Artxiboa: 2018 5

Azpeitiko hiru bikote, Lazkaoko gazteen dantza suelto txapelketaren buruan

Uztarria.eus | 2018-05-03 : 10:16 | Kultura

Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak jantzi zituzten txapelak, eta haien ondoren sailkatu ziren June Elorza eta Eneko Sarasua, eta Elaia Elorza eta German Aranburu.

 

Herri batzarra egingo du Azpeitiko ezker abertzaleak gaur

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Ezker Abertzalea | 2018-05-03 : 09:20 | Politika

Gaur, 19.00etan, herri batzarra egingo du Azpeitiko ezker abertzaleak Sindikatu Zaharrean. Bertan, bizi dugun...

'Lady Bird' eta 'Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2018-05-03 : 09:15 | Kultura

Zapatutik astelehenera zinema ikusteko aukera izango da oraingoan ere Soreasu antzokian. Bi film emango dituzte: Greta Gerwig zuzendariaren Lady Bird (AEB, 2017) eta Sergio Manfiok zuzendutako Leo Da Vinci: Mona...

Sormena bai, baina zertarako?

Uztarria.eus | 2018-05-02 : 16:43 | Kultura

Sormena eta sormen guneak izan zituzten hizpide joan zen astean Dinamoa sorgintza gunean egindako hiru eguneko Sormena zertarako? Soreasuko sormen gunearen atariko hausnarketak jardunaldietan. Azpeitiko Kultur Mahaiak udalaren laguntzarekin antolatu...

Ofizioz, ganaduen podologoa

Urola Kostako Hitza | 2018-05-02 : 16:28 | Gizartea

Joxe Aizpurua ferratzailea da ogibidez, eta bera arduratzen da Urola Kostako baserrietako ganadua tratatzeaz. Azpeitian, esaterako, Agite baserrira joan ohi da idiak ferratzera. Urola Kostako Hitzak erreportajea egin du.

 

Material birziklatuekin eskulan saioa egingo dute Ekoetxean

Uztarria.eus | 2018-05-02 : 12:39 | Gizartea

LH 1 eta 4. maila arteko umeek eta beraien senideek eskualanak egingo dituzte material birziklatuekin, maiatzaren 13an. Izena hilaren 11ra bitartean eman behar da.

 

Gipuzkoako boluntarioen lana, irudietan

Uztarria.eus | 2018-05-02 : 12:14 | Gizartea

 

Boluntarioen eguneroko lana ikustarazteko asmoz, erakusketa zabaldu dute gaur Sanagustin kulturgunean. Erakusketan, hainbat esparrutan boluntario gisa aritzen diren pertsonen argazkiak ikusteko aukera izango da, testuekin uztartuta.

Sareginez plataformak herriko zenbait...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Ekain eta Ekainkeriak' ikuskizuna estreinatuko du Ekaintxok zapatuan

Uztarria.eus | 2018-05-02 : 11:29 | Kultura

Udalaren Sormen Bekaren bidez sortu du ikuskizuna pailazo eta aktore azpeitiarrak. Soreasu antzokian izango da emanaldia, eta umeek ez ezik, gazteek eta helduek gozatzeko aukera izango dute.

 

Gazte Astearen laburpen bideoa kaleratu du Gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2018-05-02 : 11:25 | Aisia

Atzo amaitu zen astebete baino gehiago iraun duen Gazte Astea, Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta. Askotariko ekintzak egin dituzte Gazte Astearen barruan, eta egitasmoak eman duenarekin laburpen bideoa egin dute antolatzaileek. Hemen...

Mikel LarraƱaga: "Pertsonari azala kentzeko enborrari baino kolpe handiagoak eman beharra dago"

Uztarria.eus | 2018-05-02 : 11:14 | Kirolak

Pentsu banatzailea da ofizioz Mikel Larrañaga, baina aizkorarako duen jardunagatik da ezaguna herrian. Berari egokitu zitzaion apirileko Uztarria aldizkariko 'Erotikan Plax!' ataleko galderei erantzutea. Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Arremanitzeko kideek egin diote elkarrizketa Uztarriaren apirileko aldizkarirako, 204. zenbakirako.

 

Jeanne Rolande ikerlari eta ekintzaile feministak bere tesia aurkeztuko du gaur Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2018-05-02 : 11:12 | Gizartea

Rolandek emakume afrikar migratzaileek beren identitatea, imaginarioa eta praktikak nola eta zergatik eraikitzen eta deseraikitzen dituzten kontatzen du tesian. 18:00etan hasita egingo du aurkezpena, Emakumeen Txokoan. Otsailean zen solasaldia eskaintzekoa, baina data atzeratu egin zuten, eta gaur izango da saioa.

 

Langileen eta emakumeen borrokek bat egin dute Maiatzaren 1ean Azpeitian

Uztarria.eus | 2018-05-01 : 22:21 | Ekonomia

 

Dozenaka lagun batu da arratsaldean Gaztetxeak, Ikasle Abertzaleakek, Ernaik, Basanderiek asanblada feministak eta LABek deitutako manifestaziora. Langile boterea eraiki! leloarekin egin dute martxa, eta amaieran Donibane Garaziko hilketa matxista ere...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Sua piztu da Erdikaleko Intz tabernan

Uztarria.eus | 2018-05-01 : 21:05 | Besterik

19:30 aldera gertatu da. Taberna eta etxepea hustu dituzte badaezpada, baina ez da kalte pertsonalik izan. Suhiltzaileek sua itzali dute, ordubete inguruz jarraitu dute lanean, baina ez dute zehaztu zerk eragin duen sua.

 

Oier Etxeberria Plazatik Gaztetxera txapelketako finalean izango da

Uztarria.eus | 2018-05-01 : 17:41 | Kultura

Joan zen zapatuan Eibarko Gaztetxean jokatutako finalerdian eskuratu zuen azpeitiarrak finalerako txartela. Bigarren egin zuen saioan, eta maiatzaren 12an, larunbatez, Ondarroan jokatuko den finalean izango da.

 

Bertanek kanpaina berria jarriko du martxan bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2018-05-01 : 15:40 | Ekonomia

Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak herriko kontsumoa sustatzeko kanpaina berri bat jarriko du martxan. Hain zuzen...

LABek deitutako auto karabana igaro da Azpeititik

Uztarria.eus | 2018-05-01 : 12:52

Gaur, Langileen Nazioarteko Egunean, Maiatzaren Leheneko mobilizazioak egiten ari dira sindikatuak eta herritarrak. LAB sindikatuak, esaterako, kotxe karabana egin du Azkoitik Zumaiara bitartean, eta, bidean, Azpeitiko kaleak zeharkatu dituzte hainbat...

Frontoian ere bai

Uztarria.eus | 2018-05-01 : 10:53 | Kirolak

Gizonen eremua izan da esku-pilota ia osorik, orain arte. Emakume Master Cup txapelketaren aitzakian hasi dira gauzak aldatzen, pixkanaka. Mailo Oiarzabal kazetariak herriko emakume pilotariekin osatu du erreportajea, Uztarriaren apirileko aldizkarirako, 204. zenbakirako.

 

Emaitzak: 277 | Orriak: 1 2 3 4 ... 10 11 12 13 14