Artxiboa: 2018 5

Tantaz tanta, olatua

Uztarria.eus | 2018-05-25 : 12:48 | Gizartea

Autismoa gizarteratzeko, Marea Urdina egitasmoa sortu dute lau lagunek. Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatuko du hainbat igerilarik. Egitasmoaz erreportajea egin du Ihintza Elustondo kazetariak, maiatzeko Uztarria aldizkarirako.

 

Herriko sarreretako panelak aldatu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2018-05-25 : 12:25

Herri sarrera guztietako panelak aldatzen ari da Azpeitiko Udalak. Hainbat lekutan egin dute aldaketa dagoeneko, eta panel berriak ikus daitezke toki horietan. Kartel berrietan Azpeitiko hainbat guneren irudiak jarri dituzte...

Xoxoteko aterpetxeko ur zikinak garbitzeko fitoarazketa sistema ezarri du Udalak

Uztarria.eus | 2018-05-25 : 12:23 | Gizartea

Aterpetxearen behekaldean bi araztegi txiki jarri dituzte. ur zikinak bi tratamendu jasotzen ditu, eta landareriak eta faunak ur hori garbitzen dute. Uraren egoera aztertzen dute araztegietarako sarreretan eta irteeretan, eta bi hilean behin egiten ari diren neurketen arabera, %99ko errendimendua du ura garbitzeko fitoarazketa sistema horrek. Kimu Bat enpresak egin ditu fitoarazketa sistema ezartzeko lanok.

 

Museora egokitutako azoka

Gipuzkoako Hitza | 2018-05-25 : 10:33 | Ekonomia

Azpeitian Market 8 azoka egingo dute asteburuan, eta, lehenegoz, gastronomiak, kulturak eta modak bat egingo dute hango Burdinbidearen Euskal Museoan.
 

Eskualdeko mekanizatu eta galdaragintza enpresak elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2018-05-25 : 09:29 | Ekonomia

Datorren ostiralerako, ekainak 1, Urola Erdiko mekanizadoreei eta galdaragileei zuzendutako jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak. 09:00etatik 11:00etara egingo da jardunaldia, Azkoitiko Intsausti jauregian, eta...

Kontzertu bana eskainiko dute Nerabek eta Oso Fanek igandean Sanagustinen

Uztarria.eus | 2018-05-25 : 09:01

Katapulta Tour egitasmoaren harira, Nerabe eta Oso Fan musika taldeek kontzertua eskainiko dute igandean, hilak 27, Sanagustin kulturgunean. Artista berriei bultzada emateko egitasmoa da Katapulta Tour; formatu txikiko musika eta...

Urteetako ur zikinaren arazoa, behin-behinean, baina konpoduta

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 17:37 | Hirigintza

Urteetan hainbat arazo izan dute iturriko urarekin Nuarben. Dena den, Udalak hainbat lan egin du hilabeteotan, eta dagoeneko "ur garbia eta kalitatezkoa" iristen zaie auzotarrei etxeetara. Bestalde, autobusen geralekuetan geltokiak egin eta horietarako irisgarritasuna bermatzeko eta autoen abiadura mugatzeko zebrabideak margotu dituzte.

 

Elikadura jasangarriaren inguruko jardunaldia izango da ekainaren 15ean Soreasun

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 17:09 | Ekonomia

Egun osoko jardunaldia Udako Ikastaroen barruan antolatu dute, EHUk eta Landaola federazioak. Bertan elikadura jasangarriari lotutako hainbat proiektu azalduko dituzte, eta tartean izango da Azpeitiko Azoka Plazako Elikagunea. Izen-ematea zabalik dago jada.

 

Guztion borroka

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 16:28 | Gizartea

Pentsiodunek mobilizazio eguna izango dute etzi, maiatzak 26. Hego Euskal Herriko lau hiribuetan deitu dituzte manifestazioak. Azpeititik Donostiakora joateko autobusa jarri dute; 16:00etan aterako da anbulatorio aurretik, 17:30ean Alderdi Ederren jarria duten hitzordura iristeko. Hilabeteak daramatzate Azpeitian ere pentsio duinen aldeko elkarretaratze jendetsuak egiten. Arrazoiak azaldu, eta gazteei eskua luzatu diete Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformakoek, Mailo Oiarzabal kazetariak maiatzeko Uztarria aldizkarirako idatzitako erreportaje honetan.

 

ONCEren Sari Solidarioa jaso du Laura Agirrek Zumagarrako Osp├Čtalearen izenean

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 15:04

ONCE Espainiako itsuen elkarteak 2018ko bere Sari Solidarioak banatu zituen atzo Donostian. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat erakunde, elkarte eta norbanako saritu ditu ONCEk. Horietako bat izan da Zumagarrako Ospitalea...

