Artxiboa: 2018 5

Igandeetan eta jaiegunetan joan-etorri bat gehiago egingo du Azkoitia eta Donostia arteko UK01 autobus lineak

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 12:28 | Gizartea

Ekainaren 3an hasiko da Lurraldebus zerbitzu berriak eskaintzen. Azkoititik 19:45ean aterako da autobusa, eta 20:55ean iritsiko da Donostiara. Itzulerako autobus zerbitzu berria, berriz, 21:05ean abiatuko da Donostiatik, eta 22:15ean iritsiko da Azkoitira. Urte osoan zehar izango dira zerbitzu berriak.

 

Gaur izango da uda aurreko Soreasuko azken zine emanaldia

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 11:37 | Kirolak

Gaur, astelehena, izango da uda aurreko film komertzialen azken emanaldia. Tomb Raider (AEB, 2018) filma ikusi ahal izango da, 21:00etan hasita. Irailean itzuliko dira film emanaldiak.

 

Lourdes Alberdi: "Helduak dira, batez ere, herrian erosten dutenak"

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 11:30 | Ekonomia

Mertzeriako saltzaileari elkarrizketa laburra egin dio Elena Marguello kazetariak maiatzeko Uztarria aldizkariaren ofizioaren atalerako.

 

500 neska-mutil inguruk parte hartu dute Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketan

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 11:20 | Kirolak

 

Saskibaloiaren festa nagusitu da larunbat arratsaldetik igande arratsaldera bitartean Azpeitian. 2007an, 2008an eta 2009an jaiotako 500 neska-mutil inguruk parte hartu dute Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketan. Guztira, 40 talde aritu dira...

»» Ikusi argazki guztiak (48)

Espetxean sartu dute duela 20 urte ustez Azpeitian emakume bat bortxatu zuen gizona

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 10:55 | Gizartea

Duela aste batzuk atzeman zuten erasotzailea Frantzian, eta Espainiako Poliziaren esku utzi zuten. Martutenen espetxeratuta, Gipuzkoako Auzitegiak uztailaren 11rako jarri du epaiketarako eguna. Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko kartzela zigorra eskatzen du ustezko erasotzailearentzat, 1998ko gertaerengatik. Gainera, isun ekonomikoa ere eskatzen du Fiskaltzak harentzat.

Artea eta denetariko artistak izan dira protagonistak Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2018-05-28 : 12:49 | Aisia

 

Era bateko edo besteko artea izan zen protagonista joan zen ostiralean Azpeitiko Gaztetxean. Xabier Gantzarain arte kritikoa arduratu zen egun horretarako prestatutako egitaraua irekitzeaz. 18:00etan hasita, Artea zertarako...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Basilio Urbistondo gudaria hil da, 100 urte zituela

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 09:37 | Gizartea

36ko gerran, Errepublikaren alde borrokatu zuen urrestildarrak Eusko Gudarosteko San Andres batailoian, eta hainbat hilabetez preso izan zuten Espainian. Gaur izango da haren aldeko hileta elizkizuna, Urrestillan. 

 

Giza kate txiki bat osatu dute Xoxoten, beroketa gisa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gure Esku Dago | 2018-05-28 : 08:07 | Politika

Xoxoteko eguna tarteko, atzo Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek giza katea osatu zuten ekainaren 10eko...

Futbolari aipagarrienak sarituta agurtu du denboraldia Lagun Onakek

Uztarria.eus | 2018-05-27 : 20:25 | Kirolak

 

2017-2018 denboraldian Lagun Onak futbol klubaren maila eta talde bakoitzean gehien nabarmendu diren jokalariek eta golegileek dagozkien sariak jaso zituzten atzo, Lagun Onak Egunaren barruan Kiruri jatetxean egin zuten bazkarian...

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Festa giroa nagusi izan da Nuarben

Uztarria.eus | 2018-05-27 : 19:41 | Festak

 

Urteko astebururik berezienaz gozatu dute Nuarben, Trinidade festekin. Atzo eta gaur hainbat ekitaldi eta hitzordu izan diituzte, nuarbetarrek zein bertara joan direnek, eta giro ederra nagusi izan da. Atzo arratsaldean...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Eneko Etxeberria, ekainaren 10erako giza katerako deia egin duten alkateekin

Uztarria.eus | 2018-05-27 : 19:04

Gure Esku Dagok deituta, eta ekainaren 10eko giza katearen atarian, Hego Euskal Herriko 200 alkatek eta kargu publikok agerraldia egin dute gaur Gernikan (Bizkaia). Haien artean egon da Eneko...

