan da...

Hernioko ibilbideak eta inguruko eskaintza jaso dituzte mapa batean

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 18:11 | Ekonomia

Urola Erdiko, Urola Kostako eta Tolosaldeko ordezkariek elkarlanean osatu dute mapa turistikoa ."Mendiaren aisialdiko ikuspegiari balioa ematea" izan da haien helburua.

 

»» Erantzunak: 1 (Kaletiken)

Jakinarazi dituzte martxoan gaika sailkatutako hondakinen behin betiko datuak

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 17:18 | Gizartea

Martxoan jasotako hondakinen %70,57 jaso dute gaika bereizita. Gainerako hondakinak (%29,43) errefusaren ontzietan jaso dituzte. 2017ko irailaz geroztik goranzko joera hartu du gaika jasotako hondakinen tasak. Udalaren datuen arabera, aurtengo martxoan iazko martxoan baino 19.000 euro gutxiago gastatu dituzte.

 

Elkarrizketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iñaki Segurola | 2018-05-17 : 14:56 | Iritzia

Gaur, maiatzak 17, Urola Kostako Hitza egunkarian, Puntuka atalean, argitaratutako iritzi artikulua da honako hau:

Ekainarekin iritsiko dira mutilen eta nesken Azpeitia Cup txapelketak

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 12:41 | Kirolak

Kimu mutilen txapelketa ekainaren 8an, 9an eta 10ean jokatuko dute, eta hilaren 16an eta 18an infantil neskena. Mutilen txapelketan nazioarteko taldeek ere parte hartuko dute aurten lehen aldiz; Alemaniako Tus Makkabi Frankfurt eta Japoniako Yokohama F. Marinos taldeak Azpeitian izango dira. Bi txapelketetan inoiz baino talde gehiagok parte hartuko dute.

 

Errepresioaren aurkako manifestazioaren harira auzipetutako gazteei babesa adierazteko kontzentrazioa deitu dute biharko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2018-05-17 : 11:31 | Politika

Datorren astelehenean hasiko da lehengo urteko martxoaren 11n 'Errepresioari autodefentsa' lelopean Iruñean izandako manifestazioaren harira...

Adineko pertsonei zuzendutako turismo programaren denboraldia zabaldu du Imsersok

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 10:46 | Aisia

Izena emateko epea zabalik da ekainaren 14ra bitartean, baina plazak hutsik geratuz gero, izena emateko bigarren epea zabalduko dute ekainaren 15ean. Iazko denboraldian izena eman zutenek ez daukate berriz orria bete beharrik.

 

Ostadar koloreko bandera jarri dute udaletxeko balkoian, LGTBIfobiaren aurka

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 10:40

LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, maiatzak 17, eta Azpeitiko Udalak ostadar koloreko bandera handi bat eskegi du udaletxeko balkoian. Gainera, astearteko udalbatzarrean LGTBIfobiaren aurkako mozioa onartu zuen Udalak, aho batez...

Oraindik eman daiteke izena Sare Eguneko krosean

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 10:21 | Politika

Azpeitiko Sarek egun osoko egitaraua prestatu du zapaturako. Lasterketan izena emateko epea zabalik da, eta bazkarirako sarrerak salgai daude. 16 bikotek eman dute izena paella txapelketan. Motxiladun haurren egoera jarri du aldarrikapenen erdigunean Sarek.

 

Emakumeaz eta militantziaz hausnartu dute Sanagustinen

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 10:13

Jone Etxeberria Sortuko kidea Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izan zen atzo arratsaldean, eta ordiziarrak emakumeari eta militantziari buruzko hausnarketak plazaratu zituen dozena bat lagunen aurrean. Orkatzek 25 urte bete dituela eta...

Beñat Lizasok Erniarraitzen III. Bertso Kopan parte hartuko du

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 09:04 | Aisia

Hurrengo ostiralean, maiatzak 26, izango da bertso saioa Azkoitiko Matadeixen. Hamar bertsolari ariko dira kantuan, eta tartean izango da Beñat Lizaso.

 

'Sing street' filma izango da ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 08:42 | Kultura

Astero bezala, ez da zinema eskaintzarik faltako datorren asteburuan ere Soreasu antzokian. John Carney zuzendariaren Sing street filma izango da datozen egunetan ikusgai. Zapatuan 22:00etan emango dute. Igandean, aldiz...

Kurt Diemberger: "Pasatutakoak pasatuta, ez dakit zergatik jarraitzen dudan bizirik"

Urola Kostako Hitza | 2018-05-16 : 20:30 | Kirolak

Kurt Diemberger alpinista mitikoa Azpeitian da. Bere bizitzaren inguruko dokumentala emango dute bihar Soreasun, 21:30ean, eta han izango da bera, Alex Txikonekin batera.

Pilota Eguneko bazkari eta partidetarako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2018-05-16 : 18:23 | Kirolak

Igandean izango da Gipuzkoako II. Pilota Eguna, eta osteguna bitartean eman ahal izango da bazkarirako eta arratsaldeko pilota jaialdirako sarreren zozketarako izena. Udalak ostiral goizean jakinaraziko ditu irabazleen izenak.

 

LGTBIfobiaren aurkako egitasmoak gauzatuko dituzte gaur eta bihar ikastetxeetan

Uztarria.eus | 2018-05-16 : 17:40 | Gizartea

 

Udalak ez ezik, Azpeitiko Hezkidetza Foroak ere plazaratu du biharko LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira eragile ezberdinen artean adostu duten adierazpena. Horrekin batera, ikastetxeetako autoantolaketa taldeekin "barrura begirako lanketa egin" dute...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14