Artxiboa: 2018 5

Euskal selekzioak Espainiako Txapelketarako deitu du Maite Etxezarreta lasterkaria

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 10:33 | Kirolak

Ekainaren 10ean Borriolen (Castello, Herrialde Katalanak) jokatuko den mendi maratoian parte hartuko du Etxezarretak. Hark Uztarria.eus-i azaldu dionez, "izugarrizko ilusioarekin hartu du berria".

 

Buero saria jaso du Azkoitiko eta Azpeitiko gazte talde batek osatutako 'Shine Again' musikalak

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 09:26

Azkoiti-Azpeitiko kidez osaturiko Bigoterik Gabea taldearen Shine Again antzerki musikalak sari bat eskuratu du Coca Cola fundazioak antolatutako Buero sarietan. Taldekideek zapatuan jaso zituzten sariak, Senda Vivan (Arguedas, Nafarroa) egindako...

Errefuxiatuen dramaz eta Europaren jarreraz hitzaldia eskainiko du Ane Irazabal kazetariak bihar

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 09:02 | Komunikabideak

Sanagustin kulturgunean izango da solasaldia, 20:00etan hasita. Munoandi elkarteak antolatu du hitzaldia, eta, besteak beste, Europan harrapatuta dauden iheslarien errealitatea, eskuin muturraren jokaera eta giza korridoreak izango ditu hizpide nazioarteko kazetariak. Onintza Segurola kazetari azpeitiarrak gidatuko du saioa.

 

Inoiz baino bikote gehiagok parte hartuko dute Sanjuandegiko VI. Trikiti Txapelketan

Uztarria.eus | 2018-05-30 : 08:43 | Kultura

18 urtez azpiko zazpi bikote gaztek parte hartuko dute zapatuan jokatuko den Sanjuandegiko VI. Trikiti Txapelketan. Jaialdia festetarako muntatuko duten karpan izango da, 17:00etan hasita. Gaur, berriz, bertso afaria izango da Baigera IIn, Unai Agirre eta Nerea Ibartzabal bertsolariekin. 

 

Ander Agirrezabalaga: "Harro sentitzen naiz orain arte lortu dudanarekin"

Uztarria.eus | 2018-05-29 : 18:14 | Ekonomia

Amazonek Pragan duen egoitzan egiten du lan azpeitiarrak. Profesionalki nahiz pertsonalki "hazten" lagundu dion esperientzia ari da bizitzen. Uztarria aldizkariaren 205. zenbakirako Elena Margüello kazetariak egindako elkarrizketa da honakoa.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria)

Maiatzeko bigarren odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus | 2018-05-29 : 17:25 | Gizartea

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute odola emateko aukera anbulatorioan. Uda iritsi aurretik, herritarrak "odola ematearen garrantziaz kontzientziatzea" nahi dute odol emaileen elkarteko kideek.

 

Musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute bihar Dinamoan

Uztarria.eus | 2018-05-29 : 15:45 | Kultura

19:00etan hasiko da emanaldia, eta bertan ikasturtean zehar ikasitakoak irakatsiko dituzte musika eskolako gaztetxoek. Nahi duen oro bertara daiteke Juan Antxietako ikasleen musikaz gozatzera. 

 

Garmendipen jokatuko da Athletic-Eibar emakumeen Euskal Herriko Koparen finalaurrekoa

Uztarria.eus | 2018-05-29 : 13:34 | Kirolak

Zapatuan izango da partida, 17:00etan, eta sarrera doan izango da. Txapelketaren zortzigarren edizioa da jokoan dagoena. Bigarren finalaurrekoan Realaren kontra zein ariko den gaur erabakiko da, Mulier eta San Ignazio taldeen arteko partidan. Finala, berriz, abuztuaren 25ean izango da.

 

Xabier Gantzarain: "Saiatu naiz historia hurbila artearen bitartez aztertzen"

Uztarria.eus | 2018-05-29 : 13:03 | Kultura

Zuloa saiakera liburua aurkeztu du gaur, asteartea, goizean Azpeitiko bizilaguna den Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) idazle eta arte kritikoak. 2012an jaso zuen Tene Mujika bekari esker ondu du Zuloa Gantzarainek...

Zabalik da 'Ideiatik enpresara' tailerrean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2018-05-29 : 11:58 | Ekonomia

Parte-hartzaileek formakuntzaren lehenengo fasean beren ideiak aztertuko dituzte. Bigarren fasean proiektua planifikatzeari ekingo diote, eta hirugarrengoan enpresa sortzeko egin beharreko urratsak ezagutuko dituzte. Besteak beste, marketin eta komunikazio planak, azterketa ekonomikoak, produkzioa eta enpresa martxan jartzeko diru-laguntzak izango dira hizpide ikastaroan zehar.

