Artxiboa: 2018 5

Ezinean: "Bakarren bati agurreko kantuak entzuteak ilusioa egingo diola pentsatuta atera dugu diskoa"

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 11:12 | Kultura

Hamabost urtez bizitzako zaratak melodi bihurtzen aritu ostean, betirako agur esatea erabaki du Ezinean taldeak. Baina lan berri batekin iritsi da Azpeitiko musika taldearen agurra. Izan ere, Betirarte Ezinean izeneko diskoa grabatu dute taldekideek, beren zaleei nahiz beren buruei agur esateko. Era berean, musika taldearen ibilbidea errepasatzen duen bideo bat kaleratu dute. Azken urratsak ematen ari den honetan, Uztarriarekin solastu da Ezinean.

Energia aurrezteko tailerra eskainiko du aldundiak, ostiralean

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 13:06 | Ekonomia

Saioa denda eta enpresa txikiei zuzenduta egongo da eta Enparan Dorretxeko KZgunean emango dute, 15:30ean.

 

IƱaki Segurola: "Zeresana ematen dut nabilen toki guztietan"

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 12:41 | Euskara

Su piztailea, iritzi emailea, zirikatzailea. Adjektibo ugari erabil daitezke bera deskribatzeko. Filologoa, idazlea eta Euskaltzaindiako urgazlea ere bada. Maiatzeko Uztarria aldizkarirako elkarrizketa luze hau egin zion Julene Frantzesena kazetariak. 205. zenbakidun aldizkaria osorik irakur daiteke jada webgune honetan, PDF formatuan (hemen).

 

Sanjuandegiko festen egitaraua kaleratu du XJ Auzolaneanek

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 09:13 | Festak

Zapatuan Umeen Eguna izango da, eta datorren asteazkenean bertso afaria egingo dute. Ostegunean, mus txapelketa eta musika emanaldiak izango dira, besteak beste, eta festak ostiralean hasiko dira, Mantangorriren ongietorriarekin. Igandera arte askotariko ekitaldiak izango dira auzoan, eta igandean bukatuko dira festak. Ekainaren 9rako Indiaren aldeko txirrindularitza proba eta gaztetxoen lasterketa prestatu dituzte.

 

Lagun Onak eguna ospatuko du futbol klubak larunbatean

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 08:44 | Kirolak

Egun osoko egitaraua prestatu du klubak, eta, besteak beste, puzgarriak, futbol partidak, jolasak, bazkaria eta Eonien elektrotxarangaren emanaldia izango dira. 11:30ean Ilunpe pilota elkartea omenduko dute, azken urteotan Herriarteko Txapelketan lortutako garaipenegatik. Bazkalostean, berriz, futbol taldeetako kideei hainbat sari emango dizkiete.

 

Xabier Gantzarainen 'Artea zertarako?' hitzaldia, jantoki begetarianoa eta mikrofono irekia, ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2018-05-23 : 08:24 | Kultura

Izango da zer egin eta zertaz gozatu ostiralean, maiatzak 15, Azpeitiko Gaztetxean. Arte garaikidea ardatz...

75 eta 80 urte arteko 308 azpeitiarren egoera aztertu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 19:07 | Gizartea

Herriko adinekoen errealitatea ezagutzeko bigarren azterketan parte hartu dutenen laurdenak zailtasun ekonomikoak ditu. Bakardadearen faktorea ere aztertu dute.

 

Uztarriaren eta Urola Kostako Hitzaren erredakzioa bisitatu dute Iraurgi Ikastetxeko ikasleek

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 16:53 | Komunikabideak

 

Iraurgi Ikastetxeko hainbat ikaslek Uztarria Komunikazio Taldearen eta Urola Kostako Hitzaren Azpeitiko erredakzioa bisitatu dute gaur arratsaldean. DBH 2. mailako ikasleek bi hedabideek egunerokoan egiten duten lana gertutik ezagutzeko aukera...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Liga irabazita, mailaz igo da Olakor ISB taldea

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 15:43 | Kirolak

Iaz sortutako taldeak ezin hobeto bukatu du denboraldia. Liga irabazi zuten, eta asteburuan mailaz igotzea lortu dute. Horrenbestez, Senior Emakumezkoen Ligan ariko da datorren urtean Olakor ISB taldea.

 

Bihar izango da Azpeitiaren eta Hazparneren senidetze jaiko bazkarirako izena emateko azken eguna

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 15:20 | Herria

Zapatuan Azoka Plazan egingo dute bazkaria, eta Udaleko Kultura Sailera joanda edo 943 15 70 68 zenbakira deituta eros daitezke sarrerak. Helduek 25 euro ordaindu beharko dute bazkaritarako txartela, eta 12 urtetik beherako umeek, hamar euro.

