Artxiboa: 2018 5

Orkatz kultur elkartearen 25 urteak gogoratzeko, mannequin challenge-a

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 14:27 | Politika

Urteak eta segundoak gurutzatu ziren maiatzaren 12an Orkatzen. Orkatz kultur elkarteak aurten 25 urte betetzen dituela eta, denbora izoztu, eta mannequin challenge-a grabatu zuten hainbat lagunek tabernan jazotzen diren egoera desberdinak...

Uztaileko eta iraileko kirol ikastaroetarako izen emate epea zabalik da gaurtik

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 12:46 | Kirolak

Udal Kirol Patronatuak cicling, jump, mantenu gimnasia, pilates, total training, zumba, core eta igeriketa teknifikazioa ikastaroak prestatu ditu uztailerako eta irailerako. Ekainaren 20ra bitartean eman behar da izena.

 

15 egitasmo aurkeztu dituzte Sorkuntza Bekara

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 11:07 | Kultura

Udalaren arabera, "oso proiektu interesgarriak" jaso dituzte, eta ikus-entzunezkoak dira gehien nabarmendu direnak. Epaimahaiak datozen asteetan jakinaraziko du Udalak eta Kultur Mahaiak zein proiektu lagunduko dituzten.

 

'Greban gaude' antzezlanaren azken agurra

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 10:24 | Kultura

Emakumeen Mahaiak eta Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, ikasturte amaierako emakumeen jaialdia  izan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Aurtengo jaialdia "berezia" izango zela aurreratu zuten egitarauaren berri eman zutenean, eta horrela izan...

Aldi baterako kazetaria behar du Uztarriak

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 17:27 | Uztarriaeus

Bihar, asteartea, bukatuko da curriculumak bidaltzeko epea; uztarria@uztarria.eus helbidera bidali behar dira. Hautatutako langileak berehala hasi beharko du lanean, eta sei orduko lanaldia izango du.

 

300 lagunek baino gehiagok eman dute izena giza katerako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gure Esku Dago | 2018-05-21 : 10:06 | Politika

 

Dagoeneko 300 lagunek baino gehiagok eman dute ekainaren 10eko giza katerako izena Azpeitian. Oraindik ere eman daiteke izena Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:00etara bitartean...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Gipuzkoako Hiru Txirlo bolo txapelketaren azkenaurreko jardunaldia hartu du Garmendipek

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 14:38 | Kirolak

 

Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo bolo txapelketaren zortzigarren jardunaldia jokatu zen joan den zapatuan, hilak 19, Garmendipeko bolatokian. Orotara, Gipuzkoako hainbat txokotako 48 bolarik hartu zuten parte, baita Azpeitiko  Garmendipe bolo...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Herriko pilotariak omenduz inauguratu dute Izarraitz pilotalekua

Uztarria.eus | 2018-05-20 : 20:29 | Kirolak

 

Gipuzkoako Pilota Eguna ospatu dute gaur Azpeitian, eta, bertan, herriko hainbat pilotari omendu dituzte. 16:30ean Azoka Plazatik abiatuta, kalejiran joan dira pilotariak Izarraitz frontoira Udal Musika Bandak lagunduta, eta...

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Azpeitiak indartsu hasi du Herriarteko txapelketa

Uztarria.eus | 2018-05-20 : 18:34 | Kirolak

Gomazko pala kategorian, azpeitiarrek 2-1 hartu zuten mendean Elgoibar final zortzirenetako itzulerako partidan. Horrenbestez, final laurdenetarako txartela lortu zuen. Eskupilotan, berriz, final zortzirenetako joaneko partida jokatu zuen Azpeitiak. Ilunpeko pilotariek Tolosaren aurka neurtu zituzten indarrak, eta 3-0 nagusitu ziren.