 

Trinidadeak agurtu dituzte Nuarben

Uztarria.eus | 2018-05-29 : 11:04 | Festak

 

Lau eguneko festak atzo gauean bukatu zituzten Nuarben. Urtero legez, trinidadeen azken eguneko arratsaldea umeentzat izan zen nagusiki; haientzako jolasak eta tailerrak prestatu zituzten frontoian, gozokiak ere banatu zizkieten, eta...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Ekaitz Larrazabal 'Katxo' Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udazkeneko Fasera sailkatu da

Uztarria.eus | 2018-05-29 : 10:37 | Kultura

Udaberriko Faseko Bilboko saioa irabazita, Udazkeneko Fasean izango da Azpeitiko bizilaguna. Beste 29 bertsolarirekin ariko da kantuan fase horretan. Lehen fasean puntu gehien batu dituzten bertsolariak sailkatu dira bigarren fasera.

 

Xoxoteko eguna ospatuta, hurrengo urtera arte agurtu du Mendi Astea Lagun Onak MB-k

Uztarria.eus | 2018-05-29 : 09:54 | Kirolak

 

Urtero egin ohi duten bezala, Lagun Onak mendi bazkunako lagunek Xoxoteko Eguna ospatu zuten joan zen igandean, hilak 27. Goiztiar ibili ziren herritarrak plazan elkartu ziren 09:00etan, handik Xoxotera...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

'Zein urrats egiten ari dira preso politikoak?' solasaldia izango da bihar

Uztarria.eus | 2018-05-29 : 09:35 | Politika

Txema Matanzas eta Ekhiñe Eizagirre preso ohiek eskainiko dute hitzaldia 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Orkatz kultur elkartearen 25. urtemuga dela-eta antolatu dute solasaldia.

 

550 laguneko langa gainditu du ekainaren 10eko giza katerako izen-emateak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gure Esku Dago | 2018-05-29 : 08:31 | Politika

 

Bi aste baino gutxiago falta dira Gure Esku Dagok (GED) plataformak ekainaren 10erako antolatu duen giza katerako, eta dagoeneko 500 herritarrek baino gehiagok eman dute egitasmoan parte hartzeko izena. Azpeitiko...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ate joka datoz Sanjuandegiko festak

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 17:54 | Festak

Joan den larunbatean Umeen Eguna ospatu ondoren, era guztietako egitasmoez gozatu ahalko da aste honetan. Aurten, gainera, erasoak saihesteko, XJ Auzolaneaneko batzordekideek protolo bat jarri dute martxan.

 

Leire Zeziaga bigarren, Swim Barcelona itsas zeharkaldian

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 17:36

Leire Zeziaga Azpeitiko bizilagunak bigarren postua lortu zuen atzo, hilak 27, Bartzelonan jokatutako Swim Barcelona itsas zeharkaldian. Zeziagak ordu bat, hiru minutu eta hamaika segundo behar izan zituen 5 kilometro...

Nerabe eta Oso Fan taldeen kontzertuak, igandea musikaz bustitzeko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2018-05-28 : 16:32 | Kultura

 

Begi asko eta asko telebistari so jarri ziren atzo, igandea, arratsaldean Altuna III eta Olaizola II pilotarien arteko eskuz banakako finala zuzenean jarraitzeko. Sanagustin kulturgunean bestelakoa zen egoera. Telebistak itzalita...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bidaia Market 8 azokan barrena

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 15:07 | Ekonomia

Joan den asteburuan Market 8  azokak geldialdia egin du Burdinbidearen Euskal Museoan, Urolako trenaren Azpeitiko geltokian. Artisauen, jakien, arropen, osagarrien eta bitxien ia 30 postu izan dira asteburuan museora egokituta prestatutako...

Prekarietatea salatzeko, bi orduko lanuztea eta elkarretaratzea deitu ditu LABek asteazkenerako

Uztarria.eus | 2018-05-28 : 14:40 | Ekonomia

Elkarretaratzea Estatalizazioa=prekarizazioa. Lan marko propioaren alde lelopean egingo dute, 12:45etik 13:15era, kiroldegiaren ondoko biribilgunean. LABek azaldu duenez, sindikalismoak "erronka garrantitsua" du prekarietateari eta pobrezia egoerari kalean erantzuna emateko, eta horregatik deitu ditu mobilizazioak.

 

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 11 12 13 14