 

Emaitza bikainak lortuta itzuli dira Azpeitiko jiu-jitsulariak Open Norte txapelketatik

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 14:14 | Kirolak

Jonathan Terron Azpeitiko bizilagunak urrezko domina eskuratu zuen Open Norteko kategoria nagusian. Aitzol Galarragarentzat jiu-jitsuko aurreneko txapelketa izan zen, baina epaileak ez zuen ontzat eman haren jokaldia. Condor klubeko kideak dira hirurak, eta taldekako sailkapenean hirugarren postua eskuratu zuten. Jiu-jitsuko taldeak dominak eskuratzen jarraitzen duen arren, bertako kideak "kezkatuta" daude, entrenatzeko lekurik gabe gelditu direlako. 

 

Fernando Aramendi: "Aitaren ondoan hasi nintzen ile apaintzaile lana zer den ikasten"

Urola Kostako Hitza | 2018-05-22 : 11:48 | Ekonomia

Gizonezkoen Ile Apaindegien Gipuzkoako Elkarteak Ongi etorri kalpar guztiak kanpaina jarri du martxan, eta partaideen artean dago Fernando Aramendiren (Azkoitia, 1960) ile apaindegia. Azpeitian bizi da Aramendi, eta hari elkarrizketa egin dio Urola Kostako Hitzak.

 

Vocal Sampling taldeko ahotsek dantzan jarri zituzten herritarrak

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 11:29 | Kultura

Vocal Sampling Kubako taldeak kontzertua eskaini zuen joan zen ostiralean Soreasu antzokian. Sei lagunek osatutako taldeak ahots soilez jarri zituen dantzan bertaratu ziren dozenaka ikus-entzuleak. Kanta herrikoiak eta ezagunak uztartu...

Joseba Albizuk Los 10.000 de El Soplao mendi bizikleta proba irabazi du

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 12:25 | Kirolak

Zapatuan izan zen proba Kantabrian, eta 163 kilometroko ibilbidea egin zuten parte-hartzaileek. Albizuk 06:52:06 denbora eginda iritsi zen helmugarao. Azpeitiarra "gustura" dago lorpenarekin.

 

Santio eguna asteguna izango denez, uztailaren 28an ospatuko da festa eguna

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 09:56 | Festak

San Inazio eta Santio jaien inguruko gainerako festa egunak ere zehaztu ditu Festa Batzordeak dagoeneko. Umeen Eguna eta errekortarien txapelketa, adibidez, uztailaren 22an izango dira.

 

Mendi Tour film emanaldia izango da gaur Soreasu antzokian

Uztarria.eus | 2018-05-22 : 08:44 | Kirolak

Bilbao Mendi Film Festibaleko lanak izango dira ikusgai gaur, 21:00etatik aurrera, Soreasun. Ostegunean, berriz, Kilian Jorneti buruzko ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango da. Igandean bukatuko da udaberriko Mendi Astea, Xoxoteko egunarekin.

 

Balorazio "positiboa" eginda agurtu dute Plazatarrak egitasmoa, hurrengo ikasturtera arte

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 16:55 | Aisia

Gaztetxoek eta haien gurasoek elkarrekin aisiaz gozatzea da Plazatarrak egitasmoaren xedea. Aurten, denetariko jarduerak egin dituzte, hala nola sukaldaritza saioa, altxorraren bila, Hi Selfie! jolasa, Komuntzo-Sakona etxalde ekologikora bisita eta bizikleta irteera. Gazteria Saileko kideak dira Plazatarraken sustatzaileak, eta "oso pozik" daude egitasmoak izan duen erantzunarekin.

 

Rokitxoren pregoia irakurrita, martxan da Iraurgi Astea

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 19:51 | Hezkuntza

 

Iraurgi Ikastetxean gaur goizean ekin diote urtero antolatu ohi duten Iraurgi Asteari. Rokitxo loroa da ikastetxeko maskota, eta hura arduratu da ekintzaz jositako asteari hasiera emateaz. Trikitilariak lagun, pregoia irakurri...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Maiatzeko azken asteburuan ospatuko dituzte trinidadeak Nuarben

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 15:11 | Festak

Ostiraletik astelehenera, hilaren 25etik 28ra, egingo dituzte festak. Lehen eguneko mus txapelketa izango da berrikuntzetako bat. Zapatu gauean, berriz, Xabi Solanok kontzertua emango du.

 

Sare Egunaren harira jasotako babesa eskertu du Azpeitiko Sarek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra | 2018-05-21 : 15:28

Sare Eguna izan zen zapatuan herrian. Azpeitiko Sarekideok ilusioz eta gogotsu aritu gara lanean Sare Eguna aldarriz eta edukiz betetzeko, eta guzti hori posible izan da zuen laguntzari esker. Horreatik...

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 ... 11 12 13 14