Azken txanpan da Market 8 azoka

Uztarria.eus | 2018-05-27 : 13:26 | Ekonomia

 

Asteburuan, modak, gastronomiak eta kulturak bat egin dute Burdinbidearen Euskal Museoan, Market 8 azokak hango azpiegiturak hartu baititu. Azokaren lehenengo edizioan, artisautzak izan du protagonismo berezia, baina, hortaz haratago, askotariko...

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Gozatua hartu dute txikiek Sanjuandegiko Umeen Egunean

Uztarria.eus | 2018-05-26 : 18:03 | Festak

 

Datorren ostiralean iritsiko da Mantangorri Sanjuandegira aurtengo festei ekiteko, baina festa usaina hasi da nabarmentzen auzoan. Gaur, 102 haurrek eta gaztetxok hartu dituzte Sanjuandegiiko bazterrak, Umeen Egunean. 30en bat begiraleren...

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Azpeitia eta Hazparneren senidetze jaia ari dira ospatzen herrian

Uztarria.eus | 2018-05-26 : 14:42 | Gizartea

 

Hazparnerekin duela 31 urte egindako senidetza ospatzen ari dira gaur Azpeitian. Eguraldi kaskarrari aurre eginez egin dituzte goizeko ekitaldi nagusiak, baina euriak ez du zapuztu festa. "Gaur ikusi ez dugun...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Hasi dira Lagun Onak Eguna ospatzen

Uztarria.eus | 2018-05-26 : 12:26 | Kirolak

 

Kirola eta festa giroa eskutik direla hasi dira ospatzen Garmendipen aurtengo Lagun Onak Eguna. 2007., 2008. eta 2009. urteetan jaiotako futbol eskolako neska-mutilen arteko partidak izan dira iluntzera arte luzatuko...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

BeƱat Lizaso, Erniarraitzen III. Bertso Kopako irabazle

Uztarria.eus | 2018-05-26 : 10:34

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, Bertso Kopa jokatu zen atzo gauean Azkoitiko Matadeixen. Hamar bertsolari aritu ziren kantuan, eta Beñat Lizaso azpeitiarra nagusitu zen saioan.

Asier Garate Txibilter, Jokin Sudupe Pio...

Nagusitasun osoz sailkatu da Azpeitia eskuzko Herriarteko Txapelketako final laurdenetara

Uztarria.eus | 2018-05-26 : 09:43 | Kirolak

Atzo jokatu zituzten final zortzirenetako itzulerako partidak jendez leporaino bete zen Frontoi Txikian. Hiru partidak alde nabarmenez irabazi ztiuzten azpeitiarrek. Final laurdenetan Asteasuko edo Astigarragako pilotariak izango dituzte aurrez aurre Azpeitikoek. Joaneko partidak datorren ostiralean izango dira Frontoi Txikian. Gomazko Pala Txapelketako lehian bizirik jarraitzen dute Azpeitiko kirolariek; atzo Andoainen 1-2 galduta, datorren asteburuan izango dute emaitzari buelta eman eta finalerdietara sailkatzeko aukera.

 

San Martin egoitzakoak esker onez agurtu ditu Iraurgi Ikastetxeak

Uztarria.eus | 2018-05-25 : 18:22 | Gizartea

 

Apirilean, Aste Santuko oporretatik bueltan, estreinatu zuen Iraurgi Ikastetxeak Betharrameko eraikin eraberritua. Harrezkero han ari dira eskolak ematen orain arte Milagrosa zeneko eraikinean egon diren haurreskolako eta Haur Hezkuntzako ikasleak...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Naroa Aranbarri: "Neskak makalagoak garela diote, baina niretzat disfrutatzea da garrantzitsuena"

Uztarria.eus | 2018-05-25 : 15:06 | Kirolak

Igantzin (Nafarroa) jokatutako VIII. Xabi Telletxea bizikleta jaitsiera irabazi zuen joan zen astean Naroa Aranbarrik (Azpeitia, 2003) zegokion mailan. Nesken artean ohikoa ez den kirola bada ere, bere afizioa da, eta asko atsegin du. Gaztea bada ere, aurrera begira kirol hori praktikatzen jarraitzeko irrikaz dago Aranbarri. 

 

Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak banatuko dituzte datorren astean

Uztarria.eus | 2018-05-25 : 13:20 | Gizartea

Etxez etxe banatuko ditu Udalak, etxebizitza bakoitzeko bat; gehiago nahi dituztenek, gaztelaniaz nahi dituztenek bezala, udaletxean eskura ditzakete. Betetako inkestak jasotzeko buzoiak jarriko dituzte ohiko tokietan. Internet bidez betetzeko aukera ere eskainiko dute, Udalaren webgunean. Ekainaren bukaera arte jasoko dituzte inkestak.

 

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 11 12 13 14