Joxe Takolo beka, Zabaltzak eta Fernandezek aurkeztutako Drangnag-ri espedizioarentzat

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 12:41 | Kirolak

Urritik azarora bitartean egingo dute Nepalgo Himalayan kokatzen den Drangnag-ri mendira espedizioa, eta bost aste inguru iraungo ditu. Aurten zazpi proiektu aurkeztu dituzte Joxe Takolo bekara, eta "punta-puntako proiektuak" izan direla nabarmendu dute diru-laguntzaren sustatzaileek.

 

Birziklapen datuak ezbaian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko EAJ | 2018-05-24 : 11:44 | Politika

Azpeitiko Udaleko EAJren udal taldeak gutuna kaleratu du, herrian martxoan jasotako behin betiko birziklatze datuak direla eta. Datuok "positiboki" baloratu dituzte jeltzaleek, eta "asko pozten" direla azaldu dute, baina hainbat proposamen egin ditu EAJren udal taldeak birziklapen datuak hobetzeko bidean.

 

'Tomb Raider' filmaren hiru emanaldi eskainiko dituzte datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 09:32 | Kultura

Asteburu honetan film bakarra izango da ikusgai Soreasu antzokian: Tomb Raider (AEB, 2018). Izen bereko bideojoko sail batetik abiatutako film sailaren azkena da Roar Uthaug zuzendariaren lana. Alicia Vikander aktoreak...

Igandea bitartean eman daiteke Enparan kaleko Korputz jaietako bazkarirako izena

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 09:26 | Festak

Ekainaren 3an ospatuko dituzte korputzak Enparan kalean, eta Baigeran egingo dute bazkaria. Jatetxe horretan bertan eman daiteke otordurako izena, igandea bitartean. Ohiko legez, Enparan kaleko hainbat herritar omenduko dute bazkalostean: Mikel Larrañaga, Joxe Mari Sudupe eta Joxe Mari Zelaia.

 

Musika eskolako soka tresna eta perkusio ikasleek emanaldia eskainiko dute bihar Dinamoan

Uztarria.eus | 2018-05-24 : 08:57 | Kultura

Non da musika? Gurekin topatu baietz izena jarri diote 18:15ean Dinamoan hasiko den saioari, eta herritarrentzat irekia izango da.

 

Plazako eraikin bat eraitsiko dute, egoera txarrean dagoelako

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 19:06

Gaur, asteazkena, hasi dituzte plazako 3. zenbakidun etxe ataria eraitsi aurreko lanak. Aldamioak jarri dituzte eraikinaren aurrekaldean, eta aurki hasiko dira botatzeko lanekin. Udalak jakinarazi duenez, eraikina zaharra da eta...

Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketak izango dira asteburuan

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 17:33 | Kirolak

Guztira, 2007an, 2008an eta 2009an jaiotako 500 neska-mutilek parte hartuko dute topaketetan. Larunbat arratsaldean eta igande goizean jokatuko dituzte partidak; finalaurrekoa eta finala, berriz, igande arratsaldean izango dira.

 

Txoriak plastikoa zuen maite?

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 17:15

Argazkiko zozo habia Sanjuandegiko Barrenetxe auzoko gorosti arbola batean dago. Ondoan pasatzen diren asko ez ziren haren presentziaz jabetuko agian, baina zenbait bizilagunen arreta piztu du, eta haietako batek erakutsita...

Ilunpeko pilotariek Frontoi Txikian jokatuko dituzte final zortzirenetako itzulerako partidak ostiralean

Uztarria.eus | 2018-05-23 : 15:58 | Kirolak

Ilunpeko pilotariak 3-0 emaitzarekin kantxaratuko dira, Tolosaren aurkako itzulerakoan. 22:00etan hasiko dira partidak. Herriartekoko partidak Frontoi Txikian edo Izarraitz pilotalekuan jokatu zalantzak izan dituzte Ilunpekoek, baina "momentuz", Frontoi Txikian jokatzea erabaki dute. Azpeitiko palistek, berriz, Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatuko dituzte final laurdenetako joaneko partidak ostiralean.

 

Zabalik dago Urrestillako sanjuanetako kroserako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Urrestillako Festa Batzordea | 2018-05-23 : 14:36 | Festak

Ekainaren 16an, zapatua, izango da sanjuanetako lasterketa. Urrestillako Festa Batzordeak herritarrei dei egin die zapatilak armairutik atera, eta krosean parte har dezaten. Animatzen direnek Internetez egin beharko dute izen-ematea. 

 

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 11 12 13 14