 

Giro politean ari dira ospatzen Gipuzkoako Pilota Eguna

Uztarria.eus | 2018-05-20 : 14:54 | Kirolak

 

Gipuzkoako Pilota Eguna ari dira ospatzen gaur Azpeitian. Goizean, 10:00etan hasita, 6 eta 14 urte bitarteko haurrek hainbat pilota modalitatetan aritu dira Izarraitz pilotalekuan, eta pilotari profesionalekin aritzeko aukera...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Perez Arregi plaza, scooterzaleen topagune

Uztarria.eus | 2018-05-20 : 14:36 | Aisia

 

Azpeitiko, Euskal Herriko hainbat txokotako eta Kataluniatik etorritako scooterzaleek Scooter Topaketak egin dituzte gaur herrian. Vespa eta Lambreta motoenganako zaletasunak elkartuta, 40 lagun inguruk hartu du parte gaurko prestatuta zuten...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

'Motxiladun umeen' eskubideak aldarrikatu dituzte ehunka herritarrek Sare Egunean

Uztarria.eus | 2018-05-19 : 20:29 | Politika

 

Sare Eguna da gaur Azpeitian, festa eta aldarria uztartzen dituen eguna. Sarek goizerako antolatutako elkartasun krosaren eta paella txapelketaren ostean, manifestazioa egin dute 400 inguru herritarrek Motxilak erantzi...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Jende ugari eta giro aparta, ikasturte amaierako emakumeen jaialdian

Uztarria.eus | 2018-05-19 : 10:35 | Gizartea

 

Emakumeen Mahaiak eta Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, ikasturte amaierako emakumeen jaialdia egin zuten atzo, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Ikasturtean zehar emakumeen jabetzea bultzatzeko antolatutako ikastaroetako emaitzak kaleratu zituzten, jai giroan. Jende...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Babesa agertu diete errepresioaren aurkako manifestazioaren harira auziperatutako lau gazteei

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 19:15

Errepresioari Autodefentsa dinamikak deituta, errepresioaren aurka manifestazioa egin zuten iazko martxoaren 11n Iruñean. Mobilizazio hartan istiluak izan ziren, eta ondorioz, lau gazte atzeman eta auziperatu zituen poliziak. Astelehenean, hilak 21...

»» Erantzunak: 3 (Gaztenaiz, Ieu)

Igandean hasiko da aurtengo Mendi Astea, Txalintxoko Egunarekin

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 18:42 | Kirolak

Mendi Astearen barruan antolatu dituzten ekintzen artean daude Mendi Tour jaialdia, Kilian Jornet. Path to Everest dokumentalaren emanaldia eta Xoxotera irteera. 

 

Ibai Eder urtegiko bide berdearen egoeraz salaketa

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 17:39 | Besterik

Urtegiaren bueltako bidearen gaur egungo egoera "penagarria" dela-eta kezkatuta, herritar batek bertan ikusitakoak argazkietan jaso, eta somatutako arazo eta hutsuneen azalpenak gehituta, Uztarriara igorri du honako txostena.

 

M. Ward musikariak folk amerikarra eraman du Sanagustin kulturgunera

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 16:27 | Kultura

Folk amerikarrak hartu zuen atzo, osteguna, Sanagustin kulturgunea. Hain zuzen ere, M. Ward musikaria aritu zen zuzenean bere doinuak taularatzen, Courtney Jaye lagun zuela. Ez zen jendetzartik elkartu, baina joan...

Ibilaldia 2018ra joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 16:17 | Hezkuntza

Autobuserako izen-ematea Ikasberriko idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 25eko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta. Aurten Santurtzin izango da Bizkaiko ikastolen aldeko festa. 

 

Herriko ikasleek bizimodu osasuntsuagoa sustatzeko proposamenak egin dizkiote Udalari

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 14:29

Agenda 21 hezkuntza programaren barruan, herriko ikastetxeetako ikasleak klima aldaketari eta osasunari lotutako gaiak lantzen aritu dira ikasturtean zehar. Azken hilabeteotan ateratako ondorioak eta euren proposamenak azaldu zizkieten Eneko Etxeberria alkateari...

Alaitz Olaizola: "Ezinbestekoa da antzerki obrak liburuetan jasota egotea"

Gipuzkoako Hitza | 2018-05-18 : 13:57 | Kultura

"Saltsa guztietan" ibilitako emakumea da Alaitz Olaizola (Azpeitia, 1975). Gaztetan lotu zen antzerkira. Dozenaka obra idatzi zituen Azpeitiko Lakrikun antzerki talderako, eta beste hainbat sari irabazi ditu haurrentzako egindako lanekin. Goenkale telesailean ere ibilia da. "Zirikatzaile" lanetan aritua da Olaizola, idaztea maite duen emakumea.

 

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14